• Bilbo aukeratu dute urrian Hiri Adimendunen Sarearen (RECI) biltzarra egiteko.

Datorren urriaren 22ean eta 23an, Hiri Adimendunen Espainiako Sarearen (RECI) biltzarra egingo da Bilbon. Ekitaldi garrantzitsua da eta Udala, Modernizazio taldearen bitartez, lanean ari da urian hainbat jardunaldi egiteko, aurrerapen eta esperientzia nabarmenenak azalduko dituzten hizlariekin.

Euskalduna Jauregia izango da V. Edizio hau egiteko gune nagusia. Espazio handi horrek kide guztien arteko lotura ahalbidetuko du, baita jardunbide egokiak partekatzea eta hiri adimendunek dituzten erronka berriekin inspiratzea ere.

Hiri Adimendunen RECI sarea 2011n hasi zen garatzen, hiriak konektatzen zituen plataforma handi baten antzera, “hirien aurrerapen ekonomiko, sozial eta enpresariala bultzatzeko sare ireki bat sortzeko konpromisoa zuena, berrikuntzaren eta ezagutzaren bidez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarrituta”.Harrezkero modu esponentzialean hazi da eta gaur egun Estatu osoko 144 udalerrik baino gehiagok osatzen dute, ekintzak sortzeko eta “hiri adimendun” bihurtzeko asmo irmoarekin.

Oraingo honetan, biltzarrak RECIren 2024-2029 aldirako plan estrategikoaren ardatz nagusiak jasoko ditu. Ardatz horiek Bilbok jarraitu nahi ditu datozen urteetan erreferentziako smart city gisa mantentzeko eta hazteko. “Aparteko aukera”, Ane Miren Ibañez Zugazaga Bilboko Udaleko Modernizazioko zuzendari azaldu duen moduan, “gure uria esperientziak eta ezagutza teknologikoa partekatzeko inspirazio-gune bihur dadin!”.

BILBO, HIRI ADIMENDUNA

Bilbok gai-ildo hauek proposatzen ditu edizio honetarako:

SMART BUSINESS: zelan bizkortu jarduera ekonomikoa, merkataritzako zerbitzu adimendun berrien aldeko apustua eginez eta ekintzailetza digitala bultzatuz.

SMART LIVING: uri lagunkoia bultzatzea hiri-mugikortasun jasangarriko zerbitzu berriak sortuz, bisitariaren esperientzia hobetzea hiri osasungarria bultzatuz; gizarteratzea zaintzea, urian segurtasunaren alde egitea eta adinekoak integratzea.

SMART PEOPLE: pertsonengan kultura digitala garatzea gaitasun digitalak ikasteko baliabideak emanez, talentu digital espezializatua sustatzea eta gizartearentzat erakargarriak diren kultura- eta sormen-jarduerak proposatzea.

SMART SUSTAINABILITY: baliabide naturalak zaintzea, iraunkortasunaren, efizientzia energetikoaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu argia eginez.

SMART GOVERNMENT: gobernu irekia, parte-hartzailea eta efizientea izatea, herritarrei zerbitzu aurreratuak eskainiz eta digitalizaziorako azpiegiturak sortuz.

Gaikako bloke horien guztien atzean, Ane Miren Ibañezen arabera, Bilbo “bizitzeko, lan egiteko eta sortzeko hiri adimenduna, XXI. mendean erreferente izango den hiria” bihurtzeko aukera emango duten ekintzak bideratzea da lehentasunezko helburua.

SARE SOZIALAK

BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM

  • Azaroaren 22an ateak ireki zituztenetik, Erripako kaian eta Areatzan kokatutako #BilbaoGabonak udal-proiektuko hiru jarduera erakargarrienetakoak aisialdirako erreferente izaten ari dira beste behin bilbotar zein turistentzat.

Patinatzeko izotz-pista sintetikoak, izotz sintetikodun txirristak eta haurrentzako jarduerak eskaintzen dituen TxikiguneakGabonetako Ametsen Faktoria izenekoak, bilbotar zein bisitarien 49.298 bisita hartu ditu lehenengo hiru asteetan (azaroaren 22tik abenduaren 17ra). Nobedade gisa, aurtengo edizioan 2023an baino astebete lehenago zabaldu dira aipatutako jarduerak; hala, Erripako kaian eta Areatzan kokatutako hiru atrakzioak aisialdiko erreferente gisa finkatu dira berriro Gabonetan Hiribilduan.

