• Euskal kulturaren hitzordu handiak, 200 jarduera baino gehiago eskaini dituenak, pandemia aurreko parte-hartze zifrak berreskuratu ditu, bi urteko etenaldiaren ondoren.

  • “Gourmet Txokoa” bete egin da eta 36.230 pertsona bildu dira bertan, hamabi euskal eskualdetako turismoaren, gastronomiaren eta enologiaren inguruan.

  • Herri kirolen erakustaldiek jaialdiaren erakargarritasuna indartu dute eta Bilbao basque FESTen jarduera erakargarrienetako bat izan dira, 15.000 pertsona inguruk jarraitu baitituzte probak.

  • Kultur programazioko klasikoek arrakasta handia izan dute, izan ere 38.530 lagunek parte hartu dute Mirentxu eta Begotxu anfitrioien bisita antzeztuetan, kalejiretan, Otxoteetan, Erraldoietan eta Txistulari Banden emanaldietan.

  • Edizio honetako jarduera eta espazio berriei esker publiko berriak erakartzea lortu da eta Bilbao basque FEST jaia hiriko beste toki batzuetara hurbildu da.

Bilbao basque FEST jaia Bilbora itzuli da Aste Santu honetan. Hiria dinamizatzeko gaitasun handia duela erakutsi du, eta egunotan hirian izan diren turisten zein bilbotarren aisialdi-planetako erreferentzia nagusia izan da. Euskal kulturaren jai handiak 125.000 lagun baino gehiago bildu ditu. Zifra horrek pandemia aurreko indizeetan kokatzen du parte-hartzea, eta Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak harrera handia izan duela islatzen du.

200 jarduera baino gehiago eskaini dira, gehienak doakoak eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoak; horrela, Bilbao basque FEST jaiak kaleak girotu ditu, eta euskal kulturaren tradizioa hiribilduko hogeita hamar puntutara eraman du.

Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Ochandianok, adierazi duenaren arabera, pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, “formatu berrituarekin egin diogu aurre edizio honi, pertsonaia, jarduera eta espazio berriekin, publikoaren profil berriak erakartzeko eta jaialdia zabaltzeko asmozEgun hauetan guztietan ikusleengandik jaso dugun pertzepzioa oso ona izan da, eta datuek erakusten digute datozen urteetan ere jarraitu behar dugula hiria girotzen duen, gure kulturaren alderdirik adierazgarrienak erakusten dituen eta Bilbo alaia, aktiboa eta anitza islatzen duen jaialdi mota hau antolatzen, bisitariak Bilbora itzultzera animatu daitezen. Horrez gain, askotariko ekitaldiak eskaintzen dituen egutegiaren bidez, hiriko kultura-, merkataritza- eta ostalaritza-sektorea indartzea da gure asmoa”.

Edizio honetako nobedaderik txalotuenetako bat “Txomin, Txirenea” izan da, jarduerak girotu eta tradiziorik bilbotarrenak erakutsi dituena. Bestalde, argi geratu da Gas plaza eta Casilda eta Etxeberria parkeak toki apartak direla Bilbao basque FESTaren jarduerak hartzeko. Hauek izan dira aurtengo jarduera berriak: “Eskape Park”, Txani Rodriguezen Minimalarte errezitaldia (Euskadi Literatura Saria), “Euskal Sustrai Gaua – Noche de raíces vascas” ikuskizuna, Bilboko Artzain Txapelketaren lehenengo edizioa eta “Perkutak” perkusio-tailerrak.

Gainera, Bilbao basque FEST jaiak jarduera ekonomikoa sustatu du, hiriko hainbat gunetan milaka pertsona bildu baitira, hala nola Alde Zaharrean, Zabalgunean, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon, Indautxun eta Artxandan, besteak beste.

TXOKO GOURMET, BILBAO BASQUE FEST-EN ZAPOREA

Aurten ere, Txoko Gourmet jaialdiaren interesgune handietako bat izan da. 36.230 pertsonek bisitatu dute Areatzan kokaturiko karpa handi hau, non Euskal Herriko hamabi turismo-eskualdek eta elkartek beren lurraldeak sustatu dituzten eta zero kilometroko beren produkturik onenak saldu dituzten.

Programaturiko dastatzeek eta tailerrek (oraindik Covid-19aren kontrako neurriei lotuta) izan dute arrakasta gehien eta edukiera bete dute egunero. Guztira, 1.080 plaza eskaini dira Aiaraldeko, Iparraldeko, Arabako Errioxako, Durangaldeko, Enkarterriko, Gorbeialdeko, Urdaibaiko, Uribe Jataondoko, Urola Kostako, Goierriko, Tolosaldeko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko enogastronomia-produktuak dastatzeko.

Pintxoak (hala nola gildak edo, adibidez, Arabako patatarekin zein baserriko txerriarekin egindako bestelako prestaketak) egiten ikasteko sukaldaritza-tailerrek harrera oso ona izan dute eta 300 izen-emateak bete dituzte. Bestalde, haurrentzako Gourmet-tailerrei esker, 1.000 haurrek lehen eskutik ikusi ahal izan dute nola lekualdatzen diren tomate, porru eta piperren hazitokiak, eta, horrez gain, kontsumo-ohitura osasuntsuak sustatu dira.

HERRI KIROLAK, ESTANPARIK FOTOGRAFIATUENA

15.000 pertsona inguruk gozatu dituzte aurten Bilbao basque FESTen programaturiko herri kirolen modalitateak; bertan, arreta berezia jarri zaio emakumearen presentzia sustatzeari.

Goiz eta arratsaldeko saioetan, euskal kulturaren ikono honen ikusgarritasuna dela eta, jende ugari bildu da Areatzan, harri-zulatzaile, aizkolari eta abarrekin gozatzeko. Emakume harri-jasotzaileen txapelketa, pentatloiaren erronka eta cross training & herri-kirolak izan dira, besteak beste, Bilbao basque FESTen atal honetako ikuskizun handietako batzuk.

BILBAO BASQUE FEST-EN KLASIKOEN ARRAKASTA HANDIA

Euskal kulturaren jaialdiak klasiko bihurtu diren pertsonaia eta jarduerak ditu, eta urtetik urtera, lehenengo postuak lortu dituzte publikoaren gogokoenen artean. 10.500 pertsona inguru murgildu dira hiribilduaren historian, “Bilboko anfitrioien” kontaketa pintoresko eta dibertigarriaren bidez. “Mirentxu eta Begotxu” itsasontzian egindako ibilaldi antzeztuak ospe gehien lortu duten beste proposamenetako bat dira, eta beteta kartela zintzilikatu dute beste behin.

1.830 pertsona dibertitu dira “Bilbao paranormal” umore-ikuskizunarekin itsasadarretik ibilaldi egiten zuten bitartean.

Kalejiren zalaparta, Otxoteen oihuak, txistulari-banden soinua, erraldoien dantzak Guggenheim Bilbao Museoaren parean biraka; horiek dira Bilbao basque FESTen beste identitate-zeinu nagusietako batzuk. Estimazioen arabera, aurten, 26.200 bilbotarrek zein turistak gozatu dituzte jarduera horiek. Jai-giro hori eta kultura hiriko puntu desberdinetan hedatu dira, hala nola Guggenheim Bilbao Museoaren zelaigunean, Arriaga Antzokiko Hallean, eta Ledesma, Villarías, García-Rivero edo Poza kaleetan.

Erromerietan adin eta abilezia orotako 9.800 dantzari inguru elkartu dira aurten. Gas plaza bikain estreinatu da dantza tradizional horien eszenatoki gisa eta Artxandari batu zaio, jaialdiaren azken eguneko bere hitzordu klasikoarekin.

Guztira, 48.330 pertsonek hartu dute parte Bilbao basque FESTen kulturaren klasikoetan.

DIBERTSIOA BERMATUTA EGON DA HAURRENTZAKO PROGRAMAZIOAREKIN

Bilbao basque FEST jaialdiaren familientzako programazioa indartu da aurten, aurreko edizioetan izandako arrakastaren ostean. Jarduerak eta espazioak dibertsifikatu dira, eta emaitza bikainak lortu ditugu. 3.830 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute familientzako programazioan: goizetako antzerki eta magia emanaldiak Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon, non 940 ikusle bildu diren; Zabalguneko Eraikineko zirku-tailerrak, 975 gazterekinAreatzako euskal joko tradizionalak, 1.350 parte-hartzailerekin; hiribilduaren historiaren sekretuak ikertzen, Casilda Iturrizar parkeko “Eskape Park” delakoan, 450 parte-hartzailerekin, eta gaitasun musikalak probatzeko “Perkutak” tailerrak, 115 parte-hartzailerekin Berreginen Museoan.

