• Elixabete Etxanobek eta Juan Mari Aburtok zintaren zati bat eman diete Idoia eta Josu Loroñori, Jesus Loroño ziklistaren seme-alabei. Txirrindulariaren jaiotzatik 100 urte betetzen dira aurten; horregatik, 1957ko La Vueltaren irabazleari balioz betetako errekonozimendu-keinua egin nahi izan diote.

  • Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Bilboko Alkateak eta Javier Guillén La Vueltaren Zuzendari Nagusiak hartu dute parte txirrindularitza etaparen inaugurazio-ekitaldian. Lasterketa 13:30ean abiatu da San Mames estadioaren ingurutik, irteera neutralizatuarekin, eta 17:20 inguruan amaituko da Bilboko Kale Nagusian.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak txirrindularitza profesionalarekin duten hitzordu garrantzitsua itxiko dute gaur, bi instituzioek, bai Bilbon, bai Bizkaian, garrantzizko kirol-ekitaldiak antolatzeko egiten duten apustuaren seinale.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea 2025eko La Vueltaren inaugurazio-ekitaldiko protagonistak izan dira gaur, hamaikagarren etapari hasiera eman dion zinta moztu baitute. Jesus Loroño txirrindulariari zuzendutako sinbolismoz beteriko keinu batean, Ahaldun Nagusiak eta Alkateak zinta zati bat eskaini diete Idoia eta Josu Loroñori, 1957ko La Vueltaren irabazle eta omendutako txirrindulari bizkaitarraren seme-alabei; izan ere, aurten 100 urte bete dira hura jaio zenetik.

Javier GuillénLa Vueltako Zuzendari Nagusia, ere izan da etaparen hasiera baino minutu batzuk lehenago egindako ekitaldian. Etapa 13:30ean abiatu da irteera neutralizatuarekin San Mames estadioaren ingurutik (Luis Briñas kalea 3). Txirrindulariak Bizkaiko hiriburura iritsiko dira 17:20-17:41 inguruan: Euskalduna zubitik sartuko dira eta helmuga Kale Nagusiko 55. zenbakian izango dute zain.

“Bilbao-Bilbao” etapak Bizkaiko hogeita zazpi udalerri zeharkatuko ditu, eta omenaldia egingo dio Jesus Loroño txirrindulari bizkaitarrari, bere jaiotzatik (1925eko urtarrilaren 10a) 100 urte betetzen diren urtean. Loroñok 1957an irabazi zuen ordu hartan Espainiako La Vuelta deiturikoa. Lasterketa hura Bilbo eta Gasteiz lotzen zituen etapa batekin hasi zen, eta Donostia eta Bilbo arteko 193 km-ko beste etapa batekin amaitu zen.

LA VUELTA JUNIOR

15:30etik aurrera, Bizkaiko txirrindularitza klubetako zortzi eta hamalau urte bitarteko hirurogei umekLa Vuelta Junior deituriko lasterketan hartuko dute parte, lasterketa profesionalaren azken kilometroa eginez, Kale Nagusiko 87. zenbakitik, helmuga kokatuta dagoen kale Nagusiko 55. zenbakiraino. Lasterketa amaitutakoan Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko Zinegotzi Kontxi Claverrek eta Bizkaiko Kiroleko Zuzendari Nagusi Carlos Sergio Achoteguik parte hartuko dute ume guztiei sariak banatzeko ekitaldian.

BILBOK “MÁS BICI” ZIGILUA JASO DU

Bilbok eta Bizkaiak antolatzen duten hamaikagarren etaparen amaieran, La Vueltak “Más Bici” izeneko errekonozimendua emango dio arratsalde honetan Bilbori, zeina Bartzelona, Madril, Valladolid eta Zaragozarekin batera lehenbiziko “Más Bici” zigiluarekin saritua izan baita, “La Vuelta es Más” programaren baitan. Zigilu hori bizikletaren eguneroko erabilerarekin konprometituta dauden egoitzei zuzendutako bereizgarria daLa Vueltak sortutako kalitate-zigilu hori txirrindularitzako mugikortasunaren arloko adituekin batera sortu da, honako helburu honekin: erreferente bilakatzea txirrindularitzarekin promozio dinamiko eta positiboarekin konprometitutako instituzioen balioa nabarmentzerako orduan.

  • Gaur, irailak 3, 11:00etatik aurrera, San Mames futbol zelaiak 2026ko maiatzaren 22an eta 23an hartuko dituen bi finalak ikusteko asteburuko paketeak erosi ahal izango dira.

  • “Asteburuko paketeak” izeneko sarrerak, hiru kategoriatan banatuta, 120 eurotik aurrera daude eskuragarri, eta EPCRren (European Proffesional Club Rugby) webgunean eros daitezke.

Gaur, asteazkena, irailak 3, 11:00etatik aurrera hasiko da San Mamesen 2026ko maiatzaren 22an, ostirala, eta 23an, larunbata, jokatuko diren bi errugbi finaletarako sarreren salmentaren bigarren fasea.

Abuztuaren 12an salgai jarritako Golden eta Early Bird sarreren arrakastaren ondoren, gaurtik aurrera bi partidetarako sarrera bateratuak eros daitezke EPCRren (European Proffesional Club Rugby) webgunearen bidez.

Sarrera bateratuak dira, 120 eurotik gorako hiru kategoriatan eskuragarri daudenak, eta EPCR Challenge Cup txapelketako finalera eta Investec Champions Cup txapelketako finalera sartzeko aukera ematen dute:

• 1. kategoria: 175 €

• 2. kategoria: 140 €

• 3. kategoria: 120 €

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalakerrugbi federazioekin eta Athletic Clubekin baita European Proffesional Club Rugby (EPCR)-rekin batera egindako lanari esker, datorren urtean berriro erakarri ahal izan dira San Mames estadiora, 2018an izandako arrakastaren ondoren, kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien bi finalak.

  • Bilbon egingo da, irailaren 3an, “La Vuelta 2025” lasterketaren hamaikagarren etapa.

  • Lasterketa nabaritu egingo da hirian. Ildo horretan, zirkulazioko aldaketa nagusiak Deustun, Abandon, Basurtun, Uribarrin eta Begoñan izango dira, baita Olabeagan eta Zorrotzaurren ere.

  • Aldaketa horiek herritarren errutinei ahalik eta gutxien eragin diezaieten, Udalak alternatiba batzuk ezarri ditu hiritik ibiltzea errazteko zirkulazio-eten horiek irauten duten bitartean. Gainera, ibilgailu pribaturik ez erabiltzea eta garraio publikoan etortzea gomendatzen da, batez ere metroan eta trenean.

Irailaren 3an, eguaztena, “La Vuelta 2025” lasterketaren hamaikagarren etaparen sarrera eta helmuga izango dira Bilbon eta horrek hainbat eragin izango ditu herritarrengan, zenbait eremutan.

Hori dela eta, dispositibo handi bat ari da prestatzen Udala, sail batzuen eta besteen artean koordinatuta: Mugikortasuna, Segurtasuna, Obra Publikoak eta Zerbitzuak… eta, gainera, komunikazioa indartuko da, herritarrek aldez aurretik jakin ditzaten eragin horiek eta haien aurrean egon daitezkeen konponbideak edo alternatibak.

Hirian egun horretarako ezarritako dispositiboak zirkulazioa etetea eta autobus-lineak desbideratzea aurreikusten du, batez ere San Mameseko inguruan –hortik abiatuko da pelotoia 13:30ean– eta Kale Nagusian, Gregorio de la Revillaren parean, bertan amaituko baita etapa 17:30 inguruan. Dena den, beste leku batzuetan ere etengo da zirkulazioa Deustun, Uribarrin, Begoñan, Olabeagan eta Zorrotzaurren.

Gomendioa da, oro har, auto partikularra ez erabiltzea eta garraio publikoan mugitzea Bilbotik, hau da, trenean edo metroan, ahal dela. Bestalde, Bilbobuseko linea gehienetan, bai eta hiritik dabiltzan Bizkaibuseko lineetan ere, aldaketak egongo dira.

BILBO-BILBO, 157 KILOMETRO

Luis Briñas kaletik abiatuko da lasterketa eta Carmelo Bernaola tuneletan aterako da neutralizatuta. Gero, Bizkaiko hainbat udalerritatik ibilbidea egin ondoren, hirira itzuliko da Artxandatik, Ballets Olaeta kaletik eta Euskalduna zubitik. Pelotoiak Kale Nagusiko helmugatik egingo du lehen buelta, Errekalde zumarkalerantz jarraituko du eta, berriz ere, Bilbotik irtengo da Zumalacarregui etorbidetik.  Azkenik, 17:15 inguruan, txirrindulariak berriro sartuko dira hirira, ibilbide bera eginez.

ERAGIN NAGUSIAK

Kirol-ekitaldi horrek zirkulazioko etenak eragingo ditu bezperatik bertatik San Mameseko inguruan, aurretik muntaketa-lan egin behar direlako. Lan horiek irailaren 2ko goizeko 9:00etan hasiko dira. Kasu horretan, eragina txikia izango da, San Mamesen partida dagoen egun baten antzekoa.

Lehen eten esanguratsua egun horretan bertan egitea aurreikusten da, 21:00etatik aurrera, Enekuri-Artxanda errepidean; kasu horretan, auzotarrek eta langileek igarotzeko baimena izango dute.

Eguaztenean, hilak 3, eten nagusiak Sabino Aranan, Abandoibarran eta Kale Nagusian egingo dira, 6:30etik 21:00etara. Gainera, ibilbide osoan bideak itxiko dira txirrindulariak igaro baino ordubete lehenagotik. Antolamenduko langileak jardungo dira puntu horien sarbideetan eta ordezko bidea dagoen bidegurutzeetan, garajeetan, aparkalekuetan eta abarretan, ez dadin ibilgailu bat ere sartu lasterketaren eremura.

Erginpeko inguruneetako garajeek eta aparkalekuek mugak izango dituzte sartzeko eta irteteko, eta hirian aparkatzeko erreserbatutako zenbait eremu egongo dira, batez ere lasterketa hasten eta bukatzen den guneetan.

Gerta liteke bideak zirkulaziorako ixteko orduak aldatzea segurtasunagatik, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren irizpidearen arabera.

Eremuka:

ABANDO, BASURTU ETA DEUSTUKO BARRUTIAK

Irailaren 3an, eguaztena, 6:30etik 21:00etara, aipatutako zirkulazio-etenak izango dira Basurtun, batez ere Sabino Arana etorbidean, Victor Chavarri plazatik Jesusen Bihotza plazarantz. Egoiliarren joan-etorriak eta garaje eta saltokietako sarrera-irteerak Sabino Arana etorbidearen albotik egingo dira, Poza Lizentziatuaren kaleraino.

Era berean, 07:00etatik 21:00etara ezin izango da Kale Nagusira sartu Jesusen Bihotza eta Moyua plazen artean. Itxita egongo dira Anselmo Clavé pasealekua eta Kale Nagusirantz Rodriguez Ariasetik doazen gainerako zeharkako kaleak. Ahal den neurrian, zeharkako zirkulazioa ahalbidetuko da Iparragirre kaletik.

Ondoren, 9:00etatik ekitaldia amaitu arte, lasterketaren antolatzaileenak ez diren ibilgailuak edo operatiboan parte hartzen ez dutenak ezingo dira Euskalduna zubian ibili.

Bide alternatiboak egongo dira. Abandoibarrako zirkulazioa Leizaola Lehendakariaren etorbidean desbideratuko da, eta Euskalduna zubiko zirkulazioa Ballets Olaeta kalean eta Eraso Jeneralaren kalean.