Patinatzeko izotz-pista sintetikoari dagokionez, 13.249 pertsona aritu dira bertan patinatzen azaroaren 22tik abenduaren 17ra bitartean. Areatzako kaian dagoen pistak 800 metro karratuko azalera du eta modalitate honetako Estatuko handienetakoa da. Aurten azalera osoaren %60 estalita dagoenez, izotz-pista hiriko hainbat lekutatik askoz ere nabariagoa da. 2025eko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik eta hauxe da ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era lanegunetan eta 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako Gabonetako opor-egunetan. Salbuespen gisa, abenduaren 24an eta 31n 11:00etatik 14:00etara egongo da irekita eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 17:00etatik 21:00etara.

Izotz-pistako prezioak hauek dira: 4 euro 30 minutuz patinatzeko (patinak barne) eta 3 euro 30 minutuz patinatzeko familia ugarientzat. Jarduera hori publiko osoari zuzenduta dago (3 urtetik gorakoak), baina 3 eta 7 urte bitarteko umeekin beti egon beharko du heldu batek, zeinak bere sarrera propioa erosi beharko baitu.

Erripako kaian dagoen izotz sintetikodun txirristak irristatzeko sei errei ditu, eta patinaje-pistaren ordutegi berberak ditu. Pertsonako 3 euroko prezioan, lau jaitsiera barne hartzen ditu pertsona bakoitzeko, eta ateak ireki zituenetik igaro diren hiru asteetan 9.031 lagun irristatu dira bertan. Kasu honetan, 2 urtetik gorako guztiei zuzenduta dago. Doakoa da 2 eta 3 urteko haurrentzat, baina sarrera propioa erosi beharko duen heldu batekin egon beharko dira.

Jarduera bietarako taldeko erreserbak (20 pertsona edo gehiago) egiteko aukera dago. Horretarako, mezu bat bidali behar da helbide elektroniko honetara: reservasgabonak@proasur.com.

Bai patinaje-pistarako bai txirristarako sarrerak instalazioetako leihatilan (instalazioak itxi baino ordu erdi aurretik itxiko dute leihatila) edo webgune honetan eros daitezke: https://www.bilbaopistadehielo.com/eu/ Zalantzak 670 347 556 telefono-zenbakian argitu ahalko dira baita ere.

HAURRENTZAKO TXIKIGUNE ARRAKASTATSUA

Erripan, txirristaren ondoan, haurrentzako jarduerak eskainiko dituen Txikigunea dago, Gabonetako Ametsen Faktoria izenekoa: 450 metro karratuko karpa batean 12 urtera arteko umeentzako jarduerak eta ikuskizunak eskaintzen ditu. Dagoeneko 27.018 haurrek gozatu dute Txikiguneaz lehen hiru asteetan, eta urtarrilaren 5era arte hala egiten jarraitu ahal izango dute. Espazioa astelehenetik ostiralera dago zabalik, 16:00etatik 20:30era, eta asteburuetan eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean goizez irekiko dute, 11:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da.

Txikigunea doakoa da, baina webgunean edo aurrez-aurre karpan bertan izena eman beharko da, jarduera bakoitzaren edukiera bete arte. Esteka honetan izena eman daiteke: https://www.eventbrite.es/o/bilboko-udala-ayuntamiento-de-bilbao-35384619543

Espazio horretan bi zona daude, adinaren arabera bereizita: 3 eta 6 urte arteko umeentzat Baso Magikoa izeneko ludoteka antolatu da. Bertan, tailerrak egiten dira eta Olentzerori edo Errege Magoei eskutitzak bidaltzeko postontziak ere jarri dira. Bestalde, 6 eta 12 urte arteko umeentzat Ganbara espazioa sortu da eta, bertan, bitxikeriak, ipuinak, altzarien labirintoa, sormen-espazioa, ipuin-kontalariak, argazki-erakusketak eta abar daude.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak #BilboEskatuDut

  • Bilbok eta Bizkaiak hitzordu garrantzitsua izango dute beste behin txirrindularitza profesionalarekin, hirian eta lurraldean La Vuelta 25 lasterketaren 21 etapetako bat hartuko baitute, kirol ekitaldi garrantzitsuak hartzeko apustuari dagokionez bi erakundeen artean dagoen sintoniaren erakusle.

