Bilbao EkintzakBilboko Udalaren udal-sozietateak, antolatuko den enpresa-jardunaldi batera gonbidatu nahi zaitu. Jardunaldia Bilboko ETE eta saltoki guztiei dago zuzenduta, bertan, Bilboko enpresei erakutsi nahi zaie zein garrantzitsua den produktu eta zerbitzuen errentagarritasuna zein den jakitea eta informazioa ondo erabiltzea merkataritza- eta marketin-erabakiak hartzeko, betiere, negozioetan analisi egokia eginez.

HIZLARIAK:

-María López de Guereñu, Enpresa Kudeaketan lizentziaduna, Marketin espezialitatean, eta LDG Asociados delakoaren bazkide-aholkularia.

-Asier Etxeita, Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta Kontu Auditorea, Zubizarreta Consulting-eko bazkide aholkularia.

 

Jardunaldia, 2023-ko martxoaren 7an, asteartean izango da, 09:00etatik 10:30etara Turismo Bulegoko aretoan, Bilbon, Plaza Biribila 1, 48001.

Izena emateko azken eguna: 2023-ko martxoak 6, 13:30etan.

 

 

PROGRAMA:

1.-Aurkezpena / Sarrera.
2.-Zer da errentagarritasuna?
3.-Zer behar dut nire produktuen / zerbitzuen errentagarritasuna zein den jakiteko?
4.-Nola lortu dezakegu errentagarritasuna kalkulatzeko beharrezkoa den informazioa?
5.-Zerbitzu baterako kalkulatzeko metodologia.
6.-Produktu baterako kalkulu-metodologia jarduera batean, eraldaketarik gabe eta eraldaketarekin.
7.-Zertarako balio du informazio horrek? Nola interpretatu behar dut?

(Adibide praktikoak landuko dira)
ZAIN GAITUZU!
  • Apirilaren 5etik 9ra, Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren edizio berezi bat itzuliko da Bilbora. Programa Bilboko Udalak egin du, eta 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, doakoak eta publiko guztientzat, hiriko 30 bat espaziotan banatuta. Jarduerek, besteak beste, gastronomiarekin, herri-kirolekin, musikarekin edo zinemarekin zerikusia izango dute.

  • Jaialdiko sei gaiei esker –Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport–, Bilbao Basque Fest jarduera ekonomikoko eta bisitariak hirira erakartzeko gune gisa finkatu da. Jaialdiak hiria dinamizatu eta kultura- eta merkataritza-turismoa sustatzen ditu, eta Aste Santuan hirian gelditzea erabakitzen duten bilbotarrei kalitate-proposamena eskaintzen die.

  • Bederatzigarren edizioko nobedade handienetako bat Azkuna Zentroko “Arte-mintzaira berriak” atala da. Ikus-entzunezko esperientzia zirraragarri horren bitartez, Izar Blue konpainiak jaialdiari hasiera emango dio. Gainera, Gargantua jaialdian estreinatuko da, eta, lehen aldiz, herri-kulturaren parte den GAUEKO FESTAK Areatzako Kioskoa musikaz eta energiaz beteko du. Era berean, Bilboko Elkarte Filarmonikoak jaialdiarekin bat egingo du, ohiko kokalekuan, eta Xabier Aburruzaga Banden kontzertua eskainiko digu, egungo euskal folkaren erakusle gorena.

Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira, Bilboko Udalak antolatuak. Bederatzigarren edizioa oso berezia izango da; izan ere, bisitatzen gaituztenek eta Aste Santua hirian pasatzea erabakitzen duten bilbotarrek jaialdiko sei gaiek eskaintzen dituzten esperientziak inolako mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

Herri-kirolen probek, produktu gastronomiko onenek, festetan edo kalejiretan eta erromerietan euskal musikak sortzen duen pozak, euskal zinema sari aniztunak edo jaialdian Gargantua estreinatzeak, Bilbo berriz ere euskal nortasuna duen kultura- eta aisialdi-proposamen horren agertoki bihurtzea ekarriko dute. Jaialdiak hiria jarduera ekonomikoko eta bisitariak erakartzeko gune gisa sendotzea lortu du, eta, horrez gain, hiria dinamizatzen du eta Aste Santuan zehar Bilboko merkataritza eta ostalaritza sustatzen ditu.

FESTA ETA MUSIKARAKO ATAL ETA ESPAZIO BERRIAK

MUSIKA Bilbao Basque FEST jaialdiaren elementu garrantzitsuenetako bat da edizio guztietan. Aurtengo kartelean estilo-sorta erakargarria dago; besteak beste, folk, rock, jazz edo pop estiloak entzungo ditugu. Emanaldi berezienetako bat Izar Blue konpainiaren eskutik iritsiko da Azkuna Zentrora. Konpainiaren “Munduko soinuak, visual experience” ikuskizunak hasiera emango dio jaialdiari asteazkenean, apirilaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean. Esperientzia murgiltzaile horrek, diziplina anitzeko muntaia eszenikoz, argiztapenaz eta zuzeneko musikaz josia, atal berri bati hasiera emango dio, “Arte-mintzaira berriak” izenburupean.

Bilboko Elkarte Filarmonikoak jaialdian parte hartuko du. Hiriko akustika hoberenetarikoa duen areto horretan, Xabier Aburruzagaren “Aurrez aurre” folk kontzertu bikaina izango da, gaur egungo folkaren erakusle gorena. Kontzertua apirilaren 7an, ostirala, izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Aurtengo beste nobedade garrantzitsuenetako bat euskal musikak oso berezkoa duen GAUEKO FESTA lehenengoz ospatzea izango da. Apirilaren 8an, larunbat arratsalde/gauean, musika euskalduna, energia handia eta giro ona ekarriko dizkigu Urrats Erromeria taldeak, gaur egun Euskadiko erromeria garrantzitsuenetako bat.

Bilbao Basque FESTek gaueko eskaintza zabaldu du eta egunero kontzertuak egongo dira LOKALETAN, hala nola Crazy Horsen, Azkena aretoan, Madame Lulun eta Cotton Cluben. “Taberna Live Music” atalaren bidez, Mia Kalo, Vittersweet, Nuclear Dreams, Twin Room edo Bablian artistek ZUZENEKO MUSIKA eskainiko dute.

Rockari dagokionez, Bilbao Basque FEST Kafe Antzokiara itzuliko da beste urte batez, Euskadiko banda onenekin, “Bilbao basque Fest Rock City” izeneko atalaren bidez. Gainera, euskal musika-jaialdi nabarmenak ere aurkeztuko dira atal horretan. Era berean, Martzana kaian eta kaleetan, zenbait DJk janaurrekoa eta arratsaldeak girotuko dituzte zuzeneko musikarekin, “Kaia on set” atalaren baitan.

 

IKUS-ENTZUNEZKO EUSKAL EKOIZPENIK ONENAK

Bilbao Basque FESTek jakin badaki ikus-entzunezkoen euskal sektorea une bikainean dagoela. Sektorea garatzeaz gain, aintzatespena jasotzen ari da, eta, ZINEMA atalaren bidez, aurten hiru Goya sari irabazi dituen “Cinco Lobitos” filma eskainiko du. BBK aretoak emanaldi bat eskainiko du egunero –osteguna, ostirala eta larunbata, 18:00etan–. Emanaldiaren aurretik, honako film labur hauek eskainiko dira: “Maldita”, Film Labur Dokumental Onenaren 2023ko Goya saria; “Cuerdas”, Cannes Jaialdiaren Kritika Astean nabarmendu zuten, Montpellierreko Mediterraneo Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Handia irabazi zuen eta 2023ko Goya sarietan Fikziozko Film Labur Onena kategorian hautagai izan zen; eta “Loop”, Animaziozko Film Labur Onenaren 2023ko Goya saria.