ARTXANDA

Enekuri-Artxanda errepidea ixteaz gain, Artxanda-Salbe tunelak eta Ugasko-Salbe tunelak (noranzko bietan) itxiko dira, gutxienez lasterketa hasi baino ordubete lehenago. Berriro irekiko dira lasterketa igarotzen denean.

ALDAKETAK GARRAIO PUBLIKOAN

BILBOBUS

Murrizketa horien ondorioz, aldaketak egingo dira Bilbobuseko linea gehienetako ibilbideetan eta geralekuetan.

Zer desbideratze izango diren eta zer geraleku aldatu eta kenduko diren behar bezala jakinaraziko da ohiko bideetatik: webgunea, sare sozialak, informazio-panelak, markesinak…. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan kontsulta daiteke.

TRANBIA

Lasterketak eragina izango du Euskalduna Jauregitik Basurtuko Ospitaleko geralekuraino.

TAXIAK

Lasterketa igarotzen den inguruan dauden taxi-geltokiak kendu egingo dira.

HERRITARRENTZAKO OHARRAK

Bilboko Udalak hainbat ohar prestatu ditu “La Vuelta 2025” lasterketaren eragina jasango duten gune eta auzoetako herritarrentzat, eta postontzietan ere banatuko ditu. Kalean 59.000 aletik gora jarriko dira datozen egunetan.

Ohar horietan informazioa ematen zaie zirkulazio-etenei buruz, egoiliarrentzako irteera eta sarbide alternatiboei buruz, eta aparkaleku pribatuetan izango den eraginei buruz. Azken horietan sarrera-irteerak arautuko dira, eraginkortasuna bermatu ahal izateko.

SARE SOZIALAK

  • Abuztuaren 12ko 12:00etatik aurrera aldez aurreko salmentako asteburuko paketeak erosi ahal izango dira, San Mames estadioak hartuko dituen bi finalak ikusteko.

  • Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala berriro aritu dira lankidetzan San Mames estadioan maiatzaren 22 eta 23an egingo den nazioarteko kirol-ekitaldia antolatzeko.

Bihar, abuztuaren 12an, 12:00etatik aurreraEPCRren (European Proffesional Club Rugby) web orrianEPCR Challenge Cup 2026 finalerako eta Investec Champions Cup 2026 finalerako sarrera kopuru mugatua jarriko da salgai. Final horiek maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira, hurrenez hurren, San Mames estadioan.

Tokirik onenetan kirol esperientziaz ahalik eta gehien gozatu nahi duten errugbi zaleei zuzenduta, bihar online jarriko dira salgai Early Bird Weekend Packages izeneko asteburuko pakete berezien kopuru mugatua, bi partidetarako sarrerak barne izango dituztenak, bi finaletarako aukera erosoagoa eta merkeagoa eskainiz. 1. kategorian, pakete horiek 165€-ko prezioa izango dute, eta 2. kategorian,135€-koa.

Early Bird Weekend Packages sarrerak esteka honetan eros daitezke.
Laster jakinaraziko da zein egunetan jarriko diren salgai gainerako sarrerak.

Eusko JaurlaritzakBizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak errugbiko federazioekin, Athletic Clubekin eta European Proffesional Club Rugbyrekin (EPCR) egindako lankidetzari esker berriro ere ekarriko dituzte San Mames estadiora, 2018an izandako arrakastari esker, kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusietako bi finalak.

San Mames egoitza gisa hautatzea historikoa izan zen 2018an, EPCRren finalen asteburua lehen aldiz errugbiko sei nazio tradizionaletatik kanpo antolatu zenean. Gloucester Rugby talde britainiarrak eta Cardiff Blues talde galestarrak inauguratu zituzten finalak 2018an, Challenge Cupeko titulua lortzeko. Bestalde, Leinster Rugby eta Racing 92 Champions Cupeko finala jokatu zuten. Leinster Rugby taldeak Txapeldunen Kopako titulua eskuratu zuen orduan eta Cardiff Rugby taldeak Challenge Cup txapelketaren garaikurra jaso zuen.

  • Jaialdiak milaka pertsona bildu ditu, nazioarteko izarren kontzertu esklusiboz betetako programazio bati esker.

  • Jimmie Vaughan Texaseko gitarra-jotzaile ospetsuak jaso du jaialdiko sari berezi gisa emandako txapela-

  • Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way talde kataluniarrak irabazi du Volotea Blues Challenge saria, eta haiek izango dira estatuko ordezkariak Katowicen (Polonia) egingo den European Blues Challenge 2026 jaialdian.

Bilbao Blues Festival jaialdiak genero horretako nazioarteko hiriburu bihurtu du hiria azken lau egunotan. Horren erakusgarri izan da publikoz beteriko Areatza: dozena bat artista eta banda aritu dira jotzen, eta, haien artean, Estatuan lehen aldiz aritu diren nazioarteko hiru izar izan dira.

Milaka lagun bildu dira jaialdiko bi agertokietan, eta, bluesa ez ezik, antzeko estiloak ere izan dituzte gozatzeko, hala nola soula, funka, rock’n rolla eta, lehen aldiz, zydecoa. Bilboko Udalak bultzatutako eta Crazy Bluesek antolatutako udako musika-lehiaketa generoaren erreferentzia argia da Europan, programazioaren kalitateari eta publikoa erakartzeko ahalmen handiari esker.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak, bestalde, hauxe adierazi du: “Aurten ere lortu dugu jaialdiaren kalitatea handitzea, eta bere generoan bakarrak diren kontzertu eta emanaldiak izan ditugu. Lehiaketa honek publiko leiala du, eta Bilbo bluesaren benetako hiri bihurtzea gura dugu: lehen mailako bikaina, kalitatea eta erakargarritasuna; jaialdi garrantzitsuenen munduan kokatu gura dugu Bilbo. Iruditzen zait oraingo honetan nota onarekin gainditu dugula”.

Carlos Malles Bilbao Blues Festivaleko zuzendariak bereziki nabarmendu ditu zuzenekoen maila handia eta taldeek publikoarekin izaniko lotura; izan ere, une ahaztezinak izan dira bluesaren mitoekin, generoaren balio amerikar gazteekin eta tokiko artistekin. “Kontzertu historikoak izan ditugu; Jimmie Vaughanena, esaterako. Gainera, estatura lehenbizikoz etorri diren artista gazteak izan ditugu, hala nola Delanie Pickering gaztea, Blackburn Brothers eta Terrance Simien, eta apustu hori egundoko arrakasta izan da”. Mallesek, halaber, nabarmendu du sekulako emozioa sentitu duela “Jimmie Vaughani jaialdiko txapela jartzean eta Laura Chávez gitarristarekin berriz elkartzean”, zeina Vanessa Collierrekin batera aritu baita. Era berean, “jaialdia inguratzen duen talde bikainaren lana” nabarmendu du, eta gaineratu du hori gabe ezinezkoa izango litzatekeela “halako ikuskizun batez gozatzea”.

PUBLIKOA LILURATU DUEN PROGRAMAZIO EKLEKTIKOA

Ostiral arratsaldean, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak jaso zituen publikoaren lehen txaloak Areatzako agertokian. Bilboko boskoteak bluesa, soul-funka eta rocka uztartu zituen, eta Inés Goñi abeslariaren ahots bikainak distira egin zuen.

Ondoren, The Kings of Blues izar afroamerikar beteranoak txunditurik utzi zuten publikoa lehen akordeetatik. Ikuskizun horretan, bluesaz gainera, oso presente egon zen funkya ere, eta Vasti Jackson gitarristak, zeinak 2023ko edizioan ere bisitatu baitzuen jaialdia, ez zuen zalantzarik izan agertokia utzi eta jendearen artean jotzera jaisteko. Errezeta ezin hobea izan zen banda bikain horrekin dantzatzeko eta gozatzeko, kontuan izanik, gainera, B.B King, Albert King, Etta James, James Brown eta halako mitoekin batera arituak direla beren karreran zehar.

Hasierako saio horien ondotik, The Blackburn Brothers seikote kanadarrarekin amaitu zen lehenbiziko gaua. New Orleans aldeko bluesa, soula, funka eta reggaea ere oroitarazi zuen ikuskizunarekin, eta dantzan jarri zituzten Areatzako esparrura hurbildutako pertsonak. Haien estilo sofistikatuak, ahots-harmoniek eta haize-sekzio handiak markatu zuten aurreneko egunaren amaiera.

Larunbatean, Sweet Marta & The Blues Shakers talde katalanak eskaini zuen lehen emanaldia Areatzako kioskoan, eguerdi-partean. Oso kontzertu txalotua izan zen, eta Marta Suñé harmonizista eta abeslaria buru zuen taldeak blues, rock’n roll eta boogie woogie adarretako abestiak konbinatu zituen generoko klasikoen bertsioekin.

Jarraian, Al Dual gitarrista eta abeslari murtziarrak erakutsi zuen zergatik den estatuko rockabillyaren erreferentzia handienetako bat. Haize-sekzioa biltzen duen banda handi batekin, giroa maisutasunez berotu zuen, eta benetako rock’n’roll klasikoz osaturiko errepertorio bikain bat eskaini zuen, ia erabat berak sortua. Bi kantutan, gainera, luxuzko gonbidatu bat izan zuen alboan: Mingo Balaguer aho-soinuarekin.

Arratsaldean, lehiaketako une bizi eta hunkigarrienetako batzuk bizi izan ziren Areatzako agertokian. Lehenik eta behin, New Hampshireko Delanie Pickering blueswoman gaztearen emanaldia izan zen. Teklatuz, bateriaz eta kontrabaxuz osatutako laukote batekin, abeslari eta gitarristak Texas, Chicago eta New Orleanseko benetako blues giroa ekarri zuen, soiltasun eta naturaltasun handiz, eta publikoak txalo-zaparrada luzez saritu zuen. Bilbao Blues Festivalen, Pickeringek argi utzi zuen zergatik den blues amerikarraren errealitate gazte sendoenetako bat.

JIMMIE VAUGHAN, JAIALDIKO SARI BEREZIA

Ondoren, eguneko protagonista nagusiaren txanda izan zen: Jimmie Vaughan Texas aldeko bluesaren mitoak eskainitako kontzertua, zeinak sinpatia handia erakutsi baitzuen Carlos Malles lehiaketaren zuzendariak jaialdiko txapel berezia eman zionean. Vaughanen aurretik, sari hori bera eskuratu zuten Bob Stroger baxu-jotzaileak, Rick Estrin harmonizistak eta Kim Wilson abeslari eta harmonizistak —azken hori Jimmie Vaughanen taldekidea urte askoan, The Faboulous Thunderbirds talde mitikoan—.

Jimmie Vaughanek eta haren bandak emanaldia gogoangarria eskaini zuten jendez gainezka zegoen Areatzan. Texasko blues, country blues eta rock’n’roll ikuskizun peto-petoa eskaini zuen, kilate askokoa, eta izan zen bere anaia Stevie Ray Vaughani eginiko erreferentziarik ere: hala, Texas flood edo Six strings down abestiak eskaini zizkion 1990ean superizar bat zenean hegazkin-istripu batean hil zen anaiari. Jimmie Vaughanen dotoreziak eta talentuak oroitzapen ezabaezina utzi zuten Bilboko ikusleen artean, eta jendetza izugarria hurbildu zen jaialdiaren historiara igaroko den show bat ikustera.

Terrance Simien & Zydeco Experience taldeak amaitu zuen jaialdiaren bigarren eguna zydeco musikaz girotutako festa batekin. Genero horrek Louisiana frankofonoko kreol beltz eta arraza anitzekoen erroak ditu. Terrance Simien soinujole eta abeslari ospetsuak zeremonia-maisu gisa jardun zuen energia multikulturalez betetako ikuskizun batean; hala, reggae eta rock klasikoen bertsioak ere izan ziren, hala nola Bob Marleyren No woman no cry edo Bob Dylanen I shall be released.