  • “Bilbao-Bilbao” etapa hamaikagarrena izango da; Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko da 2025eko irailaren 3an, eta 167 kilometroko ibilbidea izango du.

  • 2025eko Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, Italiako Piemonte eskualdetik abiatuko da eta edizio berezia izango da, txirrindularitza-lasterketaren 90. urteurrena ospatuko baita.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, elkarrekin, erreferentziazko kirol-ekitaldi baten aldeko apustua egin dute berriro; kasu honetan, La Vuelta 25 dugu hizpide, izan ere, itzuliaren hamaikagarren etapak Bilbo eta Bizkaia zeharkatuko baititu 2025eko irailaren 3an. Hala baieztatu du gaur, abenduak 19, osteguna, Unipublic-ek, Vuelta antolatzen duen enpresak, Madrilgo IFEMA Udal Jauregian ibilbide ofizialaren 21 etapak aurkezteko egin den ekitaldian. Bi euskal erakundeko ordezkariak bertan izan dira.

“Bilbao-Bilbao” etapa Bilbon hasi eta amaituko da. Ibilbideak 167 kilometroko luzera, 7 mendate eta 3.300 metroko desnibel metatua izango ditu guztira, eta Bizkaiko hiriburuan hasi eta Bizkaiko lurraldeko hainbat toki zeharkatuko ditu: Mungia, Bakio, Bermeo, Gernika, Munitibar, Bizkaiko Balkoia, Muxika, Aretxabalgane, Larrabetzu, Galdakao eta Artxanda; ondoren, Bilbora itzuli eta Elorritxueta, Lezama, Sondika eta Pike Bidea igaro ostean, hiribildurako bidea hartuko du.

La Vuelta 25 abuztuaren 23tik irailaren 14ra lehiatuko da. Piemonten abiatuko da, mendien magalean eta Alpeak atzean dituela, eta Italiako eskualde horrek hartuko ditu osorik hurrengo edizioaren lehen hiru etapak. Txirrindularitza-lasterketa ospetsuaren edizio berezia izango da, datorren urtean 90. urteurrena ospatuko baitu.

Bilbok dagoeneko arrakastaz hartu zuen 2022ko abuztuan La Vuelta-ko bosgarren etaparen amaiera eta seigarren etaparen irteera San Mamesetik. Gainera, 2023ko uztailaren 1ean Bilbon ere hasitako Frantziako Tourraren 110. edizioaren itzalpean, Bilbok eta Bizkaiak sinergiak batu eta elkarrekin lan egin dute, La Vuelta 25 ekimenaren hamaikagarren etapa hartzeko, kirol-ekitaldi handiak hartzeko estrategiaren esparruan.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotziaren ustez, “Tourra Bilbotik irten eta gero, proba garrantzitsu hau berriro gurean izateak kirol-munduko gertakarien fokuan jartzen gaitu, batez ere, gure lurraldean hain maitatua den txirrindularitza-modalitate honetan. Ekitaldien antolaketan profesionalak izateaz gain, sekulako zaleak ditugu, den-dena ematen dutenak eta maitasuna erakusten dutenak. Txirrindulariek beraiek ondo preziatutako zerbait da hori eta mundu osoan zabaldutako irudien parte ere bada”.

Bestalde, Ainara Basurko, Ekonomia Sustapeneko Diputatua, oso pozik agertu da La Vuelta berriro Bizkaiko Lurralde Historikora itzuli delako, “etapa honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak beste behin ere maila goreneko kirol ekitaldien aldeko apustua erakutsi du, hala nola, Munduko Futbol Txapelketa, emakumezkoen Txapeldunen Liga, errugbiko finalak edo duela urte pare bateko Tourra. Ekitaldi horiek nazioarteko posizionamendu garrantzitsua ematen digute, eta gure lana berresten dute, Bizkaia lurralde irekiagoa eta erakargarriagoa izan dadin hona etortzen diren pertsonentzat, dela lan egitera, dela ikastera, dela bisitan, besterik gabe. Zer esanik ez, pribilegioa da La Vuelta-ren 90. edizioa gure lurraldetik igarotzea”.