NOBEDADE gisa, aurten familia osoarentzako emanaldiak egingo dira goizetan (12:00etan). Emanaldi horietan, egunero euskaraz ekoitzitako “Hooper oilaskoerbia” filma emango da.

DANTZA, UMOREA, KALE-ANTZERKIA ETA GARGANTUA HISTORIKOAREN ESTREINALDIA

Bilbao Basque FEST sortu zenetik, KULTURA da beste funtsezko elementuetako bat. Jaialdia euskal sustraietan sakontzen da, dantza tradizionalei, antzerkiari, umoreari, historiari eta dantzari lekua egiteko.

Gasaren plaza aurtengo kultur programazioaren erdigunea izango da. Bertan, Kukai Dantza konpainiak “Gelajauziak (fragments)” dantza-lana eskainiko du ostegunean, apirilaren 6an, 20:30ean. Ikuskizun horrek, bi MAX sariren irabazle, gaur egungo agertokiko bi dantzari aparta biltzen ditu: Jon Maya eta Cesc Gelabert. Eszenatoki berean, egun bat geroago, Lekittoko Deabruak taldeak ikus-entzuleak txundituta utziko ditu “Akelarre” ikuskizunarekin. Gaueko ospakizun mitiko horretan, sorginak eta “Akerbeltz” agertuko zaizkigu, musika, sua eta piroteknia-jokoekin nahastuta.

“Euskal zigilua” duen eta umorez jositako antzerkiak Bilborock jaialdiko arratsaldeak eta Ripako kaia bizituko ditu. Hala, “Humor and Basque” Bilborockera itzuliko da ostegunean, apirilaren 6an, “Kiero ser vasco, palabra de catalán” lanarekin, Raül Supervia komikoarena. Katalunian jaio arren, komikoak euskaldun izateko baldintza guztiak betetzen ditu. Ostiralean, apirilaren 7anKolektibo Monstrenkoren txanda helduko da, eta “Espejismo” taularatuko du. Antzezlanak zuzeneko musika testu “epiko” eta poetikoekin konbinatuko du, umorea galdu gabe. Azkenik, larunbatean, apirilaren 8an, María Urzelai, Getari Etxegarai eta Leire Orbe aktoreek ikus-entzuleen barre-algarak piztuko dituzte, “Los cuatro elementos” interpretazioarekin, Ibon Belandia musikariarekin batera. Hiru emanaldiak 20:00etan izango dira.

Umore-eskaintza ostegunean, apirilaren 6an, 18:00etan amaituko da, Trapu Zaharra konpainiaren “Turisteando” kale-antzerki barregarriarekin. Ripako kaian aparkatutako roulotte batetik abiatuko den tramak etxekoandre bat du protagonista. Etxekoandreak itsas bidaia birtual bat irabazten du, eta horri esker irudimena hegan egiten uzten ahal du eta fantasia oso ezohikoak bete.

Bilboko eta Euskal Herriko kulturako pertsonaia mitikoenetako bat, GargantuaBilbao Basque FESTen edizio honetan estreinatuko da. “Haurrak jaten dituen” erraldoi hori Guggenheim Bilbao Museoaren zelaigunean egongo da, Bilboko Txistulari Bandaren eta Gaztediren zuzeneko musikak lagunduta.

AREATZA: GASTRONOMIAREN ETA KIROLAREN EPIZENTROA

Areatza izango da berriz ere Aste Santuko euskal jaiaren epizentroa, GOURMET, MARKET eta SPORT atalekin. Gourmet Txokoa karparen 1.500 m2-ak benetako plazera izango dira berriz ere ikusmenerako, ahorako eta usaimenerako. Jendeak Euskadiko dozena turismo-eskualderen zero kilometroko produkturik onenak dastatu eta erosi ahal izango ditu. Besteak beste, Idiazabal gazta, Ezpeletako piperrak, Urigoitiko txorizoa, Uribe Jataondoko garagardoak, txakolina eta izozkiak, Tolosaldeko txokolatea eta eztia, Urdaibaiko txakolina eta hegaluzea, Enkarterriko ore amako ogia eta Arabako Errioxako ardoa dastatu eta erosi ahal izango dira.

Gourmet Txokoko jarduera maiteenetako bat, 25 produkturen DASTATZE ESPRESAK, 900 pertsona baino gehiagorentzat egongo dira eskuragarri. Era berean, 45 minutuko sukaldaritza-tailerrak egongo dira 400 lagun baino gehiagorentzat. Tailerretan, jendeak hegaluze brotxetak, Arabako patata pintxoak, Gernikako arrautza eta piper pintxoak edo gilda ezagunak egiten ikasiko du.

Karparen ondoan, publikoak gehien txalotzen dituen jarduerak egongo dira: herri-kirolak. Ingude altxatzea, harri jasotzea, sokatira, txinga eramatea eta trontza dira, besteak beste, Areatzan ikusgai egongo diren probetako batzuk. Proba horiek apirilaren 6an hasiko dira, ostegunean, 12:30ean, emakumezkoen eta gizonezkoen Bizkaiko Orga Txapelketa Ofizialarekin. Gainera, zortzi urtetik gorakoentzako hainbat tailer egingo dira, apirilaren 6tik (osteguna) apirilaren 9ra arte (larunbata), 12:30ean eta 17:30ean.

KLASIKO ARRAKASTATSUENAK ETA EZINBESTEKO IKUSKIZUNAK

“Bilboko anfitrioien” ibilbideak Bilbao Basque FESTen jende gehien biltzen duten jardueretako bat diraAntzerti formako ibilbide horiek Bilboko historia umore-ukitu batekin ezagutzeko aukera ematen dute, Alde Zaharreko eta Areatzako kale nagusietan barrena. Jaialdiaren beste ibilbide berezi bat Mirentxu eta Begotxurekin egiten diren itsasontzi-ibilaldiak dira. Oraingo honetan, bikote komikoak Frantziako Tourra Bilbora iristen denerako antolatu duen plan burugabea partekatuko digu.

Aurten, HAURRENTZAKO JARDUERAK Casilda Iturrizar parkean egingo dira. Bilboko berdegune enblematiko horretan zirku-tailerrak egingo dira malabarismoa eta akrobaziak egiten ikasteko, piratak, pailazoak eta errege-erregina eroak protagonista dituzten antzerki-saioak egingo dira eta Eskape Park handi bat egongo da, Bilboko Zabalguneko historia eta pertsonaia adierazgarrienak ezagutzeko.

Iaz izan zuen arrakastaren ondoren, Etxebarria parkean ARTZAIN TXAPELKETA egingo da berriro. Lehiaketa horretan, artzain-txakurrek artaldeak zuzentzeko duten zalutasuna eta diziplina erakutsiko dituzte. Igandean, apirilaren 9an, 12:00etan, izango da txakurren eta artzainen txanda.

Bilbao Basque FESTen ohikoa den bezala, jaia hiriko txoko guzti-guztietara iritsiko da kalejira eta erromeriei esker. Kalejirarik bizienak Bilboko erdigunean zehar ibiliko dira, eta Poza Lizentziatuaren, Villarias, Ledesma eta García Rivero kaleak energiaz beteko dituzte Gaztedi, Lorratz eta Los Bilbotxeros taldeek, apirilaren 6tik (osteguna) apirilaren 8ra (larunbata) arte, 13:00etan. Bestalde, Gasaren plazako erromeriek euskal dantzetako hasiberriak eta adituak bilduko dituzte arratsaldero, 19:00etan.