Jaialdiaren azken eguna Delaney Pickering abeslari eta gitarra-jotzaile talentudunaren emanaldiarekin hasi zen goiz-partean, Areatzako kioskoan. Hain zuzen ere, beste kontzertu bat eman zuen bezperako arratsaldearen ostean, baina oraingoan errepertorio dantzagarriago bat eskaini zuen: Chicagoko boogie woogiea, rock’n rolla eta bluesa biltzen zituen koktel batekin. Publikoak txalo zaparrada luzeekin eskertu zuen.

Ondoren, Martin Burguez & His Rythm Combo seikote dotorea etorri zen Uruguai aldetik,eta rhythm & blues generoko klasiko erakargarriak interpretatu zituzten, baita abesti originalak eta 40ko eta 50eko hamarkadetako musika ere.

Arratsaldeko programazioa Vanessa Collier abeslari eta saxofoi-jotzaile texastarrak hasi zuen. Blues zirkuituko izar gazte horrek soul eta funk doinuez beteriko kontzertu ikusgarri bat eman zuen. Haren ahots indartsuak, saxofoi-solo biziek eta Laura Chávez kidearen gitarra-maisutasunak utzi zizkiguten jaialdiko unerik berezienetako batzuk.

Chicago Blues Summer Tour superbandak Chicago Blues Festivaleko onena ekarri zuen Bilbora. Mike Wheeler (gitarra eta ahotsa), Larry Williams (baxua), Cleo Cole (bateria), Jessee Lockridge (teklatuak), Russ Green (aho-soinua) eta Fay “Peaches” Staten (ahotsa) musikari ezagunek osatutako taldeak eskainitako emanaldia interpretazioko talentuz beteta etorri zen, eta blues eta soul erritmo kutsakorrez josita.

Eta laugarren edizioa amaitzeko, Bilbao Blues Festival jaialdiak swing, rok’n roll eta 50eko hamarkadako musika dantzagarrienaz gozaturiko festa bat eskaini zion publikoari: Ray Collins’ Hot Club taldeak “The Book of the Golden Age” azken albuma aurkeztu zien bertaratuei.

VOLOTEA BLUES CHALLENGE, KONTZERTU DIDAKTIKOAK ETA BOOGIE-WOOGIE ESKOLAK

SirJo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way talde kataluniarrak irabazi du Volotea Blues Challenge txapelketa, eta haiek ordezkatuko dute estatua European Blues Challenge 2026 jaialdian, Katowicen (Polonia).

Iazko finalean parte hartu zuen talde hori milandar batek eta mallorcar batek osatua da, eta txunditurik utzi zituzten epaimahaia eta publikoa, bai 60ko hamarkadako blues elektrikoaren eta R&Bren urrezko garaiko interpretazioengatik, bai musika-estiloarekin bat zetorren jarreragatik.

Ostiral goizean, Diablues ta Bluezifer bikoteak familia-ikuskizun bat eskaini zuen Guggenheim Bilbao Museoko auditoriumean. Oihan Vega aktore eta komunikatzailea eta Nagore Sanz kontrabaxu-jotzailea izan ziren hitzordu didaktiko horretako protagonistak, eta pozik utzi zituzten Bilboko pinakotekara hurbildu ziren ikusleak.

Eta, igande goizean, hainbeste esperotako boogie-woogie eskolek berriro ere dantzan jarri zituzten parte-hartzaileak, Portugaleteko Swing Dantza Eskolako irakasle Carlos Etxebarriak gidaturik. Ehunka lagun bildu ziren Areatzan pausoak ikasteko eta 50eko hamarkadako musikaren erritmoan dibertitzeko.

  • Ekitaldiak Texasko Jimmi Vaughan gitarrista ospetsua igoko du eszenatokira, Bilbao Blues Festival IV. Sariaren ‘txapela’ jasotzeko.

  • Jaialdian arituko diren gainerako artistak honako hauek dira: The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Terrance Simien & Zydeco Experience, Delanie Pickering, Vanessa Collier, Chicago Blues Summer Tour, Sweet Marta & The Blues Shakers, Al Dual, Martin Burguez & His Rhythm, Ray Collins’ Hot Club eta bertoko Mississippi Queen and The Wet Dogs.

  • Jaialdia guztiz doakoa da, eta kontzertuez gain estatuko Blues Challengeren finala ere hartuko du, uztailaren 24an, eta baita kontzertu pedagogikoak ere, Guggenheim Bilbao Museoan, uztailaren 25ean.

Orain arte inoiz eskaini gabeko kontzertuak, emanaldi esklusiboak eta aparteko giroa. Bilbo bluesaren nazioarteko hiriburu bihurtuko da aste honen amaieran, uztailaren 25etik 27ra, Bilbao Blues Festivalen eskutik. Genero horretako europar zirkuituko ekitaldi nagusietako baten laugarren edizio honen eszenatoki nagusia Areatza izango da, eta hamabi ikuskizun inguru eskainiko ditu, doako sarrerarekin.

Udalak bultzatuta eta Crazy Blues erakunde eragileak antolatuta, artisten kartel mardul eta garrantzitsu bat prestatu da, kontzertu esklusiboekin, bilatzen den helburua indartuz, alegia, Bilbo hiria maila goreneko gune bihurtzea bluesaren munduaren barruan. Kontxi Claver Bilboko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo zinegotziak azaldu duenez, “gure helburua zen udako eskaintza kulturala osatzea, programazio desberdin eta prestigiotsu batez, bluesa elementu nagusitzat hartuta; laugarren edizio honetan, esan dezakegu Bilbo estilo horren nazioarteko hiriburua izatera iritsi dela, europar zirkuituan bete-betean sartuz. Oso programazio garrantzitsua dugu, kalitatea eta kultura bilatzen dituen publiko fidel bat -ziur gaude horretaz- erakarriko duten nobedade eta sorpresekin”.

Ekitaldiaren izar handienetako bat Texasko Jimmie Vaughan gitarrista ospetsua izango da; izan ere, lau Grammy sarien irabazle hau gure Hirira iritsiko da Estatuko kontzertu bakarra eskaintzeko eta Bilbao Blues Festival IV. Saria jasotzeko. Larunbatean izango da, 20:45ean: “Zerbait bereizten badu jaialdi hau beste batzuen aldean da berton inoiz ere jo ez duten taldeak ekartzearen alde egin dugun apustua, bai artista finkatuak eta bai etorkizun oparoko artistak. Edizio bakoitzean bat egon da gutxienez, eta aurten batzuk izango ditugu: Blackburn Brothers, Terrance Simien… eta, gainera, Jimmie Vaughanek kontzertu esklusiboa eskainiko du, hamarkada batez baino gehiagoz estatuko ezein eszenatokitan aritu gabe egon ondoren. Halaber, harro gaude bertoko talentuaren balioa nabarmentzeagatik”, azpimarratu du ekitaldiaren zuzendari Carlos Mallesek.

Bilbao Blues Festivalek askoz ere musika on gehiago du bere egitarauan. Hala, publikoak izen handiko beste artista batzuez gozatu ahal izango du egun hauetan, hala nola The Kings of Blues (generoaren musikari historikoz osatutako superbanda), Blackburn Brothers kanadiarrak, etorkizun oparoko Delani Pickering iparramerikarrak, eta Terrance Simien beteranoa, zydecoren eta erritmo kreoleen nahaste bizi-biziarekin. Orobat, beste hauek ere izango ditugu gurekin: Vanessa Collier saxofonista, irrikaz espero dugun Chicago Blues Summer Tour, Martin Buerguez & His Rhythm Combo eta Ray Collin’s Hot Club. Sweet Marta & The Blues Shakers eta Al Dual, eta baita bertoko Mississippi Queen and The Wet Dogs ere, egitaraua osatuz.

KONTZERTUAK AREATZAN, OSTIRALEKO ARRATSALDETIK AURRERA

Hiru egun, bluesaren xarmari gutaz jabetzen uzteko. Uztailaren 25ean -ostirala-, 19:00etan, Areatza animatuko duen lehenengo taldea Mississippi Queen & The Wet Dogs izango da, hots, estatuko soul-funk estiloaren erreferentea den bertoko talde bat. Inés Goñi, Aitor Zorriketa, Mikel Núñez, Ander Alonso eta Jon Carranzak osatuta, taldeak abesti propioak nahasten ditu artista klasikoen eta gure garaikoen bertsioekin, hainbat estilo uztartuz: blues, soul, funk eta rocka. Euren debutetik sei urte igaro ondoren, euren bigarren lana plazaratu berri dute: “Phoenix”.

20:45ean, The Kings of Bluesen txanda izango da; talde horretan, ibilbide luze eta arrakastatsua duten bost artistek (Tony Coleman, Russell B. Jackson, Vasti Jackson,Kenny “Blue Boss” Wayne eta Waldo Weathers) euren talentua eta grina batu dituzte blues, funk eta groovetik elikatzen den voltaje handiko proiektu batean, zuzeneko emanaldi ikusgarriak segurtatzeko. Jaialdiaren lehenengo eguna Blackburn Brothersek itxiko dute, Estatuan emango duten kontzertu bakarrarekin. Funk, jazz eta soula, soinu bereizgarri eta eredugarri bat sortzeko, izen handiko musikarien eraginpean: BB King, Ray Charles, Eddie Harris, Miles Davis, James Brown eta Stevie Wonder.

Larunbatean, 12:30ean, Areatzako Kioskoak Sweet Marta & The Blues Shakers taldea hartuko du; 2013an sortua, Estatuko bluesaren eszenako harmonizista bakarra ospe handiko musikariz lagunduta agertuko da (Johnny Bigstone gitarrista, Little Jordi baxu-jotzailea eta Homero Tolosa bateria-jotzailea). Eta 14:00etan Al Dual,  rock and roll klasikoaren maisua den Alfonso José Martínez, 50eko eta 60ko hamarkadako amerikar musikaren soinuak fideltasunez kopiatzen dituena eta nazioarteko rockabillyaren eszenako artista prestigiotsuenen artean finkatu dena.

Arratsaldean, berriz, Areatzako eszenatokiak gaztetasuna eta esperientzia uztartuko ditu. 19.00etan, Delanie Pickering gitarrista eta abeslari gazteak bere Chicago eta Texasko jatorrizko bluesak eskainiko ditu, swing dosiekin eta New Orleanseko erritmoekin konbinatuta, eta beraren ostean Jimmie Vaughan izar handia (Oak Cliff, Texas, 1951) iritsiko da. Estatuan emango duen kontzertu bakarrean, berriz ere erakutsiko du zergatik den blues amerikarraren historiako gitarristarik onenetako bat, eta Billbao Blues Festival IV. Saria jasoko du. Eta, 22:30ean, Zydeko musikak amaiera bikaina emango dio egunari; berau Louisianako kreole beltzen eta arraza anitzekoen sustraizko genero tradizionala da; protagonista belaunaldi eta kultura anitzeko banda bat izango da; Terrance Simien & Zydeco Experience.

Bilbao Blues Festivalen azken eguneko goizean, Areatzako Kioskoak herritarrak gonbidatuko ditu berriro Boogie Woogie dantza-klaseetara etortzera, zita honetako klasiko bilakatu baita honezkero; Portugaleteko Swing Dantza Eskolako Carlos Etxeberriaren eskutik, klaseak 11:30ean hasiko dira. Ordubete geroago, Delanie Pickering arituko da berriro, eta beraren ostean, 14:00etan, Martin Burguez & His Rhythm Combok joko du, hots, Urugaiko seikote batek, oso ikuskizun zirraragarriak eskaintzen dituena rhythm & bluesaren klasikoak biziberrituz, abesti originalekin uztartuta, 40ko eta 50eko hamarkadetako musikaren ondare erakargarri batez.