ASTE SANTUKO PLANAK: MUSIKA, KULTURA ETA ZINEMA

Bilbao basque FESTen Musika, Kultura eta Zinema ataletako proposamenak izan dira turisten Aste Santuko aisialdirako planetako batzuk. Guztira, 17.193 pertsona bildu dira programatutako kontzertuetan: Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon, Bilbao Basque Fest Rock Cityn eta Martzana kaiko Dj-ekin, bai eta zuzeneko musikarekin ere, “Hotel Basque Music” eta “Taberna Live Music” direlakoetan.

Euskal jaialdietan 4.863 pertsona bertaratu ziren Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaora, bertan Aire Ahizpak, Juanjo Navas, Basabi, Still River eta Demode Quartet taldeen ikuskizunez gozatzeko. 1.600 pertsonek dar-dar egin dute honako hauen soinuekin Bilbao Basque Fest Rock City ekimenaren aurtengo edizioan: Melenas Nice, The Toasters, Buster Suffhle, Sotomonte, Manu Gastado & The Kosmik Twaregs, Lie Detectors, Garbayo.

Hamaika, Afrika Free Session, Mimoloko, Hammocks, Cuiri con Amigos eta Toro akustikoan Martzana kaian izan dira 9.000 pertsonentzako gaiak pintxatzen eta nahasten. 1.730 pertsona bildu dira “Hotel Basque Music” eta “Taberna Lives Music” zikloetan.

ZINEMA atalari dagokionez, eguraldi kaxkarrak ez ditu BBK Salara hurbildu diren 1.200 pertsonak kikildu, Icíar Bollaín zinemagilearen “Maixabel” filma ikustera bertaratu baitira, bai eta Bilboko Fant, Zinebi, Zinegoak eta Mendi Film jaialdietan saritutako film laburrak ere.

Bilbao basque FESTen zortzigarren edizio honetan, 4.200 pertsona izan dira Bilboko Udalak eskaintzen dituen doako kultura-jarduera guztiez gozatzen. Bilborocken programatutako umore-antzerkian, guztira, 450 ikusle bildu dira. Minimalarte poesia errezitalean eta Deabru Beltzak eta Euskal Sustraia Gaua ikuskizunetan 3.700 pertsona izan dira, guztira.

HIRIBILDUKO JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEA

Jaialdiaren bitartez, Bilbo leku erakargarriago bat izateaz gain, jarduera ekonomikoa sortzeko iturri bat finkatu nahi da. Jaialdiko programazio zabalari esker, 150 pertsona kontratatu dira Bilbao basque FESTekoitzi eta gauzatzeko. Gainera, 300 artista kontratatu dira. Bestalde, ostalaritzako 307 establezimenduren atxikipena lortu da. Jatetxe, taberna, gozotegi eta denda espezializatu horiek ateak ireki dituzte hiriko eskaintza areagotzeko.

TURISMO BULEGOETAN ESKAINITAKO ARRETA

Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbao Museoko turismo-bulegoetan, guztira, 5.983 bisitariri eman zaie arreta apirilaren 14tik, Ostegun Santua, Pazko Astelehenera, apirilaren 18a.

Aste Santuan estatutik datorren turismoa da nagusi; izan ere, Europako beste herrialde batzuetan ez duten oporraldia dugu hau. Arreta jaso dutenen % 56,8 estatutik etorritakoak izan dira, % 33,3 nazioarteko turistak eta % 9,9 euskal turistak. Datu horiei dagokienez, Bilboko turismo-bulegoetan emandako arreta kontuan hartuta lortu dira.

Autonomia erkidegoei erreparatuz gero, Katalunia dago lehenengo lekuan, gero Madril, Gaztela eta Leon, Valentzia eta Galizia, hurrenkera horretan. Herrialdeei dagokienez, Frantzia berriz ere izan da Bilbora datozen turisten merkatu nagusia, eta Alemania eta Erresuma Batua eta Argentina eta Italia izan ditu atzetik.

Jende gehien egon diren egunak osteguna, ostirala eta larunbata izan dira, bai eta astelehena eta igandea ere, hurrenkera horretan. Nabarmendu beharra dago ostegun eta ostiraleko kontsultak asko luzatu zirela, bisitariek hiribilduan hainbat egun geratzeko asmoa zuten eta.

Bilbao Turismok antolatzen dituen bisita gidatuetan 243 parte-hartzaile bildu dira. Datu altua da, eta, horrela, turistek hiria ezagutzeko aukera izan dute, baina gidari profesional baten eskutik.

Bisitatzen gaituztenek Bilbao basque FEST jaialdiaren programazioarekiko izan duten interesa nabaria izan da, eta turismo-bulegoetan ikusi ahal izan da hori. Bilbon planak egiteari buruzko kontsultak egiten zituztenak asko harritzen ziren jaialdiaren programazio zabala ikustean, eta interesa erakutsi dute, batez ere, honako hauetan: itsasadarreko ibilaldi antzeztuak, Txoko Gourmeteko berehalako dastatzeak eta musika-ikuskizunak.

  • Bilbao basque FEST gaur hasiko da 18:30ean Azkuna Zentroan – Bilboko Alhondigan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin eta Aitzina Folk jaialdi gonbidatuaren aurkezpenarekin.

  • Xalbador bertsolariaren ilobak diren hiru ahizpek osatutako “Aire Ahizpak” hirukoteak euskal kantu herrikoien eta haien sustrai familiarrekin lotutako abestien kontzertua eskainiko du.

Bilbao basque FEST hasi da eta 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu. Gehienak doakoak eta publiko guztiarentzat izango dira, eta gaurtik igandera arte, apirilak 17, euskal kulturaren ezaugarririk adierazgarrienak izango dira ikusgai.

Inaugurazio-ekitaldia gaur arratsaldeko 18:30ean izango da, Azkuna Zentroko atarian – Bilboko Alhondigan. Bertan izango da Bilboko alkate Juan Mari Aburto.

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon eta gero, hiria dinamizatzen duen, hurbileko merkatua eta kultura-turismoa sustatzen duen eta hiriaz gozatu nahi duten bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzen dien jaialdia berreskuratuko du Bilboko Udalak.

Irekiera ofizialean, Patxi Villén Aitzina Folk jaialdiaren zuzendaria izango du lagun alkateak. Jaialdi solidario hori 2013tik egiten da Gasteizen, musika, dantza eta tailerren bidez folkaren balioa nabarmentzeko eta ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun arraroaren ikerketari laguntzeko helburuarekin. Arabako jaialdi batek Bilbao basque FESTen parte hartzen duen lehen aldia da.

Hasierako agurraren ondoren, 19:00etatik aurrera, “Aire Ahizpak” taldearen kontzertua etorriko da, Aitzina Folk jaialdiaren ordezkari izango den hirukote musikalarena. Hiru ahizpek, Xalbador bertsolariaren ilobek, Ez Dok Amairu taldearen abestiak joko dituzte, baita euskal kantu herrikoiak eta haien sustrai familiarrekin lotutakoak ere.

EUSKAL JAIALDIEN ZIKLOA AZKUNA ZENTROAN

Bilbao basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioak berrikuntzak dakartza programazioan “basque” zigiludun jaialdien zikloari esker. Azkuna Zentroa – Bilboko Alhondigak lau jaialdiren aurkezpen-kontzertuak hartuko ditu. Lehen aipatutako Aitzina Folk jaialdiaz gain, hauek ere izango dira: ostegunean, hilak 14, Flamenco On fire (Iruña) Juanjo Navasen kontzertuarekin; ostiralean, hilak 15, Atlantikaldia (Errenteria) Basabi taldearekin, eta Bilbao Blues Festival, datorren uztailean Bilboko Areatzan lehen aldiz ospatuko dena, Still River taldearekin

  • Pandemiagatik bi urtez antolatu gabe egon ondoren, euskal kulturaren Bilbao basque FEST jai handia itzuliko da hiribilduko kaleetara apirilaren 13tik 17ra.

  • Programan 200 jarduera baino gehiago jaso dira, gehienak doakoak, eta, besteak beste, gastronomiarekin, musikarekin, herri-kirolekin eta zinemarekin dute zerikusia. Hiribilduan hogeita hamar bat agertoki baino gehiago muntatuko dira, eta 300 artista baino gehiago bertaratuko dira.

  • Udalak antolatuta eta oraindik Covid-19ari aurre egiteko neurriekin, hiria dinamizatzea, turistak zein inguruko bisitariak erakartzea eta egun horietan Bilbon geratuko diren bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzea du helburu.

  • Informazio guztia eta programa osoa: https://www.bilbao.eus/basquefest/

Bilbao basque FEST euskal kulturaren jaialdia hiribildura itzuliko da apirilaren 13tik 17ra, eta berritasun ugari eta 200 jarduera baino gehiago antolatuko dira hogeita hamar espazio baino gehiagotan.

