• Azken hilabeteetan prESStatzen ekimenaren lehenengo edizioa garatu da, ekonomia sozialari eta solidarioari buruzko enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko programa bat, Bilboko Udalak sektorea bultzatzeko egindako apustuaren esparruan.

  • Bilboko Udalak REAS Euskadiren laguntzarekin sustatu du prESStatzen ekimena, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ekonopoloaren esparruan; hau da, espazioa ekonomia eraldatzaile horren eta ekonomia sozialaren eta kooperatiboaren garapenerako eta ekintzailetzarako ereduaren erreferente izatea lortu nahi du

Bilboko Udalak, REAS Euskadiren laguntzarekin, prestakuntza- eta laguntza-programa bat garatu du, eta, hain zuzen ere, proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei edo ekonomia sozial eta solidarioaren ereduen bidean jardun nahi duten enpresei dago zuzenduta.

Programak bi fase izango ditu: lehenengo fasean prestakuntza- eta networking-saioak egingo dira, eta bigarrenean laguntza pertsonalizaturako ibilbide batPrESStatzen ekimena garatzeko, lau hilabetez buru-belarri egon dira lanean, eta ekintzaileek ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ekintzaile izateko askotariko alor garrantzitsuen inguruko prestakuntza jasotzeko aukera izan dute.

ENPRESA-PROIEKTUEN “DEMO DAY”

Programari amaiera emateko, ekintzaileek proiektuak ikusgai jartzeko aukera izan dute “Demo Day” izeneko ekitaldian, non, gainera, ekintzailetza-prozesuetan babesa ematen espezializatua den epaimahai baten feedbackak entzun ahal izan dituzten, erakunde publikoetatik zein hezkuntzaren alorretik etorritako kideen ahoetatik, hain zuzen ere..

Aurkeztutako proiektuen artean, besteak beste, emakume ekintzaile ugari egon direla nabarmendu behar da; zehazki, proiektuen % 77 izan dira emakumeen ekimenak. Bestalde, proiektuen % 30 migratzaileek zuzenduak dira. Amaitzeko, taldearen belaunaldi-artekotasuna nabarmendu beharra dago, 26 eta 57 urte bitarteko ekintzaileak bildu baitira.

Aurkeztutako proiektuek hartzen dituzten sektoreei dagokienez, aniztasun ugari dago: kirola, komunikazioa, esparru artistikoari lotutako hiru proiektu, elikadura-proiektu bat, migrazio-prozesuetan laguntzeko proposamen bat eta finken administraziorako azken proiektu bat.

Helburu bi ditu prESStatzen programak: alde batetik, sentsibilizazioa, prestakuntza eta tresnak ematea ekonomia sozial eta solidarioaren ereduetatik proiektuak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei eta entitateei; eta, bestetik, ekonomia sozial eta solidarioaren proiektuak osatu eta martxan jartzea ekintzaile zein entitateei laguntza pertsonalizatua emanez.

EKONOPOLO, BILBOKO EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN POLOA

PrESStatzen ekimena Ekonopolo proiektuaren esparruaren barruan gauzatu da. San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dagoen Ekonopolo proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea, eta ekonomia eraldatzaile horren erreferentzia izatea, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko, sozial eta kooperatiboko eredua den aldetik eskaintzen dituen aukerak ezagutaraziz. Era berean, ekintzailetza sozial eta kooperatiboaren garapena erraztu nahi da, enpresei ideiak sortzeko, abian jartzeko eta laguntzeko prozesuak babestuta, prestakuntzaren, orientazioaren eta helburu horretara egokitutako planen bidez.

2022. urtean garatuko diren jarduketak egiteko, jarduteko bi ardatz nagusi bideratuko dira: ekonomia sozial eta solidarioan ekitea eta Ekonopoloren proiekzio soziala.

  • Nazioarteko teknologia ekitaldian, 7.000 biltzarkide baino gehiago bilduko dira, eta, erakusketa-gunean 250 enpresa baino gehiago izango dira elikagaigintzako industriako teknologiarako azken soluzioak aurkezten.

  • Nazioarteko 380 aditu jardungo dira Food 4 Future Wolrd Summit 2022 delakoan, elikagaigintzaren eta edarigintzaren sektorearen etorkizunaren bidea seinalatuko duten azken joeren gainean eztabaidan.

Bilbo, aste honetan, munduko foodtech hiriburua bihurtu daFood 4 Future – Expo FoodTech 2022 delakoaren ospaketarekin.

Elikagaigintzako eta edarigintzako industriako profesionalendako nazioarteko ekitaldiaren lehen edizioak arrakasta izan zuen, eta orain, ostera ere, maiatzaren 17tik 19ra, 7.000 biltzarkide baino gehiago bildu dira. Foro honek, gainera, 14 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango du uriarentzat, eta, aldi berean, Euskadi agerira ekarriko du mapan, foodtech-aren epizentro eta erreferente moduan.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru diputatua; eta Jordi Gallés, Food 4 Future Expo Foodtech-eko lehendakaria.

