Bilbao Silver Lab Bilbao Ekintzak bultzatutako ekimen bat da, eta zahartzearekin lotutako arloan enpresak, startup-ak eta ekintzailetza-proiektuak laguntzea du helburu. Ekimenaren asmoa da soluzio horiek benetako testuinguruetan probatzeko aukera ematea, adineko pertsonekin, zaintzako profesionalekin eta sektoreko beste eragile batzuekin harreman zuzena eskainiz.
Prozesu egituratu baten bidez, BSLek proposamenak, merkatura atera aurretik, benetako inguruneetan kontrastatzeko aukera ematen du eta horrela ziurtatzen da benetako beharrei erantzuten dietela eta adinekoen berezitasunetara egokituta daudela.
BSLen parte hartzeko, soluzioak garapen-fase batean egon behar dute, TRL 6–7 baliokidea, hau da, prototipo funtzional bat edo gutxieneko produktu bideragarri bat izatea, baina oraindik merkaturatu gabe egotea. Horrela, testatze-prozesuak benetako balioa ematen dio proposamenaren hobekuntza eta egokitzapenari.
Zerbitzua honako hauei zuzenduta dago:
- Silver Economy-n negozio-ildo berriak aztertzen ari diren enpresak
- Adinekoentzako produktuak edo zerbitzuak garatzen ari diren pertsona ekintzaileak
- Zahartzearen arloan soluzio bat duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak
BSLek erabiltzaile eta baliabide anitzen lagin batera sarbidea eskaintzen du. Horrez gain, laguntza teknikoa, koordinazio logistikoa eta zahartze-arloan espezializatutako mentoring-a eskaintzen ditu. Honek euren soluzioak probatzeaz gain, orientazio estrategikoa jasotzeko, proposamena hobetzeko eta merkatuan arrakasta izateko aukerak handitzeko aukera ematen die sustatzaileei.
Adinekoei zuzendutako soluzio bat garatzen ari bazara eta benetako baldintzetan probatu nahi baduzu, BSL aukera paregabea da hori modu seguruan, lagunduta eta inpaktu sozialarekin egiteko. Kontsultatu zerbitzu honen oinarriak, bete I. eranskineko inprimakia, eta bidali helbide honetara: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus
Erakunde bat bazara eta baliabideak eta/edo erabiltzaileak badituzu testak egiteko, eta BSL zerbitzuan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus
