Bilbao EkintzakBilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizi-iraupen berriaren ekosistema artikulatzen” jardunaldira gonbdatzen zaitu.

Jarduera hau Bilbao Bizkaia Design Week 2023ren barruan kokatzen da, „artikulazioa“ lemapean, beraz saioaren ardatza gure inguruan “silver economy“-aren ikuspegitik nola artikulatzen eta koordinatzen garen ikertzea izango da.

Alberto Bokos bizi-iraupenaren merkatuetan aditua da, eta Europako esparruan ezartzen ari diren „silver economy“ ereduei eta horien inplikazioei buruzko ikuspegi sintetikoa emango digu.

Gainera, Bilbao Ekintzak bultzatutako Bilbao Silver Lab proiektuaren azken aurrerapenak ezagutuko ditugu. Proiektu horren bidez, Bilbo hiri-laborategi bihurtu nahi da, “silver” publikoarentzako konponbideak testatzeko inguruneak sustatuz.

Eta, azkenik, kolektibo protagonistari ahotsa emango diogu, gizarte parte-hartzaileagoa sustatzen duten adineko pertsonen belaunaldi berri bat, pertsona horien eta hainbat erakunderen artean artikulatzen eta konektatzen dena.

Etenaldi baten ondoren, lan-dinamika bat egingo dugu, hitzaldietan entzundakoari buruz hausnartzeko eta ideiak eta ondorioak partekatzeko.

Jardunaldia 2023-ko azaroaren 23an, ostegunean, izango da 09:30etatik 12:00etara Zabalgune Eraikinean, Zabalguneko plaza 11, 48009, Bilbao.

Zure zain gaude!

Bilbao EkintzakBilboko Udalaren udal-sozietateak, E-Afterwork ziklo batera gonbidatu nahi zaitu, diseinuarekin lotutako pertsonentzako afterwork bat, Bilbao Bizkaia Design Week (BBDC) barruan egingo dena.

Ezagutu sortzaile berriak, konektatu beraiekin eta aprobetxatu gune hau sinergiak sortzeko zure proiektuarentzat.

Jardunaldia 2023-ko azaroaren 17an, ostiralean, izango da 18:30etatik 20:30etara Zabalgune Eraikinean, Zabalguneko plaza 11, 48009, Bilbao.

Galdu egingo duzu?

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren azaroaren 20an antolatutako  “Ekonomia zirkularreko artikulazio-adibideak” jardunaldira gonbidatu nahi zaitu.

Jarduera Bilbao Bizkaia Design Week 2023ren barruan kokatzen da, “ARTIKULAZIOA” lelopean; beraz, aurkeztuko diren ekonomia zirkularraren inguruko hiru proiektu inspiratzaileak nola artikulatu diren aztertuko da.

Designregio Kortrijk-eko (Flandria) Sébastien Hylebos izango dugu gurekin, eta CiCo Hub proiektuari buruz hitz egingo digu. Proiektu horretan, hainbat erakunderi laguntza ematen diete ekoizpen zirkularrerako trantsizioan, diseinatzaileekin batera hondakin-fluxuetarako irtenbideak proposatuz.

Horrez gain, Basurama-ko Mónica Gutierrez ere izango dugu gurekin. Hark RE LABs proiektua partekatuko du. Proiektu hori Madrilgo Udalarekin batera garatu dute, eta, ikerketa baten ondoren, kudeaketa-sistema berri bat proposatu dute soberako udal-material guztia berrerabiltzeko.

Azkenik, Shandra Martinez Caballeroren eskutik ezagutuko dugu Recreakult proiektua. Kultura-sektorean ekonomia zirkularra bultzatzen du, kultura-jardueran sortzen diren ingurumen-inpaktu negatiboak murriztuz, berrerabiliz eta minimizatuz.

Etenaldi baten ondoren, lan-saioa egingo dugu hitzaldietan entzundakoaren inguruan hausnartzeko eta gure hirian antzeko ekimenak abian jartzeko zein urrats eman behar diren pentsatzeko.