Food 4 Future 2022, hala, ezinbesteko hitzordua da elikagaigintzaren sektorea eraldatzen ari diren azken berrikuntza eta soluzioak ezagutzeko, eta baita ere elikagaigintzako teknologiaren arloan arrakasta izan duten kasuak eta teknologia horretan industria seguruagoa, jasangarriagoa eta osasungarriagoa lortzeko baliatzen diren aplikazioak ezagutzeko.

250 enpresak baino gehiagok erakutsiko dituzte beren azken soluzio teknologikoak eta elikagaigintzako produktuak, industriaren balio-kate osoa modernizatzen eta digitalizatzen lagunduko dutenak, lehengaitik hasi eta prozesu logistikoetara arte.

FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT 2022, EZAGUTZAREN MASTER HANDI BAT

Foor 4 Future World Summit 2022 ekitaldia biltzarrik handiena da Europan elikagaigintzako eta edarigintzako industriako berrikuntza teknologikoaren arloan; Food 4 Future delakoaren barruan antolatzen da, eta ekitaldiak iraungo duen 3 egunean zehar, aukera izango da sektore horretako 380 adituren ahotsak entzuteko.

Era berean, 6 foro bertikal ospatuko dira, honako hauen inguruan: haragia, arrainak, esnea eta esnekiak, olioa, nekazaritza, zerealak, kontserbak eta edariak. Foro horietan, laborea eta produkzioak ahalik eta onenak izan daitezen eta elikagai integralen garapena eragitearren mundu osoan gauzatzen ari diren proiektuak aurkeztuko dira.

Food 4 Future delako ekitaldian bildu diren profesionalen artean, nabarmentzekoak dira: José M. Ordovás nutrizioan espezializatua eta Tufts University unibertsitateko Nutrition and Genomics zuzendaria, Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxearen fundatzaile eta hango sukaldari buru ospetsua, Graham Cross Innosapiens-en guru teknologiko eta fundatzailea; Gerd Buta, World Food Programme programako Innovation Advisor delakoa, Carmen Gómez-Acebo, Coca Colako jasangarritasuneko arduraduna; Paul Newnham, jasangarritasuneko eta elikagaigintzako sistemetako espezialista eta SDG2 delakoaren zuzendaria, Roselyne Chane produkzioko hondakinen birbalorazioko aditu eta Sanygramen zuzendari nagusia; Ricardo Fernández Carrefour-eko kalitateko eta garapen jasangarriko zuzendaria, Ignacio Muñoz Angulas Aguinagako CEOa, Alejandro Arranz Mahou San Miguel enpresako Corporate Ventures eta teknologia berrietako zuzendaria, edo Jon Ander Egaña Monasterio Basque Food Cluster delakoaren General Manager delakoa, beste askoren artean.

TALENTU BERRIA 2022KO FOOD 4 FUTURE EKITALDIAN

Food 4 Future Expo Foodtech delakoaren bigarren edizioan, 4.000 metro koadro baino gehiago izango dira erakusketarako ez bestetarako, nazioartean une honetan garatzen ari diren startups foodtech delakoen ekosistema osoari leku egiteko.

Nazioarteko 200 startup-ek baino gehiagok parte hartuko dute FoodTech Startup Forum delakoan, eta elikagaigintzako industriarako foodtech proiektu eta soluzioak jarriko dira han erakusgai; halaber, Get in the Ring Bilbao delako talentu berria sustatzeko ekimenean ere parte hartuko dute, zeina lehenengoz antolatzen baita Euskadin, Get in the Ring izeneko erakundearen eta ICEX delakoaren eskutik.

Food 4 Future delakoa NEBEXTek eta AZTI teknologia-zentroak antolatzen dute, eta lehenengo edizioaz geroztik, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du HAZI erakundearen bitartez. Hazik Food Tech industriaren ESBPEaren buru (Ekonomia Suspertzeko eta Berritzeko Proiektu Estrategikoa, gaztelaniaz PERTE) izan nahi du Estatuan, eta Euskadi industriaren mundu mailako erreferente bihurtu. Era berean, Bilboko Udalaren laguntza ere izan du, hiriak konpromisoa hartuta baitauka elikagaien industriarako hiriburu gisa garatzeko, eta aukera baten moduan ikusten baitu Food 4 Future, Bilbo munduko hiriburu gisa finkatzeko Bilbo. Halaber, badu ICEX eta MAPA erakundeen babesa ere, bi erakunde horien asmoa baita aurrerantzean ere Spain FoodTech Nation delako marka garatzea nazioartean.

Beste erakunde estrategiko batzuek ere, hala nola NEIKER, ELIKA, EIT Food, ILSI Europe, Eatable Adventures for life, SPRI, Eatable Adventures, ERIAFF, Santelmo Business School, FIAB edo IASP (International Association of Science Parks and Areas of Innovation) erakundeek, berretsi dute foro hau babesten dutela, funtsezkoa baita industria berrasmatzeko.