Bilbao-Bilbao entaparen inguruko informazio gehiagohttps://aso.fromsmash.com/Bilbao-LV25

  • 54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira.

  • Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart gaurtik (abenduak 13) urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era.

  • “Azoka hau aukera paregabea da Gabonetan artisautzaren eta gure balioen aldeko apustua egiteko”, esan du Juan Mari Aburtok inaugurazio-ekitaldian.

Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, ostiral honetan, abenduaren 13an, inauguratu du Gabonart XII. Artisautza Azoka. Aurten ere Areatzako karpan izango da, #BilbaoGabonak ekimeneko gune nagusietako batean. Azoka Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak antolatzen du, Bilboko Udalaren laguntzarekin, eta gaurtik (abenduak 13) urtarrilaren 5era arte egongo da irekita.

Ordutegiei dagokienez, bilbotarrak eta bisitariak azokara joan ahal izango dira 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n bakarrik goizez egongo da irekita eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Gaur goizeko inaugurazio-ekitaldian Bilboko Alkateak, Arbasoko eta Udaleko ordezkariekin batera, moztu du inaugurazio-zinta. Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, “azoka hau aukera paregabea da Gabonetan artisautzaren eta gure kulturaren eta balioen aldeko apustua egiteko. Azoka erreferentea da eta Bilbon pozarren hartzen dugu. Horren bidez, tokiko kontsumoa, hurbileko eta zuzeneko tratua eta gure artisauen lan patxadatsua nabarmendu nahi ditugu. Aurten aniztasun eta berritasun asko ditugu, eta guztiek ere balioa ematen diote artisautzak Bilboren garapen ekonomikoari egin diezaiokeen ekarpen handiari”, bukatu du Aburtok.

Aurten 22 marka berri egongo dira, hau da, iazko edizioarekin alderatuta berrikuntza %40 baino gehiagokoa izango da, eta postuetan, besteak beste, ehungintza, zeramika, bisuteria, larrua, lore lehorrak, bitxigintza, zura, kosmetika, feltroa, ilustrazioa, jostailugintza, beira, makramea, zeta pintatua eta abar egongo dira.

54 artisauetatik 32k Bizkaian dituzte tailerrak, eta horietatik 14 Bilbon daude. Gainera, A Coruñako, Asturiasko, Ávilako, Burgosko, Kantabriako, Castellóko, Lugoko, Murtziako, Pontevedrako, Zaragozako eta beste hainbat lekutako artisauak ere etorriko dira.

Erreferentziazko ekitaldi honek hamabi edizio egin ditu Gabonart izenarekin eta lau hamarkada baino gehiago artisautza-azoka gisa. Hala, Bilboko Areatza “Gabonetako artisautzaren erdigune” bihurtzen du eta artisau arrakastatsuak tailerretatik ateratzen ditu Gabonetan. Gabonart-ek balioa ematen die eskuz egindako lana, zuzeneko tratua, ekonomia zirkularra eta zero kilometroko produktuak sustatzen dituzten artisauei, originala eta ezberdina dena pieza bakarrean integratuz tokiko ikuspegi berritzailetik.

Gabonart-i buruzko informazio guztia hemenhttps://gabonart.blogspot.com/p/catalogo.html

Gabonetan, oparitu artisautza Bilbon.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak #MePidoBilbao

  • Erripako kaitik egindako pasealdian, Juan Mari Aburto alkatearekin batera izan da Kontxi Claver, udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotzia.

  • “Funtsezkoa da Gabonetan gure babesa ematea hiriko tokiko merkataritzari”, esan du alkateak.

  • Gabonetako Azoka osatzen duten 26 postuak urtarrilaren 5era arte irekita egongo dira, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara, baina abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo dira.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Kontxi Claverrek, Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotziak, astelehen eguerdi honetan bisitatu dute Gabonetako Azoka, aurten ere Erripako kaian dagoena.

