• Bilboko Udalak antolatutako jaialdia apirilaren 16tik 19ra egingo da, eta ehundik gora jarduera izango ditu, gehienak doakoak, Aste Santuan uriaren berezko kultur jarduerarekin bat eginez eta Areatza erdigune izanik.
  • Korrontzi euskal folk musika talde ezagunaren eta OrekaTx boskotearen kontzertuek eta Oreka taldearen dantzaldiak Areatzako Kioskoan gozatzeko aukera emango dute eguen, bariku eta zapatuan, 20:30etatik aurrera. Umeentzako antzerki, musika, jolas eta dinamika parte-hartzaileen topagunea izango da Zabalgune Eraikina. Horrez gain, euskal pilotako tailer eta erakustaldiez gozatzeko aukera ere izango dute Esperanza Frontoian.

Bilboko Udalak gaur aurkeztu du Bilbao Basque Fest 2025en programa. Aurten apirilaren 16tik 19ra bitartean egingo da jaialdia, eta Aste Santuan euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko aukera emango du. Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak egitarau oparoa izango du lau egunez, eta ehun jarduera baino gehiago izango dira, sei gai-multzorekin lotuta: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

112 jarduera, gehienak doakoak, hogei bat gunetan egingo dira eta pertsona guztientzat dira, uriaren kultura-eskaintzarekin bat egiteko, bilbotarrek eta egun horietan uria bisitatzen dutenek esperientzia ahaztezina bizi dezaten euskal kulturaren bitartez.

Eguneroko programaren xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz, programa hori zabaltzeko euskarri berri bat estreinatu zen iaz, jasangarriagoa eta egungo joera digitalekin bat datorrena, eta edizio honetan ere mantenduko da: QR kode bat duten 15.000 txapa banatuko dira, eguneratutako informazio guztia eta jaialdiaren eguneroko agenda zuzenean eskuratu ahal izateko. Bilbao Bizkaiako turismo-bulegoek programa inprimatuta ere izango dute.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Zinegotziak jaialdiaren aurkezpenean azaldu duenez, “jendeak jarduera bakoitzaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu, eta Bilbao Basque Fest-ekin euskal kulturaz blaitzea, Bilboko Aste Santuari balio handia ematen baitio. Jaialdi honek, euskal kulturaren aberastasuna goraipatzeaz gain, Bilbori bultzada emango dio eremu askotan udan: kaleak, saltokiak eta tabernak bizi-bizi betetzen ditu, eta bisitariak zein urian geratzen diren bilbotarrak erakartzen ditu. 150 artista, 25 enpresa, 112 langile produkzioan eta exekuzioan, kirolarekin lotutako 18 jarduera, 28 musika-, dantza- eta antzerki-ikuskizun… horiek dira Bilbao Basque Fest-ek uriko sektore eta eragile askotan eragina duen proiektu estrategikoa den aldetik duen arrakasta berresten duten zifretako batzuk”.

GUSTU GUZTIETARAKO MUSIKA

Agus Barandiaran buru duen Korrontzi euskal folk musika talde ezagunak hasiko ditu emanaldiak eguenean, apirilaren 17an, 20:30ean, Areatzako Kioskoan. Aurten Areatza benetako erdigune musikal bilakatuko da, eta trikitia eta dantza tradizionalak uztartuko ditu. Hurrengo egunean, ordu eta leku berean, OrekaTx boskoteak Koklea ikuskizuna emango du, txalaparta material organikoekin (egurra, harria, banbua eta baita izotza ere) uztartzen duena. Apirilaren 19an, larunbatean, Oreka taldearen dantzaldia izango da (Oxabi, Garilak 26 eta Urrats taldeetako zortzi musikarik osatutako taldea) arratsalde-gaua girotzeko, Areatzako kioskoan 20:30etatik aurrera.

Bilbao Basque Fest 2025 jaialdian genero guztientzako lekua dago, eta aurtengo musika-kartelak zaletasun guztietarako aukerak ematen ditu. Aipatutako taldeen aldeko apustua egiteaz gain, jaialdiak proposamen originalak eramango ditu eszenatokira, hala nola, Alex Lopez buru duen Sensei Music Ensemble proiektua, Iñaki Plaza Band, Bilboko Udal Txistulari Taldea eta Iñaki Palacios txistularia. Guztiak Azkuna Zentroan izango dira, eta euskal folklorearen eta soinu garaikideen erreferentzia musikala izango da.

Aipagarria da Amaia Barrenak eta Txitxok Berreginen Museoan emango duten kontzertu poetikoa. Horrez gain, ezin dira alde batera utzi lau hamarkada baino gehiagoko historia duen Fanfarre Sama Sikuren jai-soinu kementsuak. Eguerdian kalejira alaiekin Diputazio eta Ledesma kaleak beteko dituzte.

Kafe Antzokia Basque Fest Rock City zikloaren egoitza izango da berriz ere, eta euskal eszenako talderik onenen emanaldiak izango dira, egunero, 22:00etatik aurrera: Arnau & The Honky Tonk, Losers, Moonshine Wagon, Micky & The Buzz, Solomillo Wellington, The Inciters, The Cherry Boppers, Nat Simons eta Las Furias.

Gauean zehar, jaialdiak bere kontzertu-proposamena Azkena Aretora eramango du euskal rock-aren bi artistarekin: gizartean oinarritutako abestiak izango dira ostiral gaueko protagonistak, Itsaso Gutiérrez Retolaza buru duen ON musika-proiektuarenak. Hurrengo egunean, Clara Corral bilbotarra igoko da oholtzara, autoezagutza esploratzen duten bere hitz introspektiboak partekatzera.

Aurtengo berrikuntza izango da Jazzon Aretoak bat egingo duela Bilbao Basque Fest 2025eko musika-agertokiekin. Nerea Arrieta pianojole eta abeslari bilbotarra buru duen Nerea Arrieta Trío hirukotearen interpretazioak hartuko ditu, euskal eszenan gorabidean dagoen hirukotearenak.

Martzanako Kaian ezin ziren falta DJen erritmo magnetikoak, soinu- eta argiztapen-sistema zainduarekin batera.

HERRI-KIROLEN ERAKUSTALDIAK, DESAFIOAK ETA TAILERRAK

Bilbao Basque Festen ezinbestekoak dira Herri-kirolak. Aurten ere, Areatza izango da munduko proba ezagun horiez zuzenean gozatzeko plaza nagusia: ingude- eta lasto-altxatzea, harri-jasotzea, trontza, sokatira…

Erakargarri berezi gisa, Nerea Egurrolak, 25 kiloko txinga garraioaren errekorra duenak, 50 kiloko txinga kopuruaren errekorra hausten saiatuko da Bilbao Basque Fest jaialdiaren edizio honetan. Jaialdiak Bizkaiko Orga-joko Txapelketa Ofiziala ere hartuko du, emakumezkoena eta gizonezkoena.

Aurtengo berrikuntza izango da, goizeko eta arratsaldeko txandetan 8 urtetik gorakoei zuzendutako Herri-kiroletako umeentzako tailerrez gain, euskal pilotako tailerrak ere izango direla Esperantza Frontoian: 50 lagunentzako sarrerak emango dira (plazak iritsitako ordenaren arabera esleituko dira, leku guztiak bete arte), saioetan kartoi birziklagarrizko saskiak eta EKO pilotak egingo dira, museo txiki bat bisitatuko da kirol tradizional horren modalitate eta historia guztiekin, partida azkarren erakustaldia egingo da emakumezko profesionalekin eta zesta-puntakoekin, eta eskuzko partidetan parte hartuko dute pilotariek, txapela irabazteko.

IBILALDIAK ITSASONTZIZ, DANTZAK, UMOREA ETA FAMILIENTZAKO JARDUERAK

Aste Santuan Bilboren historia modu atsegin eta originalean ezagutu nahi dutenek, Bilboko Anfitrioi’ deiturikoek egiten dituzten bisita antzeztuekin bat egiteko aukera izango dute, Alde Zaharreko eta Areatzako espazio nagusietan zehar 12:00etatik aurrera, uriaren historia berrikusteko.

Bilborock-en bakarrizketak hiru euskal profesionalen eskutik, Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Salah El Yaakoubi (txartelak Bilborock-eko atean entregatuko dira iritsiera-ordenaren arabera, gehienez 2 tiket pertsonako); Begotxu eta Maitanerekin Itsasadarrean zehar itsasontziz egiten diren ibilaldi panoramiko bereziak (online eskuragarri daude txartelak) publiko guztientzako programa dibertigarria dira, ziur barre egingo duzula, umorerako espazio nabarmena baita.

Haurrek ere parte hartu ahal izango dute jaialdiaz, ahalik eta gehien goza dezaten diseinatutako jarduera entretenigarrietan. Zabalgune eraikina izango da familien topagune nagusia: antzerkia, zirkua, dinamika parte-hartzaileak, dantzak eta ikuskizunak Txaloka, Doble Bill edo Trotamundos euskal konpainien eskutik, eguenean, barikuan eta zapatuan, 18:00etatik aurrera.