Eta, urtero bezala, Bilbao Basque FESTen azken jardueretako batek Artxanda izango du protagonista. Igandean, apirilaren 9an, 12:00etan, dantza tradizionalak, musikarik onena eta sagardoa dastatzeko aukera egongo dira.

BILBAO BASQUE FEST ZIFRETAN

Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren bost egunak eta eskaintzen dituen sei gaiak –Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport– hiriko 30 espaziotan banatuko dira. Aurten bederatzigarren edizioa ospatuko duen jaialdi honi esker, Bilbo turismorako erreferentziazko lekua da Aste Santuan.

360 jatetxek, tabernek, denda espezializatuk eta abarrek hartuko dute parte aurtengo edizioan. 200 jarduera baino gehiago egingo dira, 230 artistek parte hartuko dute eta 150 pertsona lanean arituko dira jaialdia egiteko eta gauzatzeko.

Jendeak honako jarduera hauetaz gozatzeko aukera izango du, besteak beste: musika, dantza eta antzerkiko 69 ikuskizun, euskal kiroleko 25 jarduera, zero kilometroko produktuen 900 dastatze espres baino gehiago eta 400 tailer gastronomiko baino gehiago.

Gainera, Bilboko Udalak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko 15.000 informazio-liburuxka banatuko ditu, jarduerei eta ordutegiei buruzko xehetasun guztiekin eta herritarrentzako informazio erabilgarriarekin.

Hemen duzu Aste Santuan Bilbon Bilbao basque FEST jaialdiaz gozatzeko behar duzun informazio guztia eta programa osoa: www.bilbao.eus/basquefest.

SARE SOZIALAK:

Bilbon 2022. urtea oso berezia izango da automobilgintza klasikoaren munduarentzat Guggenheim Museoko “Motion, Autos, Art, Architecture” erakusketa arrakastatsuarekin batera, hiriak beste bi ekitaldi hartuko ditu ekainean: Garaiko Autoen eta Auto Beterano eta Klasikoen eta Superkirol-automobilen Dotoreziaren Nazioarteko XIV. Lehiaketa eta Automobilgintza Kluben Nazioarteko I. Kongresua (C ICA), zeinak sektoreko erreferentzia izateko nahia daukan

Bilbon, automobilgintza klasikoaren mundua izango da datozen egunetako protagonista. Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok, Koldo Ortiz de Vallejuelo Automobil Klasikoen presidenteak eta Iñigo Olaizola Retro Móvileko zuzendariak gaurko prentsaurrekoan azaldu duten bezala, Guggenheim Museoko Motion, Autos, Art, Architectureerakusketa ospetsua aprobetxatuz, «Beste bi ekitaldi garrantzitsu ekarriko ditugu. Antolaketa-taldeari eta klub, babesle eta kolaboratzaileen babesari esker, gure esperientzia, erronka eta etorkizuneko planen balioa nabarmendu nahi dugu eta horiek partekatu».

«Beste elementu oso garrantzitsu bat kulturaren eta turismoaren oinarria da. Gaur, inoiz baino gehiago, eremu hau dinamizatu behar dugu, jarduera beste sektore guztietara zabaltzen baitu, eta, horrela, Bilbo eta inguru zoragarria automobilgintza klasikoaren zaleen erdigune bihurtzen badugu, gure gainerako ekoizpen-ehun guztia proiektatuko dugu nazioarteko mapan lekua egingo digun jarduera batekin, eta, aldi berean, irudi on bat sortu, nola edo hala une zirraragarriak ekarriko dizkigun irudi bat, alegia».

 

«Hori guztia dela eta, Bilboko Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu erakutsi digun sentsibilitate eta babesagatik, zeinak aukera eman digun Bilbo/Bizkaia/Euskadi 2.0 automobilgintza klasikoaren mapan kokatzeko, gizartearekiko konpromiso irmoarekin eta, inguru jasangarri batean industria, kultura, turismoa eta balio pertsonalak sustatuz».

 

DOTOREZIA NONAHI ARRIAGAN ETA AREATZAN

Hitzordu gehienak larunbatean izango dira, ekainaren 11n. Besteak beste, Garaiko Autoen eta Auto Beterano eta Klasikoen eta Superkirol-automobilen Dotoreziaren Nazioarteko XIV. Lehiaketa antolatuko da, non Arriaga Antzokian kalitate oneko antzinako 70 auto egongo diren ikusgai goizeko 10:00etatik aurrera. Lehiaketa 2002. urtetik antolatzen da, eta erreferentea izatera iritsi da automobilgintza klasikoaren zaleen artean. Madril, Salamanca eta Toledo hiriak egoitza gisa aukeratu ondoren, Bilbora iritsi da honako kategoria hauetako ibilgailurik dotoreena aurkitzeko: Garaikoa (1930. urtera arte), Beteranoa (1960. urtera arte), Klasikoak (1992. urtera arte), eta Superkirol-automobilak (irekia).

Aldi berean, Areatzako pasealekuan, Udaletxera bidean, zaleen ehuna kirol-auto eta auto klasiko jarriko dira ikusgai. Erakusketan, merkaturatu zituztenetik 50 urte bete dituzte Renault R-5 autoak ere bilduko dira. Hogeita hamar urte baino gehiagoko antzinatasuna duen auto batekin bertaratzen direnek doan aparkatu ahal izango dute bertan. Hori horrela, ibilgailuak ikusgai jarri nahi dituzten klub guztietako kideek parte hartu ahal izango dute.

HITZALDIAK BILBAÍNA SOZIETATEAN ETA DESFILEA KALE NAGUSITIK

Automobilgintza Kluben Nazioarteko I. Kongresua (CICA) Bilbaína Sozietatearen Areto Frantsesean antolatuko da. Arriagako eta Areatzako ekitaldiekin batera antolatuko da, eta hitzaldi eta konferentziez gozatzeko aukera izango dugu egun osoan zehar. Bilbaína Sozietatean, halaber, Dotorezia Lehiaketaren bazkaria antolatuko da, eta sariak banatuko zaizkie eguneko ibilgailu berezienei, epaimahaiaren irizpidearen arabera.

Arratsaldez, lehiaketako ibilgailuak eta erakusketako auto eta motor klasikoak batu egingo dira elkarrekin Kale Nagusitik desfilea egiteko. Modu antolatuan ekingo diote martxari 18:00etatik aurrera, eta Bilboko Suhiltzaile-etxeko unitate oso bereziak ikusi ahal izango ditugu, bai eta gaur egun geratzen den “azulito” delakoaren unitate bakarra ere.

BISITAK GALDAMES ETA ERANDIORA

Aipatutako guztiaz gain, ibilgailu klasikoen zaleentzako beste bi bisita gehituko ditugu. Ekainaren 10ean, ostirala, irteera bat antolatuko da Erandioko RETROMOBILE garaje-erakusketara. Bertan dago ACEren egoitza (Euskadiko Automobil Klasikoa). Irteera 20:00etarako aurreikusi da.

Amaitzeko, ekainaren 12an, igandea, goizeko 10:00etan emango zaie amaiera ekitaldiei, eta, horretarako, kontzentrazio bat egingo da Arriaga Antzokian, gero Rolls-Royce Museorantz joateko, Galdamesko Loizaga Dorrean.

 

  • Bihartik aurrera, ostirala, Fan Zone horren ateak irekiko dira, eta 12:00etatik aurrera egongo dira irekita maiatzaren 8ra arte. Areatzan egongo da eremua, non txapelketak, lehiaketak, clinic direlakoak eta saskibaloi profesionaleko jokalarien bisitak antolatuko diren, besteak beste.