  • Bilboko Udalak bidaia hori antolatu du Bilbao Convention Bureauren bidez. Bisita horren helburua da Bilbok biltzarrak, batzarrak eta korporazio eta elkarte bilerak antolatzeko dituen baliabideak aditzera ematea.

Gaurtik igandera arte, Belgikako MICE sektoreko hamabi agente izango dira Bilbon erreferentziazko hiri horrek biltzarrak, batzarrak eta korporazio eta elkarte bilerak antolatzeko dituen elementu erakargarri nagusiak ezagutzeko. Mugikortasuna berriz ere abiarazi denez eta murrizketak eten direnez, Bilboko Udalak ekimen hori bultzatu nahi du eta horren bidez sektoreko tokiko enpresen eta atzerriko bitartekoen arteko negozio-harreman berriak sortu nahi ditu.

Ekimenean parte hartuko duten pertsonek hiriko hainbat tokitan izango dira eta aukera izango dute euskal folklorearenkirolaren eta gastronomiaren hainbat esparru ezagutzeko. Beraz, gaur iritsiko dira eta jarduera programari hasiera emango diote San Mameseko bisita gidatuarekin; bertan aukera izango dute tokiko enpresekin harremanetan jartzeko. Ondoren, Euskalduna Jauregira joango dira, eta amaitzeko, Herri Kirolei buruzko erakusketa bat ikusiko dute Kirol Klubean eta baserri batean afalduko dituzte euskal gastronomiako jakirik gozoenak.

Hurrengo egunean, maiatzaren 14an, zapatua, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao ikusiko dute, Bilboko Alde Zaharrean bisita gidatu bat egingo dute eta arratsaldean Bilboko Guggenheim Museora joango dira. Amaitzeko, Bizkaia Zubia ezagutzeko aukera izango dute.

Belgikak interes handia piztu du Bilbon, elkarteen merkatuko (elkarte zientifikoak, medikoak) eta enpresen bilerak eta kongresuak egiteko merkatu korporatiboko enpresa ugari baitaude. Era berean, aireko lotura onak daude Belgikaren eta Bilboren artean, eta hori aukera paregabea da Belgikako eta tokiko enpresek lankidetzan jarduteko.

SARE SOZIALAK:

  • Bulegoen irekiera eta Zuzendari Nagusiaren izendapena garrantzi handiko gertaerak dira Elkartearentzat abian jartzeko fase honetan, eta orain bere helburuak dira zerbitzuak zehaztea eta bazkide nahiz erakunde kolaboratzaile berriak erakartzea proiektura.

Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroko (BAIC) Zuzendaritza Batzordeak gaur, maiatzaren 11n (asteazkena), onartu du Laura Marrón zuzendari nagusi izendatzea.

Eta gaur bertan inauguratu dira baita ere Elkartearen Bilboko Zabalgune Eraikineko bulegoak, Bilboko Udalak Adimen Artifizialaren garapena eta erabilpena bultzatzeko lankidetza-hitzarmenaren esparruan lagatako espazioari esker.

Zuzendaritza Batzordearen bilera baino minutu batzuk lehenago, BAICeko presidente Arantxa Tapiak zuzendari berria aurkeztu dio Juan María Aburto Bilboko alkateari. Egoitzaren bulegoak bisitatu ostean, hitz batzuk eskaini dizkiete BAICeko kideei eta bi dokumentu sinatu dituzte: batetik, bulegoen lagapen hitzarmena (Bilbao Ekintzak laga dizkio BAICi) eta bestetik, Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza-konpromisoa.

Laura Marrón gasteiztarrak sareetarako konponbide adimendunen ZIV enpresan egin du bere ibilbide profesionala. Eta hemendik aurrera BAICen abiarazte- eta hazkunde-prozesua gidatuko du. Datozen hilabeteetako zeregin nagusiak izango dira zerbitzuak zehaztea eta bazkide zein erakunde kolaboratzaile berriak erakartzea.

Bat etorriz Elkartea eratu zen unean bazkide fundatzaileek onartutako Ekintza-planarekin, datozen hilabeteetan BAIC harremanetan jarriko da proiektuan parte hartu nahi duten 100dik gora antolakundeekin, haien egoera nahiz interesak hurbiletik ezagutzeko eta Elkarteari nola atxikiko zaizkion zehazteko.

BAIC uztailaren 28an sortu zen Euskadin Adimen Artifizialaren garapena gidatu eta bultzatzeko eta, bide horretatik, “enpresen lehiakortasuna eta euskal gizartearen ongizatea hobetzeko”.

Hauek dira BAIC sustatu duten erakundeak: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Korporazioa, Onkologikoak, Petronor, Sener eta Versia. Sustatzaileen artean daude, baita ere, eragile zientifiko-teknologikoak eta prestakuntza zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). SPRI Taldeak ordezkatzen du arlo publikoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.