Herriko jaia ziurtatuta egongo da Gasaren Plazan egunero 19:00etatik aurrera, Gaztedi, Lorratz eta Goi-herri taldeek euskal dantza alaiez beteko baitute gunea adin guztietako jendearentzat.

GOURMET TXOKOA: TAILERRAK ETA DASTATZEAK AREATZAN

Ohiko Gourmet TxokoakAreatzan dagoen 1.500 m2 baino gehiagoko karpa batean kokatua, euskal eskualde turistiko ugaritako ordezkariak bilduko ditu berriz ere bere tokiko produkturik onenekin, Bilbotarrek eta turistek bertatik bertara ezagutu ahal izan dezaten toki horietako eskaintza (Goierri, Gorbeialdea, Iparralde, Arabako Errioxa, Uribe, Tolosaldea…) eta bertako jaki goxoak.

Dastatze espresak egongo dira gildak, ore amako ogia, gazta, txorizoa, txakolina, txokolatea eta abar probatzeko, baita sukaldaritza tailerrak ere. Bertan, ohiko jaki gozoak egiten ikasteko aukera izango da, besteak beste hegaluze-tostak antxoa marinatuarekin edo Latxa urdinaren gaztarekin, baita antxoaz betetako kuiatxoa ere.

Hori guztia, plaza erreserbatzeko aurrez aurreko inskripzio baten bidez egingo da eta bildutako dirua Amiarteri zuzenduko zaio, Bilbon kokatutako espazioa, non artea eraldaketarako tresna bihurtzen den. Diziplinarteko sorkuntza artistikoko tailer bat da, egoera zailetan dauden artisten, profesionalen eta pertsonen arteko topaketa eta lankidetza sustatzen duena.

EROSKETAK BASQUE ESENTZIAREKIN

Egun bakoitzari amaiera bikaina emateko, Bilbao Basque Fest-eko Areatzako Market guneak produktu goxoen sorta zabala erosteko aukera emango du, baita uriko saltoki eta hornidura-plazetara joateko aukera ere, Erriberako Merkatu historikora, esaterako. Gure Lurreko Merkatu tradizionalaz gain, Artisautza Azokak kalitate handiko artisau-pieza ugari ditu urtero: zeramikazko artikuluak, larruzko eta egurrezko produktuak eta abar.

IRATI, ‘ZINEMA’ ATALEKO PROTAGONISTA

Paul Urkijoren lan arrakastatsua, Irati, euskal abentura, fantasia eta mitologia uztartzen dituen inoizko euskarazko zintarik arrakastatsuena, ostegunetik larunbatera 18:00etan proiektatuko da, BBK Aretoan, ‘Basque Zinema’ programaren barruan. Sitgeseko Zinemaldian saritu zuten (Publikoaren Saria eta Efektu Berezi Onenen Saria) eta bost Goya sarietarako izendatu. 16 urtetik gorakoentzako ekoizpena da eta VIII. mendean girotuta dago. Eneko du protagonista, bailarako lider izateko lehiatzen den Pirinioetako kristau gaztea.

Bilbao Basque Fest 2025en informazio guztia eta programa osoa: https://basquefest.bilbao.eus/eu/

 

SARE SOZIALAK:

  • Eusko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Ibone Bengoetxeak; Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek; eta Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok “gure nortasuna oinarri hartuta ekitaldia arduraz, errespetuz eta harrotasunez hartzeko eta gozatzeko” deialdia egin dute.

  • Era berean Aritz Adurizek, Europa Leagueko edizio honetarako UEFAko enbaxadoreak, bi hilabete barru final historikoa hartuko duen San Mames futbol-zelaian egin den aurkezpen-ekitaldian parte hartu du.

  • Tokiko sustapen-kanpainaren helburua Euskadin lehen aldiz egiten den garrantzi handiko nazioarteko kirol-ekitaldiari begira euskal herritarrek futbola bizitzeko duten modu bakar eta bereziaren inguruan sentsibilizatzea da.

UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala sustatzen duten euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Bizi beharreko Finala – Una Final de Aupa kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Tokiko sustapen- eta sentsibilizazio-kanpaina da, Euskadin lehen aldiz egiten den erreferentziazko nazioarteko kirol-ekitaldi baten anfitrioi izatearen harrotasuna eta erantzukizuna erakusten duena.

Bizi beharreko Finala – Una Final de Aupa -ren helburua maiatzaren 21eko Finala futbolaz haratago doan partida izango dela erakustea da, Bilbon, Bizkaian eta Euskadin “geure erara” bizi den kirola. Ez delako gauza bera futbolera joatea edo futbola bizitzea. Eta hemen bizi egiten duguEusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatutako kanpainak, aldi berean, Finala gertaera “bakar eta berezi” gisa jasotzen du,  “harrotasun, erantzukizun eta errespetu handiz hartu eta gozatu behar den ekitaldia, beti gure nortasun-ezaugarriak eta gauzak egiteko eta bizitzeko dugun modua oinarri hartuta”.

Partidarako bi hilabete geratzen direnean, Finala sustatzen duten hiru euskal erakundeek “proiektu arrakastatsua izan dadin eta mugarri historiko gisa bizi dezagun egiten ari garen baterako lana” azpimarratu dute, “nolakoak garen, kanpotarra nola hartzen dugun, nola ospatzen dugun eta gauzak nola egiten ditugun erakutsiz”.

Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, “Europako final batek Euskadiri munduan ematen dion ikusgarritasuna eta proiekzioa; gizarte-kohesiorako tresna  den kirolaren bidez gure nortasun propioa eta berezia eta gure herri-balioak ezagutarazteko aukera, Euskadi Globala munduan kokatzeko giltzarria” dela  nabarmendu du.

Beste alde batetik, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, azpimarratu duenez, “nazioartean proiektatzeko beste aukera handi bat ere bada. Munduari garena bezala erakustekoa; gizarte moderno, fidagarri eta abegikorra. Ziur nago berriro egingo dugula. Guztiok, erakundeek eta herritarrek, aukera hau aprobetxatzen jakingo dugu eta berriro ere maila emango dugu”.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak gogorarazi duenez, “oso garrantzitsua da finala San Mamesen jokatzea, nazioartean duen oihartzunagatik. Maiatzaren 21ean gure hirian Europako futbol final bat bizitzeko aukera historikoa izango dugu; eta are gehiago Athletic txapelduna bada”. Aburtok honakoa eskatu du: “Bilboko alkate eta herritar moduan gure irudirik onena ematea, bai hiriak eta bai zaleok. Eta Europako titulu hau lortu eta irabaztearekin zuri-gorriz amets egiten jarrai dezagula”.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urteak daramatzate elkarrekin ekitaldi handiak babesten, eta maiatzaren 21eko partida, beste behin ere, Euskadiren, Bizkaiaren eta Bilboren nazioartekotze-estrategia bultzatzeko aukera da.

ARITZ ADURIZ ETA NAHIA

Europa Leagueko Finala San Mames futbol-zelaian jokatuko da datorren maiatzaren 21ean,  2024ko maiatzean UEFA Women’s Champions Leagueko Finalean lortutako arrakastaren ondoren. Orduko partidan 50.827 ikusle bildu ziren San Mamesen Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeek jokatutako norgehiagokaz gozatzeko.

Aritz Aduriz, Europa Leagueko edizio honetarako UEFAko enbaxadorea, euskal erakundeetako ordezkariekin batera azaldu da eta Kopa San Mameseraino ekarri  eta eszenatokiko idulki baten jarri du.

Finaleko baloia San Mameseraino ekarri duen Karla Alaizak lagunduta egin du. Karla Alaiza iazko Emakumezkoen Txapeldunen Finala zela eta Bilbon Poza Lizentziatuaren kalearen amaieran, Luis Briñas kalearekiko izkinan, jarri zen brontzezko eskultura inspiratu zuen neskatoa (Nahia) da. Une hunkigarria izan da, UEFA Women’s Champions League 2024ko Finaleko lekukoa UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalera eskualdatzea sinbolizatu duena.

Maitane Urbieta kazetariak gidatu du UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalaren aurkezpen-ekitaldia. UEFA erakundeak jakinarazi zuenez Maitane Urbieta UEFA Europa Leagueko partiden emakumezko komentarista bakarra izan zen 2021ean eta 21/22 denboraldian Real Sociedad taldeko gizonezkoen ekipoaren jarraipena egiteaz arduratu zen, partida horiek Euskadi Irratian emanez.

  • San Mames futbol-zelaian jokatuko den UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala dela eta, ekitaldia sustatzen duten hiru euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Athletic Clubekin lankidetzan, finaleko saria izango dena bisitatzera animatzen dituzte herritarrak.

  • Estadioko 20. atera gerturatzen direnek doan ikusi ahal izango dute garaikurra martxoaren 21ean, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, martxoaren 22an eta 23an, etenik gabeko ordutegian 10:00etatik 20:00etara.

UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala sustatzen duten hiru euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko UdalakAthletic Clubekin lankidetzan, San Mames futbol-zelaian jokatuko den finaleko saria izango dena bisitatzera animatzen dituzte euskal herritarrak. Kopa asteburu honetan bisitatu ahal izango da.