Paseoan zehar, aukera izan dute aurten merkatuko eskaintza komertziala osatzen duten 26 postuetako merkatariekin sentsazioak partekatzeko eta gozatzeko. Era berean, gaur, astelehena, Juan Mari Aburto eta Kontxi Claver solasean aritu dira abenduaren 5ean ateak ireki zituzten eta urtarrilaren 5era arte irekita egongo diren etxoletara hurbildu diren pertsonekin.

“Funtsezkoa da Gabonetan hiriko tokiko merkataritzari babesa erakustea, eta azoka hau lagungarria zaigu bilbotarrei, baita egunotan Bilbora hurbiltzen diren turistei ere, Gabonetako kontsumo-produktuen eskaintza modu berezian hurbiltzeko”, adierazi du alkateak.

Hauek dira bisitatu dituzten saltokiak: Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.

Udalak antolatzen eta sustatzen duen #BilbaoGabonak proiektuaren baitan, Gabonetako Azokak, iaz baino bost etxola gehiago dituenak, eskaintza zabala du: jatekoak, moda, jostailuak, dekorazioa, osagarriak…

SARE SOZIALAK:

​#BilbaoGabonak #MePidoBilbao

  • 26 etxolek, iaz baino 5 postu gehiagok, Bilboko herritarrei eta bisitariei Erripako kaian dagoen eta #BilbaoGabonak Udalaren proiektuaren barruan dagoen espazio horretaz gozatzeko aukera emango diete.

  • Etxola guztiak Gabonetako produktu tipikoen salmentara bideratzen dira, eta urtarrilaren 5era arte egongo dira zabalik, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara.

Bilboko Gabonetako Merkatu tradizionalak gaur osteguna, abenduak 5, irekiko ditu ateak, Udalak antolatu eta sustatzen duen #BilbaoGabonak proiektuaren barruan. Aurtengo edizioak, berrikuntza gisa, iaz baino 5 etxola gehiago ditu, 26 postu guztira, guztiak ere Gabonetako produktu tipikoak saltzen dituztenak: elikadura, moda, jostailuak, dekorazioa, osagarriak… Azpimarratzekoa da ekimen honen helburu nagusia Bilboko tokiko merkataritzaren jarduera sustatzea dela, Gabonetako kontsumorako produktuen eskaintza bilbotarrei eta Gabonetan hirira datozen turistei hurbilduz.

Erripako kaian dago kokatuta, Gabonetako jardueren gune nagusietako batean, eta gaurtik, abenduak 5, urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. Ordutegia 11:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 21:00etara izango da ikusgai, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan merkatua itxita egongo baita.

Hauek dira aurtengo Gabonetako Merkatuan 26 etxoletako batean egongo diren saltokiak: Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.

Horrela, Gabonetako Merkatuak Bilboko kultura eta aisialdi eskaintza osatzen du, eta aurten ere haurrentzako “Gabonetako ametsen faktoria” gunearen eta sei erraileko izotz-txirrista sintetiko handiaren ondoan kokatzen da, umeentzako jarduera ugarirekin. Horrela, Bilbo Gabonetan aisialdiko, kulturako eta merkataritzako erreferente gisa sendotzea lortzen da.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak #MePidoBilbao

  • Din dan don eta Alaken abesti ospetsuen melodiek bat egingo dute Zuhaitz Handiaren eta Argizko Tunelaren ikuskizunekin, hurrenez hurren, bihartik aurrera.

Beste bi abestik, elementu bakoitzeko bana, bat egingo dute bihartik aurrera, abenduak 5, Moyuako Zuhaitz Handian eta Casilda parkeko Argizko Tunelean egunero hiru emanalditan banatuta eskaintzen diren argi-, kolore- eta soinu-ikuskizunekin. Hain zuzen ere, horiek dira aurten urian jarritako Gabonetako argi-nobedaderik nabarmenenak. Guztira 1.500.000 led-argi baino zertxobait gehiago banatu dira uriko auzo guztietatik. Argiok urtarrilaren 6ra arte, igandea, egongo dira piztuta egunero, 18:00etatik 22:00etara.