  • Azken sarrerak eskuragarri daude oraindik ere, eta esteka honen bitartez eskuratu ditzakezu. Maiatzaren 6an eta 8an jokatuko diren partidak ikusteko 6.000 abonu baino gehiago saldu dira orain arte.

Basketball Champions Leagueren 2022ko Final Fourreko partidak Bilbon jokatuko diren egun hauetan, saskibaloia Bilboko Areatzatik irten eta hiriko kale guztietara iritsiko da Areatzan instalatuko den Fan Zonearen bitartez. Bihar, ostirala eta maiatzaren 6a, irekiko dira instalazioaren ateak, 12:00etatik 17:00ak arte egongo dira irekita (lehenengo partida 18:00etan hasiko da). Larunbatean, maiatzak 7, 9:00etatik 20:00etara egongo da eremua irekita, eta, azkenik, igandean, maiatzak 9, 9:00etatik 17:00etara.

Fan Zone horretan askotariko jarduerak antolatuko dira hiru egun horietan, hala nola 3×3 txapelketak (120 partidarekin), hiruko, trebezia eta clinic direlakoen lehiaketak zein saskibaloiko jokalari profesionalen eta legenden bisitak, besteak beste.

Basketball Champions Leagueren 2022ko Final Fourraren lehenengo finalaurrekoa bihar, ostirala, jokatuko da, maiatzak 6, Bilbao Arenan, 18:00etatik aurrera. Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean. Horrez gain, bihar, ostirala eta maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.

PARTIDAK MAIATZAREN 6AN ETA 8AN

Bilbao Final Four de la Basketball Champions League 2022 delakoaren finaleko lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:

Ostirala, maiatzaren 6a:

  • 1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua
  • 2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) – BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua

Igandea, maiatzaren 8a:

  • 3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua
  • Finala: 20:00, tokiko ordua

SARRERAK ESKURAGARRI DAUDE ORAINDIK

Lau partidak ikusteko 6.000 abonu baino gehiago saldu dira orain arte. Esteka honen bitartez eskura daitezke azken sarrerak.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.

  • Kopa doan bisitatu ahal izango da maiatzaren 3tik 8ra, 09:00etatik 19:30era.

  • Partidak maiatzaren 6an eta 8an jokatuko dira Bilbao Arenan, non giro bikaina egongo den aparteko argi- eta soinu-ikuskizun batekin, zeina lau partidak baino lehen eta ondoren proiektatuko den.

  • Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere.

Era berean, maiatzaren 3tik aurrera, asteartea, eta maiatzaren 8ra arte, talde txapeldunari emango zaion trofeoaren erreplika bat egongo da ikusgai Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan.

Koparen erreplika doan bisitatu ahal izango da maiatzaren 8ra arte, 09:00etatik 19:30era.

Basketball Champions League 2022ko Final Fouraren lehenengo finalaurrekoa ostiralean jokatuko da, maiatzak 6, Bilbao Arenan, 18:00etatik aurrera.

Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean ere.

Horrez gain, ostiralean, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.

PARTIDAK MAIATZAREN 6AN ETA 8AN

Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four finaleko lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:

Ostirala, maiatzaren 6a:

  • 1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua (CET)
  • 2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) – BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua (CET)

Igandea, maiatzaren 8a:

  • 3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua (CET)
  • Finala: 20:00, tokiko ordua (CET)

ESKURAGARRI DAUDE SARRERAK ORAINDIK

Esteka honen bitartez eskuratu daitezke sarrerak.. Era berean, parte hartzen duten taldeetako zaleek beren klubekin jar daitezke harremanetan, sarreren kuota bat esleitu zaie eta.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.

  • Fan Zone hori Areatzan instalatuko da maiatzaren 6an, 7an eta 8an, eta txapelketak, lehiaketak, clinic direlakoak eta saskibaloi profesionaleko jokalarien bisitak egongo dira, beste jarduera batzuen artean.

  • Bestalde, trofeoaren erreplika bat egongo da Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan, eta doan ikusi ahal izango da maiatzaren 3tik 8ra.

  • Finalaurrekoak maiatzaren 6an eta 8an jokatuko dira Bilbao Arenan, non giro bikaina egongo den aparteko argi- eta soinu-ikuskizunekin, eta lau partidak baino lehen eta ondoren proiektatuko da.

  • Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere.

Astebete baino ez da geratzen Basketball Champions League 2022 txapelketako Final Four finala Bilbora iristeko, eta, hain zuzen ere, lehenengo finalaurrekoa ostiralean jokatuko da, 18:00etan, Bilbao Arenan.

Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean ere. Horrez gain, ostiralean, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.

FANE ZONE-A AREATZAN

Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four partidak jokatzen diren egunetan, halaber, saskibaloia Bilbao Arenatik irtengo da hiriko kaleetara iristeko Areatzan instalatuko den Fan Zonearen bitartez.

Maiatzaren 6an, ostirala, inauguratuko da instalazioa eta 17:00ak arte egongo da irekita (lehenengo partida 18:00etan hasiko da).

Maiatzaren 7an, larunbata, 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko da, eta, amaitzeko, maiatzaren 9an, igandea, 09:00etatik 17:00etara egongo da irekita.

Fan Zone horretan, askotariko jarduerak antolatuko dira, besteak beste, 3×3 txapelketak, 120 partidekin, hirukoen txapelketak, clinic direlakoak eta jokalari profesionalen eta saskibaloiko mitoen bisitak, beste jarduera batzuen artean.

TROFEOAREN ERREPLIKA BISITATZEA

Era berean, maiatzaren 3tik aurrera, asteartea, talde txapeldunari emango zaion trofeoaren erreplika bat egongo da Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan. Erreplika doan bisitatu ahal izango da maiatzaren 8ra arte, 09:00etatik 19:30era.

FINALAURREKO PARTIDAK MAIATZAREN 6AN ETA 8AN

Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four finaleko finalaurrekoen lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:

Ostirala, maiatzaren 6a:

  • 1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua (CET)
  • 2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) – BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua (CET)

Igandea, maiatzaren 8a:

  • 3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua (CET)
  • Finala: 20:00, tokiko ordua (CET)

ESKURAGARRI DAUDE SARRERAK ORAINDIK

Esteka honen bitartez eskuratu daitezke sarrerak. Era berean, parte hartzen duten taldeetako zaleek beren klubekin jar daitezke harremanetan, sarreren kuota bat esleitu zaie eta.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.

  • Talde hauek sailkatu dira: BAXI Manresa (ESP), Hapoel U-NET Holon (ISR), Lenovo Tenerife (ESP) eta MHP Riesen Ludwigsburg (ALE).

  • Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere.

Gaur bertan osatu da Basketball Champions League 2022ko Final Four partidetarako taula, Alemaniako MHP Riesen Ludwigsburg azken taldeak atzo gauean, asteartea, aurrera egin ondoren.

Hiru herrialde ordezkatuko dituzten lau taldek parte hartuko dute Basketball Champions League partidetako azken ekitaldian.

Hauexek dira sailkatutako taldeak (hurrenkera alfabetikoan):

  • BAXI Manresa (ESP)
  • Hapoel U-NET Holon (ISR)
  • Lenovo Tenerife (ESP)
  • MHP Riesen Ludwigsburg (ALE)

Final-laurdenei dagokienez, maiatzaren 6an jokatuko dira, eta hirugarren posturako eta finalerako partidak maiatzaren 8rako programatu dira, honela:

2022ko MAIATZAREN 6A, OSTIRALA

  • 1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua (CET)
  • 2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) – BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua (CET)

2022KO MAIATZAREN 8A, IGANDEA

  • 3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua (CET)
  • Finala: 20:00, tokiko ordua (CET)

Esteka honen bitartez eskuratu daitezke sarrerak: esteka. Era berean, parte hartzen duten taldeetako zaleek beren klubekin jar daitezke harremanetan, sarreren kuota bat esleitu zaie eta.