Areatzako eszenatokian, 19:00etatik aurrera, Vanessa Collier, Chicago Summer Tour 2025 eta Ray Collins’ Hot Club. Collier, Texasko abeslari, saxofonista eta gitarrista, generoaren artista arrakastatsuenetako bat da munduko oraingo panoraman. Chicago Blues Summer Tour, berriz, Chicago Blues Festivalen aldetik gogo biziz espero genuen lehenengo urteko bira da, eta bertan Blues elektrikoaren hiriburuko zenbait musikari ospetsuk parte hartzen dute, hala nola Mike Wheeler, Larry Williams, Cleo Cole, Jesse Lockridge eta Russ Greenek, Faye “Peaches” Statenen ahotsarekin. Bilboko jaialdiaren laugarren edizio hau itxiko duen taldeari ere ez zaio izarrik falta: Ray Collins’ Hot Clubeko bederatzi birtuosoak, euren album berria aurkeztuz: “The Book of the Golden Age”. Swing, rock’n’roll eta country-aireak, 50eko hamarkadaren paisaia zeharkatzen duen bidaia musikal batean.

FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA GUGENNHEIM BILBAO MUSEOAN

Ostiral goizean, 11:00etan, eszenatokia Guggenheim Bilbao Museora aldatuko da, familientzako ikuskizun batez, Diablues ta Blezifer bikotearekin -bere partaideak Mikel Etxeberria (ahozko soinua, gitarra eta ahotsa) eta Asier Elorza (ahotsa, gitarra, dobro eta tronpeta) dira-; haiekin batera, Oihan Vega aktore eta komunikatzailea eta Nagore Sanz kontrabaxu-jotzailea ere arituko dira. Euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko den kontzertu hezigarri honek ordubeteko iraupena izango du. Bilbao Blues Festivalen gainerako jarduerak bezala, honetan ere sarrera doakoa da.

VOLOTEA BLUES CHALLENGEREN BIGARREN EDIZIOAREN FINALA

Jaialdiaren hasieraren bezperan, uztailaren 24an, Volotea Blues Challengeren finala egingo da, gure Hiriak bigarren urtez jarraian hartuko baitu. Izan ere, 19:30etik aurrera, Areatzako Kioskoak estatuko oraingo panoramako lau talde onenen emanaldiak hartuko ditu.

BigBlack Rhino (Girona), Jonás Molina Band (Madril), Marí Carbonell Blues Mood (Valentzia) eta Sirjo Cocchi & Balta Bordoy – The Blues Way (Bartzelona) Bilboko publikoaren aurrean lehiatuko dira European Blues Challengerako  -generoaren nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat- plaza bat lortzeko.

Nuria Mancebo (Nuri Thunder), Gerard Brugués (Pàkitsguitar), Gerard Cantero, Miquel Brugués eta Francesc Sotillos (Cheka) dira BigBlack Rhino, 2014an eratutako taldea. Bere lehenengo lana, “Come Back Home”, 2016an argitaratu zuen: musika beltza, soularen gozotasuna rockaren eta rhythm & bluesaren garraztasunarekin nahasten zuena. Haien estudioko hirugarren albuma, “Supralove”, iazkoa da.

Jonás Molinak, Madrilgo gitarrista eta abeslariak, erabaki zuen bere banda propioa sortzea, Madrilgo bluesaren zirkuituan hainbat urtez talde batzuekin jo ondoren. Horrela sortu zen Jonás Molina Band, abesti propioetan eta 50eko hamarkadako coverretan espezializatua, jump/west coast blues eta swing/boogie woogieekin nahastuta.

2024an Bartzelonako Blues Elkartearen X. Lehiaketan ‘blues nazional berriaren blues-talde onena’ bezala saritua, María Carbonell Blues Bandek gorazarre egiten dio iparramerikar musika beltzari, eta, gainera, berrasmatzera ausartu ere egiten da, generoaren, R&Baren eta soularen erreferente nagusiak omentzeko.

Eta 60ko hamarkadako blues elektrikoaren tradiziora eta R&Baren urrezko garaira daraman bidaia bat da The Blues Wayren proposamena, SirJo Cocchi (ahotsa eta pianoa) eta Balta Bordoyren (gitarra) proiektua. Estatuko Blues Challengeren aurreko edizioan ere izan ziren finalistak.

NAZIOARTEKO AITORTZA DUTEN ANTOLATZAILEAK

Jaialdia antolatzen duen erakunde eragileak, Crazy Bluesek, nazioarteko sari nagusiak irabazi ditu genero musikal honen bultzadari dagokionez: Eragile onenarentzako BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek 2019an Azore Uharteetan emanda, eta nazioarteko jaialdien antolaketa onenaren K.B.A. Saria (Keeping the Blues Alive), munduko aitortza gorena, Blues Foundationek 2015ean Memphisen emanda.

  • Bilbao BBK Livek 2025. urteko edizioa itxi berri du, eta datu positiboak eman ditu, bai kontzertuen kalitateagatik, bai berriz ere nazioarteko erreferente bihurtzeagatik, 100 artista baino gehiagoren parte-hartzearekin, bertaratutako publikoagatik eta eragin ekonomikoagatik.

  • Oraingoan, kalkulatzen da inpaktuaren kopurua 23,6 milioi eurotik gorakoa izango dela hirian, 115.000 ikus-entzule baino gehiago izango baititu.

Bilboko Udaleko eta Last Tour enpresa sustatzaileko lantaldeek lehenbiziko balantze bat egin dute uztailaren 10etik 12ra arteko 2025eko edizio honen itxieran erregistratutako datu garrantzitsuenekin. Aurten ere, Bilbao BBK Live erreferente kultural bihurtu da nazioartean. Ehun artistatik gora etorri dira kontzertuak eskaintzera, formatu ezberdin batean, Kobetamendiko naturaren eta hiriaren artean.

Kylie Minogue, Pulp, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka, Ca7riel y Paco Amoroso eta Kaytranada artistek –batzuk bakarrik aipatzearren– zuzenean jo dute aurtengoan 50 herrialde baino gehiagotako 115.000 lagunetik gora bildu dituen jaialdi honetan.

Kopuru handietan eta jatorriaren arabera, % 17 atzerritik dator, batez ere Erresuma Batutik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik. Beste % 42 bertoko publikoa da, hau da, Bilbokoa eta Euskadiko gainerako tokietakoa. Estatutik datozen pertsonen artean (% 41), jatorri ohikoenak Madrilgo Erkidegoa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Kantabria dira.

Adin-tartea zabaldu egin da, jaialdia adin guztietako ikus-entzuleentzat dela berretsiz.  Alde horretatik, nabarmentzekoa da publiko gazteenaren gorakada: orain % 43 dira 18 eta 30 urte bitartekoak (iaz % 28 izan ziren adin-tarte horretakoak); % 31k, berriz, 31 eta 40 urte artean dituzte; % 18k, 41 eta 50 urte artean, eta % 8k, 50 urtetik gora.

Besteak beste, adierazi behar da antolaketan 3.500 profesional inguruk parte hartu dutela logistika, hornidura, zerbitzu, argiztapen, soinu, ikus-entzunezko, segurtasun edo catering lanetan, eta Bilboko eta Bizkaiko hornitzaileei eman zaiela lehentasuna.

Inpaktu ekonomikoari dagokionez, lehen zifra gisa kalkulatzen da 23,6 milioi euro baino gehiago izango direla. Inpaktua bereziki ostalaritzan, merkataritzan eta ostatuetan nabarituko da.  Azken horiek berriz ere hotel-okupazioaren % 90 gainditu dute Jaialdiaren hiru egunetan.

Bilbao BBK Liveren beste bereizgarrietako bat jasangarritasunaren arloan izan duen bide progresiboa da, edizio bakoitzean ingurumen-inpaktua murriztu eta gizartean, kulturan eta ekonomian duen eragin positiboa biderkatu nahian. Aurten, BALORE espazioa sendotu da, hots, jaialdiak pertsonekin, lurraldearekin, aniztasunarekin eta planetarekin duen konpromisoa ikusarazten duen topagunea. Antolatzaileentzat, “entzun, ikasi eta hitz egin nahi da, musikak hizkuntza unibertsal gisa daukan ahalmen eraldatzailea aitortuz”.

Bai Bilboko Udalarentzat, bai Last Tour-en antolakuntzarentzat, lehentasunezko helburua jaialdiaren kalitatea hobetzen jarraitzea da, bai kontzertuen eta parte hartzen duten artisten aldetik, bai bertaratzen diren ikus-entzuleen gozamenaren aldetik. Azpimarratu behar da ez dela gorabeherarik erregistratu.

Bilbao BBK Live uztailean egiten da urtero, eta ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, estatuko eta nazioarteko musika-hitzordu aipagarrienetako bat. Dagoeneko edizio berria prestatzen ari dira, hogeigarrena, eta berezia izatea espero da.

SARE SOZIALAK:

  • Jaio zeneko ehungarren urteurrena bete den honetan, ‘Bilbao-Bilbao’ etapak Jesus Loroño omenduko du, La Vuelta 1957an irabazi zuen txirrindulari bizkaitarra, eta Sollube gaina gehituko zaio ibilbideari.

  • Etapak izango dituen 157,4 kilometroetan errepikatu egingo da 2023ko Frantziako Tourraren Gran Départ irteerako lehenengo etaparen ibilbidea; Bizkaiko 27 udalerritatik igaroko da, hala nola Larrabetzutik, Jesus Loroño omenduaren jaioterritik.

  • ‘Bilbao-Bilbao’ etapa 2025 La Vueltaren hamaikagarrena izango da: San Mames estadioaren ingurunetik abiatuko da irailaren 3an, arratsaldeko 13:30ean, eta Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian amaituko da 17:20tik aurrera.

  • Bilbok eta Bizkaiak hitzordu garrantzitsua izango dute beste behin txirrindularitza profesionalarekin, 2025 La Vueltaren 21 etapetako bat hartuko baitute, kirol-ekitaldi garrantzitsuak hartzeko apustuari dagokionez bi erakundeen artean dagoen sintoniaren erakusle.

Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak; Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak; eta Javier GuillenekLa Vueltako Zuzendari Nagusiak, gaur goizean aurkeztu dute ‘Bilbao-Bilbao’ etaparen ibilbide zehatza, hain zuzen ere, hirian eta lurraldean egingo dena irailaren 3an.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak jakinarazi dute, gainera, etapa honetan Jesus Loroño txirrindulari bizkaitarra omenduko dutela, bere jaiotegunaren (1925eko urtarrilak 10) ehungarren urteurrena  bete den honetan. Jesus Loroñok 1957an irabazi zuen ordu hartan Espainiako La Vuelta deiturikoa. Lasterketa hura Bilbo eta Gasteiz lotzen zituen etapa batekin hasi zen, eta Donostia eta Bilbo arteko 193 km-ko beste etapa batekin amaitu zen. Bere kirol-ibilbidean, Loroñok 65 garaipen lortu zituen profesional aritu zen hamasei denboraldietan.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bere hitzaldiaren hasieran, eskerrak eman dizkie Javier Guilléni eta Jesus Loroñoren senideei ekitaldian parte hartzeagatik, eta esan du espero duela irailaren 3an Bizkaia zeharkatuko duen etapa 1957ko Vueltako irabazleak izan zuen maila bera izatea. 2018an Oiz mendiaren izandako etapa eta 2023an Bilbon izandako Tourraren hasiera gogora ekarri ondoren, Etxanobek azpimarratu du Bizkaiak erakutsi duela lan egiteko eta antolatzeko gaitasuna duela, eta mundu-mailako ekitaldi onenak hartzeko apustua egiten jarraituko duela. Haietako bat izan da San Mamesen jokatutako Europa Leagueren 2025eko finala, zeina erabat arrakastatsua izan baitzen antolaketari dagokionez. Amaitzeko, Etxanobek adierazi du Bizkaiak ekitaldi handien aldeko apustua egiten jarraitzen duela, eta Vuelta halakoa dela. Esan duenez, aukera paregabea da bost kontinenteetako milioika ikuslek gure lurralde ikusgarria deskubritzen jarrai dezaten. Zaila da erakusleiho hobea eta inpaktu handiagokoa kontratatzea.