Horiek horrela, tunelean Alaken abestia izango da entzungai egunero eskainiko diren hiru emanaldietan: 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean. Hator hatorIt’s beginning to look a lot like Chritsmas (Michael Bublé) eta John Lennonen Happy Chritsmas abestiekin bat egingo du.

Bestalde, Moyuako Zuhaitz Handia Hator hatorEl tamborilero eta Santa Claus is coming to town (Frank Sinatra) abestiekin girotu da eta, orain, gainera, Din Dan Don abestia ere entzungai izango du.

Kasu honetan, gogoratu emanaldiak arratsaldero eskainiko direla: 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.

Bilboko Udalak urteak daramatza argiteria publikoan energia-efizientziaren alde egiten, bereziki, Gabonetako argiekin. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da Udalak Gabonetan jartzen dituen argi eta apaingarri guztiak led motakoak direla.

REDES SOCIALES:

#BilbaoGabonak

  • Guztira, 1,5 milioi LED argik baino gehiagok apainduko dute hiria urtarrilaren 6ra arte. Egunero 18:00etatik 22:00etara.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok —udal-korporazioko zenbait kidek, merkatarien elkarteetako ordezkariek eta bilbotar ugarik lagunduta—, “botoia” sakatu zuen atzo, uriko auzo guztietan sakabanatutako 1.500.000 led argiak ia aldi berean pizteko. Argiekin uriak ongietorria eman die Gabonei eta urtarrilaren 6ra arte, igandea, egongo dira piztuta egunero, 18:00etatik 22:00etara.

Ekitaldi maitagarri hau leku berri batean egin zen: Casilda parkeko pergolan. Hain zuzen ere, bertan dago aurten Bilbok Gabonetako paisaiari gehitu dizkion bi argi- eta soinu-instalazio berrietako bat: argizko tunela.

Alkateak botoia sakatu zuenean,  tuneleko argiak piztu egin ziren eta, gainera, datozen asteotan instalazio honek eskainiko dituen argi- eta soinu-ikuskizunetako lehena miresteko aukera egon zen, honako abesti hauek entzungai izango dituena: Hator hatorIt’s beginning to look a lot like Chritsmas (Michael Bublé) eta John Lennonen Happy Chritsmas.

Gaurtik aurrera, hilak 28, Casilda Iturrizar parkeko paseak 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean izango dira.

Aurtengo beste nobedadeetako bat Moyua plazako zuhaitz handia dugu. Hori ere, tunelak bezala, argia eta soinua izan ditu. Kasu honetan, argi- eta soinu-ikuskizunaren lehen pasea 21:00etan izan zenHator hator, El tamborilero eta Santa Claus is coming to town (Frank Sinatra) abestien erritmora argiztatuko da zuhaitza.

Argi- eta soinu-ikuskizunak, kasu honetan, gaur, hilak 28, hasi eta urtarrilaren 6ra arte, arratsaldero izango dira, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.

Bi instalazio horiez gain, Gabonetako irudi tradizionalak bizi-bizirik egongo dira urian: Arriaga plazako zuhaitz izugarria, Areatzako baso magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak, Olentzero eta Mari Domingi Emakumeen plazan eta Udaletxeko apaingarriak. Urrezko Balea Handia, iaz bezala, Udaletxearen parean egongo da. Halaber, zortzi barrutietan zehar jarri dira baldosak eta Gabonetako apaingarriekin dotoretutako 57 zuhaitzak.

Gogorarazi beharra dago Bilboko Udalak urteak daramatzala argiteria publikoan energia-efizientziaren alde egiten, eta, zehazki, Gabonetako argiekin. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da Udalak Gabonetan jartzen dituen argi eta apaingarri guztiak led motakoak direla.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak

  • Juan Mari Aburto alkateak, arratsalde honetan, 20:00etatik aurrera, sakatuko du botoia, urtarrilaren 6ra arte uri osoa argiztatuko duten argiak aldi berean piztuko dituena. Guztira 1,5 milioi led-argi baino gehiago izango dira.

  • Ekitaldi zinez berezia izango da, eta Udalak parte hartzeko gonbita luzatu nahi die haurrei, familiei eta herritar guztiei.