Atari honen bitartez eskatu beharko dira komunikabideen akreditazioak: FIBAren komunikabideen ataria. Apirilaren 29a izango da azken eguna.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.

  • Euskal kulturaren hitzordu handiak, 200 jarduera baino gehiago eskaini dituenak, pandemia aurreko parte-hartze zifrak berreskuratu ditu, bi urteko etenaldiaren ondoren.

  • “Gourmet Txokoa” bete egin da eta 36.230 pertsona bildu dira bertan, hamabi euskal eskualdetako turismoaren, gastronomiaren eta enologiaren inguruan.

  • Herri kirolen erakustaldiek jaialdiaren erakargarritasuna indartu dute eta Bilbao basque FESTen jarduera erakargarrienetako bat izan dira, 15.000 pertsona inguruk jarraitu baitituzte probak.

  • Kultur programazioko klasikoek arrakasta handia izan dute, izan ere 38.530 lagunek parte hartu dute Mirentxu eta Begotxu anfitrioien bisita antzeztuetan, kalejiretan, Otxoteetan, Erraldoietan eta Txistulari Banden emanaldietan.

  • Edizio honetako jarduera eta espazio berriei esker publiko berriak erakartzea lortu da eta Bilbao basque FEST jaia hiriko beste toki batzuetara hurbildu da.

Bilbao basque FEST jaia Bilbora itzuli da Aste Santu honetan. Hiria dinamizatzeko gaitasun handia duela erakutsi du, eta egunotan hirian izan diren turisten zein bilbotarren aisialdi-planetako erreferentzia nagusia izan da. Euskal kulturaren jai handiak 125.000 lagun baino gehiago bildu ditu. Zifra horrek pandemia aurreko indizeetan kokatzen du parte-hartzea, eta Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak harrera handia izan duela islatzen du.

200 jarduera baino gehiago eskaini dira, gehienak doakoak eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoak; horrela, Bilbao basque FEST jaiak kaleak girotu ditu, eta euskal kulturaren tradizioa hiribilduko hogeita hamar puntutara eraman du.

Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Ochandianok, adierazi duenaren arabera, pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, “formatu berrituarekin egin diogu aurre edizio honi, pertsonaia, jarduera eta espazio berriekin, publikoaren profil berriak erakartzeko eta jaialdia zabaltzeko asmozEgun hauetan guztietan ikusleengandik jaso dugun pertzepzioa oso ona izan da, eta datuek erakusten digute datozen urteetan ere jarraitu behar dugula hiria girotzen duen, gure kulturaren alderdirik adierazgarrienak erakusten dituen eta Bilbo alaia, aktiboa eta anitza islatzen duen jaialdi mota hau antolatzen, bisitariak Bilbora itzultzera animatu daitezen. Horrez gain, askotariko ekitaldiak eskaintzen dituen egutegiaren bidez, hiriko kultura-, merkataritza- eta ostalaritza-sektorea indartzea da gure asmoa”.

Edizio honetako nobedaderik txalotuenetako bat “Txomin, Txirenea” izan da, jarduerak girotu eta tradiziorik bilbotarrenak erakutsi dituena. Bestalde, argi geratu da Gas plaza eta Casilda eta Etxeberria parkeak toki apartak direla Bilbao basque FESTaren jarduerak hartzeko. Hauek izan dira aurtengo jarduera berriak: “Eskape Park”, Txani Rodriguezen Minimalarte errezitaldia (Euskadi Literatura Saria), “Euskal Sustrai Gaua – Noche de raíces vascas” ikuskizuna, Bilboko Artzain Txapelketaren lehenengo edizioa eta “Perkutak” perkusio-tailerrak.

Gainera, Bilbao basque FEST jaiak jarduera ekonomikoa sustatu du, hiriko hainbat gunetan milaka pertsona bildu baitira, hala nola Alde Zaharrean, Zabalgunean, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon, Indautxun eta Artxandan, besteak beste.

TXOKO GOURMET, BILBAO BASQUE FEST-EN ZAPOREA

Aurten ere, Txoko Gourmet jaialdiaren interesgune handietako bat izan da. 36.230 pertsonek bisitatu dute Areatzan kokaturiko karpa handi hau, non Euskal Herriko hamabi turismo-eskualdek eta elkartek beren lurraldeak sustatu dituzten eta zero kilometroko beren produkturik onenak saldu dituzten.

Programaturiko dastatzeek eta tailerrek (oraindik Covid-19aren kontrako neurriei lotuta) izan dute arrakasta gehien eta edukiera bete dute egunero. Guztira, 1.080 plaza eskaini dira Aiaraldeko, Iparraldeko, Arabako Errioxako, Durangaldeko, Enkarterriko, Gorbeialdeko, Urdaibaiko, Uribe Jataondoko, Urola Kostako, Goierriko, Tolosaldeko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko enogastronomia-produktuak dastatzeko.

Pintxoak (hala nola gildak edo, adibidez, Arabako patatarekin zein baserriko txerriarekin egindako bestelako prestaketak) egiten ikasteko sukaldaritza-tailerrek harrera oso ona izan dute eta 300 izen-emateak bete dituzte. Bestalde, haurrentzako Gourmet-tailerrei esker, 1.000 haurrek lehen eskutik ikusi ahal izan dute nola lekualdatzen diren tomate, porru eta piperren hazitokiak, eta, horrez gain, kontsumo-ohitura osasuntsuak sustatu dira.

HERRI KIROLAK, ESTANPARIK FOTOGRAFIATUENA

15.000 pertsona inguruk gozatu dituzte aurten Bilbao basque FESTen programaturiko herri kirolen modalitateak; bertan, arreta berezia jarri zaio emakumearen presentzia sustatzeari.

Goiz eta arratsaldeko saioetan, euskal kulturaren ikono honen ikusgarritasuna dela eta, jende ugari bildu da Areatzan, harri-zulatzaile, aizkolari eta abarrekin gozatzeko. Emakume harri-jasotzaileen txapelketa, pentatloiaren erronka eta cross training & herri-kirolak izan dira, besteak beste, Bilbao basque FESTen atal honetako ikuskizun handietako batzuk.

BILBAO BASQUE FEST-EN KLASIKOEN ARRAKASTA HANDIA

Euskal kulturaren jaialdiak klasiko bihurtu diren pertsonaia eta jarduerak ditu, eta urtetik urtera, lehenengo postuak lortu dituzte publikoaren gogokoenen artean. 10.500 pertsona inguru murgildu dira hiribilduaren historian, “Bilboko anfitrioien” kontaketa pintoresko eta dibertigarriaren bidez. “Mirentxu eta Begotxu” itsasontzian egindako ibilaldi antzeztuak ospe gehien lortu duten beste proposamenetako bat dira, eta beteta kartela zintzilikatu dute beste behin.

1.830 pertsona dibertitu dira “Bilbao paranormal” umore-ikuskizunarekin itsasadarretik ibilaldi egiten zuten bitartean.