Jardunaldia2023-ko azaroaren 20an, astelehenean izango da09:30etatik 12:30etara, Zabalgune eraikinean, Zabalguneko plaza 11 48009, Bilbao.

Zure zain gaude!

  • Ekimen hau Bilboko Udalak bultzatzen du, Bilbao Ekintzaren bidez, eta aurten 15. edizioa beteko du, enpresen eta komertzioen etorkizuna babesteko helburuarekin, epe luzeko ikuspegia hobetuz eta enpresei erabakiak hartzea erraztuz.
  •  Guztira 21 profesionalek euren jakintza eta esperientzia eskaintzen dizkiote enpresa banari, euren estrategia sendotzen laguntzeko, hainbat sektoretan.

 

  •  Programa honetan, 2008an hasi zenetik, 96 mentorek eta 196 enpresa txiki eta ertain eta komertziok parte hartu dute. Beraz, hiri mailako apustu sendoa da, ekonomia eta enplegua hobetzen lagunduko duena.
  • (Bilbo, 2023ko urriaren 27a).- Gaur Mentoring Bilbao programaren hamabosgarren edizioa hasiko da. Ekimen hori Bilboko Udalak abiatu du Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez. Helburua: enpresa txiki eta ertainei eta komertzioei laguntzea, haien gaikuntza, eskumenak eta trebeziak garatzen lagunduz, epe luzeko ikuspegia hobetzeko eta erabakiak errazago hartzeko.Guztira 66 proiektuk eskatu dute mentoretza; azkenean 21 aukeratu dira edizio honetan parte hartzeko. Datu horiek edizio hau, aurrekoarekin batera, orain arte eskaera handiena izan dutenen artean kokatzen dute.

     

    Aurten parte hartzen duten 21 mentoreetatik askok esperientzia errepikatuko dute, lau profesional berrirekin batera, modu altruistan lehen aldiz parte hartuko dutenak. Horrela, programa honek hirian dituen finkapena eta arrakasta berresten dira.

     

    ESPERIENTZIAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

     

    Hurrengo zortzi hilabeteetan, mentoreek eta mentorizatuek topaketak eta bilerak egingo dituzte, esperientziak, aholkuak eta informazioa partekatzeko. Topaketa horien helburua pertsona mentorizatuen profesionalizazioa hobetzea da, esperientzian oinarritutako ikaskuntzari, ideia berriak pixkanaka txertatzeari eta negozio-planak hedatzen lagun dezakeen harreman-sare bat sortzeari esker.

     

    Hautatutako enpresa guztiek urtebete baino gehiago dute jardunean, eta hainbat sektoretakoak dira: zerbitzu profesionalak, pertsonalak, komertzioa, ostalaritza, turismoa, aisialdia, kirola eta teknologia, besteak beste.

     

    2008an Mentoring Bilbao programa abian jarri zenetik, Bilboko Udalak tresna horrek nazioartean izan duen eraginaren aldeko apustua egin du, eta guztira 196 komertziok eta enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna hobetu dute, parte hartu duten 96 mentoreen laguntzaren bidez.

     

     

     

    Bilboko Mentoringeko XV. edizioko parte-hartzaileak              

    Mentorea                               Mentorizatutako enpresa

    Aitor Ezkerra                        VISIOGRAFF

    Aitor Gazteluiturri               TUNIPANEA

    Claudia Ramos                     IBONE FISIOTERAPIA RESPIRATORIA

    Cristina Alonso                    FISIOTERAPIA MAZA

    Cristina Oñate                      YESSER DECORACIÓN

    Fernando García                  BIGEST

    Gonzalo Mota                       PANARAMA

    Iratxe Marian                         MERTIA

    Javi Lezama                          NOVADECOR

    Javier Gurrutxaga                AIDURU

    Javier Pet                              SWIFTFLATS

    Jose Ramón Rivero             BASQ COMPANY

    Josu Santacruz                    CENTRO VASCO DE APARATO DIGESTIVO

    Lucia Moran                         ANIMA 3D

    Unai Olabarrieta                   FISIOTERAPIA NAGUSIA

    Narciso Vaca                        HIRU ESTUDIO

    Pedro Aller                           FUN RIDERS

    Iñaki Hernando                     BILBO DULCE SALADO

    Susana Dávila                      CLÍNICA BALEA

    Inma Uzkudun                      MARIJE MACHO

    Javier Innerarity                   CLÍNICA CODA

     