Estadioko 20. atera (Athletic Club – AC Museoaren sarreraren ondoan)  hurbilduko diren pertsona guztiek garaikurraren ondoan argazkiak ateratzeko aukera izango dute doan.

Ostiral honetan, martxoaren 21ean, 16:00etatik 20:00etaraeta larunbatean eta igandean, martxoaren 22an eta 23an, hurrenez hurren, etenik gabeko  ordutegian 10:00etatik 20:00etara, maiatzaren 21ean jokoan jarriko den Kopa ikusgai egongo da Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko herritarrentzat.

Europako beste txapelketetako kopekin alderatuta, UEFA Europa Leagueko sariak ez du heldulekurik eta UEFAko txapelketetan banatzen den garaikurrik astunena da, eta benetan ezaugarri sendoak ditu: 15 kilo, 65 zentimetroko altuera, 33 zentimetroko zabalera eta 23 zentimetroko sakonera. UEFA erakundearen arabera, marmol horizko plataforma baten gainean jarritako zilarrezko kopa da, Milango Bertoni tailerretan diseinatu eta egina.

  • Sidonie, Heartworms, Maria Arnal eta beste asko gehitu zaizkie aurretik baieztatutako artistei, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Raye, Bad Gyal, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Carolina Durante. Bilbao BBK Live jaialdiaren 2025eko edizioa uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da, Bilboko Kobetamendin.
  • Klub berri bat aurkeztuko da jaialdian, Gorria, eta kolektibo batek egingo ditu aurkezpenak egunero. Bonuak salgai daude oraindik, eta eguneko sarrerak martxoaren 27an, ostegunean, jarriko dira salgai prezio berezian.

 

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an itzuliko da Kobetamendira, aniztasun eta dibertsitate artistikoarekin konpromiso irmoa berresten duen edizio honetan. 80 artista baino gehiago bildu dira kartelean: izen handiko musikariak, ahots berriak eta soinu berriak, eta jaialdiaren ortzi-muga zabaltzen duen line-up bat, queer ikuspegia eta ikuspegi alternatiboa aintzat hartuta. Edizio honetan, sormen-askatasuna izango da jaialdiaren ardatza, egun batean emakumezko headlinerak izango dira protagonista, eta generoz eta etiketaz gaindiko egitaraua osatu dugu. Bilbao BBK Live espazioan parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoa aurkitzen du, mendiarekin, Bilbo hiriarekin eta musikarekin bat eginda.

OSTEGUNA, UZTAILAK 10
PULP, KAYTRANADA, MICHEAL KIWANUKA, BICEP, CA7RIEL Y PACO AMOROSO, JAPANESE BREAKFAST

Uztailaren 10ean hasiko da dena, ostegunean, garai guztietako banda ikonikoenetako batekin: Pulp; lehen aldiz dator Bilbora taldea, jaialdiaren buru izateko. Britpoparen enblema, britainiar taldea historiaren eta abangoardiaren arteko oreka lortu duen egunean arituko da, Kobetamendiko estreinaldia edizio honetako une garrantzitsuenetako bat izanik. Azken baieztapenetako bat, Kaytranada, ere ostegunean igoko da oholtza gainera. 2024an argitaratu zuen Timeless lanarekin eta estreinatu berri duen bertsio instrumentalarekin, jaialdiaren ildo estilistikoan ohikoa ez den ñabardura bat ekartzera dator kanadar ekoizlea. House eta R&B estiloak fusionatuta, edizio honetako soinu-espektroa zabalduko du, uneko artista garrantzitsuenetako bat zergatik den erakusten digun bitartean.

Eguna osatzeko, Michael Kiwanukaren folk, rock eta soul konbinazioa, autore garaikideen musikagintza birdefinitu duena, eta BICEP present CHROMA (AV DJ set), agertokia ikus-entzunezko bidaia bihurtzen duen ikuskizuna. Atlantikoaren beste aldetik, Ca7riel y Paco Amoroso bikoak Papota EP berria ekarriko digu, baita estreinatu berri den film labur bat ere, non entretenimenduaren kulturaren parodia egiten duten; horrek guztiak berretsi egiten du panorama urbanoan dagoen proiektu berritzaileenetako bat osatzen dutela. Horiekin batera arituko dira Japanese Breakfast taldekoak, indie alternatiboan egun dauden artista berezienetakoak; eta Judelineren pop garaikideak nortasuna eta sakontasuna ekarriko dizkio egunari, bere goranzko etengabeko bidean.

Artisten zerrendan sartu dira, alde batetik, Maria Arnal, bere bakarkako bide berrian, tradizioa ikuspegi poperoago batetik berrinterpretatzen; bestetik, Hinds, jaialdira bueltan datozenak; eta, azkenik, Eider, Nøgen taldeko abeslari ohia, bakarkako proiektu berriarekin. Zerrenda osatzeko, Erresuma Batutik datozen bi talde aipatuko ditugu: English Teacher eta Wunderhouse; baita Estatuko proposamenak ere: Cala Vento eta Pablopablo. Eta bertako talentuaren adierazgarri izango dira HofeMirua eta Tatta & Denso.

OSTIRALA, UZTAILAK 11
RAYE, BAD GYAL, AMAIA, AMYL & THE SNIFFERS, POLO&PAN, ORBITAL, JESSICA PRATT

Emakumeak izango dira Bilbao BBK Live 2025 jaialdiaren bigarren eguneko protagonista nagusiak, Raye eta Bad Gyal izanik kartelburu, uneko ahots indartsu eta moldakorrenetako bi. Haiekin batera, Amaiaren sentiberatasun bereziaz eta bere hirugarren album txalotuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta Amyl & The Sniffers taldearen errukirik gabeko punk espirituak emetasunaren eguna biribilduko du jaialdian.

Elektronikaren arloan, bi biko berri gehitu zaizkio zerrendari: Polo & Panhouse tropikala soinu onirikoekin uztartzen duena, eta Orbital, jaialdian elektronikaren historian falta zen azken piezetako bat, Underworld eta The Chemical Brothersen ildoari jarraikiz. Jalen Ngondak dotorezia ekarriko dio egunari, esentzia klasikodun soul doinuekin eta generoko artista handiak gogorarazten dituen ahotsarekin; eta ezin aipatu gabe utzi Jessica Pratten leuntasuna eta sotiltasuna. Obongjayaren intentsitate biziak eta Sofie Royeren sofistikazioak askotariko ñabardurak gehituko dizkiote egunari, folk sotilarekin hasi eta erregistro esperimentalenekin bukatu. Rusowsky bere ibilbideko unerik gozoenetako bat bizitzen ari da, eta gora eta gora jarraitzen du, duela gutxi Movistar Arenan bere showa eskainiko duela iragarri ondoren eta lehen albuma bidean duela.

Baiucaren unibertso hibridoa ere izango dugu egun honetan, Galiziako doinu tradizionalak elektronika abangoardistenaren bitartez berrinterpretatuta, eta Abhirek egiten duen musika urbanoaren eta elektronikoaren arteko nahasketa bereziarekin. Artisten zerrendan sartu dira, halaber, Carlos Aresindie pop eta folk doinuak uztartzen dituen Peregrino lehen diskoarekin, eta Julieta, pop katalanaren diva berrietako bat. Eta euskal eszenari dagokionez, Sal del Coche eta Xsakara aipatu behar ditugu.

LARUNBATA, UZTAILAK 12
KYLIE MINOGUE, DAMIANO DAVID, NATHY PELUSO, CAROLINA DURANTE, THE BLESSED MADONNA, L’IMPÉRATRICE

Jaialdiaren azken eguneko protagonista nagusia Kylie Minogue pop izar handia izango da. Hiru hamarkadatik gorako karrera daraman australiar artista Tension II diskoarekin etorriko da Kobetamendira, zalantzarik gabe, poparen ospakizuna izango den zuzenekoa eskaintzera. Egun berean arituko da Nathy Peluso, uneko artista sutsuenetako bat, generoak fusionatzen bere presentzia eszeniko ikaragarriarekin.

Larunbatean, Estatura bakarlari gisa lehen aldiz etorriko da Damiano David, Måneskin taldeko liderra, eta Funny Little Fears estreinako diskoa aurkeztuko digu, bere ibilbidean kapitulu berri bat markatzen duen proposamenarekin. Italiar bandaren buru izanik mundu osoko agertokiak konkistatu ostean, orain, bere nortasun artistikoa bakarka arakatzen ari da etapa berri honetan, bere energia eta magnetismoa beste maila batera eramanda.

50 urte baino gehiagoko ibilbidean, Sparks pop performatiboaren arkitektoak izan dira, genero eta konbentzioak gaindituta beren umore eta sormen paregabearekin. Artista ugariren inspirazio-iturri izan dira, besteak beste, Hidrogenesse taldearena, zeina aurrekoen homologo nazionaltzat hartzen den; katalanek 25 urte bete dituzte eszenatokien gainean, eta “Así se baila el siglo XX” ikuskizunarekin ospatzen ari dira urteurrena, xelebrekeriari, ironiari eta araurik gabeko dantzari omenaldia eginez. Herentzia musikalari keinu eginez, Hidrogenesse bikoak emango dio hasiera Sparksen kontzertuari, belaunaldien arteko topaketa horretan poparen gaurkotasuna eta transgresioa aldarrikatuta.