Kalejiren zalaparta, Otxoteen oihuak, txistulari-banden soinua, erraldoien dantzak Guggenheim Bilbao Museoaren parean biraka; horiek dira Bilbao basque FESTen beste identitate-zeinu nagusietako batzuk. Estimazioen arabera, aurten, 26.200 bilbotarrek zein turistak gozatu dituzte jarduera horiek. Jai-giro hori eta kultura hiriko puntu desberdinetan hedatu dira, hala nola Guggenheim Bilbao Museoaren zelaigunean, Arriaga Antzokiko Hallean, eta Ledesma, Villarías, García-Rivero edo Poza kaleetan.

Erromerietan adin eta abilezia orotako 9.800 dantzari inguru elkartu dira aurten. Gas plaza bikain estreinatu da dantza tradizional horien eszenatoki gisa eta Artxandari batu zaio, jaialdiaren azken eguneko bere hitzordu klasikoarekin.

Guztira, 48.330 pertsonek hartu dute parte Bilbao basque FESTen kulturaren klasikoetan.

DIBERTSIOA BERMATUTA EGON DA HAURRENTZAKO PROGRAMAZIOAREKIN

Bilbao basque FEST jaialdiaren familientzako programazioa indartu da aurten, aurreko edizioetan izandako arrakastaren ostean. Jarduerak eta espazioak dibertsifikatu dira, eta emaitza bikainak lortu ditugu. 3.830 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute familientzako programazioan: goizetako antzerki eta magia emanaldiak Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon, non 940 ikusle bildu diren; Zabalguneko Eraikineko zirku-tailerrak, 975 gazterekinAreatzako euskal joko tradizionalak, 1.350 parte-hartzailerekin; hiribilduaren historiaren sekretuak ikertzen, Casilda Iturrizar parkeko “Eskape Park” delakoan, 450 parte-hartzailerekin, eta gaitasun musikalak probatzeko “Perkutak” tailerrak, 115 parte-hartzailerekin Berreginen Museoan.

ASTE SANTUKO PLANAK: MUSIKA, KULTURA ETA ZINEMA

Bilbao basque FESTen Musika, Kultura eta Zinema ataletako proposamenak izan dira turisten Aste Santuko aisialdirako planetako batzuk. Guztira, 17.193 pertsona bildu dira programatutako kontzertuetan: Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon, Bilbao Basque Fest Rock Cityn eta Martzana kaiko Dj-ekin, bai eta zuzeneko musikarekin ere, “Hotel Basque Music” eta “Taberna Live Music” direlakoetan.

Euskal jaialdietan 4.863 pertsona bertaratu ziren Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaora, bertan Aire Ahizpak, Juanjo Navas, Basabi, Still River eta Demode Quartet taldeen ikuskizunez gozatzeko. 1.600 pertsonek dar-dar egin dute honako hauen soinuekin Bilbao Basque Fest Rock City ekimenaren aurtengo edizioan: Melenas Nice, The Toasters, Buster Suffhle, Sotomonte, Manu Gastado & The Kosmik Twaregs, Lie Detectors, Garbayo.

Hamaika, Afrika Free Session, Mimoloko, Hammocks, Cuiri con Amigos eta Toro akustikoan Martzana kaian izan dira 9.000 pertsonentzako gaiak pintxatzen eta nahasten. 1.730 pertsona bildu dira “Hotel Basque Music” eta “Taberna Lives Music” zikloetan.

ZINEMA atalari dagokionez, eguraldi kaxkarrak ez ditu BBK Salara hurbildu diren 1.200 pertsonak kikildu, Icíar Bollaín zinemagilearen “Maixabel” filma ikustera bertaratu baitira, bai eta Bilboko Fant, Zinebi, Zinegoak eta Mendi Film jaialdietan saritutako film laburrak ere.

Bilbao basque FESTen zortzigarren edizio honetan, 4.200 pertsona izan dira Bilboko Udalak eskaintzen dituen doako kultura-jarduera guztiez gozatzen. Bilborocken programatutako umore-antzerkian, guztira, 450 ikusle bildu dira. Minimalarte poesia errezitalean eta Deabru Beltzak eta Euskal Sustraia Gaua ikuskizunetan 3.700 pertsona izan dira, guztira.

HIRIBILDUKO JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEA

Jaialdiaren bitartez, Bilbo leku erakargarriago bat izateaz gain, jarduera ekonomikoa sortzeko iturri bat finkatu nahi da. Jaialdiko programazio zabalari esker, 150 pertsona kontratatu dira Bilbao basque FESTekoitzi eta gauzatzeko. Gainera, 300 artista kontratatu dira. Bestalde, ostalaritzako 307 establezimenduren atxikipena lortu da. Jatetxe, taberna, gozotegi eta denda espezializatu horiek ateak ireki dituzte hiriko eskaintza areagotzeko.

TURISMO BULEGOETAN ESKAINITAKO ARRETA

Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbao Museoko turismo-bulegoetan, guztira, 5.983 bisitariri eman zaie arreta apirilaren 14tik, Ostegun Santua, Pazko Astelehenera, apirilaren 18a.

Aste Santuan estatutik datorren turismoa da nagusi; izan ere, Europako beste herrialde batzuetan ez duten oporraldia dugu hau. Arreta jaso dutenen % 56,8 estatutik etorritakoak izan dira, % 33,3 nazioarteko turistak eta % 9,9 euskal turistak. Datu horiei dagokienez, Bilboko turismo-bulegoetan emandako arreta kontuan hartuta lortu dira.

Autonomia erkidegoei erreparatuz gero, Katalunia dago lehenengo lekuan, gero Madril, Gaztela eta Leon, Valentzia eta Galizia, hurrenkera horretan. Herrialdeei dagokienez, Frantzia berriz ere izan da Bilbora datozen turisten merkatu nagusia, eta Alemania eta Erresuma Batua eta Argentina eta Italia izan ditu atzetik.

Jende gehien egon diren egunak osteguna, ostirala eta larunbata izan dira, bai eta astelehena eta igandea ere, hurrenkera horretan. Nabarmendu beharra dago ostegun eta ostiraleko kontsultak asko luzatu zirela, bisitariek hiribilduan hainbat egun geratzeko asmoa zuten eta.

Bilbao Turismok antolatzen dituen bisita gidatuetan 243 parte-hartzaile bildu dira. Datu altua da, eta, horrela, turistek hiria ezagutzeko aukera izan dute, baina gidari profesional baten eskutik.

Bisitatzen gaituztenek Bilbao basque FEST jaialdiaren programazioarekiko izan duten interesa nabaria izan da, eta turismo-bulegoetan ikusi ahal izan da hori. Bilbon planak egiteari buruzko kontsultak egiten zituztenak asko harritzen ziren jaialdiaren programazio zabala ikustean, eta interesa erakutsi dute, batez ere, honako hauetan: itsasadarreko ibilaldi antzeztuak, Txoko Gourmeteko berehalako dastatzeak eta musika-ikuskizunak.

  • Bilbao basque FEST gaur hasiko da 18:30ean Azkuna Zentroan – Bilboko Alhondigan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin eta Aitzina Folk jaialdi gonbidatuaren aurkezpenarekin.

  • Xalbador bertsolariaren ilobak diren hiru ahizpek osatutako “Aire Ahizpak” hirukoteak euskal kantu herrikoien eta haien sustrai familiarrekin lotutako abestien kontzertua eskainiko du.

Bilbao basque FEST hasi da eta 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu. Gehienak doakoak eta publiko guztiarentzat izango dira, eta gaurtik igandera arte, apirilak 17, euskal kulturaren ezaugarririk adierazgarrienak izango dira ikusgai.

Inaugurazio-ekitaldia gaur arratsaldeko 18:30ean izango da, Azkuna Zentroko atarian – Bilboko Alhondigan. Bertan izango da Bilboko alkate Juan Mari Aburto.