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon eta gero, eta neurri egokiekin oraindik ere, hiria dinamizatzen duen, hurbileko merkatua eta kultura-turismoa sustatzen dituen eta hiriaz gozatu nahi duten bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzen dien jaialdia berreskuratuko du Bilboko Udalak Aste Santuan.

Apirilaren 13an, asteazkena, inaugurazio-ekitaldia egingo da Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaon, arratsaldeko 18:30ean, eta han izango da Juan Mari Aburto alkatea.

Bilbao basque FESTen betiko sei gai nagusiei eutsiko zaie: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport, hiribilduan jarduera ekonomikoa sortzeko jaialdi gisa egonkortu dutelako. Jaialdiaren bost egunetan, 200 jarduera baino gehiago egingo dira, gehienak doan eta adin guztietako ikusleentzat, eta musikaren, gastronomiaren, herri-kirolen, kulturaren eta zinemaren alderdirik adierazgarrienak erakutsiko dituzte, 300 artista baino gehiagorekin eta estreinaldi zein berritasun batzuekin.

Urtero bezala, jatetxeek, tabernek, goxo-dendek eta saltoki espezializatuek jaialdian parte hartuko dute. Aurtengo edizioan, ostalaritzako eta merkataritzako 307 establezimendu bilduko dira. Jaialdia gauzatzeko 150 langile egongo dira jarduerak burutzen eta produzitzen. Era berean, Bilboko Udalak 20.000 informazio-liburuxka banatuko ditu jarduerei, ordutegiei eta herritarrentzako informazio erabilgarriari buruzko xehetasunekin.

BERRITASUN GARRANTZITSUAK ZORTZIGARREN EDIZIORAKO

Bilbao basque FESTen zortzigarren edizioan programazioa sendotu da hainbat berritasunekin. Besteak beste, pertsonaia berri bat: “Txomin, Txirenea”. Bilbao basque FESTeko enbaxadorea txantxak gustuko dituen pertsonaia ahoberoa da, eta jaialdian ikusi ahal izango dugu beste edozein bisitari balitz bezala eta jarduera ugaritan parte hartzen. “Txomin Txirenea” pertsonaiarekin topatzen diren guztiek argazki bat egin ahal izango dute berarekin, eta sare sozialetara igo #BilbaoBasqueFest traolarekin.

Zabalguneko eraikinean, “Minimalarte” poesia-errezitala antolatuko da apirilaren 14an, osteguna, 19:00etan. Txani Rodríguez egongo da bertan, Euskadiko 2021eko Literatura Saria, eta Dana kubatarraren musikarekin eta piano baten notekin entzun ahal izango dugu euskaraz eta gaztelaniaz abesten.

Casilda Iturrizar parkean ere, edizio honetako beste berritasunetako bat eskainiko da: “Eskape Park”. Adin guztietako pertsonentzako abentura. Horren bitartez, Bilboko Zabalgunearen eta bilbotar ospetsu batzuen historia emango da ezagutzera, Casilda Iturrizar andrea, Ramón Bastida edo Boni barkilleroa, esaterako.

Larunbat gauean, “Euskal Sustrai Gaua – Noche de raíces vascas” proiektuaren txanda iritsiko da. Euskal nortasun-ikono eta -zeinuen proposamena, non jaialdiko ikuskizunik esanguratsuenak bilduko diren, dantza, herri-kirolak eta musika. Ikuskizunean 700 pertsona bilduko dira edizio honetako agertoki berrietako batean: Bilboko Club Deportivo kluba.

Bilbao basque FEST jaialdiaren azken egunean, apirilaren 17an, igandea, artzain-txakurrekin antolatzen den hiri barruko lehenengo txapelketa egingo da Etxebarria Parkean. “ARTZAIN TXAPELKETA BILBAO” delakoaren LEHENENGO EDIZOAN 30 bat ardiko artaldea, 6 artzain eta arraza libreko beren txakurrak bilduko dira gaitasun-probak egiteko

ARTE ESZENIKOEN LEHENENGO FIGURAK

Bilbao Basque FEST kulturaren sinonimo da, eta Arte Eszenikoen MAX sariekin saritutako konpainien ikuskizunak izango ditu egitarauan: Deabru Beltzak, kaleko ikuskizunik onena, eta Demode Quartet, musika-ikuskizunik onena.

Deabru Beltzak taldea Bilbora etorri da Les Tambours de Feu lanarekin. Kaleko ikuskizun horretan akelarreko deabrua eta perkusionisten lagun-taldea apirilaren 14an ostegunaGas Plazatik ibiliko dira danborren, piroteknia-suaren eta efektu berezien doinuarekin.

Demode Quartet taldeak a capella kantua eta umorea uztartuko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, apirilaren 15ean, ostirala, Azkuna Zentroko auditoriumean.

MUSIKA “BASQUE” ZIGILUAREKIN ETA HOTELETAN

Musika hasiera-hasieratik izan da Bilbao basque FEST jaialdiaren elementu garrantzitsuenetako bat. Inaugurazio-ekitaldia berriz ere egingo da Azkuna Zentroan apirilaren 13an, arratsaldez, Arabako Aitzina Folk jaialdiari egindako gonbidapenarekin, Aire Ahizpak hirukotearekin. 2013. urtetik Gasteizen antolatzen den ekimen solidario horrek zeregin bikoitza du: musika, dantza eta tailerren bitartez folkaren garrantzia nabarmentzea eta ataxia telangiectasia gaixotasun arraroa ikertzeko borroka babestea.

Jaialdiaren hurrengo hiru egunetan beste hiru euskal ekitaldi aurkeztuko dira Azkuna ZentroanFlamenco on fire (Iruña), flamenko errezitala Juanjo Navasen txalapartarekinAtlantikaldia (Errenteria)Basabi taldearen kontzertuarekin eta Bilbao Blues Festival, zeina uztailean lehenengo aldiz antolatuko den Bilboko Areatzan, Still River delakoaren kontzertuarekin.

Bestalde, Bilbao basque FEST jaialdiaren musika-programazioa hiribilduko SEI HOTELETARA eta OSTALARITZAKO BOST LOKALETARA zabalduko da, “Hotel Basque Music” eta “Taberna Live Music” zikloekin.

Dominé Bilbao, Ercilla de Bilbao, Barceló-Nervión, Gran Bilbao, Vincci Consulado eta Catalonia hotelek eta ostalaritzako Azkena Bilbao Aretoa, Shake, Nave 9 (Bilboko Itsas Museoan), Crazy Horse eta Badulake lokalek askotariko musika-hautaketak eskainiko dituzte ZUZENEAN, eta, horrela, giro bikainaz beteko dituzte gauero-gauero Bilbao basque FESTen espazio horiek.

Era berean, Kafe Antzokian ere “Bilbao basque FEST Rock City” ospatuko da gauero, euskal rock bandarik onenen eskutik.

GASTRONOMIA TXOKO GOURMET-EN

Aurten ere, Areatzako Txoko Gourmet izango da euskal gastronomiaren erdigunea Bilbao basque FESTen. Bisitatzen dutenek euskal eskualde ugaritako zero kilometroko produktuak dastatu eta eskuratu ahal izango dituzte, besteak beste, hauetakoak: Aiaraldea, Iparralde, Arabako Errioxa, Durangaldea, Enkarterri, Gorbeialdea, Urdaibai, Uribe Jataondo, Urola Kosta, Goierri eta Tolosaldea.

Espazio honetan, halaber, sukaldaritzako mini-tailerrez eta kalitate bikaineko produktuen dastatze arinez gozatu ahal izango dute, besteak beste, Idiazabal gazta, Iparraldeko garagardoa, Durangaldeko sagardoa, Tolosaldeko txokolatea, Uribeko eta Urdaibaiko txakolina eta Enkarterriko ore amazko ogia. Zortzigarren edizioan 1.080 plaza egongo dira doako berehalako dastatzeetan parte hartzeko.

EUSKAL UMOREA BILBOROCKEN

Bilborock umorezko hiru euskal ikuskizunen agertoki izango da. Ostegunean, apirilak 14, Vaya pack de vascos estreinatuko da Nerea Garmendia eta Victor Amilibiarekin. Bertan, ia guztiok noizbait bizi izan ditugun askotariko istorio deserosoak kontatuko dizkigute.

Bigarren lana, De Bilbao ¡¡ahivalahostia!!apirilaren 15ekoa, ostirala, Bilboko pertsonaien, ohituren, abestien eta tradizioen inguruan egingo dugun bidaia bat da. Amaitzeko, larunbatean, apirilak 16, garun paralisia duen Telmo Iruretak benetako bizipenak kontatuko ditu monologo ironiko batean: Toquecito minus.