Jaialdiari amaiera emateko, The Blessed Madonna presents WE STILL BELIEVE izango dugu, musikatik haratago doan ikuskizuna, aniztasunaren eta benetakotasunaren ospakizuna egiteko dantza-pistan, dantzariekin, drag kulturarekin eta ikus-entzunezko elementuekin. Sofistikazioa eta soinuen esplorazioa ekarriko dizkiote egunari L’Impératrice talde frantsesak, pop eta funk fusio dotorearekin, eta Makaya McCraven jazz garaikidearen erreferenteak. Honako izen berri hauek ere gehitu behar zaizkio larunbateko zerrendari: Heartworms, egungo post-punka birdefinitzen ari den proposamen ilun eta abangoardistarekin.

Alice Phoebe Lou, eta bere folk etereo eta introspektiboa, sentsibilitatez eta emozioz betetako ikuskizunarekin. Rockak indar handia hartu du edizio honetan: Carolina Durante, gaztelaniazko rockaren olatu berriaren adierazgarri, Bilbao BBK Live jaialdira dator berriro, Estatuko eszenan ezinbesteko izenetako bat den heinean. Haiekin batera, Fat Dog britainiarren punk lotsagabea eta Viva Belgradoren post-hardcore bizia, gitarrek jaialdian duten pisua areagotzeko. Sidonie ere sartu da artisten zerrendan, eta jai-giroko pop, psikodelia eta rock nahasketa berezia ekarriko digute Kobetamendira. Gainera, artista berriei dagokienez, La Buena Vida taldeko kide ohiek osatu duten Amateur, Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko, eta askotariko ñabardurak dakartzan Janus Lester aipatuko ditugu, ikonikotasunaren eta gaurkotasunaren arteko oreka xede duen egun honetan.

BASOA. BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA

Kobetamendiren bihotzean txertatuta, Basoak hasierako antolamendu zirkularra izango du berriro, beti izan den hori izan dadin ostera: rave bat natura betean, elektronikak beste dimentsio bat hartzen duen babeslekua. Aurten ere, eskapismoaren tenplu bihurtuko da Basoa, soinuari, argiari eta espazioaren antolamenduari esker zentzumenen bitartez 360 graduko esperientzian murgiltzeko gonbidapena eginez. Ostegunean, dantza-pista sutan jarriko da honako hauekin: CaristaCC:DISCO!Fafi Abdel Nour eta Pépe, eta, bukatzeko, Tiga eta Cora Novoa buruz buru arituko dira, eguneko unerik intentsoenetako bat izan daitekeen B2B batean. Ostiralean, elektronikaren lurralde hipnotikoenetan murgilduko da Basoa, Octo Octaren energia mugagabearekin, S-Candalo bikote txiletar-kolonbiarraren lotsagabekeriarekin, Verracok arakatzen dituen soinuekin, Xamana Jonesen erritmo liluragarriekin eta oraindik iragarri gabe dagoen Special Secret Guest batekin. Basoko atmosferak azken egunean joko du goia, luxuzko zerrendari esker: Avalon Emersonek emango dio amaiera jaialdiari bere soinu hedakor nahastezinarekin, eta Roman Flügelek debuta egingo du Basoa guneko rave elektroniko honetan. Haiekin batera, Pearson Sound, Jennifer Loveless eta Oma Totemen saio biziek osatuko dute azken eguna.

LASAI. MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA

Intentsitatea eta erritmoa bereizgarri dituen jaialdi batean, Lasai da taupadak baretzeko gunea, presak alde batera utzi eta 100 BPM baino gutxiagoan musikaren ñabarduretan murgiltzeko diseinatutako espazioa. Jaialdiaren bizitasunaren eta erritmoa lasaitzeko beharraren arteko oreka bilatzen dutenentzat pentsatutako tokia da, soinuaren sakontasuna bere forma hipnotiko eta introspektiboenean arakatzen duten saioekin.

Lehen eguneko saioan OLIVIA‘textapes’ aurkezten arituko da komisario-lanetan. Ostiralean, lekukoa hartuko dutenak izango dira PopulousMattias El MansouriMoopieToni Bass eta Daniel Kelsanbeat pausatuak etengabeko bilakaeran dauden atmosferekin uztartzen diren bidaia batean. Larunbatean, Vladimir Ivkovic kultuko DJ eta soinu-kontalaria izango da kuradore Lasai gunean; oso ezaguna da eszena globalean, generoak eta itxaropenak gainditzen dituzten erritmoen bitartez kontakizun hipnotikoak josteko duen gaitasunari esker. Lasai espazioko kuradoretza-jardunean, musika presarik gabe, larritasunik gabe esperimentatzeko gune bihurtuko du eremua, arakatzea eta behaketa biltzen dituen sentsibilitatearen ildotik.

GORRIA: KLUB BERRIA ETENGABEKO MUTAZIOAN

Bilbao BBK Live jaialdian berria dugu GORRIA gaueko kluba, energia agortezinaren epizentro. Gauero, kolektibo jakin baten nortasunaren arabera egokituko da gune hori, mutazioa gertatuko da, murgiltze-esperientzia bat eskaintzeko asmoz, erritmoa arindu eta dantza-pista araurik gabeko lurralde bihur dadin. Ostegunean, Nítido kolektiboak jarriko du martxan gunea, herentzia globaleko soinu-artxiboarekin, klub eszena hankaz gora jartzen duen Manuka Honeyren kaos sentsual eta magnetikoarekin, eta Merca Bae etengabeko bilakaeran dagoen soinu urbanoaren alkimistarekin.

Ostiralean, JUGO3000 kolektiboak bideratuko du GORRIA, soinuaren mugak lausotzen dituen eta dantza berrasmatzen duen proposamena eginez. Gauaren erritmoa markatuko dutenak izango dira Drummie eta bere erritmo inguratzaileen bilaketa, Kinara eta bere soinu globalen fusio eklektikoa, eta Nusar3000 etorkizuneko dantzaren profeta. Larunbatean, EN1GMA kolektiboari egokituko zaio GORRIA ixtea, gabberhard-technoacid eta nightcore erritmoak atmosfera queer eta askotariko batean uztartzen dituen proposamena eginda Fukcnormal, Mina Galán eta OLVIDOrekin. Babesleku berri bat mugimenduan dauden gorputzentzat, gaua zirriborratutako mihisetzat hartzen dutenentzat eta musika elektronikoan erabateko askatasuna bilatzen dutenentzat.

BILBAO BBK LIVE: MUSIKA BAINO GEHIAGO, BIZIPEN PAREGABEA

Kobetamendiko natura-ingurunean, Bilboko ikuspegi zoragarriak izanik eta hiritik 10 minutu eskasera, Bilbao BBK Live jaialdi bat baino askoz gehiago da: musikatik haratago doan esperientzia. Kontzertu bakoitzaren hasierako zirrararekin hasi eta jaialdiaren amaierako magiarekin bukatu, edizio bakoitzak arrasto ezabaezina uzten du esperientzia bizi dutenengan.

Bilbao BBK Live 2025erako bonuak salgai daude, eta apirilaren 1era arte prezio berezian egongo dira. Kuadrilla Bonua erosteko azken egunak. Sarreren salmenta martxoaren 27an hasiko da, 10:00etan, hasierako prezio berezian: 65 €.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Informazio gehiago:  bilbaobbklive.com

  • BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak izen handiak gehitu dizkio bere kartelari 2025eko ediziorako, hiriko musika egutegiko ezinbesteko hitzordu gisa sendotuz. ALAN PARSONS, LITA FORD, SAMANTHA FISH eta SEX MUSEUM artistei BLUE ÖYSTER CULT, THE DEAD DAISIES, ERIC BIBB eta ERROBI gehitu zaizkie. Gainera, gaurtik aurrera, 11:00etan, eskuragarri daude eguneko sarrerak, jaialdiaren webgune ofizialean eros daitezkeenak.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTBBK Banku Fundazioak eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Eventsek antolatua, 2025eko ekainaren 13an eta 14an ospatuko da Bilbao Arenan. Lehen ediziotik, jaialdia ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da, milaka bisitari erakarriz eta hiriko musika- eta turismo-sektorea dinamizatzen lagunduz.

Jaialdia ekainaren 13an hasiko da, ostirala, rock puruak markatutako egun batekin. Eguneko izar nagusia, Estatuan emanaldi esklusiboa eskainiz, BLUE ÖYSTER CULT mitikoa izango da. Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, talde honek rockaren historian aztarna ezabaezina utzi du, “(Don’t Fear) The Reaper”, “Burnin’ for You” eta “Godzilla” bezalako abestiekin. Bere hard rockaren, ñabardura progresiboen eta misterioz beteriko unibertso lirikoaren arteko fusio nahasezinak ikuskizun bat eskaintzen du bere ondarearen mailan, bere emanaldia eguneko esperoetako bat bihurtuz.