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon eta gero, hiria dinamizatzen duen, hurbileko merkatua eta kultura-turismoa sustatzen duen eta hiriaz gozatu nahi duten bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzen dien jaialdia berreskuratuko du Bilboko Udalak.

Irekiera ofizialean, Patxi Villén Aitzina Folk jaialdiaren zuzendaria izango du lagun alkateak. Jaialdi solidario hori 2013tik egiten da Gasteizen, musika, dantza eta tailerren bidez folkaren balioa nabarmentzeko eta ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun arraroaren ikerketari laguntzeko helburuarekin. Arabako jaialdi batek Bilbao basque FESTen parte hartzen duen lehen aldia da.

Hasierako agurraren ondoren, 19:00etatik aurrera, “Aire Ahizpak” taldearen kontzertua etorriko da, Aitzina Folk jaialdiaren ordezkari izango den hirukote musikalarena. Hiru ahizpek, Xalbador bertsolariaren ilobek, Ez Dok Amairu taldearen abestiak joko dituzte, baita euskal kantu herrikoiak eta haien sustrai familiarrekin lotutakoak ere.

EUSKAL JAIALDIEN ZIKLOA AZKUNA ZENTROAN

Bilbao basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioak berrikuntzak dakartza programazioan “basque” zigiludun jaialdien zikloari esker. Azkuna Zentroa – Bilboko Alhondigak lau jaialdiren aurkezpen-kontzertuak hartuko ditu. Lehen aipatutako Aitzina Folk jaialdiaz gain, hauek ere izango dira: ostegunean, hilak 14, Flamenco On fire (Iruña) Juanjo Navasen kontzertuarekin; ostiralean, hilak 15, Atlantikaldia (Errenteria) Basabi taldearekin, eta Bilbao Blues Festival, datorren uztailean Bilboko Areatzan lehen aldiz ospatuko dena, Still River taldearekin

  • Pandemiagatik bi urtez antolatu gabe egon ondoren, euskal kulturaren Bilbao basque FEST jai handia itzuliko da hiribilduko kaleetara apirilaren 13tik 17ra.

  • Programan 200 jarduera baino gehiago jaso dira, gehienak doakoak, eta, besteak beste, gastronomiarekin, musikarekin, herri-kirolekin eta zinemarekin dute zerikusia. Hiribilduan hogeita hamar bat agertoki baino gehiago muntatuko dira, eta 300 artista baino gehiago bertaratuko dira.

  • Udalak antolatuta eta oraindik Covid-19ari aurre egiteko neurriekin, hiria dinamizatzea, turistak zein inguruko bisitariak erakartzea eta egun horietan Bilbon geratuko diren bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzea du helburu.

  • Informazio guztia eta programa osoa: https://www.bilbao.eus/basquefest/

Bilbao basque FEST euskal kulturaren jaialdia hiribildura itzuliko da apirilaren 13tik 17ra, eta berritasun ugari eta 200 jarduera baino gehiago antolatuko dira hogeita hamar espazio baino gehiagotan.

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon eta gero, eta neurri egokiekin oraindik ere, hiria dinamizatzen duen, hurbileko merkatua eta kultura-turismoa sustatzen dituen eta hiriaz gozatu nahi duten bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzen dien jaialdia berreskuratuko du Bilboko Udalak Aste Santuan.

Apirilaren 13an, asteazkena, inaugurazio-ekitaldia egingo da Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaon, arratsaldeko 18:30ean, eta han izango da Juan Mari Aburto alkatea.

Bilbao basque FESTen betiko sei gai nagusiei eutsiko zaie: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport, hiribilduan jarduera ekonomikoa sortzeko jaialdi gisa egonkortu dutelako. Jaialdiaren bost egunetan, 200 jarduera baino gehiago egingo dira, gehienak doan eta adin guztietako ikusleentzat, eta musikaren, gastronomiaren, herri-kirolen, kulturaren eta zinemaren alderdirik adierazgarrienak erakutsiko dituzte, 300 artista baino gehiagorekin eta estreinaldi zein berritasun batzuekin.

Urtero bezala, jatetxeek, tabernek, goxo-dendek eta saltoki espezializatuek jaialdian parte hartuko dute. Aurtengo edizioan, ostalaritzako eta merkataritzako 307 establezimendu bilduko dira. Jaialdia gauzatzeko 150 langile egongo dira jarduerak burutzen eta produzitzen. Era berean, Bilboko Udalak 20.000 informazio-liburuxka banatuko ditu jarduerei, ordutegiei eta herritarrentzako informazio erabilgarriari buruzko xehetasunekin.

BERRITASUN GARRANTZITSUAK ZORTZIGARREN EDIZIORAKO

Bilbao basque FESTen zortzigarren edizioan programazioa sendotu da hainbat berritasunekin. Besteak beste, pertsonaia berri bat: “Txomin, Txirenea”. Bilbao basque FESTeko enbaxadorea txantxak gustuko dituen pertsonaia ahoberoa da, eta jaialdian ikusi ahal izango dugu beste edozein bisitari balitz bezala eta jarduera ugaritan parte hartzen. “Txomin Txirenea” pertsonaiarekin topatzen diren guztiek argazki bat egin ahal izango dute berarekin, eta sare sozialetara igo #BilbaoBasqueFest traolarekin.

Zabalguneko eraikinean, “Minimalarte” poesia-errezitala antolatuko da apirilaren 14an, osteguna, 19:00etan. Txani Rodríguez egongo da bertan, Euskadiko 2021eko Literatura Saria, eta Dana kubatarraren musikarekin eta piano baten notekin entzun ahal izango dugu euskaraz eta gaztelaniaz abesten.

Casilda Iturrizar parkean ere, edizio honetako beste berritasunetako bat eskainiko da: “Eskape Park”. Adin guztietako pertsonentzako abentura. Horren bitartez, Bilboko Zabalgunearen eta bilbotar ospetsu batzuen historia emango da ezagutzera, Casilda Iturrizar andrea, Ramón Bastida edo Boni barkilleroa, esaterako.

Larunbat gauean, “Euskal Sustrai Gaua – Noche de raíces vascas” proiektuaren txanda iritsiko da. Euskal nortasun-ikono eta -zeinuen proposamena, non jaialdiko ikuskizunik esanguratsuenak bilduko diren, dantza, herri-kirolak eta musika. Ikuskizunean 700 pertsona bilduko dira edizio honetako agertoki berrietako batean: Bilboko Club Deportivo kluba.

Bilbao basque FEST jaialdiaren azken egunean, apirilaren 17an, igandea, artzain-txakurrekin antolatzen den hiri barruko lehenengo txapelketa egingo da Etxebarria Parkean. “ARTZAIN TXAPELKETA BILBAO” delakoaren LEHENENGO EDIZOAN 30 bat ardiko artaldea, 6 artzain eta arraza libreko beren txakurrak bilduko dira gaitasun-probak egiteko

ARTE ESZENIKOEN LEHENENGO FIGURAK

Bilbao Basque FEST kulturaren sinonimo da, eta Arte Eszenikoen MAX sariekin saritutako konpainien ikuskizunak izango ditu egitarauan: Deabru Beltzak, kaleko ikuskizunik onena, eta Demode Quartet, musika-ikuskizunik onena.

Deabru Beltzak taldea Bilbora etorri da Les Tambours de Feu lanarekin. Kaleko ikuskizun horretan akelarreko deabrua eta perkusionisten lagun-taldea apirilaren 14an ostegunaGas Plazatik ibiliko dira danborren, piroteknia-suaren eta efektu berezien doinuarekin.