Dena den, Bilborock ez da umorea bermatuta izango dugun espazio bakarra. Hiribilduko kaleak “Bilboko anfitrioiekin” bisitatzea historia ikasteko modurik dibertigarriena izango da, bai eta itsasadarra Mirentxu eta Begotxurekin zeharkatzea ere, iragana eta oraina gogoan izateko eta hiriaren etorkizuna ikusteko, Bilbao paranormal izeneko ikuskizun umoretsuarekin.

ITZULI DIRA EZIBESTEKO JARDUERAK ETA KLASIKOAK: HERRI-KIROLAK, ZINEMA, ERROMERIAK…

Bilbao basque FEST jaialdiaren egitaratuan ezin ditugu ikusleek gehien txalotzen dituzten jarduerak ahaztu. Herri-kirolak dira horiek, eta, aurten, Areatzako kioskoaren alboan, berriz ere ikusiko ditugu kirolarien trebeziak ingudeak, fardelak eta harriak jasotzen, txingak eramaten, trontzekin, aizkorarekin, sokatiran eta abar. Beste urte batez, ikusleek beren gaitasunak probatu ahal izango dituzte euskal herri-kirolen modalitate horietan egunero-egunero begirale eskarmentudunekin antolatuko diren tailerretan.

Aurtengo edizioan, berritasun gisa, trontza mistoko Bizkaiko txapelketa ofiziala jokatuko da larunbat arratsaldean, apirilak 16. Egun horretan bertan, goizez, proba original bat jokatuko da: lehenengo Cross Training – Herri Kirolak entrenamendu ofiziala. Talde mistoen arteko txapelketa izango da, eta Cross Training eta euskal herri-kirolen askotariko probak egin beharko dituzte erlojuaren kontra.

Martzanako kaian berriz ere bilduko da jendea DJ’s Afrika Bibang, Mimoloco eta Lorea Argarate artisten erritmora hiru orduko saioetan. 19:00etatik 22:00etara.

Eta Azkuna Zentroan eta Zabalguneko eraikinean haurrek malabarismo eta akrobazien tailerra, magia-ikuskizunak eta kontzertu didaktikoak izango dituzte.

Zazpigarren euskal arteak ere bere lekua izango du Bilbao basque FEST jaialdian, Zinema sekzioarekin. Arratsalderako Icíar Bollaín zuzendariaren Maixabel filma proiektatuko da BBK Salan Bestalde, saio bakoitza hasi baino lehen Zinebi, Zinegoak eta Fant zinema-jaialdi bilbotarren film labur irabazle bat egongo da ikusgai.

Bilbao basque FEST jaia hiriko txoko guzti-guztietara iritsiko da kalejira eta erromeriei esker. Guggenheimeko zabaldegian, Arriaga Antzokiko atarian eta Ledesma, Villarias, Garcia Rivero Maisuaren kalea edo Poza kaleetan dardara nabarituko da otxote, txistulari, gaitero eta erraldoi eta buruhandiekin kalejiretan. Euskal dantza tradizionalak, aurten ere, Plaza Barrian ikusi ahal izango ditugu Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko taldeen eskutik: Ortzadar Fanfarria, Salbatzaile dantza taldea eta Gaztedi dantzari taldea.

Igandean, apirilak 17, herri-erromeria antolatuko da Artxandan, dantza eta sagardo-dastatzeekin. Horrela, amaiera emango zaio Bilbao basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioari.

Hemen duzu Aste Santuan Bilbon Bilbao basque FEST jaialdiaz gozatzeko behar duzun informazio guztia eta programa osoahttps://www.bilbao.eus/basquefest/

  • Moriskette euskal estudioak diseinatutako kartelak hiriko baldosen ezaugarriak integratzen ditu, kalean bertan publiko guztientzako kontzertu eta jarduerekin egingo den ekitaldi musikal handi hau islatzeko.

  • Bilboko Udalak bultzatuta, lehenengo edizioa uztailaren 29, 30 eta 31n izango da, Areatzan, eta generoaren figura ospetsu bat sarituko du: Bob Stroger.

  • Euskadin bakarra den aire zabaleko ekitaldi handi honek eskaintza kulturala dinamizatu nahi du eta munduko panorama musikalaren topagune azpimarragarrienen artean finkatu, 15 kontzertu eta jarduera eskainiz, horiek guztiak dohainik.

Bluesaren mundua “modu zuzen eta unibertsalean” islatzen duen ilustrazio bat. Uztailaren 29tik 31ra bitartean egingo den I. Bilbao Blues Festivalaren kartelaren egilea Sergio Pérez Berasategik zuzentzen duen Moriskette euskal estudioaren taldea da. Sorkuntza-lan honen diseinuaren oinarrizko abiapuntua zen ekitaldi musikal handi hau Bizkaiko hiriburuan egiten dela nolabait islatzea.

Zenbait aukera baloratu ondoren, hiriko kaleetako baldosa bereizgarriak gure diseinuan integratzea erabaki genuen. Uste dugu ikono indartsua dela eta oso ondo konektatzen duela Bilbo jaialdiaren funtsarekin. Izan ere, kontzertuak kalean bertan eskainiko ditu, publiko guztientzat. Bluesa Bilboko kaleetan, azaldu du Pérez Berasategik.

Maila formalean, Moriskettek ilustrazioan eta tipografian oinarritutako estilo batera jo du, kolore atsegin eta zuzenekoekin. “Multzo orokorrak estilo musikal horrekin guztiz bat datorren eta modu oso eraginkorrean komunikatzen duen konbinazio bat eskaintzen du”, esan du estudioaren arduradunak.

Lehen Nazioarteko Blues Jaialdia apustu kultural garrantzitsua da, Bilboko Udalaren eskutik sortuahiriaren dinamizazioa sustatzeko eta Euskadin bakarra den gertaera hau mundu mailan proiektatzeko helburuarekin. Hiriaren bihotzak blues talde ospetsuenen erritmoan egingo du taupada, hitzordu hau jaurtiketa-tranpolin gisa baliatu ahal izango duten herriko hainbat talde tarteko.

I. Bilbao Blues Festival jaialdia hamabost kontzertu eta jarduera baino gehiago izango dituguztiak dohainik. Jadanik berretsita dauden kontzertu nagusietako bat Chicagoko All Stars-arena izango da; bertan, iparramerikar hiri horretako hainbat blues-musikari ospetsuk eszenatokia konpartituko dute, banda bat une horretarako osatuz. Beraren partaideak Bob Stroger, Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye mitikoak izango dira.

Lehenengo edizio hau aire zabalean egingo da osorik, eta haurrengana zuzendutako kontzertu pedagogikoak ere programatu dira, baita emakumeei eta bluesari buruzko hitzaldi bat, kontzertu batekin. Zitaren eszenatoki nagusia Areatza izango bada ere, genero musikal hau hiriko bazter guztietara iritsiko da, New Orleanseko estilo peto-petoan, dixie bandek han-hemenka egingo dituzten kalejirei esker.

GENEROKO ETA JAI-GIROKO LEHEN FIGURAK

Oso zaindutako jaialdi bat da, kalitate gorenekoa, generoaren nazioarteko figura ospetsuak Bilbora ekarriko dituena. Lehenengo edizio hau bizi dugun garaiak ezartzen dituen dimentsioetara egokitutako formatu batez aurkezten da. Espero dugu datozen urteetan zita hau hirian finkatzea eta jendea zerbait propiotzat sentitzera iristea”, azaltzen du Carlos Mallesek, Bilbao Blues Festivalen zuzendariak.

I Bilbao Blues Festivalak helburu bikoitza du: bluesa maite duen publikoak Europako biretan normalean parte hartzen ez duten artistez goatzea, eta genero hori -rock, pop, indie, soul eta beste batzuen oinarri dena- deskubritzen laguntzea oraindik ere ondo ezagutzen ez dutenei. “Nahi dugu jendeak estilo musikal hau ezagutu dezan. Blues kontzertu bat jende guztiari gustatzen zaio, generoaren ohiko kontsumitzailea ez izan arren. Musikagatik ez ezik, inguratzen duen giroagatik ere”, dio Mallesek.