Bilboko Alkateak, Juan Mari AburtokLa Vueltako zuzendariari hamarkada honetan hirugarren aldiz eskerrak eman ostean, adierazi du mota honetako ekitaldiak oso garrantzitsuak direla, “ekimen kultural interesgarriak eta kalitatezkoak hartzeko egin dugun apustua osatzen dutelako. Horrelako ekitaldiek maila goreneko kirol-,. musika- eta kultura-ekitaldiak, foro sektorialak eta biltzar profesionalak antolatzeko eta hartzeko estatu-mailako eta nazioarteko eremuan kokatzen gaituzte”. Aburtok gogorarazi du, halaber, “Vuelta, Tourra, tokiko txirrindularitza-probak eta lurraldeko beste udalerri batzuekin partekatzen ditugunak, bai eta bidegorrien hedapena ere, bizikletaren alde egiten dugun apustuaren isla direla, bi zentzutan: batetik, bizikletak herritarren osasunari egiten dion ekarpenagatik eta, bestetik, Bilbon zale ugari dituen kirol-jarduera delako eta, oro har, euskal nortasunaren zeinua ere badelako”.

Javier Guillenek, La Vueltaren Zuzendari Nagusiak, zera nabarmendu du:  “Gure 90. urteurrena ospatzen dugun edizio historiko honetan, La Vueltarentzat hain garrantzitsua den Bilbo bezalako hiria ezin zen falta ibilbidean. San Mames edo Kale Nagusia bezalako eszenatoki ikonikoak Bizkaian egun ikusgarria izango den epizentroa izango dira. Zazpi mendaterekin, %100ean euskal etapa izango da, helmugatik bi paso izanik, munduko txirrindularitza zale onenetakoak hunkituz”.

Josu eta Idoia Loroño, Jesus Loroño omenduaren seme-alabak, aurkezpen-ekitaldian izan dira: “Loroño familia osoa, seme-alaba eta bilobak, oso pozik eta eskertuta gaude gure aitari omenaldia egingo diotelako bere jaiotegunaren mendeurrenean. Gure aita La Vueltako historiaren protagonista handienetako bat izan zen eta, urteek aurrera egin arren, haren lorpenak oraindik ere gogoan ditugu”, esan du hunkituta Josu Loroñok familiaren izenean.

157,4 KILOMETROTAN SOLLUBE IGO ETA LARRABETZUTIK IGARO

‘Bilbao-Bilbao’ etapa San Mames estadioaren ingurunetik abiatuko da 13:30ean. Lasterketa neutralizatuta aterako da Bilbotik, Euskalduna zubitik, Loiuraino, bertan kokatuko baita etaparen hasiera (13:51h), eta Mungiara joko du gero. 14:32ak aldera, txirrindulariak Bermeora iritsiko dira, aldez aurretik Sollube, 301 metroko desnibela duen hirugarren kategoriako mendatea igo ostean. Etapari Sollube gaineko igoera gehitu diote Jesus Loroñoren aldeko omenaldiaren parte izan dadin; izan ere, mendi horren gailurrean dago kokatuta txirrindulari ospetsuaren oroimenezko monumentua.

Irailaren 3an abiatuko den lasterketa Larrabetzuko Goikola baserriaren aurretik igaroko da 15:52ak aldera, txirrindulari ospetsua jaio zen lekutik.

Sollubez gain, mendate hauek zeharkatuko ditu etapak: Laukiz (183 metroko desnibela), Bizkaiko begiratokia (235 metroko desnibela), Morga (290 metroko desnibela), Elorritxueta (351 metroko desnibela duena eta bi aldiz igo beharko dutena) eta Pike Bidea (204 metroko desnibela).

Guztira 157,4 kilometro izango du hamaikagarren etapak. Ibilbide horretan Bizkaiko lurraldeko leku hauek zeharkatuko ditu: Arratzu, Basauri, Bilbao, Bermeo, Busturia, Derio, Erandio, Etxebarri, Forua, Galdakao, Gatika, Gernika-Lumo, Larrabetzu, Laukiz, Lezama, Loiu, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Sondika, Sukarrieta eta Zamudio. Ibilbide honetan errepikatu egingo da 2023ko Frantziako Tourraren Gran Départ irteerako lehenengo etapa, hain zuen ere Bilbon hasi zena.

Txirrindulariak Bizkaiko hiriburura iritsiko dira 17:20-17:41 inguruan: Euskalduna zubitik sartuko dira eta helmuga Kale Nagusian izango dute zain (Gregorio de la Revilla kalearen parean). Txirrindulariak hirira sartuko diren bigarren aldia izango da hori, izan ere, 16:29an helmugatik lehen aldiz igaroko direla espero da.

Hurrengo etapa, hamabigarrena, irailak 4an abiatuko da Laredotik.

LA VUELTAREN 90. URTEURRENA

2025 La Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra lehiatuko da. Piemonten abiatuko da, mendien magalean eta Alpeak atzean dituela, eta Italiako eskualde horrek hartuko ditu osorik aurtengo edizioaren lehen hiru etapak. Berezia izango da lasterketa prestigiotsuaren aurtengo edizioa, 90. urteurrena ospatuko baitu.

Bilbok dagoeneko arrakastaz hartu zuen 2022ko abuztuan La Vueltako bosgarren etaparen amaiera eta seigarren etaparen irteera San Mamesetik. Gainera, 2023ko uztailaren 1ean Bilbon ere hasitako Frantziako Tourraren 110. edizioaren itzalpean, Bilbok eta Bizkaiak sinergiak batu eta elkarrekin lan egin dute, 2025 La Vueltaren hamaikagarren etapa hartzeko, kirol-ekitaldi handiak hartzeko estrategiaren esparruan.

  • Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka, Ca7riel, Paco Amoroso eta, guztira, 100 artista baino gehiago arituko dira, zuzen-zuzenean, Bilbo nazioarteko kulturaren epizentroan kokatzen duen jaialdiaren aurtengo edizioan.

  • Bereziak kontzertuak doan eta guztiontzako modukoak izaten dira, eta aurten Raya Diplomática, Sanguijuelas del Guadiana, Sr. Chinarro, Grande Amore, Dano eta beste talde asko igoko dira hiriaren erdialdean kokatuko diren 4 agertokietara. Ordutegiei, garraioari eta eskumuturrekoak jasotzeari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke jada jaialdiaren webgunean.

  • Duela hainbat urtetatik hona ohikoa izaten ari denez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egiten dute eraso sexisten aurka, ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ kanpaina bultzatuta

Bilbao BBK Live jaialdian prest dago dena ostegun honetan 2025eko edizioari hasiera emateko, uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango baita aurten. 100 artista baino gehiago arituko dira hiriaren eta mendiaren tartean kokatutako agertokietan. Itzal handiko artisten zuzeneko kontzertuak ikusi eta entzun ahal izango ditugu zuzenean Kobetamendiko natura-inguruan, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Ca7riel y Paco Amoroso.

Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetan, esperientzia kolektiboa, ingurunearekiko konexioa eta irekitze artistikoa izango dira, berriro ere, proposamenaren ardatz nagusi, hiru egunez esperientzia sinestezina bizitzea bermatzeko osagai guzti-guztiak biltzen dituen nazioarteko jaialdia izanik.

BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN

Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunean, lehen aldiz etorriko da Kobetamendira Pulp taldea, britpoparen enblema. Jarraian, Kaytranadaren house eta R&B fusio sofistikatua izango dugu, baita autore garaikideen musikagintzan erreferente den Michael Kiwanuka ere. Egun berean, BICEP eta bere CHROMA (AV DJ set) ikus-entzunezko ikuskizunaz, eta Ca7riel y Paco Amoroso eta haien Papota EP probokatzaileaz gozatzeko aukera izango dugu. Eguna osatuko duten artistak izango dira Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, English Teacher, Cala Vento, pablopablo, Eider Saez, Wunderhouse, Hofe, Tatta & Denso eta Mirua. Gainera, Johnnie Walker agertokian GORRIA estreinatuko da Nítido Club, Manuka Honey eta Merca Bae-rekin, club globala nagusi izango den gauean.

Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren egunean emakumeen presentzia eta zuzeneko ahaztezinak nabarmenduko dira, RayeBad GyalAmaia eta Amyl & The Sniffers izanik protagonista. KNEECAP taldekoek rap borrokalaria eskainiko dute ikuspuntu politiko batetik, eta Polo & Pan eta Orbitalekin musika elektronikoa nagusituko da. Jessica PrattJalen NgondaObongjayar eta Sofie Royer musikariek intentsitatea eta edertasuna ekarriko dizkigute erregistro intimoagoetatik. RusowskyDAISY aurkeztuko du, eta Carlos Ares La Boca del Lobo diskoarekin etorriko da; urteko disko garrantzitsuenetako bi direla esan dezakegu. Julieta, Abhir, Baiuca, Sal del Coche eta Xsakara artistekin osatuko da ostirala eta, eguna bukatzeko, GORRIAn JUGO3000, Drummie, Kinara eta Nusar3000 arituko dira.

Jaialdiko azken egunean bi emakume handi izango ditugu: Bilbora lehen aldiz datorren Kylie MinogueTension II lanarekin, eta Nathy Peluso, zuzeneko emanaldi txundigarriarekin eta GRASA lan berriarekin. Måneskin taldearekin ibili ostean, Damiano David bakarlari gisa dator Funny Little Fears lehen diskoa aurkeztera. Sparks eta Hidrogenesse agertoki berean arituko dira pop performatiboari belaunaldiarteko omenaldia egiteko. Gorabeherak gaindituta, Carolina Durante gogotsu igoko dira taula gainera, eta Fat Dog eta Viva Belgrado taldeekin gitarra-doinuak izango dira nagusi. Azken eguneko kartela osatzeko, The Blessed Madonnaren itxiera inklusiboa, L’Impératriceren pop dotorea, Makaya McCravenen soinu-arakatzeak, Heartworms, Alice Phoebe Lou, Sidonie, Amateur, Malko eta Janus Lester aipatuko ditugu. GORRIAri dagokionez, EN1GMA, Fukcnormal, Mina Galán eta OLVIDO arituko dira azken gauean, askatasun elektroniko osoz.

BASOA. BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA

Kobetamendiren bihotzean, Basoak hasierako antolamendu zirkular ikonikoa berreskuratu du, beti izan den hori berriro izateko: rave bat natura betean. Soinuak, argiak eta espazioak bat egiten duten zentzumen-tenpluan elektronika peto-petoa izango da nagusi hiru egunez. Ostegunean, CaristaCC:DISCO!Fafi Abdel Nour eta Pépe arituko dira giroa berotzen, Tiga eta Cora Novoa aurrez aurre hasi baino lehen. Ostiralean, Octo OctaS-CandaloVerracoXamana Jones eta Special Secret Guest berezi-berezi bat izango ditugu, dantza-pista bidaia kolektibo bihurtuko duten beat hipnotikoekin. Larunbatean, Avalon Emersonek emango dio amaiera jaialdiari bere soinu hedakorrarekin, Basoan lehen aldiz arituko den Roman Flügelekin eta Pearson SoundJennifer Loveless eta Oma Totemen setekin batera.