Hauek dira elkarte berriaren helburuak:

  1. Adimen Artifizialaren garapena sustatzea Euskadin.
  2. Adimen Artifizialaren euskal ekosistema artikulatzea (enpresak, teknologi eta ikerketa zentroak, prestakuntza zentroak, e.a.).
  3. Adimen Artifizialaren sektoreko enpresa berrien sorkuntza sustatzea, tokiko enpresa trakziogileak inplikatuz.
  4. Adimen Artifizialaren arloko talentuaren sustapena ahalbidetzea Euskadiko prestakuntza zentroekin lankidetzan, arlo horretako prestakuntza aurreratua bultzatuz eta, bide horretatik, talentua sustatuz, garatuz, atxikiz eta erakarriz.
  5. Adimen Artifizialaren arloko sinergiak bultzatzea Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologiko desberdinen artean.
  6. Nazioartera hedatzea Euskadik Adimen Artifizialaren sektorean daukan eskaintza, atzerriko talentua, enpresak eta inbertsioa erakartzeko, eta enpresak nazioarteko sare eta merkatuekin konektatu eta proiektatzeko,
  7. Adimen Artifizialaren arloko aurrerapen teknologikoen ondorio etikoak aztertzea eta aintzat hartzea.

Bere misioa betetzeko BAICek jarduera-eremu desberdinak jorratuko ditu, eta jarduera-eremu horiek elkarrekin konbinatuz posible izango da konponbide osoak eraikitzea AAk planteatzen dituen erronka konplexuentzat. Hauexek dira jarduera-eremu horiek:

  • Dagoeneko existitzen diren gaitasunak identifikatu, indartu eta koordinatu,
  • Talentua sustatu, garatu, atxiki eta erakarri,
  • Enpresak nazioarteko sare eta merkatuekin konektatu eta proiektatu,
  • AAren arloko enpresa berriak sustatu,
  • Proiektu pilotu bereziak garatu lurraldean, eta
  • Etorkizuneko lan-ildoak sortu administrazioentzat eta enpresentzat

BAICen jarduna bederatzi Ardatzetan oinarritzen da, zeintzuetara biltzen baitira AA Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialentzat eraldaketa-palanka gisa bultzatzeko egin beharreko ahalegin zehatzak. Ardatz horiek apustu jakin batzuetan zentratzen dira, horien bidez eraiki ahal izateko enpresa-ehun aberats, dibertsifikatu eta berritzaile bat, ekosistema zientifiko-teknologiko espezializatu bat, Administrazio Publiko berritu bat eta AAk eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko gai izango den gizarte moderno bat.
Hauek dira apustuak:

  • Euskadiren I+G-ko gaitasunak sortzea eta indartzea AAren arloan
  • Adituz osatutako tokiko komunitate bat sortzea eta talentua sortu eta erakartzea
  • AA transferitzea, bai euskal enpresa trakziogileetara, eta baita ere ETEetara
  • AArekin lotutako negozio-eredu berriak garatzea
  • AAren arloko kontzeptuen inguruan sentsibilizatzea eta bizi osoko gaikuntza ematea
  • Administrazioko arlo desberdinetara zuzendutako AAren erabilpen kasuak garatzea
  • Datuaren Euskal Estrategiari laguntzea
  • Alderdi etikoak eta legalak aintzat hartzea ekimen guztietan
  • Nazioarteko sareetan posizionatzea eta parte hartzea

AA, LEHENTASUN ESTRATEGIKOA EB ETA EUSKO JAURLARITZARENTZAT

BAIC abian jarri da, hain zuzen, AA eta gainerako teknologia digital berriak funtsezko instrumentu bilakatu direnean euskal gizartearen erronkei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzak lider izan nahi du AA garatzeko eta haren inguruko ezagutza aplikatzeko prozesuan, eta horregatik, bere Gobernu Programako lehentasunen artean sartu du AA, zehazki, 14. konpromisoan: “Euskadin errotutako 4.0 Industria eta Adimen Artifizialaren garapena”. 2021eko martxoaren 31n onartutako Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategiak dio Adimen Artifiziala funtsezko palanka teknologikoetako bat dela aipatutako hiru trantsizioek planteatzen dituzten erronkei aurre egin ahal izateko.

Gainera, Europako Batzordeak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du, eta harekin bat etorriz, potentzia teknologiko handiek nahiz herrialde aurreratu txikiagoek ere dagoeneko ekin diote AA garatzen eta erabiltzen hasteko bideari. Azken horien artean aipatzekoak dira, adibidez, Finlandia, Danimarka, Eslovenia eta Estonia, zeintzuek herrialde handi eta aurreratuagoek baino ikuspegi espezializatuagoak garatu baitituzte euren nitxoak bilatu eta haiengandik bereizteko.

  • Bilboko Udalak DRS2022 Bilbao Conference antolatu du, eta hiribilduan egingo da ekainaren 25etik uztailaren 3ra, Design Research Society delakoarekin eta EHUko Arkitektura Eskolarekin lankidetzan.