BOB STROGER: BILBAO BLUES FESTIVAL SARIDUNA

Bob Stroger (Haity, Missouri, 1939) blues-musikari ospetsuak, baxu-jotzaile eta abeslariak, Bilbao Blues Festival Saridunaren erakusgarria den txapela jasoko du. Bere ibilaldi luzean, Stroger XX. mendeko bigarren zatiko banda garrantzitsuenetako batzuen partaidea izan zen: Ottis Rush, Jimmy Rogers, Sunnyland Slim, Willie Mabon, Snooky Pryor, Eddie Taylor, Pinetop Perkins…

70eko eta 80ko hamarkadetan, American Folk Blues Festivalen biren sail erritmikoa osatu zuen, Oddie Paynerekin batera, eta besteak beste Carey Bell, Lousianna Red eta Jimmy Rogersekin aritu zen. 90eko hamarkadan, bere banda propioa gidatzen hasi zen eta kontzertuak eman zituen planeta osotik.

NAZIOARTEKO AITORTZA DUTEN ANTOLATZAILEAK

Jaialdiaren eragileek nazioarteko sari gorenak irabazi dituzte genero musikal honen bultzadari dagokionez: Eragile onenarentzako BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek 2019an Azore Uharteetan emanda, eta nazioarteko jaialdien antolaketa onenaren K.B.A. SARIA (Keeping the Blues Alive), munduko aitortza gorena, Blues Foundationek 2015ean Memphisen emanda.

  • Bihartik aurrera, osteguna, eta goizeko 10:00etatik aurrera salgai egongo dira lehenengo 1.000 sarrerak, “Early Birds”. Horrela, saskibaloiaren jai handiaz gozatzeko aukera izango dugu % 20ko beherapenarekin lehenengo 48 orduetan.

  • Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke 26 euroren truke abonu bakoitzeko, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere.

Bihar, ostegunean, martxoaren 31a, eta 10:00etatik aurrera salgai egongo dira lehenengo “Early Birds” sarrerak, 1.000 guztira, eta, horrela, Basketball Champions League ligako Final Four partidez gozatzeko aukera izango dugu % 20ko beherapenarekin lehenengo 48 orduetan.

Saskibaloiaren jai handi hau Bilbao Arenan jokatuko da maiatzaren 6tik 8ra.

Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke 26 euroren truke abonu bakoitzeko, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere.

Apirilaren 2tik aurrera jarriko dira salgai beherapenik ez duten gainerako sarrerak.

FINAL-LAURDENEN ZOZKETA

Martxoaren 25ean, ostirala, Bilbon egin zen Basketball Champions League 2022 ligako Final Four-eko final-laurdenak eta partidak jokatzeko hurrenkeraren zozketa.

Hauexek dira final-laurdenetako parekatzeak:

1. BAXI MANRESA vs. UNICAJA

2. LENOVO TENERIFE vs. TOFAS BURSA

3. HAPOEL U-NET HOLON vs. SIG STRASBOURG

4. U-BET CLUJ NAPOCA vs. MHP RIESEN LUDWIGSBURG

Finalaurrekoen parekatzeei dagokienez, hauxe izan zen hurrenkera:

  • KANPORAKETAKO 4. irabazlea vs. KANPORAKETAPKO 1. irabazlea
  • KANPORAKETAKO 3. irabazlea vs. KANPORAKETAKO 2. irabazlea

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren.

Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.

  • Final Four-eko final-laurdenak eta hurrenkera zehazteko zozketa egin da gaur goizean Guggenheim Bilbao Museoan. Bestalde, ekitaldiaren aurkezpena egin da, non Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak parte hartu duten.

  • Hauexek dira final-laurdenetako parekatzeak: BAXI MANRESA vs. UNICAJA; LENOVO TENERIFE vs. TOFAS BURSA; HAPOEL U-NET HOLON vs. SIG STRASBOURG eta U-BT CLUJ NAPOCA vs. MHP RIESEN LUDWIGSBURG.

  • Partidak Bilbao Arenan jokatuko dira 2022ko maiatzaren 6tik 8ra. Sarrerak datorren asteazkenetik aurrera, martxoak 30, erosi ahal izango dira.

Basketball Champions League 2022 ligako Final Four partiden final-laurdenak eta hurrenkera zehazteko zozketa egin da gaur goizean Bilbon. Partidak maiatzaren 6tik 8ra jokatuko dira Bilbao Arenan.

Final-laurdenetarako partidak 3tik onena seriean jokatuko dira apirilaren 5ean hasita. Horrela, klub irabazleak sailkatuko dira Final Four-erako. Hauexek dira final-laurdenen parekatzeak (bigarren tokian dagoen taldeak etxean jokatuko du bueltako partida):

  1. BAXI MANRESA vs. UNICAJA
  2. LENOVO TENERIFE vs.TOFAS BURSA
  3. HAPOEL U-NET HOLON vs.SIG STRASBOURG
  4. U-BET CLUJ NAPOCA vs. MHP RIESEN LUDWIGSBURG

Ekitaldi horretan bertan, finalaurrekoen zozketa egin da gaur goizean, Bilbon jokatuko den Final Four-ean aurka leihatuko diren final-laurdenetan sailkatutako lau taldeen hurrenkerarekin. Hauexek dira finalaurrekoen parekatzeak:

  • 4. KANPORAKETAKO irabazlea vs. 1. KANPORAKETAKO irabazlea
  • 3. KANPORAKETAKO irabazlea vs. 2. KANPORAKETAKO irabazlea

Zozketaren aurretik aurkezpen-saio bat egin da. Honako hauek bildu dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatua; Patrick Cominos, Basketball Champions League-ko CEOa; Carlos Jiménez, FEBeko ordezkaria, eta Joan Rocca, ACBko ordezkaria.

Beste alde batetik, Isabel Iturbe eta Álex Mumbrú arduratu dira final-laurdenen zozketa egiteaz, Surne Bilbao Basket taldeko presidentea eta entrenatzailea, hurrenez hurren.

Bilbo izendatu dute 2022ko maiatzaren 6tik 8ra jokatuko den Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiko egoitza. Ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo aldia da.

Aurten, FIBAk kudeatutako Europako saskibaloiaren taldeen eta erakundeen txapelketaren seigarren edizioa antolatuko da. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbon Final Four jokatu ondoren. Final-laurdenetatik sailkatu diren lau taldeek Basketball Champions League ligako seigarren denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenean parte hartuko dute, zeina kanporaketen formatuarekin jokatuko den, partida bakarrera, maiatzaren lehenengo astean Bilbon.

Partidak Bilbao Arenan jokatuko dira, Surne Bilbao Basket taldearen ohiko kantxan, non 10.000 ikuslerentzako tokia dagoen. Final-laurdenak Bilbon jokatuko dira maiatzaren 6an, eta hirugarren posturako eta finalerako partidak maiatzaren 8rako programatu dira.

Sarreren salmenta datorren asteazkeneanmartxoaren 30ean, hasiko da, 10:00etan. Lehen 500 tiketek %25eko deskontua izango dute. Halaber, Surne Bilbao Basketeko bazkideek sarrerak erosteko aukera izango dute, martxoaren 28an, astelehena, 10:00etatik aurrera.

Ekitaldia FIBAren Berriz Jokatzeko Protokoloaren arabera antolatuko da, bai eta Espainiako autoritateek aplikatzen dituzten arau egokiekin bat etorriz ere. Kantxan zaleak sartzeko erabakia beranduago hartuko da, autoritate ofizialek ezarritako arau eta erregelamenduekin bat etorriz.

  • Pandemiaren ondorioz ez da azken bi urteetan antolatu, eta, orain, Bilbok berriz ere edukiko du euskal kulturaren jaialdiaz gozatzeko aukera apirilaren 13tik 17ra eta 200 jarduera baino gehiagorekin.

  • Gehienak doan eskainiko dira, eta gastronomia, musika, herri-kirolak eta zinema jorratuko dira, besteak beste.

  • Bilbao Basque FEST jaialdiaren urteko hitzordua itzuliko da Aste Santuan, eta sorpresa ugari izango dira hiribildu osoan zehar egongo diren hogeita hamar bat agertokitan eta 300 artista baino gehiagorekin Udalak antolatuta eta oraindik Covid-19ari aurre egiteko neurriekin, hiria dinamizatzea, turistak zein inguruko bisitariak erakartzea eta egun horietan Bilbon geratuko diren bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzea du helburu.

Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdia hiribildura itzuliko da Aste Santuan. Apirilaren 13tik 17rahogeita hamar espazio baino gehiagotan antolatuko dira Bilboko Udalak Bilbao basque FEST jaialdiaren zortzigarren ediziorako programatu dituen 200 jarduera baino gehiago.

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon eta gero, eta neurri egokiekin oraindik ere, hiria dinamizatzen duen, hurbileko merkatua eta kultura-turismoa sustatzen duen eta hiriaz gozatu nahi duten bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzen dien jaialdia berreskuratuko du udalak.