LASAI. MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA

Intentsitateak konpasa markatzen duen jaialdi honetan, Lasai izango da, ostera ere, erritmoa baretu eta taupadak 100 BPMtik behera jaisteko gunea, musika lagun. Entzute aktiboa, pultsu patxadatsua eta presak alde batera uztera eramango gaituzten soinu-narratibak. Lehen egunean, OLIVIA jardungo da komisario-lanetan, bere ‘textapes’ horiekin, intimitatearen, sonoritatearen eta kolektibotasunaren arteko loturak arakatzen; eta egun berean arituko dira Ángel MolinaChica AcostaLamia Mari eta Verushka ere. Ostiralean, PopulousMattias El MansouriMoopieToni Bass eta Daniel Kelsan arduratuko dira beat egokien eta atmosfera aldakorren ibilbidea eskaintzeaz. Larunbatean, Vladimir Ivkovicen txanda izango da komisario-lanetan, eta Hugo SánchezMelina SerserPromising/Youngster (live) eta Azu Tiwaline aurkeztuko ditu.

AKELARRE: KANPINEKO SOINU-ERRITUALA

Asteazkenetik hasita, Arraiz mendian dagoen Bilbao BBK Live kanpalekua soinugune errepikaezin bihurtuko da Akelarreri esker. Aurten, GAZZI izanik komisario, lau egunez musika elektronikoa, pultsu hibridoak eta komunitatea uztartuko dira soinuaren inguruan. Ongietorri-festan Piolinda Marcela, Clock Poets eta GAZZI bera izango dira protagonista. Jaialdiak irauten duen bitartean, agertoki horretan askotariko artistak ikusteko eta entzuteko aukera izango da, hala nola Bibi, Buganvilia, Nina Emocional, Karne Kulture, Dulce, Niki Lauda, Manuel b2b Uve eta GAZZIk berak ere saio gehiago egingo ditu, kanpalekuko arratsaldeak ospakizun kolektibo izan daitezen Kobetamendira joan aurretik.

BEREZIAK: MUSIKA BILBOKO KALEETAN ZEHAR

Kreatibo Industriak fundazioaren eta Bilbao BBK Live jaialdiaren proiektua da Bereziak, eta 2011. urteaz geroztik, musikarekiko, kulturarekiko eta aniztasunarekiko konpromisoa berresten dabil, hiru egunez doako kontzertuak eskainita eta jaialdia hiriaren erdigunera eramanda. Uztailaren 10ean, osteguna, Raya Diplomática taldeak emango dio hasiera antzerki-kutsuko eta ironiaz beteriko punk-pop musikarekin. Ostiralean, Sr. Chinarroren pop malenkoniatsua, Puño Dragónen soinuzko iruditegia, La Plataren intentsitatea, Grande Amoreren lotsagabekeria eta Azuleja eta Danoren proposamen abangoardistak uztartuko dira egitarauan. Larunbatean, La Prohibida eta PUTOCHINOMARICÓNen queer diskurtsoak, Girl Ultraren R&B garaikidea, Lua de Santanaren mestizaje elektronikoa eta Ultraligera eta Sanguijuelas del Guadiana taldeen zuzenekoak izango dira protagonista. Askotariko proposamenak, doan, Bilbo agertoki urbano erraldoi bihur dadin.

ORDUTEGIAK, GARRAIOA eta ESKUMUTURREKOAK

Badakigu, jada, artisten ordutegiak zeintzuk izango diren eta agertokietan nola banatuko diren; jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke informazio guztia. Astelehenean eta asteartean (uztailak 7 eta 8) sarreraren ordez eskumuturrekoak jasotzeko aukera izango da, BBK Salan 11:00etatik 20:00etara bitarte. San Mamesen eta BEC!-en, ordutegia honako hau izango da: asteazkena, uztailaren 9tik hasi eta larunbata, uztailaren 12ra bitarte, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Jaialdiaren eremuan EZIN IZANGO DA sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu, eta jaialdiko autobusetan EZIN IZANGO DA sartu eskumuturrekorik gabe.

Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, autobus-zerbitzua egongo da aurten ere, aurrez erreserba eginda. Zerbitzu horrek bi abiapuntu izango ditu: Felipe Serrate kaletik –San Mames ondoan– eta, aurtengo berrikuntza gisa, baita BEC! etik ere, jaialdiko egun bakoitzean, 16:00etatik 22:00etara, 10 minutuan behin. Bidaiaren prezioa 3,5 € izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean.  Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu.

Gainera, autobusen anezka-zerbitzua ere izango da, doan, esparrura joan eta handik itzultzeko. Betiko lez, joanekoan busak BEC!-etik abiatuko dira, Barakaldon, Ansioko metro-geltokiaren ondoan –aparkatzeko 3.500 toki prestatuko dituzte–, baita San Mames ingurutik ere, Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, BAMI eraikinaren (Ogasuna-ETB) atzeko aldean.

Autobusak etenik gabe arituko dira lanean uztailaren 9ko (asteazkena) 12:00etatik uztailaren 13ko (igandea) 15:00ak arte; zerbitzuaren maiztasuna aldakorra izango da, eskaeraren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiko egun guztietan, 16:00etatik aurrera, Beyena fabrika zenaren inguruan geratuko dira autobusak eta, handik, oinez egin beharko ditu jendeak jaialdiaren eremura dauden 800 metroak.

Era berean, programatutako kontzertuak bukatutakoan anezka-zerbitzuko autobusak hartu ahal izango dira bueltarako. Beyena pareko geltokitik, hesitutako guneetan egon beharko da zain Basurtu-San Mamesera edo BECera doazen autobusak hartzeko.

Halaber, kanpistek ere autobusak izango dituzte kanpinera joateko, asteazkena uztailaren 9tik hasita, eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan, 24 orduz, bai kontzertu-eremura joateko, bai kanpinera itzultzeko. Kontzertuetan anezka-zerbitzu bat egongo da, jaialdiaren esparrua (hegoaldean) kanpinaren gunearekin lotzeko.

LOTURA SENDOA LURRALDEAREKIN ETA PERTSONEKIN

Bilbao BBK Live jaialdiak lotura sendoa du bere inguruarekin, hiriko ekosisteman modu jasangarrian txertatzen delako eta kultura Euskadiko hainbat puntutara eramaten duelako Herrian, Hirian, Bereziak edo Sirimiri ekimenei esker. Herritarrenganako konpromiso hori indartu egiten da, halaber, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, jaialdian proposamen eraldatzaileekin presente baitago.

Ahots Batuak – ODS 18 egitasmoaren barruan, Bilbao BBK Live jaialdiak Helburu Planet hartzen du, aniztasun kultural eta linguistikoaren inguruan parte-hartzea eta gogoeta sustatzeko gonbita egiten duen gune bat. Horrekin batera dator Helburu Soinuak, jaialdiko kanpinean egingo diren txalaparta eta euskal dantza tailerrekin; proposamen kolektibo honek sustraiak, aniztasuna eta hizkuntza biziek garapen benetan jasangarri batean duten rola aldarrikatzen ditu. Bestalde, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Gaztelagun Gazteentzako Alokairu Programak emantzipaziorako sarbidea errazten du, lehen etxebizitzaz amesten duten gazteei informazioa eta orientazioa eskainiz. Bi ekimen hauek —sinbolikotik praktikorako bidean— kultura eta lurraldeari lotutako sustraiak gizartea eraldatzeko benetako tresna izan daitezkeela berresten dute.

BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA

Bilbao BBK Live erreferente da jasangarritasunaren arloan, eta, edizioz edizio, ekitaldiak ingurumenean duen eragina murriztea eta gizartean, kulturan eta ekonomian duen eragin positiboa areagotzea ditu xede. Bilbao BBK Live jaialdian garapen jasangarria dugu hizpide, jasangarri izatea ez baita berez helburutzat hartu behar, baizik eta etengabeko lan iraunkortzat, aldea markatzeko eta benetako aldaketa lortzeko munduan jaialdia osatzen duten pertsona guztien bitartez (partnerak, publikoa, bezeroak, artistak, hornitzaileak, GKEak, gizarte zibila, ikastetxeak, sektore pribatua…). Zentzu horretan, honako neurri hauek abiarazi ditugu berrikuntzaren, sormenaren, horizontaltasunaren, baterako sorkuntzaren, gizarteratzearen eta parekidetasunaren ikuspegitik:

PLASTIKOA DESAGERRARAZTEA:

Esparruaren diseinua Kobetamendi mendiaren topografiara egokitzen jarraitzen dugu, paisaian integratzeko irizpideei jarraikiz, ahalik eta inpaktu txikiena izatearren bai ikuspegian, bai ingurumenean. Egitura eta apaingarriek ekonomia zirkularraren printzipioei jarraitzen diete, hala nola Nagusiaren eszenatokiko landare-estaldurak, iaz landatutakoa eta aurten berriz landatua.

BALORE ESPAZIOA

Azkenik, edizio honetan BALORE Espazioa finkatu da, jaialdia bera den horri, defendatzen duen horri eta bere ekosistemarekin partekatu nahi duen horri emanik balioa.

BALORE Espazioa Bilbao BBK Live jaialdiaren xedearen erreferentzia da; topagune bat, jaialdiak pertsonekin, lurraldearekin, aniztasunarekin eta planetarekin duen konpromisoaren erakusgarri. Entzutea, ikastea eta hitz egitea da helburua, hizkuntza unibertsala den aldetik, musikak duen botere eraldatzailea aitortuta.

Jaialdiaren konpromisoaren askotariko dimentsioak irudikatzen dituzten puntu garrantzitsuen inguruan egituratzen da. Puntu biziak dira, egiten ari dira eta entzuteko, hitz egiteko eta parte hartzeko jarrera irekia dute:

  • Puntu morea: edozein motatako indarkeria matxista edo sexistaren aurrean sentsibilizatzeko, informatzeko eta prebenitzeko gunea. Hemen adostasunaren eta errespetuaren kultura sustatzen da.
  • LGTBIQ+ puntua: aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna ikusgai jartzen dira. Jaialdi bat askatasun-espazio bat da, eta puntu honetan gogoratu eta babestu egiten dugu.
  • Irisgarritasuneko eta inklusioko puntua: dibertsitate funtzionala dutenentzako gailuen berri ematen da, eta urterik urte irisgarritasun fisikoan, zentzumenezkoan eta komunikatiboan hobetzen jarraitzeko proposamenak ere jasotzen ditugu.
  • Puntu berdea: jaialdiaren ingurumen-arloko ekintzei buruzko informazioa ematen da, hala nola hondakinen kudeaketa, zirkulartasuna, mugikortasun jasangarria, karbono-aztarna eta material birziklatuen erabilera.
  • Aliantzen eta kolaborazioen puntua: jaialdiak jasangarritasunarekin duen konpromisoa gauzatzea ahalbidetzen duten aliantzak ezagutarazten dira, unibertsitateekin, enpresekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin eragile anitzeko aliantzak egiten ditugunez.

JAIALDI SEGURU ETA PAREKIDEA, ERASO SEXISTARIK GABE

2017az geroztik, Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2025. urte honetako mezua ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ da, eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.

  • Esparrura lehenbailehen joatea gomendatzen dute, batik bat, kanpisten kasuan, jendea pixkanaka irits dadin eta, hartara, sartzeko ilaran denbora gutxiago egon behar izateaz gain, poltsa eta motxilen miaketak azkarrago egingo dituzte, behar izanez gero.

  •  Udalak laguntza eskatu die bertaratutako direnei, segurtasuneko langileen, udaltzainen eta ertzainen argibideak une oro bete ditzaten; izan ere, jaialdiko publikoaren segurtasuna bermatzeko dispositibo bateratu bat prestatu baitute.