  • Kongresuan diseinuaren sektoreko nazioarteko erreferenteak bilduko dira programan, non honako hauek antolatuko diren: munta handiko hiru hitzaldi, 40 workshop baino gehiago, tokiko eragileekin egiteko askotariko jarduerak eta hiribildurako erronken inguruko bost Lab.

  • Hauexek dira kongresuan parte hartuko duten munduko erreferenteetako batzuk: Samantha G.R Jenkins bioteknologo arrakastatsua, Andoni Luis Aduriz sukaldari berritzailea edo Neil Harbisson artista zibernetikoa.

  • Design Research Society diziplina anitzeko munduko sozietaterik zaharrena da, eta diseinuaren ikerketaz eta azterketaz arduratzen da esparru guztietan.

DRS 2022 Bilbao Conference ekimenean diseinuaren sektoreko nazioarteko 700 erreferente baino gehiago bilduko dira Bilbon ekainaren 25etik uztailaren 3ra. Bilboko Udalak antolatu du diseinu ikerketan datzan kongresua Design Researh Society delakoarekin eta EHUko Arkitektura Eskolarekin batera, eta aurrez aurre zein online garatuko da. Nazioartean munta handia duten hiru hitzaldi jasoko dira programan, bai eta 40 workshop baino gehiago, hiribildurako erronken inguruko bost Lab eta askotariko jarduerak tokiko eragileekin, besteak beste.

DRS Conference ekitaldiaren 2022. urteko edizioa diseinu ikerketari lotutako 38 esparrutan sailkatu da, eta arreta berezia jarri da ingurumenari, gizarteari eta teknologiari lotutako erronketan. Nazioartera iritsiko diren hiru hitzaldi nagusiak, gainera, hiriari, elikadurari eta ekosistemei buruzkoak izango dira.

Hauexek dira kongresuan parte hartuko duten munduko erreferenteetako batzuk: Samantha G.R Jenkins, mundu errealean jasangarritasunaren zientzia aktiboki aplikatzearen inguruko ikertzaile-bioteknologoa, eta Neil Harbisson, artista zibernetiko bat, zeina ospetsua den garezurrean antena bat izateagatik eta gobernuak ofizialki zibernetiko aitortu izanagatik. Baita, bi Mitxelin izar dituen Andoni Luis Aduriz sukaldariak eta Sonja Stummerer eta Martin Hablesreiter arkitektoek hurbileko eta urruneko etorkizunean industriak aurre egiteko dituen erronkei buruz hitz egingo dute, bai eta berrikuntzak sukaldaritzako profesionalengan eta haien lan-prozesuetan duen eraginari buruz, ikuspegi jasangarriago batekin, eta oreka ekonomiko eta ekologikoan eragin txikiagoa duten material berrien ikerketari buruz ere.

Aurtengo edizioan, profesional guztiek parte hartu ahal izango dute; izan ere, 40 tailer baino gehiago eta bost Lab antolatuko dira formatu berri batean, zeinak harremanetan jarriko dituen unibertsitateen euskal ekosistema eta atzerriko erakunde akademikoak, Bostongo MIT, Londoneko UAL eta TUDelft, esaterako, Bilboren erronka garrantzitsuetan lan egin dezaten. Era berean, Bilbokoa Fringe jaialdi bat izango duen lehen edizioa izango da, alegia egitarau ofizialetik kanpoko jarduerak. Parte-hartzaileek hiribildua ezagutzeko aukera izango dute arkitekturaren, artearen, enpresa handien eta diseinu-estudioen bidez.

Bizkaia Aretoa izango da ekitaldiaren egoitza nagusia, baina DRS2022 Bilbao Conference hiriko beste espazio batzuetara ere irekiko da, hala nola Bilbao Guggenheim Museoa, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, IED Kunsthal eta Zabalguneko Eraikina.

DRS2022 Bilbao Conference-rako sarrerak esteka honen bidez eskura daitezke kongresuaren webgunean.

DESIGN RESEARCH SOCIETY

Design Research Society sozietate zientifiko eta akademiko bat da, eta diseinuaren ikerketa garatzea eta sustatzea du xede. Gainera, 900 bazkide baino gehiago ditu. Bestalde, alor ugaritan, diseinuaren prozesua ikertzeko eta aztertzeko diziplina anitzeko udal-sozietaterik zaharrena da. Diseinuaren esparru guztietan ikerketa eta erudizioa sustatzeko eta bultzatzeko jarduera ugari garatzen ditu, besteak beste, argitalpenak editatzea, hitzaldiak eta sinposioak antolatzea eta ekitaldiak babestea. Hain zuzen ere, 2022ko ekainaren eta uztailean Bilbon antolatuko den nazioarteko biurteko konferentzia nabarmendu behar dugu. Kongresu honen aurreko edizioak Londres, Brisbane, Lisboa, Montreal edo Bangkok hirietan antolatu dira, besteak beste.