Jaialdiaren bost egunetan, 200 jarduera baino gehiago egingo dira, gehienak doan eta adin guztietako ikusleentzat, eta musikaren, gastronomiaren, kulturaren, herri-kirolen eta zinemaren alderdirik adierazgarrienak erakutsiko dituzte, 300 artista baino gehiagorekin eta estreinaldi zein berritasun batzuekin. Gure milaka urteko hizkuntzak, euskarak, ere bere protagonismoa izango du, kartel handien erakusketa iraunkor batekin, Esposizio honek bisitariei ohiko esaldiak eta oinarrizko galderak irakatsiko dizkie.

Bilbao Basque FESTen betiko sei gai nagusiei eutsiko zaie: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport, hiribilduan jarduera ekonomikoa sortzeko jaialdi gisa egonkortu dutelako. Urtero bezala, jatetxeek, tabernek, goxo-dendek eta saltoki espezializatuek jaialdian parte hartuko dute. Aurtengo edizioan, ostalaritzako eta merkataritzako 284 establezimendu bilduko dira.

Jaialdiak 150 pertsona enplegatzen ditu jarduerak ekoizteko eta gauzatzeko. Era berean, Bilboko Udalak 20.000 informazio-liburuxka banatuko ditu jarduerei, ordutegiei eta herritarrentzako informazio erabilgarriari buruzko xehetasunekin.

MUSIKA “BASQUE” ZIGILUAREKIN ETA HOTELETAN

Musika hasiera-hasieratik izan da Bilbao Basque FEST jaialdiaren elementu garrantzitsuenetako bat. Inaugurazio-ekitaldia berriz ere egingo da Azkuna Zentroan apirilaren 13an, arratsaldez, Arabako Aitzina Folk jaialdiari egindako gonbidapenarekin, Basabi taldearen ordezkaritzarekin. 2013. urtetik Gasteizen antolatzen den ekimen solidario horrek zeregin bikoitza du: musika, dantza eta tailerren bitartez folkaren garrantzia nabarmentzea eta ataxia telangiectasia gaixotasun arraroa ikertzeko borroka babestea.

Jaialdiaren hurrengo hiru egunetan beste hiru euskal ekitaldi aurkeztuko dira Azkuna Zentroan: Flamenco on fire (Iruña), Atlantikaldia (Errenteria) eta Bilbao Blues Festival, zeina uztailean lehenengo aldiz egingo den Bilboko Areatzan.

Bestalde, Bilbao Basque FEST jaialdiaren musika-programazioa hiribilduko SEI HOTELETARA eta OSTALARITZAKO BOST LOKALETARA zabalduko da, “Hotel Basque Music” eta “Taberna Live Music” zikloekin. Silken Indautxu, Carlton, Barceló-Nervión, Gran Bilbao, Vincci Consulado eta Catalonia hotelek eta ostalaritzako Azkena Bilbao, Shake, Nave 9, Crazy Horse eta Badulake lokalek askotariko musika-hautaketak eskainiko dituzte ZUZENEAN, eta, horrela, giro bikainaz beteko dituzte gauero-gauero Bilbao basque FESTen espazio horiek.

Era berean, Kafe Antzokian ere “Bilbao basque FEST Rock City” ospatuko da gauero, euskal rock bandarik onenen eskutik.

EKOIZPEN PROPIOKO LEHENENGO OBRA ETA PERTSONAIA BERRIA

Bilbao Basque FEST jaialdi honen zortzigarren edizioan programazioaren garrantzia nabarmendu nahi da ekoizpen propioko “Euskal Sustrai Gaua” lehenengo lanarekin. Euskal ikur eta ikonoen gaineko proposamen bat da, eta jaialdiaren emanaldirik garrantzitsuenak bildu nahi dira bertan, hala nola dantza, herri-kirolak eta musika.

Ikuskizunean, 700 pertsona baino gehiago bilduko dira edizio honetako agertoki berrietako batean, Club Deportivo klubeko frontoia, eta “Txomin Txirenea” izango da bertan, Bilbao basque FESTeko pertsonaia berria.

Bilbao Basque FESTeko enbaxadorea txantxak gustuko dituen pertsonaia ahoberoa da, eta jaialdian ikusi ahal izango dugu beste edozein bisitari balitz bezala eta jarduera ugaritan parte hartzen. “Txomin Txirenea” pertsonaiarekin topatzen diren guztiek argazki bat egin ahal izango dute berarekin, eta sare sozialetara igo #BilbaoBasqueFest traolarekin.

LAU ESPAZIO BERRI

Edizioz edizio, Bilbao Basque FEST ekintza-eremua zabaltzen doa eta leku berriak gehitzen. Aurreko edizioetako betiko espazioez gain, beste lau leku berri gehituko dira.

Hori horrela, Kasilda Iturrizar parkea “Eskape Park” delakoaren agertokia izango da: adin guztietako pertsonentzako abentura. Horren bitartez, Bilboko Zabalgunearen eta bilbotar ospetsu batzuen historia emango da ezagutzera, Casilda Iturrizar andrea, Ramón Bastida edo Boni barkilleroa, esaterako.

Beste alde batetik, Etxebarria parkean “ARTZAIN TXAPELKETA BILBAO” delakoaren LEHENENGO EDIZIOA antolatuko da. 30 bat ardi, 6 artzain eta haien arraza libreko txakurrek trebetasun-probak egingo dituzte.

Erreprodukzioen Museoa “Perkuta perkusio tailerren egoitza izango da eta Club Deportivo klubeko frontoia “Euskal Sustrai Gaua” ikuskizunarena.

ARTE ESZENIKOEN LEHENENGO FIGURAK

Bilbao Basque FEST kulturaren sinonimo da, eta Arte Eszenikoen MAX sariekin saritutako konpainien ikuskizunak izango ditu egitarauan: Deabru Beltzakkaleko ikuskizunik onena, eta Demode Quartet, musika-ikuskizunik onena.

Deabru Beltzak taldea Bilbora etorri da Les Tambours de Feu lanarekin. Kaleko ikuskizun horretan akelarreko deabrua eta perkusionisten lagun-taldea apirilaren 14an osteguna, Plaza Barritik ibiliko dira danborren, piroteknia-suaren eta efektu berezien doinuarekin.

Demode Quartet taldeak a capella kantua eta umorea uztartuko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, apirilaren 15ean, ostirala.

EUSKAL UMOREA BILBOROCKEN

Bilborock umorezko hiru euskal ikuskizunen agertoki izango da. Ostegunean, apirilak 14, “Vaya pack de vascos” estreinatuko da Nerea Garmendia eta Victor Amilibiarekin. Bertan, ia guztiok noizbait bizi izan ditugun askotariko istorio deserosoak kontatuko dizkigute.

Bigarren lana, “De Bilbao ¡¡ahivalahostia!!”apirilaren 15ekoa, ostirala, Bilboko pertsonaien, ohituren, abestien eta tradizioen inguruan egingo dugun bidaia bat da. Amaitzeko, larunbatean, apirilak 16, garun paralisia duen Telmo Iruretak benetako bizipenak kontatuko ditu monologo ironiko batean: “Toquecito minus“.

Dena den, Bilborock ez da umorea bermatuta izango dugun espazio bakarra. Hiribilduko kaleak “Bilboko anfitrioiekin” bisitatzea historia ikasteko modurik dibertigarriena izango da, bai eta Itsasadarra Mirentxu eta Begotxurekin zeharkatzea ere, iragana eta oraina gogoan izateko eta hiriaren etorkizuna ikusteko, “Bilbao paranormal” izeneko ikuskizun umoretsuarekin.

GASTRONOMIA TXOKO GOURMET-EN

Aurten ere, Areatzako Txoko Gourmet izango da euskal gastronomiaren erdigunea Bilbao Basque FESTen. Bisitatzen dutenek euskal eskualde ugaritako kilometro zeroko produktuak dastatu eta eskuratu ahal izango dituzte, besteak beste, hauetakoak: Aiaraldea, Iparralde, Arabako Errioxa, Durangaldea, Enkarterri, Gorbeialdea, Urdaibai, Uribe Jataondo, Urola Kosta, Goierri eta Tolosaldea.

Espazio honetan, halaber, sukaldaritzako mini-tailerrez eta kalitate bikaineko produktuen dastatze arinez gozatu ahal izango dute, besteak beste, Idiazabal gazta, Iparraldeko garagardoa, Durangaldeko sagardoa, Tolosaldeko txokolatea, Uribeko eta Urdaibaiko txakolina eta Enkarterriko ore amazko ogia.