  • Erreserbapeko autobus-zerbitzua bi tokitatik abiatuko da: Felipe Serrate kaletik –San Mames ondoan– eta BEC!-etik, eta erreserba jaialdiaren webgunearen bitartez egin daiteke. Autobusen doako anezka-zerbitzua ere egongo dira BEC!-etik eta Basurtuko Kaputxinoetatik, esparrura joateko zein handik itzultzeko. Eskumuturrekoa nahitaezkoa izango da autobus guztietan ibiltzeko.  

  •  Ia 50 laguneko talde bat jardungo da Kobetamendi inguruko garbiketa-lanetan eta hondakinak biltzen, eta hiriko beste eremu batzuetan ere indartuko da zerbitzua, hala nola San Mameseko zabalgunean, handik aterako baitira jaialdiak antolatutako autobusak.

Bilbo hiria prestatzen ari da, aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an ospatzeko. 100 artistak baino gehiagok hartuko dute parte ostera ere jendetsua izango den ekitaldian. Jendetza hori guztia behar bezala artatze aldera, Udalak eta jaialdiak hainbat sailen artean koordinatutako udal-operatibo bat planifikatu dute, segurtasuna, garraio publikoa, osasun-kontrola eta Kobetamendiko ingurunearen garbiketa bermatzeko.

SARRERA ALDATU ETA ESKUMUTURREKOA HARTZEA, DERRIGORREZKOA IGO BAINO LEHEN

Sarreraren truke jaialdiko eskumuturrekoa eskuratu behar da esparrura IGO BAINO LEHEN. Astelehenean eta asteartean (uztailak 7 eta 8) sarreraren ordez eskumuturrekoak jasotzeko aukera izango da, BBK Salan 11:00etatik 20:00etara bitarte. San Mamesen eta BEC!en, ordutegia honako hau izango da: asteazkena, uztailaren 9tik hasi eta larunbata, uztailaren 12ra bitarte, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Jaialdiaren eremuan EZIN IZANGO DA sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu, eta jaialdiko autobusetan EZIN IZANGO DA sartu eskumuturrekorik gabe.

KOBETAMENDIRA OINEZ IGOTZEA 

Kobetamendi Irteera ekimenak tinko dirau Bilbao BBK Live jaialdian. Jarduera horren bitartez, mugikortasun jasangarria sustatzen da, natura-ingurunearekiko lotura indartu, eta esperientzia kolektibo bat sustatzen da jaialdian zehar.

2,5 kilometroko ibilbidea da, San Mameseko zabalgunetik hasi eta jaialdiaren barruko BALORE espazioraino, eta gutxi gorabehera ordu-erdian egiten da, txaranga batek animatuta. Ekimenaren helburua jaialdiaren karbono-aztarna murriztea da eta, aldi berean, publiko guztiaren partaidetza eta sentsibilizazioa aktibatzea, jai giroko esperientzia kontziente bat eskainita; izan ere, publikoaren inplikazioa saritzen da, baita arreta hurbila eta pertsonalizatua eskaini ere.

KOBETAMENDIRAKO SARBIDEAK

Trafikoan aldaketa eta mozketa nagusiak jaialdiko esparruaren inguruan izango dira, Kobetamendin. Zehazki, Kobetabidean trafikoa itxita egongo da Basurtu-Kastrexana errepideko bidegurutzetik, eta sarbidea Mintegitxueta auzotik, Masustegitik eta Altamiratik izango da.

Ibilgailu pribatuen kasuan, lehen murrizketak uztailaren 9an ezarriko dira, asteazkenean, 11:00etatik aurrera, eta igandera arte egongo dira indarrean, egun horretan itzuliko baita auzoa normaltasunera, pixkanaka.

Segurtasuna dela-eta, Udaltzaingoak ordutegi horiek aldatu ahal izango ditu, jende kopuruaren arabera. Era berean, baimendutako ibilgailuek, garraiobide publikoek eta auzokideek soilik izango dute pasatzeko baimena, betiere behar bezala egiaztatuta egonez gero.

Gogoan izan erabat debekatuta dagoela ibilgailu pribatuekin sartzea, bai kontzertu-eremuetara, bai kanpinera, eta jaialdira bertaratzen direnek, oinez iristeko aukeraz gain, antolakuntzak prestatutako garraiobideak baliatu ahal izango dituztela, autobusen anezka-zerbitzuaren bitartez (“Kobetamendi anezka” zerbitzua).

Autobusa erreserbatzea
Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, autobus-zerbitzua egongo da aurten ere, aurrez erreserba eginda. Zerbitzu horrek bi abiapuntu izango ditu: Felipe Serrate kaletik –San Mames ondoan– eta, aurtengo berrikuntza gisa, baita BEC! etik ere, jaialdiko egun bakoitzean, 16:00etatik 22:00etara, 10 minutuan behin. Bidaiaren prezioa 3,5 € izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu.

Autobusak doan
Gainera, autobusen anezka-zerbitzua ere izango da, doan, esparrura joan eta handik itzultzeko. Betiko lez, joanekoan busak BEC!-etik abiatuko dira, Barakaldon, Ansioko metro-geltokiaren ondoan –aparkatzeko 3.500 toki prestatuko dituzte–, baita San Mames ingurutik ere, Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, BAMI eraikinaren (Ogasuna-ETB) atzeko aldean.
Autobusak etenik gabe arituko dira lanean uztailaren 9ko (asteazkena) 12:00etatik uztailaren 13ko (igandea) 15:00ak arte; zerbitzuaren maiztasuna aldakorra izango da, eskaeraren eta aurreikusitako beharren arabera.
Jaialdiko egun guztietan, 16:00etatik aurrera, Beyena fabrika zenaren inguruan geratuko dira autobusak eta, handik, oinez egin beharko ditu jendeak jaialdiaren eremura dauden 800 metroak.
Era berean, programatutako kontzertuak bukatutakoan anezka-zerbitzuko autobusak hartu ahal izango dira bueltarako. Beyena pareko geltokitik, hesitutako guneetan egon beharko da zain Basurtu-San Mamesera edo BECera doazen autobusak hartzeko. Halaber, kanpistek ere autobusak izango dituzte kanpinera joateko, asteazkena uztailaren 9tik hasita, eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan, 24 orduz, bai kontzertu-eremura joateko, bai kanpinera itzultzeko. Kontzertuetan anezka-zerbitzu bat egongo da, jaialdiaren esparrua (hegoaldean) kanpinaren gunearekin lotzeko.

Taxiak eta gidaridun garraio-ibilgailuak (VTC)
08:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera, taxiak eta gidaridun garraio-ibilgailuak esparruko sarreraren ingururaino hurbildu ahal izango dira, bidaiariak uztera. Ordu horretatik aurrera, jaialdiaren esparrura taxiz eta VTCz iristen direnak Beyena lantegi zaharraren inguruan geratuko dira.

MUGIKORTASUN URRIKO PERTSONAK

Antolatzaileek mugikortasun urriko pertsonentzako jarritako anezka-zerbitzuak ez du etenik izango 17:00etatik 07:00etara bitarte, San Mamesetik esparruko sarrerara, jaialdiko egun guztietan. Esparruaren barruan, MUPentzako eremuak egongo dira, eta soilik MUPentzat gordetako espazioa ere egingo da, laguntzaile espezializatu eta guzti.

KANPINA ETA AGERTOKIAK ‘CASHLESS’ JAIALDI BATEAN

Esparrutik 3 kilometrotara dago Bilbao BBK Live jaialdiko kanpalekua, Bilboko aisialdirako berdegune handienetako batean, oinarrizko zerbitzu guztiekin, hala nola ura, dutxak, komunak –ispiluak eta entxufeak ere izango dira–, armairuak eta jakien gunea. Kanpina asteazkenean irekiko da, hilak 9, 12:00etan, eta igandean, hilak 13, itxiko da, 15:00etan.

Bilboko Udalak gogorarazi duenez, horretarako prestatutako eremuan soilik jarri ahal izango dira kanpinak, eta kontzertuen gunetik kanpalekura oinez joaten ez diren kanpinzaleei eskatu die doako autobus-zerbitzua erabil dezaten, batez ere, gauez, zerbitzua 24 orduz egongo baita martxan. Era berean, gogoan izan ezin dela surik egin, segurtasuna dela-eta.

Bilbao BBK Live jaialdiko kontzertuak martxan jartzeko beharrezkoak diren ibilgailuak eta bestelako ekipamenduak hartzeko helburuarekin, Kobetamendiko udal autokarabanentzako gunea itxita egongo da.

Jaialdiko esparrua 17:00etan zabalduko da egunero, eta sei agertokitan banatuko da Bilbao BBK Live 2025eko musika guztia, Kobetamendin.

Bilbao BBK Live jaialdia erabat ‘cashless’ izango da, hau da, eskudirurik gabe funtzionatuko du. Jaialdiko ordainketa guztiak (merchandisinga, janaria eta edaria) eskumuturra biratuta egin ahal izango dira, eskumuturreko adimendunetan txertatutako teknologiari esker; jaialdira datorren pertsona bakoitzak bere eskumuturrekoa jasoko du sarrera balidatzen duenean eta, sartzeko aukera emateaz gain, ordainketa-sistema segurua ere bermatuko dio eskumuturrekoak.

Eskumuturrekoa online kargatu daiteke, webgunearen bitartez edo fisikoki, eskudirutan edo txartelarekin ordainduta, Kobetamendiko esparruan jarriko diren kargatzeko puntuetan. Zenbateko saldoa geratzen den jakiteko, jaialdiko edozein karga-puntutan edo kobratzeko gailutan egin ahal izango da kontsulta.

Sobera geratzen den zenbatekoa automatikoki itzuliko zaie eskumuturrekoa online kargatu dutenei, inolako kosturik gabe eta transferentzia egiteko gutxieneko zenbatekorik gabe. Dirua jaialdiko karga-postuetan sartzen dutenek, berriz, uztailaren 16tik aurrera (asteartea) eskatu ahal izango dute soberako diru horren itzulketa, jaialdiaren webgunean jakinaraziko den atariaren bitartez, inolako kosturik gabe eta transferentzia egiteko gutxieneko zenbatekorik gabe.

Bilbao BBK Live jaialdiko kontzertuak martxan jartzeko beharrezkoak diren ibilgailuak eta gainerako tresnak kokatzeko asmoz, Kobetamendin dagoen autokarabanentzako udal harrera-gunea itxita egongo da.

SEGURTASUNA

Ibilgailu pribatuen kasuan, lehen murrizketak uztailaren 9an ezarriko dira, asteazkenean, 10:30etik aurrera, eta igandea 13ra arte egongo dira indarrean, 15:00ak arte.

Segurtasuna dela-eta, Udaltzaingoak ordutegi horiek aldatu ahal izango ditu, jende kopuruaren arabera. Era berean, baimendutako ibilgailuek, garraiobide publikoek eta auzokideek soilik izango dute pasatzeko baimena, betiere behar bezala egiaztatuta egonez gero.

Gogoan izan erabat debekatuta dagoela ibilgailu pribatuekin sartzea, bai kontzertu-eremuetara, bai kanpinera, eta jaialdira bertaratzen direnek oinez iritsi beharko dutela, edo antolakuntzak prestatutako garraiobideak baliatu ahal izango dituzte, autobusen anezka-zerbitzuaren bitartez (“Kobetamendi anezka” zerbitzua).

Edizio honetan, jaialdiaren segurtasuna indartuko da ostera ere, eta Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Bilbao BBK Live jaialdiko segurtasun-langileak koordinatzen dituen dispositibo berezi bat antolatu da, bertaratzen direnen ongizatea bermatzeko, bai jaialdiko esparruaren barruan, bai inguruan.