BILBO, DISEINUAREN HIRIA

Diseinuaren aldeko Bilboren apustua 2014. urtean goretsi zuen UNESCOk, eta horren ondorioz Hirien Sortzaileen Sarean sartu zuen. Hiriak lanean dihardu diseinua eta sormena hiri-eraldaketan ardatz egituratzaileak izan daitezen. Nolanahi ere, azken xedea ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzea da.

Martxoak 31, osteguna, 16:00 -etan. Zabalgune Eraikina, Bilbo.

 

Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bitartez, Vicomtechek Bilbao Ekintzaren laguntzarekin antolatutako hurrengo jardunaldira gonbidatzen zaitu:

Helburua:

Saio honen helburua, Deepfakes sortu eta detektatzeko aplikatzen diren adimen artifizialeko teknologiekin lotutako joerak, erabilerak eta aplikazioak jendeari hurbiltzea da. Hitzaldiak ikuspegi dinamikoa izango du eta ikusizko zein audiozko erakustaldiekin osatuko da.

Nori zuzenduta dago:

Batez ere, Deepfake programaren azken aplikazio eta erabileretan interesa duten eta haren ezagutzan eta detekzioan sakondu nahi duten pertsonei. Orientazioa dibulgaziozkoa izango da, baina aplikatzekoak diren teknologiak azalduko dira. Ez da beharrezkoa bertaratutakoek aldez aurreko ezagutza teknikorik izatea.

  • Bilboko Udalak sustatutako berrikuntza irekiko plataformaren datorren urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu da bazkideen aurrean. Lanean arituko dira bai digitalizatu gabeko eremuetan goi teknologia ezartzeko baita Deep Tech teknologia prototipoetan ere; eta zientziaren eta teknologiaren esparruko emakumeen talentua ikusaraziko da.

  • INKOLAN taldea eta Tecnalia ikerketa aplikatuko zentroa, INNOLAB Bilbao ekimenera batu dira.

  • INNOLAB Bilbao lanean arituko da bere egoitza berrian: Zabalgune Eraikinean.

  • BBK FundazioaIberdrolaMondragon KorporazioaIMQ TaldeaDeustuko UibertsitateaBCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta EL CORREO dira plataformarekin duten konpromisoa berritu duten erakundeak, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustu argia egin dute.

Ekitaldia Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak zuzendu du. Alkatearen hitzetan, “INNOLAB Bilbao funtsezko pieza da gure enpresei eta profesionalei teknologiaren bidez lehiatzeko abantailak lortzen laguntzeko. Udalean proiektu aitzindarietan parte hartzen ari gara, hala nola Bilbao Zero2, Bilbo berrikuntzarako living lab bihurtzeko, eta, horretarako, beharrezkoa da adituen eskutik joatea”. Era berean, INNOLAB osatzen duten erakundeetako ordezkariek —BBK FundazioaIberdrolaMondragon KorporazioaIMQ TaldeaDeustuko UibertsitateaBCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta EL CORREO— plataformarekin duten konpromisoa berritu dute, eta teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustu argia egin dute.

INNOLAB Bilbao Bilboko Udalak sustatutako berrikuntza irekiko plataforma da eta egoitza berria du Zabalgune Eraikinean. Gaur datorren urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu da. Planaren ildo nagusiak dira Deep Tech teknologia prototipoak eta emakume adituen eskutik teknologia aukera berriak identifikatzea “LEADERS IN TECH” ekimenaren bidez.

2016an abian jarri zen, eta ordutik 130 jarduera baino gehiago garatu ditu teknologiaren joera eta aukera berrien inguruan. Besteak beste honako hauek nabarmendu dira: adimen artifiziala, Big Data, Blockchain edo konputazio kuantikoa. Gainera, berrikuntza irekiko proiektuak egin dira hainbat sektoretan, hala nola elikaduran, ingurunean, energian, mugikortasunean eta logistikan edo erakuntzan, klusterrekin eta beste sektore eragile batzuekin.

INNOLAB 60 startup baino gehiagok osatzen dute, eta berrikuntza sustatzeko giltzarria izan dira. Horren adibide dira erakundeek eta startupek parte-hartu duten eta merkatuan aplika daitezkeen teknologia prototipoen proiektuak: Blockchain Iberdrolarekin araudia betetzeko, konputazio kuantikoa Kutxabankekin inbertsio zorroak kudeatzeko edo Big Data eta estatistika aurreratua Bilbao Basket kirol arloan kudeatzeko, besteak beste.

Gainera, ongi etorriak izan ziren Inkolan (zerbitzu publikoen azpiegituren informazio digitala eta bateratua ematen duten Espainiako zerbitzu publikoen operadore handi gehienek osatutako taldea) eta Tecnalia (ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroa). Orain, INNOLAB Bilbao ekimenaren parte izango dira eta berrikuntza irekiko enpresa ekimenak bultzatuko dituzte, ezagutza eta teknologia partekatzearen bidez.