BETIKO KLASIKOAK ETA EZINBESTEKOAK ITZULI DIRA: HERRI-KIROLAK, ZINEMA, ERROMERIAK…

Bilbao Basque FEST jaialdiaren egitaratuan ezin ditugu ikusleek gehien txalotzen dituzten jarduerak ahaztu. Herri-kirolak dira horiek, eta, aurten, Areatzako kioskoaren alboan, berriz ere ikusiko ditugu kirolarien trebeziak ingudeak, fardelak eta harriak jasotzen, txingak eramaten, trontzekin, aizkorarekin, sokatiran eta abar. Beste urte batez, ikusleek beren gaitasunak probatu ahal izango dituzte euskal herri-kirolen modalitate horietan egunero-egunero begirale eskarmentudunekin antolatuko diren tailerretan.

Aurtengo edizioan, berritasun gisa, trontza mistoko Bizkaiko txapelketa ofiziala jokatuko da larunbat arratsaldean, apirilak 16. Egun horretan bertan, goizez, proba original bat jokatuko da: lehenengo Cross Training – Herri Kirolak entrenamendu ofiziala. Talde mistoen arteko txapelketa izango da, eta Cross Training eta euskal herri-kirolen askotariko probak egin beharko dituzte erlojuaren kontra.

Martzanako kaian berriz ere bilduko da jendea DJ’s Afrika Bibang, Mimoloco eta Lorea Argarate artisten erritmora hiru orduko saioetan. 19:00etatik 22:00etara.

Eta Azkuna Zentroan eta Zabalguneko eraikinean haurrek malabarismo eta akrobazien tailerra, magia-ikuskizunak eta kontzertu didaktikoak izango dituzte.

Zabalgune Eraikinean “Minimalarte” ekimen artistiko berria antolatuko da apirilaren 14an, ostegunaTxani Rodríguezen olerki-emanaldi bat izango da, Euskadiko 2021. urteko Literatura Saria, Dana musika kubatarraz eta pianoaz lagunduta.

Zazpigarren euskal arteak ere bere lekua izango du Bilbao Basque FEST jaialdian, “Zinema” sekzioarekin. Arratsalderako Icíar Bollaín zuzendariaren Maixabel filma proiektatuko da BBK Salan. Bestalde, saio bakoitza hasi baino lehen Zinebi, Zinegoak eta Fant zinema jaialdi bilbotarren film labur irabazle bat egongo da ikusgai.

Bilbao Basque FEST jaia hiriko txoko guzti-guztietara iritsiko da kalejira eta erromeriei esker. Guggenheimeko zabaldegian, Arriaga Antzokiko atarian eta Ledesma, Villarias, Garcia Rivero Maisuaren kalea edo Poza kaleetan dardara nabarituko da otxote, txistulari, gaitero eta erraldoi eta buruhandiekin kalejiretan. Euskal dantza tradizionalak, aurten ere, Plaza Barrian ikusi ahal izango ditugu Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko taldeen eskutik: Ortzadar Fanfarria, Salbatzaile dantza taldea eta Gaztedi dantzari taldea.

Igandean, apirilak 17, herri-erromeria antolatuko da Artxandan, dantza eta sagardo-dastatzeekin. Horrela, amaiera emango zaio Bilbao Basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioari.

Bilboko Aste Santuaz gozatzeko informazio guztia eta egitarau osoa eskuragarri dago hemen: www.bilbao.eus/basquefest.

  • Bilbon irailaren 17 eta 18an hasiko da txapelketa duatloi probarekin, eta irailaren 24an amaituko aquabike eta MD probekin; denak ere inguru enblematikoetatik igaroko dira, hala nola itsasadarra, Guggenheim Museoa edo Itsasmuseuma.

  • Enkarterriko paraje ikusgarrietan egingo da duatloi kros proba irailaren 20an, eta ondoren Getxo-Portugaletek hartuko du lekukoa, gizadiaren ondare den Bizkaia Zubian akuatloi proba eginez, irailaren 23an.

  • Guztira hamar egun, horietatik zazpi lehiaketa-egunak, non ustez 8.000 pertsonatik gora bilduko baitira, kirolari, entrenatzaile nahiz laguntzaile, kontinente zaharreko 30 herrialdetatik etorrita, kirolerako, aisiarako, gastronomiarako eta turismorako aukera ezin hobeak dituen eskualdeaz gozatzera.

2022ko Bilbao Bizkaia Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketak jarraitzen du Bizkaiko lurraldean eta hiriburuan biziko den kirol jai handiaren xehetasunak marrazten. Bertan 8.000 pertsonatik gora bilduko dira kirol gertakari handi batean. Triatloiari dagozkion sei diziplina jokatuko dira, mota eta adin guztietako kirolarientzako kategorietan (elitea, paratriatloia, 23 urtez azpikoak, juniorrak eta adin taldeak). [Txapelketari buruzko argibide gehiago ikus ditzakezu gertakariaren web-orrian ]

Antolatzaileek aditzera eman dituzte ibilbideak eta ordutegiak. Kirol Anitzeko Europako Txapelketa 2022ko irailaren 17tik 24ra bitartean jokatuko da, eta Bilbon, Enkarterrin, Urdaibain eta Getxo-Portugaleten izango ditu bere egoitzak.

Zaleen babesa, segurtasunaren bermea eta hainbat gertakari nagusi (Eivissa 2018, Pontevedrako 2019ko Mundu Txapelketa, Duatloi Kroseko eta Triatloiko mundu txapelketak El Anillon eta 2021eko Duatloiko Mundu Txapelketa Avilesen) hartu izanaren esperientzia abal ederrak dira erakargarritasuna bermatzeko kontinente zaharreko 30 herrialdetatik helduko diren kirolariei. Jarraipena 2023an etorriko da, Eivissako Kirol Anitzeko Mundu Txapelketarekin.

BILBO, GERTAKARI HANDIAREN HASIERA ETA AMAIERA LEKUA: IRAILAREN 17AN ETA 24AN, DUATLOIA, AQUABIKEA ETA MDA

Bilbon hasi eta amaituko da Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketa. Parte-hartzaileak 2.500 bat izango dira, duatloiaren, aquabikearen eta distantzia ertaineko triatloiaren artean banatuta. Gertakari erraldoiari duatloiak emango dio hasiera irailaren 17an. Oinezko eta bizikletazko lasterketak uztartzen dituen diziplina horretako proba Bilbon zehar egingo da, kategoria guztietako duatloiko 1.100 bat kirolari elkartuta. Bilboko itsasadarra izango da lehiaketaren lekuko nagusia. [egoitzari buruzko argibide gehiago ikus ditzakezu hemen].

Irailaren 24an, MDak emango dio amaiera Europako Txapelketari. Mila kirolari inguru batuko ditu diziplina horrek, non triatloiaren muina konbinatzen baita: 1.900 metro igerian, 90 kilometro bizikleta gainean eta 21 oinez lasterka. Bilboko itsasadarra agertoki bikaina izango da igerian ibiliko diren triatloilariei jarraitu eta adore emateko, betiere segurtasun protokoloa betez. Ibarra zeharkatzen duten errepideek, Bilboko hiriburuari atxikitako zenbait herri lotzen dituen trazadura ikusgarri batean, bizikletaz egin beharreko tartean parte hartuko duten kirolarien trebetasuna ikusteko balioko dute. Bi diziplina horien ondoren oinezko proba etorriko da. Lasterkariak toki enblematikoetatik igaroko dira, hala nola Guggenheim Bilbao museotik edo Itsasmuseumetik.

ENKARTERRIKO BAZTER IKUSGARRIAK, DUATLOI KROSAREN EGOITZA IRAILAREN 20AN

Enkarterriko eskualdeak, Balmaseda buru duela, duatloi krosa jokatuko duten laurehun kirolari inguru hartuko ditu. Diziplina horrek mendiko bizikleta eta oinezko lasterketa uztartzen ditu, eta hor ere jokoan egongo da Europako titulu bat. Irailaren 20an egingo da proba, eta irteera eta helmuga XV. mendeko San Severino eliza dotorean izango ditu. Udaletxearen ondoan dago elizaren estilo barroko-klasizistako ate nagusia, 1743an datatua. Bien bitartean, 20 kilometro bizikleta gainean eta 3 kilometro oinez lasterka, Foruen plaza, Harrizko Etxea, Zubi Zaharra edo San Juan plaza bezalako toki enblematikoetan zehar, hango lurretan txapelketa are ikusgarriago bihurtzen duten bazter eta zidor ezin ederragoetatik. [egoitzari buruzko argibide gehiago ikus ditzakezu hemen].