Ostiraleko kartelean, LITA FORD ikonikoa ere izango da, hard rockaren aitzindaria eta The Runaways taldeko gitarrista ohia energia guztia harrapakari zuzen batean hedatuko duena. Gitarran duen birtuosismoak eta ahots nahastezinak bere estatusa berretsiko dute, musika-eszenako irudi adierazgarrienetako bat den aldetik.

SAMANTHA FISH gitarra-jotzaile eta Kansasko abeslariaren rock-blues indartsua ere izango da egun berean, Kill or Be Kind eta Faster bezalako diskoetan islatutako indarra eta moldakortasuna uztartzen dituena. Gainera, SEX MUSEUM madrildarrek klasikoz betetako set batekin ospatuko dute 40. urteurrena, eta beren hurrengo albumaren aurrerapenak egingo dituzte, beren bilakaera aztertuz, garaje rocketik hard rock psikodelikora.

Ekainaren 14an, larunbata, jaialdiak rock progresiboaren, hard rockaren, psikodeliaren eta bluesaren erreferenteak bilduko ditu agertokian, ahaztezina izango dela agintzen duen egunean. Gaueko protagonista nagusia ALAN PARSONS LIVE PROJECT izango da, britainiar musikari, ekoizle eta soinu-ingeniaria, Pink Floyden “The Dark Side of the Moon” eta The Beatlesen “Abbey Road” eta “Let It Be” bezalako disko ospetsuetan egindako lanagatik ezaguna. Parsonsek THE ALAN PARSONS PROJECT taldearen klasikoz beteriko ikuskizun bikaina ekarriko du Bilbora: Eye in the Sky, Don ‘t Answer Me eta Games People Play.

Egun berean, THE DEAD DAISIES talde australiarra ere arituko da. Talde honetatik rockaren mito handiak igaro dira eta oraingoan luxuzko talde batekin iritsiko dira: Dough Aldrich (Whitesnake, Dio), John Corabi (Motley Crue, Angora), David Lowy (Red Phoenix), Michael Devin (Whitesnake, From the Earth), Tommy Clufetos (Ozzy Osbourne, Alice Cooper). Elkarrekin, Legends gorenera eramango dute hard rock indartsuarekin, riff indartsuz eta ahots melodikoz gainezka.

Gainera, jaialdiak ERIC BIBB new yorktarra hartuko du, bluesaren eta sustraietako musikaren eragin handienetako bat. Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, Bibbek folk, blues eta sentsibilitate garaikideak uztartzen dituen estilo paregabea garatu du, bere musikan justizia, espiritualtasun eta gizatasun gaiak jorratuz. Istorioak kontatzeko eta bere letren eta gitarraren bidez emozioak transmititzeko duen gaitasunak generoaren erreferentzia bihurtu dute.

Larunbateko kartela osatuz, ERROBI, rock euskalduneko talde esanguratsuenetako bat, izango da jaialdian. 70eko hamarkadan sortu ziren, eta aitzindariak izan ziren rock progresiboa euskal soinu tradizionalekin uztartzen, belaunaldietan eragina izan zuen estilo paregabea sortuz. BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdian parte hartuko du, eta bere ondarea omenduko du. Errepertorioak publikoa hunkitu eta bere emanaldia jaialdiko unerik berezienetako bat bihurtuko du.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTa ezinbesteko ekitaldi bihurtu da Bilboko kultur agendan, nazioarteko, nazioko eta tokiko artista handiak bilduz eta belaunaldien arteko topagune bihurtuz. 14 urtetik beherakoentzako doako sarrerarekin, jaialdiak giro inklusiboa eta familiarra sustatzen du, eta, aldi berean, hiriaren dinamizazio kultural eta soziala bultzatzen du.

VOODOO CHILD: TOKIKO TALENTUA, PROTAGONISTA

Tokiko eszenarekin duen konpromisoari leial, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTek talentu berriarentzako espazio garrantzitsua gordeko du berriz ere Voodoo Child agertokian, Bilbao Arenako kanpoko zabalgunean. Edizio honetan, ostiralean, Colajets, Head Holes eta Sonic Trash arituko dira, eta larunbatean, berriz, Los Retros, The Cherry Boppers eta Ziraun.

EKITALDI JASANGARRIA

Gainera, jaialdiak iraunkortasunarekin duen konpromisoa berresten du, eta Erronka Garbia – Ihoberen Ekitaldi Jasangarria ziurtagiria lortzen du, aztarna ekologikoa murrizteko egindako ahaleginagatik.

SARREREN SALMENTA

Eguneko sarrerak gaur, otsailak 27, osteguna, jarriko dira salgai, 75 €-ko prezioan, kudeaketa gastuak gehituta. Bi eguneko bonuak ere eros daitezke jaialdiaren webgune ofizialean: www.musiclegendsfestival.com.

Kartela, egunen arabera, honela dago egituratuta:

OSTIRALA, EKAINAK 13
BLUE ÖYSTER CULT (exclusive show in Spain)
LITA FORD
SAMANTHA FISH
SEX MUSEUM
Voodoo Child:
HEAD HOLES
COLAJETS
SONIC TRASH

LARUNBATA, EKAINAK 14
ALAN PARSONS Live Project
THE DEAD DAISIES
ERIC BIBB
ERROBI
Voodoo Child:
LOS RETROS
THE CHERRY BOPPERS
ZIRAUN

    • The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Delanie Pickering, Terrence Simien, Vanessa Collier, Chicago Blues Summer Tour, Ray Collin’s Hot Club eta Mississippi Queen and The Wet Dogs talde bilbotarra Areatzako agertoki nagusian izango dira

    • Martín Burguez eta Sweet Marta, jaialdiaren bigarren kokapenaren lehen baieztapenak, Areatzako Kioskoan

    • Nazioarteko erreferentziazko ekitaldi hau, Bilboko Udalak sustatua, uztailaren 25, 26 eta 27an eta guztiz doakoa izango da

Mississippi Queen and The Wet Dogs talde bilbotarrak uztailaren 25ean, ostirala, Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioa irekiko du. Ekitaldi honek, gainera, honako kontzertu hauek izango ditu: The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Delanie Pickering, Terrence Simien, Vanessa Collier, Ray Collin’s Hot Club eta Chicago Blues Summer Tour taldeen kontzertuekin. Denak, Areatzan dagoen agertoki nagusira igoko dira. Nazioarteko bluesaren festa handi hau, guztiz doakoa, uztailaren 25etik 27ra izango da.

Artista bikain hauek Jimmie Vaughan (Texas, 1951) bluesaren legendarekin bat egiten dute, bere ibilbideagatik lehiaketaren saria jasoko duena eta Estatuan emango duen kontzertu bakarra Hiribilduan eskainiko duena.

MISSISSIPPI QUEEN AND THE WET DOGS
Inés Goñi, Aitor Zorriketa, Mikel Núñez, Ander Alonso
 eta Jon Carranzak osatzen duten talde gazte honek zuzeneko indartsuak proposatzen ditu, kantu propioak eta artista klasikoen eta gaur egungoen bertsioak nahasten dituztenak, blues, soul, funk eta rock estiloen arteko amalgama batean. Duela gutxi, debuta egin eta sei urtera, bigarren lana kaleratu dute, “Phoenix”.

THE KINGS OF BLUES
TKOB ibilbide luze eta arrakastatsuko bost artistak osatzen dute (Tony Coleman, Russell B. Jackson, Vasti Jackson, Kenny “Blue Boss” Wayne eta Waldo Weathers), haien talentu eta pasio musikala bluesaren, funkaren eta groovearen eragina duen tentsio handiko proiektu batean uztartzea erabaki dute, zuzeneko emanaldi ikusgarriak ziurtatzeko.

BLACKBURN BROTHERS
Blackburn Brothers, Estatuko kontzertu bakarra Bilboko jaialdian eskainiko duena,
 saridun talde kanadar bat da, blues oinarria funk, jazz eta soul erritmoekin konbinatzen duena, BB King, Ray Charles, Eddie Harris, Miles Davis, James Brown edo Stevie Wonder bezalako mitoek eragindako soinu bereizgarri eta eraikitzailea sortzeko.

DELANIE PICKERING
Delanie Pickering (Concord, New Hampshire) hogei urteko gitarrista eta abeslaria da, Chicagoko eta Texasko blues estiloak berreskuratzen ditu, swing dosiarekin eta New Orleanseko erritmoekin modu distiratsuan konbinatuz. Gaur egun, Johnny Hoy and the Bluefish “blues & roots” taldeko kidea da, bere kabuz jotzen du nazioarteko jaialdietan eta beste hiru taldetan jotzen du: Rosie ‘s Ritzy Revue, Black Eyed Susans eta Outskirts.

TERRENCE SIMIEN
Terrance Simien & Zydeco Experience, Zydeco musikaren munduko ordezkari bikain eta ospetsuenen artean kokatzen dira, Louisianako kreol beltz eta arraza anitzeko frankofonoen sustraiko genero tradizionala. Belaunaldi eta kultura anitzeko banda honek bi Grammy irabazi dituena, estilo honetako benetako erakundea da eta bere lider ospetsuak 40 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du. Benetako festa larunbateko kontzertuak ixteko.