Udaltzainek esparruko sarbideak eta sarrera zaindu eta kontrolatuko dituzte, deliturik eta istilurik egon ez dadin, eta iruzurrezko salmentei eta bide-segurtasunari bereziki erreparatuko diete.

Salaketak jartzeko eta atestatuak egin ahal izateko, poliziaren arreta-zerbitzua egongo da Udaltzaingoaren bulegoetan, Basurtu/Errekaldeko Auzo Ikuskaritzan (Tellagorri kalea 3), 22:30etik 07:30era.

Bilboko Udaletik gogorarazi dute, halaber, eremura lehenbailehen joatea komeni dela, batik bat, kanpisten kasuan, jendea pixkanaka irits dadin eta, hartara, sartzeko ilaran denbora gutxiago egon behar izateaz gain, poltsa eta motxilen miaketak azkarrago egingo dituzte, egin behar izanez gero.

Era berean, Udalak publikoaren kolaborazio ahalik eta handiena ere eskatu du, une oro bete ditzan ekitaldiko segurtasun-langileen, udaltzainen eta ertzainen argibideak.

Suhiltzaileen Zerbitzuak, bestalde, sei lagunez (karguduna eta bost suhiltzaile) osatutako taldea izango du prest kontzertuen ordutegian, egunero, autoponpa astun batekin eta 4×4 ibilgailu arin batekin.

Era berean, jaialdiaren aurreko muntaketa-egunetan hasita, goizero, gune eta puntu arriskutsuak miatuko dira, baita urez hornitzeko puntuak, sarbideak eta abar ere.

KOORDINAZIO-ZENTROA, POSTU MEDIKOA ETA ANBULANTZIAK

Bai jaialdiaren barruan, bai inguruko eremuetan erantzun egokia ziurtatu ahal izateko, Jaialdian Segurtasuna Koordinatzeko Zentro bat antolatu da; segurtasun-langileak, udaltzainak, ertzainak, suhiltzaileak eta osasun-langileak egongo dira bertan. Autokarabana-aparkalekutik gertu kokatuko da, eta kontzertuen esparruaren barruan postu mediko bat jarriko da, bi gunetan banatuta: laguntza medikoa eta eboluzio-gela.

Kontzertuek irauten duten bitartean, anbulantziak esparruko eremu guztietan egongo dira: agertoki nagusietan, atseden hartzeko eremuaren inguruan eta postu medikoan, eta horietako bat 24 orduz egongo da martxan. Suhiltzaileen kamioi bat edozein larrialditarako prest egongo da, beharrezkoak diren gailu eta suhiltzaile guztiekin.

Kanpalekuan, halaber, segurtasuneko eta osasun-laguntzako kideak egongo dira 24 orduz.

GARBIKETA ETA HONDAKIN-BILKETA

Uztailaren 10ean, 11n eta 12an, Bilbao BBK Live 2025 jaialdiak irauten duen bitartean, garbiketa-lanak eta hondakin-bilketak egingo dira esparru osoan, baita Altamira eta Lezeagatik esparrura sartzeko jende gehien ibiltzen den guneetan ere; goizeko 07:00-08:00 inguruan hasi eta 15:00ak arte jardungo dira lan horietan, batez beste, 47 langile, egunero, 21 ibilgailurekin: kamioiak, erratz-makinak, hidrogarbigailuak eta ura botatzeko makinak.

Ingurua ahalik eta garbien izate atera, 555 edukiontzi jarriko dira guztira: 1.100 litroko edukiontziak, kuboak eta igluak; baita 6 metro kubikoko 6 erretilu ere, hondakinak gaika bildu ahal izateko.

Garbiketako lantaldeak egunero hainbat bilketa egingo ditu kanpalekuan, kontzertuen aurretik eta ondoren, eta eguneko 24 orduetan errepaso sistematikoak egingo dira sarrera nagusian eta inguruetan, kanpalekuko gune komunetan eta jendea ibiltzen den tokietan, hala nola autobus-geltokietan, bai kontzertuetara iristeko gunean, bai jaialdira datozen autobusen abiapuntuetan, hau da, batez ere San Mames inguruan.

‘Basoa ‘eta‘ Lasai’ agertokietan, garbiketa lanak erabat eskuz egingo dira, zuhaitz asko daudelako.

Ura botatzeko makinak erabiliko dira eremu osoa bustitzeko eta, hartara, garbitzean ez da hainbeste hauts harrotuko, garbiketa-lanetan ari diren beste kolektibo batzuei eragozpenik ez sortzearren.

Gainera, kontzertuak diren egunetan, garbiketa-dispositibo berezi bat egongo da Altamira auzo osoan, jaialdiko esparrura oinez igotzen eta jaisten direnen arrastorik sumatu ez dadin. Jaialdia amaitutakoan, garbiketa sakona egingo da Kobeta parkean, herritarrek erabiltzeko moduan utzi arte.

OSASUN-KONTROLA

Osasun-kontrola muntaketa-lanei ekin aurreko ebaluazioarekin hasi da, Osasun eta Kontsumo Arloaren eskutik; izan ere, Osasun Memoriak aztertu dituzte eta, behar izanez gero, zuzenketak proposatu. Era berean, zenbat komun eta ur-iturri dauden ere ebaluatzen dira, aurreikusitako jende kopuruaren arabera, egoera onean egon daitezen.

Horrela, bada, inaugurazioaren aurreko egunean, azpiegitura guztia muntatuta dagoela, Osasun eta Kontsumo Arloko teknikarien hiru ikuskapen-taldek lehen ikuskapena egiten dute; funtsean, elikagaiak eta edariak saltzen dituzten establezimendu guztiek ur-puntuak, material egokiak, behar adinako edukiera duten hotz-aparatuak, manipulazio-guneak eta abar badituztela egiaztatzen da, eta komunen kopurua eta aldizkako garbiketa-protokoloa egokiak direla. Jendeari, oro har, produktuak saltzeko establezimenduak, VIP guneetan dauden salmenta-puntuak, eta langile eta artistentzako jantokiak ere ikuskatzen dira.

Inaugurazioaren egunean berean, goizean beste ikuskapen bat egiten da, eskainiko diren elikagai eta edari guztiak egiaztatzeko: jatorriak, iraungitze-datak, freskotasuna, kontserbazioa eta abar. Gerora, beste ikuskapen bat, gutxienez, egiten da.

Gainera, nabarmendu behar da kanpalekua ere ikuskatu eta kontrolatuko dela.

Jaialdiaren antolatzaileek profesional higieniko-sanitarioen lantalde bat prestatu dute, elikagaien segurtasuneko operatiba egokia dela ziurtatzeko.

BILBAO BBK LIVE
2025eko uztailak 10, 11, 12 / Kobetamendi, Bilbo

ORDUTEGIAK

OSTEGUNA 10

Bereziak. BBK Sala
13:00 RAYA DIPLOMÁTICA

KOBETAMENDI. Nagusia agertokia
18:25 PABLOPABLO
20:25 JAPANESE BREAKFAST
22:50 PULP
01:45 KAYTRANADA
KOBETAMENDI. San Miguel agertokia
17:45 MIRUA
19:15 WUNDERHORSE
21:30 MICHAEL KIWANUKA
00:40 CA7RIEL & PACO AMOROSO
03:00 BICEP present CHROMA (AV DJ set)

KOBETAMENDI. Johnnie Walker agertokia
17:30 EIDER SAEZ
19:20 TATTA & DENSO
21:45 ENGLISH TEACHER
00:45 HOFE
03:30 NÍTIDO CLUB: MANUKA HONEY + MERCA BAE

KOBETAMENDI. Repsol agertokia
18:25 HINDS
20:30 MARIA ARNAL
23:15 JUDELINE
02:00 CALA VENTO

KOBETAMENDI. Basoa
17:00 PÉPE
19:30 FAFI ABDEL NOUR
22:00 CC:DISCO!
00:30 CARISTA
03:00 TIGA b2b CORA NOVOA

KOBETAMENDI. Lasai
OLIVIA PRESENTA ‘TEXTAPES’
19:00 LAMIA MARI
21:00 CHICA ACOSTA
23:00 OLIVIA
01:00 ÁNGEL MOLINA
03:00 VERUSHKA

OSTIRALA 11

Bereziak. San Miguel Areatza
12:30 PUÑO DRAGÓN
14:00 SR. CHINARRO

Johnnie Walker Albiako lorategiak
13:15 GRANDE AMORE
14:45 LA PLATA

Vueling Isozaki dorreak
14:00 AZULEJA
15:30 DANO

KOBETAMENDI. Nagusia agertokia
17:30 XSAKARA
19:05 JESSICA PRATT
20:55 AMYL AND THE SNIFFERS
23:20 RAYE
01:40 BAD GYAL

KOBETAMENDI. San Miguel agertokia
18:15 JULIETA
20:00 KNEECAP
22:00 AMAIA
00:35 POLO & PAN
03:00 ORBITAL

KOBETAMENDI. Johnnie Walker agertokia
18:20 SAL DEL COCHE
20:00 SOFIE ROYER
22:15 OBONGJAYAR
00:35 ABHIR
03:00 JUGO3000: DRUMMIE + KINARA + NUSAR3000

KOBETAMENDI. Repsol agertokia
19:00 CARLOS ARES
21:00 JALEN GNONDA
23:30 RUSOWSKY
01:45 BAIUCA

KOBETAMENDI. Basoa
17:00 XAMANA JONES
19:30 S-CANDALO
22:00 VERRACO
01:00 OCTO OCTA
04:00 SPECIAL SECRET GUEST

KOBETAMENDI. Lasai
19:00 DANIEL KELSAN
21:00 MOOPIE
23:00 TONI BASS
01:00 POPULOUS
03:00 MATTIAS EL MANSOURI

LARUNBATA 12

Bereziak. San Miguel Areatza
12:30 SANGUIJUELAS DEL GUADIANA
14:00 ULTRALIGERA

Johnnie Walker Albiako lorategiak
13:15 LA PROHIBIDA
14:45 PUTOCHINOMARICÓN

Vueling Isozaki dorreak
14:00 LUA DE SANTANA
15:30 GIRL ULTRA

KOBETAMENDI. Nagusia agertokia
18:25 JANUS LESTER
20:15 CAROLINA DURANTE
22:35 KYLIE MINOGUE
01:40 DAMIANO DAVID

KOBETAMENDI. San Miguel agertokia
17:40 AMATEUR
19:20 ALICE PHOEBE LOU
21:20 L’IMPÉRATRICE
00:15 NATHY PELUSO
02:30 THE BLESSED MADONNA presents WE STILL BELIEVE

KOBETAMENDI. Johnnie Walker agertokia
17:30 MALKO
19:20 VIVA BELGRADO
21:30 HEARTWORMS
00:30 FAT DOG
03:00 EN1GMA: FUKCNORMAL + MINA GALÁN + OLVIDO

KOBETAMENDI. Repsol agertokia
18:30 HIDROGENESSE “ASÍ SE BAILA EL SIGLO XX”
20:30 SPARKS
23:20 MAKAYA McCRAVEN
01:45 SIDONIE

KOBETAMENDI. Basoa
17:00 OMA TOTEM
19:30 JENNIFER LOVELESS
22:00 PEARSON SOUND
01:00 ROMAN FLÜGEL
04:00 AVALON EMERSON

KOBETAMENDI. Lasai. Curated by Vladimir Ivkovic
19:00 VLADIMIR IVKOVIC
22:00 HUGO SANCHEZ
00:00 PROMISING / YOUNGSTER (LIVE)
01:00 MELINA SERSER
03:00 AZU TIWALINE