AKUATLOI PROBA IRAILAREN 23AN, GIZADIAREN ONDARE DEN BIZKAIA ZUBIAN

Getxoko eta Portugaleteko herrietan egingo da akuatloiko lehiaketa. Bertan garrantzi berezia hartuko du Bilboko itsasadarrak, Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketaren ardatzetako batek. Diziplina horrek igeriketa eta oinezko lasterketa konbinatzen ditu. Irailaren 23an egingo da, Unescok gizadiaren ondare izendatu duen Bizkaia Zubian. Bi herriak lotzen dituen zubi horren azpitik pasatuko dira parte-hartzaileak 1.000 metroko igeriketa proban. Europan lehenengoz egin zen metalezko zubi-transbordadorea da, Europako arkitektura industrialaren emaitza bikainenetarikoa, eta 125 urteurrena ospatzen ari da. Oinezko proban bost kilometro egingo dituzte lasterkariek, lehenengo Getxon, Areetako hondartzako itsas pasealekuaren eta Bizkaia Zubiaren inguruetan, eta gero Portugaleten, eta bertan egingo da sariak banatzeko zeremonia. [egoitzari buruzko argibide gehiago ikus ditzakezu hemen].

INORK EZ DU DORTSALIK GABE GERATU NAHI

Inskripzioak erritmo onean doaz eta oraindik hilabete asko geratzen dira txapelketarako. Espainiako Triatloi Federazioaren lizentzia duten kirolariek datorren uztailaren 31ra arte % 40rainoko hobaria izan dezakete inskripzioan, antolaketa batzordeak parte-hartze nazionala sustatzeko emandako dirulaguntzari esker; gainera, gertakariaren antolatzaileek ahalegina egin dute FETRI triatloilariei hurbiltasuna eta erosotasuna eskaintzeko, aurreko lehiaketetan egin izan den bezala. [inskripzioei buruzko argibide gehiago ikus ditzakezu hemen].

    • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Live Nationekin elkarlanean jardun dute kontzertu handi hau ahalbidetzeko. Kontzertuan Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes taldeek ere joko dute.

    • Juan Mari Aburtok eta Unai Rementeriak azpimarratu dutenez 45.000 pertsona bertaratzea aurreikusten den kontzertu honek Bilbao-Bizkaia indartuko du ekitaldi handiak egiteko erreferente gisa eta oso gogorrak izan diren bi urte hauen ondoren ilusioa berreskuratzen lagunduko du.

San Mamesek Metallicaren kontzertua hartuko du uztailaren 3anBilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Live Nation sustatzailearen arteko elkarlanari esker posible izango den ekitaldia.

Kalkuluen arabera Metallicaren emanaldian 45.000 pertsona bilduko dira eta Bilbao-Bizkaia Rock Day, rock jardunaldi luzearen amaiera izango da, egun horretan talde kaliforniarraren aurretik Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes izango direlako San Mameseko agertokian.

Metallicak gaur jakinarazi du Bilbao-Bizkaia Europan egingo duen hurrengo biraren daten artean dagoela eta San Mameserako sarrerak ostegun honetan bertan, hilak 24, jarriko dira salgai Ticketmaster plataformaren bidez eta Live Nationen webgunean (www.livenation.es).

ILUSIOA BERRESKURATZEA ETA ERAGIN EKONOMIKOA SORTZEA

Biek, Bilboko alkateak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, nabarmendu dute Metallicaren bisitak indartu egiten duela hiriaren eta lurraldearen posizioa nazioarteko ekitaldi handiak hartzeko eta, gainera, gizarteak ilusioa berreskuratu eta gozatu behar duen unean iristen dela.

Juan Mari Aburtok, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko elkarlana azpimarratu eta “kontzertura joango dela” ziurtatu ondoren, adierazi du oso garrantzitsua dela “Bilbon rock musikaren zaleentzat ezinbestekoa eta mitikoa den talde honen beste kontzertu ikusgarri bat izatea, ziur aski nazioarteko ekitaldi hauen itzuleraren zain zeuden jarraitzaile asko liluratuko dituena, eta aurten lankidetza publiko-pribatuarekin programatzen ari garen ekitaldiekin bat egingo duena.

Alkateak azaldu duenez “alaitasuna, dibertsioa eta ondo pasatzea behar ditugu eta, gainera, berriz ere nazioarteko mailako ekitaldiak hartzeko hiri eta lurralde erakargarri moduan kokatu behar gara. Hori da gure helburu nagusia, gure gizarteari ilusioa itzultzea eta gure ingurune hurbilenean inpaktu ekonomikoak sortzea”.

Bestalde, Unai Rementeriak adierazi duenez “bi urte oso gogor igaro ondoren ilusioa, kultura eta musika berreskuratu behar ditugu, eta Metallicaren kontzertuak horretan lagunduko digu. San Mames, Bilbo, Bizkaia, hunkitu egingo dira Metallicarekin; 40 urte baino gehiagoko ibilbidean mundu osoan milioika jarraitzaile, horietako asko Bizkaian, dituen talde historikoa”. Horregatik guztiagatik uztailaren 3an San Mamesen Metallicarekin egingo den kontzertua asko gozatzeko moduko kontzertua izatea espero du, “gizarte honek ondo merezita duelako”.

  • Jaialdia, BBK erakundeak eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Events-ek antolatua, 2022ko ekainaren 24an eta 25eanospatuko da Bilbao Arenan.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak bosgarren edizio honetarako, Bilbon lehena, kartel osoa iragartzen du eta ALAN PARSONS LIVE PROJECT izango du bigarren kartelburutzat.

ALAN PARSONS, musikaren ikono ospetsua eta rock progresiboaren maisua, The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wingsekin aritu da soinu-ingeniari lanetan, beste artista askoren artean. Grammy 1 irabazi du, 13 izendapen ditu eta hainbat sari, ia 70 disko atzean dituela, Alan Parsons Live Project-a ekarriko du LEGENDSera.

Alan Parsonsen iragarpenarekin bat egiten dute Londresko mitikoek, GIRLSCHOOL, hard rockaren eta heavy metalaren banderadunak. Batu dira ere WALTER TROUT bluesman estatubatuar handia, oraindik jardunean dagoen blues rock gitarra-jotzailerik onena izan daitekeena, SHIRLEY DAVIS artista britainiarra, jamaikar jatorrikoa, soularen diva berrietako bat dena bere The Silverbacks taldearekin, MAIKA MAKOVSKI mallorcarra, bere azken lan bikainarekin, “MKMK”, AEBn grabatua, rocka bere esentzia gorenean eta zuzeneko elektrikoarekin, ANARI euskal abeslari eta konpositorea, PJ Harvey edo Cat Power bezalako artistekin alderatu dena eta MIKEL RENTERIA & Walk On Project Band talde bilbotarra.

Artista hauek dagoeneko iragarri diren STATUS QUO, HAWKWIND eta PAUL CARRACK artistekin bat egingo dute.

Jaialdiaren azken edizioan, Voodoo Child Bar-ak izan zuen harrera bikaina dela eta, aurten ere gune honetako giro abegitsuaz gozatzeko aukera izango dugu, non, oraingoan, bertako eszenako banden, Micky & the Buzzen, Gonzalo Portugalen, Javi Stillsen & Co. eta Santiagoren eta Runaway Loversen, emanaldia izango dugun.

  • Ekainaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo den jaialdiak gaur jarriko ditu salgai eguneko sarrerak 55 eurotan (+ gastuak) eta 2 eguneko bonua 90 eurotan (+ gastuak) mantenduko du.
  • BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTIVAL jaialdirako eguneko sarrerak eta 2 eguneko bonuak Kutxabanken eta www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialean erosi ahal dira.

EKAINAK 24, OSTIRALA

  • STATUS QUO
  • HAWKWIND
  • GIRLSCHOOL
  • MAIKA MAKOVSKI
  • ANARI
  • VOODOO CHILD Bar: Micky & The Buzz, Gonzalo Portugal

EKAINAK 25, LARUNBATA

  • ALAN PARSONS Live Project
  • PAUL CARRACK
  • WALTER TROUT
  • SHIRLEY DAVIS & The Silverbacks
  • MIKEL RENTERIA & The Walk On Project Band
  • VOODOO CHILD Bar: Javi “Stills” & Co., Santiago Delgado eta Runaways Lovers

WARMING UP

Aurten Bilbao Arenan ospatuko den BBK Bilbao Music Legends Festaren antolatzaileek, duela aste batzuk iragarri zuten jaialdiaren babespean, eta motorrak berotzen joatekohainbat kontzertu egingo direla Bilbon.

Besteak beste Chicagoko The Steepwater Band, maiatzaren 26an, eta Maite Larburu (Hernani-Gipuzkoa), martxoaren 10ean, Bilboko Kafe Antzokian. Hauei, artista gehiago gehituko zaizkie jaialdirako sarrerak edo bonuak erosita dituzten guztientzako abantailekin (informazio gehiago gure webgunean eta Sare Sozialetan).

WARMING UPerako sarrerak Kafe Antzokiaren webgunean eta www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialean eskuratu ahal izango dira.