     

    SARE SOZIALAK:

     

     

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko agentziak, Bilbao Bizkaia eremuko Zerbitzu Aurreratuen azterketa baten ondorio nagusiak partekatuko dituen topaketa batera gonbidatzen zaitu.

Baina, batez ere, entzun egin nahi zaituztegu, zuen berehalako erronkak ezagutzeko eta Bilboko Zerbitzu Aurreratuei laguntzeko modurik onena elkarrekin diseinatzeko, industriara hurbiltzeari dagokionean, talentua, hiriko gune berriak eta interesatzen zaizkizuen beste gaien inguruan.

 

Tailer praktikoa eta emankorra izango da, kafe baten inguruan elkar ezagutzeko aukera dugun bitartean.

 

Norentzako: Ezagutzan eta/edo teknologian intentsiboak diren aktibitateak hurrengo arloetan: aholkularitza informatikoa eta programazioa, arkitektura, ingeniaritza, ikerketa, enpresa-kudeaketarako aholkularitza, ingurumen-kudeaketa, komunikazioa eta produktu edo prozesuen diseinua.

 

Anima zaitez!

 

Jardunaldia2023-ko urriaren 31an, asteartean izango da09:00etatik 11:00etara, Zabalgune eraikinean, Zabalguneko plaza 11 48009, Bilbao.

 

Agenda:

 Bilbao Ekintzako zuzendariaren agurra.
 Zerbitzu Aurreratuen azterketaren ondorioak.
 Zorrotzaurreko Berrikuntzako Hiri Barrutia (DUIZ).
 Talde-lana, hurrengo urratsak zirriborratzeko.

Bilbao EkintzakBilboko Udalaren udal-sozietateak, E-Afterwork ziklo batera gonbidatu nahi zaitu. Ekintzaileei eta enpresei zuzendutako networking ekitaldia. Bertan, profesional gehiago ezagutu, gizarteratu eta lankidetza posibleak ezarri ahal izango dituzu.

Jardunaldia 2023-ko urriaren 18an, asteazkenean, izango da 18:30etatik 20:30etara Zabalgune Eraikinean, Zabalguneko plaza 11, 48009, Bilbo.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren urriaren 26an antolatutako beste Enpresa Jardunaldi batera gonbidatu nahi zaitu, Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astearen esparruan. Eusko Jaurlaritzak sustatutako fundazioa da Euskalit, eta kudeaketa aurreratua sustatzen du euskal erakundeetan.

Jardunaldia Bilboko enpresa txiki eta ertain guztiei zuzenduta dago, haien jarduera sektorea edozein dela ere. Helburua da azaltzea zer den ETEetako negozio prozesuen automatizazioa, zehazki marketinaren eta salmenten esparruan, eta 2023an adimen artifizialeko motorrak sartzearen garrantzia eta ETEen automatizazioari zer ekarpen egin diezaioketen.

Automatizazioak ahalbidetzen du funtsean areagotzea bai kolaboratzaileari zein bezeroari eskaintzen zaien esperientzia.

Hitzaldia Gorka García Barrerok emango du. Informatikako ingeniari horrek 25 urtetik gorako ibilbide profesionala du softwarean eta teknologietan (errealitate birtuala, automatizazioa, animazioa, plataforma digitalak). Diziplina anitzeko ekintzailea da eta 3 start-up sortu ditu beste kide batzuekin batera. Horretaz gain, beste enpresa batzuetako aholkulari teknologikoa da, bai eta aliantzen zuzendaria eta finantza arduraduna ere. Gaur egun, ETEentzako prozesuen digitalizazioan freelance aholkularia da low-code tolos eta automatizazio tresnen bidez (Zapier, Bubble, Google Script). Gainera, laster abiaraziko den ekintzailetza berri baten sustatzailea da (plataforma digitala).