INNOLAB BILBAO

INNOLAB Bilbao berrikuntza irekiko plataforma da. Talentuak, teknologiak eta industriak bat egiten dute enpresen erronketarako irtenbide digitalak garatzeko, eta euskal gizartean berrikuntza teknologikoa eta enpresen eta industriaren digitalizazio jarduerak bultzatzen dira.

2016an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da eta Bilboko Udalak bultzatutako lankidetza publiko-pribatu baten emaitza. Hainbat arlotako bazkideak eta laguntzaileak biltzen ditu, hala nola BBK, Iberdrola, Mondragon korporazioa, IMQ, Deustuko Uibertsitatea, BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta EL CORREO, Inkolan eta Tecnalia.

Datuen garrantzia ezagutu nahi baduzu zure negozio, ETE edo saltokia modu eraginkor eta jasangarriagoan kudeatzeko, lehiakortasun-gaitasun handiagoa izateko, aukera berriak ezagutzeko…; azken batean, zure negozioa teknologia berriei (Adimen Artifiziala, IoT, Zibersegurtasuna, Automatizazioa, Errealitate Birtuala, Errealitate Areagotua eta abar) esker hobetu eta bultzatzeko, orain Mentoring Dual Digital programa berria daukazu.

 

Start up teknologiko bat izango duzu mentoring prozesu honetan; eta bertan, aldez aurretik, zure premiak eta interes-eremuak antzemateko auditoretza digital pertsonalizatu batera sartzeko aukera izango duzu. 

 

Auditoretza digitala otsailean egingo da eta mentoring-saioak (aurrez aurreko sei saio, hamabost egunean behin) 2022ko martxotik maiatzera.

 

 📅 Izena emateak [azken plazak]: 2022ko otsailak 10

  • 2021-2022 aldirako Bilboko Enplegu Planaren lerro honekin bat egiten duten enpresek gehienez ere 9.000 euroko laguntzak jaso ahalko dituzte kontratu bakoitzeko. Dirulaguntzak 2021eko abenduaren 14tik 2021eko abenduaren 30era arte eskatu ahal izango dira plataforma honen bidez: www.bilbao.eus/pempleo.

  • Neurri horren bidez, batetik, tokiko enpresa-sarea suspertu nahi da, eta, bestetik, generoagatik, adinagatik edo COVID-19aren pandemiak eragindako krisiagatik lanpostu berri bat lortzeko zailtasunak dituzten pertsonek enpresetan enplegua lor dezaten sustatzea, besteak beste.

  • 2021-2022 Bilboko Enplegu Planaren bidez, hiriaren susperraldi ekonomikoaren aldeko apustua egin nahi da, guztira 1.002 lanpostu berri sortuz, eta 12,1 milioi euroko aurrekontu-zuzkidurarekin.

Hiriko enpresa-ehuna suspertzeko eta zailtasun gehien dutenei enpresa pribatuan enplegua lortzea sustatzeko helburu bikoitzarekin, 2021-2022 Bilboko Enplegu Planak 724 lanpostu sortuko ditu esparru horretan, alegia, aurreko urtean baino 23 lanpostu gehiago.

2021-2022 aldirako Bilboko Enplegu Planaren lerro honekin bat egiten duten enpresek gehienez ere 9.000 euroko dirulaguntzak jaso ahalko dituzte kontratu bakoitzeko, betiere haien jarduera ekonomikoa Bilbon garatzen badute eta lantokia Bilbon badute.

Kontratatutako pertsonek langabezian egon behar dute, Lanbiden izena emanda eta Bilbon erroldatuta. Kontratazioak, gehienez ere, 2021eko abenduaren 31ra arte egin beharko dira, eta dirulaguntzak abenduaren 14tik 2021eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, plataforma honen bidez: www.bilbao.eus/pempleo.

Zehazki, enpresek honako dirulaguntza hauek eskuratu ahalko dituzte:

  • 3.000 euroko gehieneko laguntza hiru hilabeteko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ezingo du kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 75 gainditu, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kuota barne.
  • 6.000 euroko gehieneko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Era berean, laguntzaren amaierako zenbatekoak ezingo du kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 75 gainditu, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kuota barne.
  • Gehienez ere 9.000 euroko gehieneko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, bereziki behartsuak diren honako talde hauetako pertsonak kontratatzen.

Enpresak ezingo du langile bera kontratatzeko beste dirulaguntza bat eskatu, aurreko deialdietan dagoeneko langile horri dagokion dirulaguntza jaso badu. Horrez gain, kontratazioen % 40 emakumeak kontratatzeko izan beharko dira.

BILBOKO ENPLEGU PLANA 2020-2021

2021-2022 Bilboko Enplegu Planaren bidez, hiriaren susperraldi ekonomikoaren aldeko apustua egin nahi da 1.002 lanpostu berri sortuz, eta 12,1 milioi euroko aurrekontu-zuzkidurarekin. Hau da, aurreko enplegu-planean baino 1,1 milioi euro gehiago.