VANESSA COLLIER
Vanessa Collier abeslari, saxofoi jotzaile (gitarrista ere) eta konpositore texastarra gaur egungo bluesaren munduko panoramaren sentsazio handietako bat da. Bere estilo nahastezinak, ahots sentsualarekin eta saxofoiaren talentu itzelarekin konbinatuta, publikoa eta kritika gehienak konkistatu ditu. Zuzeneko emanaldien ikusgarritasunak bere proposamen erakargarria biribiltzen du.

CHICAGO BLUES SUMMER TOUR
Chicago Blues Festival jaialdiaren urteroko lehen bira uda honetan gauzatu da. 1969ko printzipio berean oinarrituta, “Chicago Blues Summer Tour” birak blues elektrikoaren hiriburuko musikari nabarmenen kartel bat izango du (Mike Wheeler -gitarra/ahotsa-; Larry Williams (baxua); Cleo Cole -bateria)-; Jesse Lockridge -teklatua-; Russ Green -armonika- eta Faye “Peaches” Staten -ahotsa-). Chicagoko blues izarren talde honek ikusleak dantzan jarriko ditu jaialdiaren azken egunean.

RAY COLLIN’S HOT CLUB
‘Big Band’ bat, Rhythm & Bluesaren bariazio guztiak energia ikaragarri batekin batzen dituena. Bederatzi musikari zoragarri hauek “The Book of the Golden Age” disko berria aurkeztuko dute. Swing, Rock&Roll eta Country estiloak 50eko hamarkadako paisaian zehar egindako bidaia musikal batean. Ray Collins enigmatikoa buru duen artista bikain eta beteranoz ondo koipeztatutako makina: (Tilmann Schneider -gitarra-, Eddie Renne -pianoa-, Doc Puky – saxofoia-, Tom Schlomi Pospiech – saxofoia-, Lars Kuklinski -tronpeta-, Tin Tinious – saxofoia-, Sascha Haack – kontrabaxua- eta Tommy Greed -bateria-).

LEHEN BAIEZTAPENAK AREATZAKO KIOSKOAN: SWEET MARTA ETA MARTÍN BURGUEZ

Jaialdiaren bigarren eszenatokiak, Areatzako Kioskoan kokatua, bere lehen artistak konfirmatuak ditu: Delanie Pickering, Martín Burguez eta Sweet Marta. Martin Burguez & His Rhythm Combo seikoteak, Uruguaiko abeslari eta gitarristak gidatuta, bere ikuskizun elektrizatzailea du bereizgarri. Bertan, Rhythm & Blueseko klasikoak eta abesti originalak berpizten ditu, 40ko eta 50eko hamarkadetako musikaren herentzia erakargarriarekin.

Bestalde, Marta Suñé Sweet Marta & The Blues Shakers laukotearen burua da. Musika talde hau 2013an sortu zen eta Estatuko blues eszenako harmonizista bakarrak ospe handiko musikariak ditu alboan: Johnny Bigstone gitarrista, Little Jordi baxu jotzailea eta Homero Tolosa bateria jotzailea.

NAZIOARTEKO AINTZATESPENA DUEN ERAKUNDEA

Jaialdiaren erakunde babesleak, Crazy Blues, musika genero hau bultzatzen duten nazioarteko sari nagusiak jaso ditu: BBSA saria sustatzaile onenari (Blues Behind the Scenes Award), 2019an European Blues Unionek Azoresen emandakoa eta Nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenaren K.B.A. saria (Keeping the Blues Alive) 2015ean, munduko aitorpenik handiena izanez eta Memphisko Blues Foundationek emana.

  • Jimmie Vaughan bluesaren mitoak, lau Grammy irabazi dituenak, Bilbao Blues Festival IV. txapela jasoko du Estatuan emango duen kontzertu bakarrean.

  • Gitarra eskuan daraman bluesman bat da aurtengo kartelaren protagonista, Salbeko zubi ikonikoa atzean duela.

  • Bilboko Udalak bultzatutako jaialdiaren laugarren edizioak doako hamar kontzertu baino gehiago eskainiko ditu.

Bluesaren festa handia lehen mailako nazioarteko erreferente gisa finkatutako hirira itzuliko da uda honetan. Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioa uztailaren 25etik 27ra egingo da, Arenala eszenatoki nagusia izanda. Edizio honetan lehiaketako saria Jimmie Vaughanentzako (Texas, 1951) izango da, lau Grammy irabazi dituenak eta bere kontzertua Estatuan bakarra izango dena.

1976an The Fabulous Thunderbirds talde mitikoa sortu zuen Kim Wilson abeslari eta harmonizistarekin, Keith Ferguson baxu jotzailearekin eta Mike Buck bateriarekin batera. 1989an taldea utzi ondoren, bakarlari moduan karrera bikain bati ekin zion.

“Jaialdia finkatuz joan da pixkanaka-pixkanaka, hiriko festen egutegiaren zati garrantzitsua bihurtuz, eta dagoeneko erreferente bilakatu da nazioarteko mailan. Aurten bereziki pozik gaude txapela Jimmie Vaughani jarri ahal izateagatik. Urte asko generamatzan honen atzetik, baina beti egon da ezinezko bihurtu duen zailtasun baten bat. Publikoak jai handi batez gozatuko du berriro ere Vaughani eta laster iragarriko ditugun gainerako artistei esker”, azaldu du Carlos Mallesek, Bilbao Blues Festivaleko zuzendariak.

Kontxi ClaverBilboko Udaleko Ekonomia, Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismo zinegotziak zehaztu duenez, artista mitiko horren aintzatespena “aurtengo jaialdia irekitzeko modurik onenetako bat da, eta hasiera horrek beste hitzordu kultural bat ekarriko du berekin, nazioartean izen propioarekin finkatzea lortu duena. Era berean, Vaughanen bluesa Bilbon eskaintzen ari garen kalitate zigiluaren bermerik handiena da”.

BLUES GITARRAREN IZAR BATEN DOTOREZIA

Jimmie Vaughan (Oak Cliff, Texas, 1951) blues amerikarraren historiako gitarristarik onenetako bat, lau Grammy sari eta zortzi izendapen jaso dituenak bere ibilbide arrakastatsuan. Aitak animatuta, gaztetatik gitarra jotzen hasi zen eta Stevie Rayren, bere anaia txikia, mentore eta irakasle izan zen. Gerora, hau gitarraren izar handienetako bat bilakatu zen eta 1990ean hegazkin istripu batean, 35 urte zituela, hil zen.

70eko hamarkadaren erdialdean, The Fabulous Thunderbirds taldea sortu zuen Wilsonekin batera, garai hartako bluesa eraberrituz. Zazpi disko grabatu zituen 1990era arte, “Family Style” proiektu berrian murgilduz Stevie Rayrekin batera; handik gutxira joan zena.

Vaughanek hiru urte geroago ekin zion berriro ere bakarkako ibilbideari. Orain arte, kolaborazio ugari egiteaz gain, bost disko kaleratu ditu: “Strange Pleasure” (1994), “Out there” (1998), “Do you Get the Blues?” (2001), “Plays Blues, Ballads & Favourites” (2010) eta “Baby please come home” (2019).

HIRIAREN BIHOTZEAN SARTZEN DEN BLUESMAN IBILTARIA

Bilbao Blues Festival laugarren edizioaren kartelak, musika lehiaketa handi honek Bizkaiko hiriburuaren esentziarekin duen lotura azpimarratzen du, bere zubi ezagunetako baten bidez: Salbekoa. Ilustrazioa Moriskette euskal estudioak diseinatu du, Sergio Perez Berasategik zuzenduta eta jaialdiaren lehenengo ediziotik irudia sortu dueten berberak.

“Bluesaren espiritu bidaiaria eta Bilborekin duen lotura jaso nahi genituen. Bluesman ibiltari baten irudian inspiratu ginen, gitarra eskuan eta berarekin istorioak eta doinuak aldean daramatzana. Salbeko zubiaren parean egiten duen urrats irmoak hiriaren bihotzera sarrera sinbolizatzen du, jaialdiaren eta Bilboren beraren esentzia irekia islatzen duen ongietorri eta topaketarako lekua”, argitu du Berasategik. Walking Blues” generoaren kontzeptu klasikoan oinarrituta, “kartelak, generoaren tradizioa ez ezik, hiriaren aparteko izaera ere islatzea nahi izan dugu”, gehitu du.

Diseinu honek, beste edizio batzuetako estilo grafikoari leial, “bluesa maite dutenak eta Bilbo, jaialdiak bezala, aurrera egiteari eta istorio berriak kontatzeari uzten ez dion hiri moduan ikusten duten horiei hunkitzea bilatzen du. Izan ere, aurten, bluesa ez da Bilbotik bakarrik pasatzen: zuzenean bere bihotzera ibiltzen sartzen da”, azpimarratu du Mallesek.