Jardunaldia2023-ko urriaren 26an, ostegunean izango da09:00etatik 10:30etara, Zabalgune eraikineko Erakusketa aretoan, Zabalguneko plaza 11 48009, Bilbo.

Izena emateko azken eguna: 2023ko urriaren 25ean, asteazkenean, 13:30ean edo LEKUA BETE ARTE.

JARDUNALDIAREN EDUKIAK:

– Aurkezpena.
– Kontzeptuak: Zein da prozesuen automatizazioa?
– Aplikazioa: nola, noiz eta non inplementatu.
– Inplementazioa: automatizatzeko tresnak eta teknologiak.
– Disrupzioa: AA eta automatizazio lagundua.
– Marketinera aplikatutako automatizazioa.
– Salmentei aplikatutako automatizazioa.
– Kasu praktikoak.
– Ondorioak.
– Galderak.

  • INNOLAB Bilbao berrikuntza ireki multisektorial eta multiteknologikorako plataformak, teknologia bereganatzea eta talentu teknologikoa garatzea bultzatzen duenak, laugarren urtez jarraian “LEADERS IN TECH” konferentziaren aldeko apustua egin du. Keynote hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, metabertso, 3 web-a, adimen artifiziala edo zibersegurtasuna bezalako teknologiak eta horien iraunkortasuna edo erregulazio- eta etika-esparrua gisako gaiak izango dira eguneko protagonista nagusiak.

  • Ekitaldia datorren urriaren 27 egingo da, goizez, Bilboko Ibedrola dorrean eta bertaratzea doakoa izango da aurretik izena emanda. “LEADERS IN TECH” edizio berri honek Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Grupo Spri taldearen bitartez.

Bilbo, 2022ko irailaren 27. Testuinguru honetan,  “LEADERS IN TECH CONFERENCE”, laugarren edizio honetan,  teknologia- eta berrikuntza-joerei buruz hitz egingo du berriro, eta, besteak beste, metabertsoa eta 3 web teknologiei, adimen artifizialari edo zibersegurtasunari, eta horien guztien iraunkortasunari eta erregulazio- eta etika-esparruari erreparatuko die.

Horretrako, konferentzian hizlari adituak arituko dira hala nola  María Mora, Head of Regulatory Innovations de Fujitsu; Yaiza Rubio, Chief Metaverso Officer Telefónican; Sonia Font, Iberia Consulting Technology Senior Director Oraclen;  Pilar GórrizRenfeko berrikuntza kudeatzailea;  Lúcia Arriola, Datuak Babesteko eta Informazioa Segurtatzeko Arloko arduraduna LKS Nexten; edo Cristina ArandaBig Onioneko sortzaileetako bat eta teknologiari, berrikuntzari, aniztasunari eta inklusioari buruzko nazio- eta eskualde-gobernuen eta erakundeen aholkularia.

“LEADERS IN TECH” edizio berri honek Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Grupo Spri taldearen bitartez. Egitarau oso eta doako izen ematea hemen egin eta ikusi daitezke.

Azken bi hauek mahaia partekatuko dute Laura Marronekin, BAICeko(Basque Artificial Intelligence Center) zuzendari nagusiarekin, nonadimen artifiziala izango baita protagonista. Gainera, hitzaldian zehar, hainbat mahai-inguru egongo dira. Horietako bat, industria arlokoa, INNOLAB Bilbaoko bazkide batzuen ordezkariek osatuko dute hala nola  Estíbaliz Goñi, Iberdrolako Prozesu eta Teknologiaren Zuzendaria (i-DE); Diana Mier,  Senior Ikertzailea Sidenorren edo Susana Pérez  Tecnaliako Smart Industry Zuzendaria, Hauek oraina zehazten ari diren teknologiei buruz hitz egingo dute eta euskal enpresa industrialen etorkizuna zehaztuko dute.