Demode Quartet taldeak a capella kantua eta umorea uztartuko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, apirilaren 15ean, ostirala, Azkuna Zentroko auditoriumean.

MUSIKA “BASQUE” ZIGILUAREKIN ETA HOTELETAN

Musika hasiera-hasieratik izan da Bilbao basque FEST jaialdiaren elementu garrantzitsuenetako bat. Inaugurazio-ekitaldia berriz ere egingo da Azkuna Zentroan apirilaren 13an, arratsaldez, Arabako Aitzina Folk jaialdiari egindako gonbidapenarekin, Aire Ahizpak hirukotearekin. 2013. urtetik Gasteizen antolatzen den ekimen solidario horrek zeregin bikoitza du: musika, dantza eta tailerren bitartez folkaren garrantzia nabarmentzea eta ataxia telangiectasia gaixotasun arraroa ikertzeko borroka babestea.

Jaialdiaren hurrengo hiru egunetan beste hiru euskal ekitaldi aurkeztuko dira Azkuna ZentroanFlamenco on fire (Iruña), flamenko errezitala Juanjo Navasen txalapartarekinAtlantikaldia (Errenteria)Basabi taldearen kontzertuarekin eta Bilbao Blues Festival, zeina uztailean lehenengo aldiz antolatuko den Bilboko Areatzan, Still River delakoaren kontzertuarekin.

Bestalde, Bilbao basque FEST jaialdiaren musika-programazioa hiribilduko SEI HOTELETARA eta OSTALARITZAKO BOST LOKALETARA zabalduko da, “Hotel Basque Music” eta “Taberna Live Music” zikloekin.

Dominé Bilbao, Ercilla de Bilbao, Barceló-Nervión, Gran Bilbao, Vincci Consulado eta Catalonia hotelek eta ostalaritzako Azkena Bilbao Aretoa, Shake, Nave 9 (Bilboko Itsas Museoan), Crazy Horse eta Badulake lokalek askotariko musika-hautaketak eskainiko dituzte ZUZENEAN, eta, horrela, giro bikainaz beteko dituzte gauero-gauero Bilbao basque FESTen espazio horiek.

Era berean, Kafe Antzokian ere “Bilbao basque FEST Rock City” ospatuko da gauero, euskal rock bandarik onenen eskutik.

GASTRONOMIA TXOKO GOURMET-EN

Aurten ere, Areatzako Txoko Gourmet izango da euskal gastronomiaren erdigunea Bilbao basque FESTen. Bisitatzen dutenek euskal eskualde ugaritako zero kilometroko produktuak dastatu eta eskuratu ahal izango dituzte, besteak beste, hauetakoak: Aiaraldea, Iparralde, Arabako Errioxa, Durangaldea, Enkarterri, Gorbeialdea, Urdaibai, Uribe Jataondo, Urola Kosta, Goierri eta Tolosaldea.

Espazio honetan, halaber, sukaldaritzako mini-tailerrez eta kalitate bikaineko produktuen dastatze arinez gozatu ahal izango dute, besteak beste, Idiazabal gazta, Iparraldeko garagardoa, Durangaldeko sagardoa, Tolosaldeko txokolatea, Uribeko eta Urdaibaiko txakolina eta Enkarterriko ore amazko ogia. Zortzigarren edizioan 1.080 plaza egongo dira doako berehalako dastatzeetan parte hartzeko.

EUSKAL UMOREA BILBOROCKEN

Bilborock umorezko hiru euskal ikuskizunen agertoki izango da. Ostegunean, apirilak 14, Vaya pack de vascos estreinatuko da Nerea Garmendia eta Victor Amilibiarekin. Bertan, ia guztiok noizbait bizi izan ditugun askotariko istorio deserosoak kontatuko dizkigute.

Bigarren lana, De Bilbao ¡¡ahivalahostia!!apirilaren 15ekoa, ostirala, Bilboko pertsonaien, ohituren, abestien eta tradizioen inguruan egingo dugun bidaia bat da. Amaitzeko, larunbatean, apirilak 16, garun paralisia duen Telmo Iruretak benetako bizipenak kontatuko ditu monologo ironiko batean: Toquecito minus.

Dena den, Bilborock ez da umorea bermatuta izango dugun espazio bakarra. Hiribilduko kaleak “Bilboko anfitrioiekin” bisitatzea historia ikasteko modurik dibertigarriena izango da, bai eta itsasadarra Mirentxu eta Begotxurekin zeharkatzea ere, iragana eta oraina gogoan izateko eta hiriaren etorkizuna ikusteko, Bilbao paranormal izeneko ikuskizun umoretsuarekin.

ITZULI DIRA EZIBESTEKO JARDUERAK ETA KLASIKOAK: HERRI-KIROLAK, ZINEMA, ERROMERIAK…

Bilbao basque FEST jaialdiaren egitaratuan ezin ditugu ikusleek gehien txalotzen dituzten jarduerak ahaztu. Herri-kirolak dira horiek, eta, aurten, Areatzako kioskoaren alboan, berriz ere ikusiko ditugu kirolarien trebeziak ingudeak, fardelak eta harriak jasotzen, txingak eramaten, trontzekin, aizkorarekin, sokatiran eta abar. Beste urte batez, ikusleek beren gaitasunak probatu ahal izango dituzte euskal herri-kirolen modalitate horietan egunero-egunero begirale eskarmentudunekin antolatuko diren tailerretan.

Aurtengo edizioan, berritasun gisa, trontza mistoko Bizkaiko txapelketa ofiziala jokatuko da larunbat arratsaldean, apirilak 16. Egun horretan bertan, goizez, proba original bat jokatuko da: lehenengo Cross Training – Herri Kirolak entrenamendu ofiziala. Talde mistoen arteko txapelketa izango da, eta Cross Training eta euskal herri-kirolen askotariko probak egin beharko dituzte erlojuaren kontra.

Martzanako kaian berriz ere bilduko da jendea DJ’s Afrika Bibang, Mimoloco eta Lorea Argarate artisten erritmora hiru orduko saioetan. 19:00etatik 22:00etara.

Eta Azkuna Zentroan eta Zabalguneko eraikinean haurrek malabarismo eta akrobazien tailerra, magia-ikuskizunak eta kontzertu didaktikoak izango dituzte.

Zazpigarren euskal arteak ere bere lekua izango du Bilbao basque FEST jaialdian, Zinema sekzioarekin. Arratsalderako Icíar Bollaín zuzendariaren Maixabel filma proiektatuko da BBK Salan Bestalde, saio bakoitza hasi baino lehen Zinebi, Zinegoak eta Fant zinema-jaialdi bilbotarren film labur irabazle bat egongo da ikusgai.

Bilbao basque FEST jaia hiriko txoko guzti-guztietara iritsiko da kalejira eta erromeriei esker. Guggenheimeko zabaldegian, Arriaga Antzokiko atarian eta Ledesma, Villarias, Garcia Rivero Maisuaren kalea edo Poza kaleetan dardara nabarituko da otxote, txistulari, gaitero eta erraldoi eta buruhandiekin kalejiretan. Euskal dantza tradizionalak, aurten ere, Plaza Barrian ikusi ahal izango ditugu Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko taldeen eskutik: Ortzadar Fanfarria, Salbatzaile dantza taldea eta Gaztedi dantzari taldea.

Igandean, apirilak 17, herri-erromeria antolatuko da Artxandan, dantza eta sagardo-dastatzeekin. Horrela, amaiera emango zaio Bilbao basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioari.

Hemen duzu Aste Santuan Bilbon Bilbao basque FEST jaialdiaz gozatzeko behar duzun informazio guztia eta programa osoahttps://www.bilbao.eus/basquefest/