NAZIOARTEKO AINTZATESPENA DUEN ERAKUNDEA

Jaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Blues, nazioarteko sari garrantzitsuenak ditu musika genero hau sustatzeari dagokionez: BBSA saria eragile onenarentzat (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek Azoresen 2019an emandakoa, eta K.B.A. saria nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenarentzat (Keeping the Blues Alive), mundu mailako aipamen handiena, 2015ean Blues Foundationek Memphisen aitortua.

  • Gaur, urtarrilak 13, hasi eta urtarrilaren 17ra arte, nazioarteko 487 gazte bildu dira Hiribilduan EHU erakunde anfitrioia izanik, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Real Sociedad Matematica Española (RSME) erakundeen eskutik.

  • Kontxi Claver Zinegotziak biltzarrari hasiera emateko ekitaldian azpimarratu duenez, “ohorea da sentitzea Bilbo erreferentzia-leku gisa islatzen dela, eta gazteriarengan eta haren talentuarengan konfiantza dugula, aurrerapenaren, garapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eragile gisa”.

RSME-ren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua lehen aldiz egingo da Bilbon gaur, astelehena, urtarrilaren 13tik urtarrilaren 17ra arte. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) erakunde anfitrioia da, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearekin eta Espainiako Matematika Elkartearekin (RSME) batera antolatua. Kongresuak nazioarteko 487 ikertzaile gazte biltzen ditu hirian, Bizkaia Aretoan eta Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean ospatzen diren jardunaldietan.

Kongresuak zazpi osoko bilkura ditu, eta hurrengo hauek izango dira saioetako gidariak: Jon Asier Barcena ‑ Petisco (UPV/EHU), Robert Cardona (Bartzelonako Unibertsitatea), Marina Leal Palazón (Miguel Hernández Unibertsitatea), Javier Álvarez Liébana (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), María Cumplido (Sevillako Unibertsitatea) eta María Inés de Frutos Fernández (University of Bonn). Era berean, 38 saio paralelo antolatu dira, guztira 366 hitzaldi, eta matematikaren ia adar guztiak hartzen dituzten 22 poster dituen saio bat: aljebra (AL), analisi matematikoa (AM), datu-zientzia (CD), geometria eta topologia (GT), matematika aplikatua (MA) eta beste gai batzuk (OT).

Astelehen goiz honetan egindako irekiera-ekitaldian, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotziak nabarmendu duenez, “ohorea da talentu gaztea jasotzea eta sentitzea Bilbo erreferentzia gisa islatzen dela, gazteengan eta haien talentuarengan konfiantza izateko, aurrerapenaren, garapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eragile gisa. Ahaztu gabe garapen ekonomikoak garapen sozialaren eskutik joan behar duela. Bide horretan jarraitu nahi dugu ekintzailetzaren hiria, ezagutzaren hiria, talentu gaztearen hiria izateko. Horrelako kongresuek matematika gizartera eta, batez ere, Bilboko gazteengana hurbiltzeko programak garatzen laguntzen digute “.

“BERTSOMATIKAK”

Horri guztiari matematika eta bertsolaritzaren tradizioa uztartzen dituen jarduera berezi bat gehitzen zaio, “bertsomatikak” izenez deitu dena. Ekimen hau Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo da, eta euskal ahozko poesiaren eta matematikaren arteko lehen mailako topagunea izan nahi du. Horretarako, Kiko “Dr. Hipotenusa” Belchí, Mª Ángeles García Ferrero eta Álvaro Lozano Rojoren hiru dibulgazio-hitzaldi izango dira, baita izen handiko bi bertsolari ere: Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal.

RSMEren Ikertzaile Gazteen Kongresua bi urterik behin ospatzen da, eta bertan Espainiako komunitate matematikoarekin lotura duten mundu osoko ikertzaileak beraien azken emaitzak partekatzeko, eta bereziki, etorkizuneko komunitate matematikoa osatuko dutenekin harremanak sortu nahiz elkarlanerako sareak ehuntzeko elkartzen dira.

Saio eta hitzaldi guztien ordutegia eta lekua hemen kontsultatu daiteke: https://jovenes2025.rsme.es/horario_eu.html.

SARE SOZIALAK:

  • ALAN PARSONS Live Project, LITA FORD, SAMANTHA FISH eta SEX MUSEUM dira baieztatutako lehenbiziko artistak BBK Bilbao Music Legends Festaren zortzigarren ediziorako. Jaialdia Bilbao Arenan egingo da, 2025eko ekainaren 13an eta 14an

BBK Banku Fundazioak eta Bilboko Udalak babesten duten eta Dekker Eventsek antolatzen duen BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak salgai ditu dagoeneko lehen bonuak. Kaleratze-promozioa urtarrilaren 31ra arte egongo da eskuragarri (egun hori barne), 95 euroko prezioan (+gastuak).

ALAN PARSONS da BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTaren zortzigarren ediziorako baieztatutako lehenengo kartelburua. Musikaren ikono ospetsu eta rock progresiboaren maisu hori soinu-ingeniari aritu da artista ugarirekin: The Beatles, Pink Floyd, The Hollies, The Wings… Grammy bat irabazi eta 13 izendapen jaso ditu, baita beste sari asko ere. Ia 70 disko argitaratu ondoren, Alan Parsons Live Project delakoarekin etorriko da jaialdira. Hala, Bilboko entzuleek aukera izango dute haren show ikusgarriaz gozatzeko. 2022ko “Legends”-ean, artistaren osasun-arazoak zirela-eta, bertan behera geratu zen emanaldia.

Alan Parsonsen iragarpenari, LITA FORD britainiar-estatubatuarrarena gehitu behar zaio. Metalaren erregina, “Rock Gitarraren Lehen Dama”, Los Angelesko (AEB) The Runaways emakume-talde berritzailearen sortzaileetakoa eta gitarra-jotzaile ohia. Ia 50 urteko ibilbidean, hamaika sari eta aitortza jaso ditu, baita “Emakumezko Rock Abeslaririk Onena” Grammy sarirako 2 izendapen ere. “Legends”-aren agertokira SAMANTHA FISH (Kansas, AEB) ere igoko da bere rock-blues zeharo gordin eta kementsuarekin. Zenbait artista handiri lagundu izan die haien biretan, hala nola Slash (Guns & Roses) eta Rolling Stonesi, eta aurten Grammy saria irabazteko hautagaia izan da, “Death Wish Blues” lanari esker. Azkenik, baieztatutako lehen taldeen multzoaren barne, halaber, SEX MUSEUM madrildarrak daude. Malasañatik datoz, “40 urteurren” bira betean, agertokian ezin indartsuago, betiko hit mordoa eta beren disko berriaren zenbait aurrerapen dituen zuzenekoan.

BILBO, MUSIKAREN EPIZENTROA

Horrela, badator berriro BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdia, 2025eko ekainaren 13an eta 14anBilbao Arena musikaren eta entretenimenduaren epizentro bihurtzeko. Jaialdia jadanik ondo finkatuta dago eta hitzordu saihestezina da Bilboko kultur egutegian. Gainera, askotariko entzule grinatsuak biltzen ditu bere programaziori esker: nazioartean, estatuan eta maila lokalean ospea duten artisten konbinazio landuaz.

Legendazko bi egunetan zehar, musika ez ezik hiribilduak kulturaren alde egindako apustua ere ospatuko duen jaialdia hartuko du Bilbok. Adin guztietarako giro egokia duen ekitaldi hau funtsezko bihurtu da hiria kulturalki aberasteko, eta erreferentea da musikaren alorrean. Gainera, belaunaldi guztien parte-hartzea sustatzeko konpromisoari eutsiz, sarrera doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat (baita adin hori dutenentzat ere).

BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko konpromiso irmoa duela erakutsi du, eta, horrenbestez, zenbait ekimen ekolagunkoi inplementatu ditu, hala nola bere karbono-aztarna gutxitzea, material birziklagarriak erabiltzea eta garraiobide jasangarriak sustatzea. Ihobek garatutako Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria metodologiari jarraituz, jaialdiak lan egiten du, orobat, bertaratzen direnak ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Konpromiso irmo horri esker, “Ingurumenerako Ekimen Jasangarriaren Ziurtagiria” jaso du.

Antolatzaileek hurrengo edizioaren kartela osatuko duten gainerako izenen berri emanez joango dira, eta, hala, are gehiago sendotuko da jaialdiaren ospea. Izan ere, nazioarteko zenbait mito handi izan dira bertan: Bob Geldof, Chris Isaak, Deep Purple, Graham Nash, Imelda May, Jeff Beck, Jethro Tull, John Cale, Mavis Staples, Nina Hagen, Paul Carrack, Status Quo, Steve Winwood, Steven Van Zandt, The Beach Boys, The Pretenders, The Waterboys eta Van Morrison, beste askoren artean. Era berean, laster jakinaraziko dira esparruaren kanpoaldeko Voodoo Child terrazan joko duten tokiko artisten izenak.

Jaialdira joateko interesa dutenek bi eguneko bonua har dezakete dagoeneko jaialdiaren webgune ofizialean (www.musiclegendsfestival.com), sustapen-promozio berezian (95 € + gastuak), urtarrilaren 31ra arte (egun hori barne).