Trenbide-sektoreko berrikuntzak ere izango du protagonismoa, Pilar Górriz, Renfeko Berrikuntzako kudeatzaileak, Leire Aguirre CAF Startup Station komanagerrak eta Cristina López ETSko (Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca) I+G+B, Kalitate eta Ingurumeneko zuzendariak osatutako panelean.

Horrez gain, erakundeetako ordezkariak ere egongo dira hala nola Ane Miren Ibáñez, Bilboko Udaletxeko Modernizazioko Zuzendaria eta Cristina Oyón Grupo Spri taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko Zuzendaria.

 

EMAKUME ADITUAK

LEADERS IN TECH CONFERENCE”-en Aurreko hiru edizioetako arrakastaren ondoren, arlo zientifiko-teknologikoko 60 hizlari baino gehiago eta 65 eragile eta erakunde publiko-pribatu baino gehiago izan ziren, INNOLAB Bilbaok Espainia iparraldeko teknologia- eta berrikuntza-foro handienetako baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, adituak protagonistatzat jarrita.

Laugarren edizio honetan, tendentzia eta aurrerapen teknologiko berriak ezagutaraziko dira, baita industrian erabilera aurreratuagoa bultzatzea eta sustatzea ere. Erreferentziazko enpresetako profesional handiek egungo eta etorkizuneko berrikuntza tendentzien eta teknologikoan 360º ikuspegia emango dute.

Konferentzia LEADERS IN TECH proeiektuaren esparruan kokatu behar da, adituen bitartez teknologia eta berrikuntzako aukera berrien dibulgazioa bultzatzen duena, beste bi jarduera lerrorekin batera: LEADERS IN TECHCOMMUNITY, komunitatea 4.0 talentuaren inguruan, hilero egiten diren elkarrizketak, eta LEADERS IN TECH THINK TANKS teknologia berriei buruzko aldizkako topaketak.

 

INNOLAB Bilbaori buruz

INNOLAB Bilbao (www.ilb.eus) Berrikuntza Irekiko plataforma bat da,  talentua, teknologia eta industria elkartzeko eta egungo enpresa-erronkei irtenbide digital berriak emateko. Hori guztia, merkatuan aplikatzen den DeepTech prototipoaren bidez eta digitalizatu gabeko eremuetan aplikatzeko teknologiak eskaintzen dituen joerak eta aukerak identifikatuta. Bilboko Udalaren babesaren ondorioz 2016 jaio zen eta bere gaitasunari enpresa pribatuek eskainitako baliabideak gehitu zizkion, Ibedrola, Modragon Korporazioa, BBK Fundazioa, IMQ Taldea, Deustuko Unibertsitatea, BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Sidenor, El Correo, Inkolan eta Tecnalia.

 

Harremanetarako hedabideak

Maialen Gonzálezcomunicacion@ilb.eus – 633 84 14 10

Datorren ostiralean, irailak 28, Zabalgune Eraikinean hilero programatu den Afterworks ziklo baten hirugarren saioa egingo da.

Oraingo honetan, topaketaren helburua aurrekoetatik pixka bat ezberdina izango da, negozio-ideiarik ez duten eta/edo proiektu ekintzaileetarako kolaborazioak bilatzen dituzten ekintzaileentzat zuzenduta dago.

Jardunaldiaren ondoren gozatzeko gunea, beste ekintzaile batzuk ezagutuz.

Emon izena!

BATUZ estrategia fiskal berriaren inguruko eta nahitaez ezartzeko egutegi berriaren inguruko azken berritasunak ezagutzeko enpresa-jardunaldira gonbidatu nahi zaitu.

Bilboko ETE eta saltoki guztiei dago zuzenduta, eta helburua da BATUZ proiektuaren azken berritasunak eta irakasteko egutegia berria eta pizgarriak aztertzea, bai eta fakturak igortzeari, TicketBai garante softwareari, sinatzeko ziurtagiriei, erregistro-liburuak egiteari eta zerga-aitorpenak aurkezteari dagokionez garrantzitsuenak diren gaiak azaltzea ere.