Edizio honetarako zenbateko horretatik, Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek 9,2 milioi euro jarriko ditu (2020ko 8,9 milioi euroen aldean), eta Bilboko Udalak 2,9 milioi (aurreko ekitaldian jarritako 2 milioi euroen aldean).

Bilboko 2021-2022 Enplegu Plana” hirian ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko asmo handiko programa da, batez ere egoera zaurgarrian dauden eta enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboen artean.

  • Mentoring Dual Digital proiektuaren lehenengo ekintza da, eta mikroenpresen eta ETEen eraldaketa digitala erraztea du xede, batez ere merkataritza-sektorekoak.

  • Datozen hilabeteetan, enpresa digitalizazioko hainbat arlotan espezializatutako start up sortu berriak arlo digitalean jauzi bat egin behar duten negozio txiki eta ertainen aholkulari izango dira.

Bihar, azaroak 30, asteartea, Mentoring Dual Digital proiektu pilotua hasiko da, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, abian jarritako ekimena, negozio txikien eta ertainen eraldaketa digitala errazteko asmoz.

Proiektu pilotu hau Bilbao Aurrera 2021 Plan Berezian jasotzen da, eta helburu hau du: pandemiak gogorren astindu dituen sektoreen artean kohesio soziala, ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea eta hiriaren kultura lortzea.

Mentoring Dual Digital taldeko mentoring-modalitatean eratutako proiektua da. Bertan, enpresa-digitalizazioaren hainbat arlotan espezializatutako start up-ak arduratuko dira eremu digitalean jauzi egin behar duten enpresa txikiei eta ertainei zein saltokiei aholkuak emateaz.

Ekimen honen bidez, ikaskuntza kolektiboa eta enpresa-berrikuntza bultzatzen dira, teknologia berriek dituzten aukerak honako hauei eskainiz: orain arte teknologia horiek kontuan hartu ez dituzten enpresei, eta ezagutza izanda, beren negozio-prozesuak handitu eta hobetu nahi dituzten enpresei. Mentoring Dual Digitalek, gainera, bi aldeen artean sinergiak eta ikaskuntzak ezartzeko aukera emango du, aholkularien eta aholkuak jaso dituzten artean.

SENTSIBILIZAZIO- ETA MOTIBAZIO-FOROA

Ekimen horren barruan, sentsibilizazio- eta motibazio-foro bat antolatu da saltoki eta enpresa txiki eta ertainetarako Mentoring Dual Digitalaren garrantziari buruz, negozio txiki eta ertainen eraldaketa digitala errazteko eta bizkortzeko tresna gisa. Online egingo da goizeko 9: 00etatik 11: 00etara, eta izen-emateak esteka honen bidez egin daitezke.

Horretarako, honako hauek parte hartuko dute:

  • Joan Clotet. Humanismo Digitalari buruzko hitzaldia emango du;
  • Marion de la Porte. Sinplasticoren sortzailea da, Espainiako plastikorik gabeko online produktuen lehenengo denda;
  • Victor Estrada. Interneteko Semilla Proyectosen zuzendari-bazkidea;
  • Daniel Siles. Digitalizazioan esperientzia duten start up-en eta ETEen aholkularia;
  • Lookiero-ko Nagore Grandio. Europan liderra den emakumeentzako personal shopper online zerbitzua.

Datozen hilabeteetan, programa pilotu berri honen faseak garatuko dira; besteak beste, kontu ikuskatze digitala, aholkulariak diren start up-etarako talde-prestakuntza, talde-mentoringeko saioak eta Mentoring Dual Digital programa aurkeztea, urtero Bilbon egiten den Mentoring-eko kongresuan.

ESPERIENTZIAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA

Bilboko Udalak urte asko daramatza mentoring-programak garatzen, enpresei eta saltokiei beren gaitasun, eskumen eta trebeziak hobetzen laguntzeko.

Gaur egun, Mentoring Bilbao programako hamahirugarren edizioa egiten ari dira. Ildo horretan, zortzi hilabetez, 23 bat aholkularik eta aholkuak jasotako beste hainbestek hainbat topaketa eta bilera egingo dituzte beren esperientziak, gomendioak eta informazioa partekatzeko. Bilera edo topaketa horien helburua aholkuak jasotako pertsonen profesionalizazioa hobetzea da, honako hauei esker: esperientzian oinarritutako ikaskuntza, ideia berriak pixkanaka sartzea eta beren negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen harreman-sare bat sortzea.

2008an Mentoring Bilbao programa abian jarri zenetik, tresna horrek nazioartean lortu duen eraginaren aldeko apustua egin du Bilboko Udalak; guztira, 150 saltokik eta enpresa txikik eta ertainek lehiakortasuna hobetu dute parte hartu duten 87 aholkularien laguntzaren bidez.

Mentoring Dual Digital proiektu pilotua abian jarrita, Bilboko Udalak konpromiso hori indartu eta programa osatu du, kasu honetan, negozio txiki eta ertainetan digitalizazioa bultzatuz.