  • Munduko talentu gazteentzako diseinuko nazioarteko saririk ospetsuenetakoa da.

  • 20 herrialdetik gorako 300 gazte baino gehiago etortzea espero da.

Bilbok ekainean «iF Design Student Award 2025» sariak emateko zeremonia hartuko duela iragarri du iF Designek 2025eko urtarrilaren 10eko ostiral honetan Euskalduna Jauregian, munduko talentu gazte bikainenak saritzeko urtero egiten den ekitaldia, alegia.

Zeremonia Bilboko Guggenheim Museoan egingo da eta iF Designek eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkarteak antolatuko duteBilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta kolaborazioa jasoko du.

iF Designek –erreferentziazko erakundea da nazioarte mailan, eta profesionalentzako diseinuko munduko saririk ospetsuenetako baten antolatzailea– eta EIDEk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2024an, zeinaren bidez aipatu sarien zeremonia Euskadin egiteko oinarriak ezarri baitzituzten eta, halaber, tokiko diseinuaren industria, jardunbide egokiak eta kultura nazioarte mailan sustatzeko komunikazioa, informazio trukaketa eta lorpenak bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, lehiakortasunerako tresna indartsua denez.

Era horretan, iF Designek EIDEren laguntza izango du 2025eko ekainaren 20an Bilboko Guggenheim Museoan sariak emateko egingo den zeremoniaren  antolaketan, eta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izango du. Erakunde horiek, izan ere, partekatu eta bere egiten dute kultur eta sormenezko industriak, diseinua, talentu gaztea eta GIHrekin den konpromisoa sustatzeko helburua.

NAZIOARTE MAILAKO PARTE-HARTZEA ETA OIHARTZUNA

Gutxi gorabehera 20 herrialde inguruko 300 ikasle etorriko dira Bilbora sektoreko enpresak, profesionalak eta Euskadiko eta Nafarroako eskola eta unibertsitatetan diseinua ikasten ari diren gazteak ere bilduko dituen ekitaldira. Urtero 72 herrialdetako 10.000 kontzeptu inguru aurkezten dira lehiaketara. Adituen nazioarteko epaimahai independente batek emango du guztira 50.000 euroraino heltzen den sari gutiziatua kontzepturik nabarmenenentzat, kontzeptu irabazleak iF Designen beraren plataforman online argitaratzeko eta nazioarteko bitartekoen eta sare sozialen bidez nahiz Taipein egingo den erakusketa baten bidez zabaltzeko.

Nazioarteko 2.400 agente eta komunikabide espezializatu zein orokorrek baino gehiagok emango dute Bilboko ekitaldiko komunikazioen berri, eta euskal diseinuak toki nabarmena izango du bertan.I

IZEN-EMATEA, OTSAILAREN 5ERA ARTE

«iF Design Student Award 2025» sarirako hautagaiak doan erregistratu daitezke 2025eko otsailaren 5era arte. Sariaren kategoriak Nazio Batuen 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuetatik (GIH)15 helbururi dagozkie. Kontzeptuak diseinuko ikasleek edo graduatu berriek (gehienez, duela 2 urte) diseinatu beharko dituzte eta garai honetako erronka global premiazkoenentzako konponbideak azaldu beharko dituzte.

ZEREMONIAREN INGURUKO JARDUERAK

if Designek programa oso bat antolatu du EIDErekin batera bi egunetarako, sariaren nazioarteko irabazleei harrera egin eta horiei Bizkaia eta Bilboren (Diseinuaren Unesco Hiria da 2014tik) eite sortzailea bertatik bertara erakusteko. Kultura- eta sormen-industrien (KSI) garapenari lotutako prestakuntza-zentro eta toki nabarmenak erakusteaz gain, gizarte-eragileei zuzendutako berrikuntza irekiko tailer bat ere jasotzen du programak hiriak 2030era begira dituen erronkei buruz, eta baita nazioarteko networking ekitaldi bat ere Azkuna Zentroan sariak emateko zeremoniaren bezperako gauean.

Ekitaldi nagusian sariaren nazioarteko babesleak egongo dira hiru euskal erakundeez eta iF Designez eta EIDEz gain, hala nola: Alemaniko GROHETaiwango Wonderland eta Compal Electronics eta Txinako Casarte markak.

EUSKADI, BIZKAIA, BILBO: LUARRALDE BERRITZAILEA

Uwe Cremering-ek, iF Designen CEOak, poz handia azaldu du Bilbo izango delako zeremonia horren hiria. “Euskadi, orokorrean, eta Bilbo, bereziki, kultura-metropoli berritzaile bat da, etorkizunari begiratzen diona, eta, Diseinuaren Unesco Hiria denez, toki ezin hobea da munduko diseinatzaile gazte onenak ezagutzeko `iF Design Student Award 2025’ ekitaldiaren bidez. Guretzat ohore handia da gazte sortzaile talentudunen sustapenaren garrantzia Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin partekatzea. Mila esker EIDEri, bertan emango digun laguntzagatik!”, adierazi du.

Benicio Aguerrea EIDEko Koordinatzaile-Gerenteak gazte sortzaile talentudunak bultzatzeko mota horretako sariek duten garrantzia azpimarratu du, eta poztu egin da iF Designek eta EIDEk ekitaldi hori Bilbo-Bizkaira ekartzeko egin duten apustuarengatik. Era berean, eskerrak eman dizkie tokiko erakundeei hori gauzatzearren emandako laguntza irmoagatik. Eta Euskadiko eta Nafarroako diseinuaren prestakuntzako eskaintza geroz handiagoa eta horren kalitatea ezagutzera emateko hitzordu horrek duen balioa azpimarratu du: “diseinuko gure ikasleek gero eta parte-hartze handiagoa izango dute lehiaketa horretan beren kontzeptu eta konponbide berritzaileekin. Edonola ere, mundu osoko ikasleekin lehiatzeko aukera aparta dute”, adierazi du.

Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenaren Saileko foru diputatuak, bere aldetik, diseinuaren nazioarteko sari horiek emateko ekitaldia hemen egitearen garrantzia azpimarratu du, “diseinuaren balio eraldatzailea sustatzen duelako aldaketaren eragile eta berrikuntzaren motor gisa, munduko talentu gaztea erakartzea bultzatzen duelako eta diseinuaren nazioarteko mapan Bizkaiaren posizioa indartzen duelako”.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotzi ordezkariak “gure hiria ekitaldi ospetsu horren epizentroa izateak dakarren aukera bikaina, metropoli sortzaileen nazioarteko erakustokian jartzen gaituena” azpimarratu du. “Diseinua etengabe jorratzen ari garen helburu bat da, baliabide publikoak eta pribatuak uztartzeko formulan oinarrituta, oso emaitza onak eman baitizkigu, ‘Unesco hirien’ sare horretan egoteraino. Diseinuaren, talentuaren, enpresa sortzaileen liga horretan egon nahi dugu, prestigiozko prestakuntzarekin, ikasle gazteekin eta Bilbon ekindako bidean oinarrituko diren eta hori garatzen jarraituko duten profesional onekin. Eta sari horiek, ezbairik gabe, balio handiko elementu bat dira ari garen lan honentzat”, adierazi du.

Andoni Iturbek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, “sari hauen eta Euskadi Sortzailearen politiken arteko konbergentzia” nabarmendu du, “ZTBP 2030en barruan KSIen esparruan espezializazio adimenduneko estrategia baita, bereziki, gazteen sormen-potentziala, berrikuntza irekia eta jasangarritasunarekiko konpromisoa txertatu direnetik”.

IF DESIGN BURUZ

iF Design diseinauren nazioarteko agertokiko kide aktiboa da 1953tik, eta ezohiko diseinuaren garapenarekin engaiatuta dago. Enpresa eta profesionalentzat urtero ematen den «iF Design Award» saria munduko saririk ospetsuenetakoa da. 70 herrialdetako ia 11.000 produktu eta egitasmo aurkezten dira urtero. Urtero 10.000 kontzeptu inguru aurkezten diren «iF Design Award»rekin, iF Designek konpromisoa erakusten du talentu gaztea bultzatu eta sustatzen. Zirkulua «iF Social Impact Prize» sariak ixten du, mundu osoko gizarte-proiektu eta -ekimenak bultzatuz 100.000 euroko finantzazioaren bidez.

EIDERI BURUZ

1986an Bilbon diseinu industrialaren eta grafikoaren nahiz arkitekturaren profesional talde heterogeneo baten eskutik sortutako elkarte profesionala da, eta diseinuko diziplina guztietako profesionalak eta enpresak biltzen ditu gaur egun.

2025eko hasiera honetan, 94 bazkide ditu Euskadin eta Nafarroan (diseinuko 33 enpresa eta 51 profesional independente). Era berean, 11 bazkide korporatibo ditu, horien artean, honako hauek: BEAZ, IDARTE Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, EUNEIZ Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, IED KUNSTHAL Bilbao, INEDI Design School, MATERIALLY Bilbao, ORBEA, Nafarroako Unibertsitatea (Tecnun Ingeniaritzako Goi Eskola eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa) eta VIDRALA.