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok —udal-korporazioko zenbait kidek, merkatarien elkarteetako ordezkariek eta bilbotar ugarik lagunduta—, “botoia” sakatuko du, uriko auzo guztietan sakabanatutako 1.500.000 led argiak ia aldi berean pizteko. Argiekin uriak ongietorria emango die Gabonei eta urtarrilaren 6ra arte, igandea, egongo dira piztuta egunero, 18:00etatik 22:00etara.

Udalak herritar guztiei luzatzen die ekitaldi polit honetara etortzeko gonbita, aurtengoan toki berri batean egingo dena: Casilda parkeko pergolan. Hain zuzen ere, bertan dago aurten Bilbok Gabonetako paisaiari gehitu dizkion bi argi- eta soinu-instalazio berrietako bat: argizko tunela.

Alkateak botoia sakatzean, tuneleko argiak piztu egingo dira eta, gainera, datozen asteotan instalazio honek eskainiko dituen argi- eta soinu-ikuskizunetako lehena miresteko aukera egongo da, honako abesti hauek entzungai izango dituena: Hator hatorIt’s beginning to look a lot like Chritsmas (Michael Bublé) eta John Lennonen Happy Chritsmas. 20:30ean beste pase bat egongo da.

Bihartik aurrera, osteguna, hilak 28, Casilda Iturrizar parkeko paseak 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean izango dira.

Aurtengo beste nobedadeetako bat Moyua plazako zuhaitz handia dugu. Hori ere 20:00etan piztuko da eta, tunelak bezala, argia eta soinua izango ditu. Kasu honetan, argi- eta soinu-ikuskizunaren lehen pasea 21:00etan izango daHator hator, El tamborilero eta Santa Claus is coming to town (Frank Sinatra) abestien erritmora argiztatuko da zuhaitza.

Argi- eta soinu-ikuskizunak, kasu honetan, ostegunean, hilak 28, hasi eta urtarrilaren 6ra arte, arratsaldero izango dira, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.

Bi instalazio horiez gain, Gabonetako irudi tradizionalak bizi-bizirik egongo dira urian: Arriaga plazako zuhaitz izugarria, Areatzako baso magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak, Olentzero eta Mari Domingi Emakumeen plazan eta Udaletxeko apaingarriak. Azken horretan, berriro ere, Gabonetako bola handia eta Bilboko baldosa piztuko dira. Urrezko Balea Handia, iaz bezala, Udaletxearen parean egongo da. Halaber, zortzi barrutietan zehar jarri dira baldosak eta Gabonetako apaingarriekin dotoretutako 57 zuhaitzak.

Gogorarazi beharra dago Bilboko Udalak urteak daramatzala argiteria publikoan energia-efizientziaren alde egiten, eta, zehazki, Gabonetako argiekin. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da Udalak Gabonetan jartzen dituen argi eta apaingarri guztiak led motakoak direla.

SARE SOCIALAK:

#BilbaoGabonak

  • Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, Hiribilduko Gabonetako argiak piztuko ditu azaroaren 27an 20:00etan Casilda Iturrizar parketik, 70 metro baino gehiagoko luzerako argi-tunel berriaren ondotik.

  • Bihar, ostirala, azaroak 22, arratsaldeko 16:30ean irekiko dituzte Areatzan eta Erripan kokatuko diren txirrista, izotz-pista eta umeei zuzendutako Gabonetako Ametsen Faktoria karpa. Gabonetako Azoka abenduaren 5ean irekiko dute.

  • Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira Bilboko kaleetan ibiliko da abenduaren 23an arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta Ekialdeko Errege Magoen desfilea urtarrilaren 5ean izango da arratsaldeko 18:00etan.

  • #BilbaoGabonak Udalaren Gabonetako proiektuaren baitan, jarduera guztiak gaur aurkeztu dituzte Itziar Urtasun, Kontxi Claver eta Kepa Odriozola Zinegotziek.

Bilboko Udalak gaur aurkeztu du #BilbaoGabonak Gabonetako programazioa. Helburu nagusia Gabonen magia eta ilusioa hiriko txoko guztietara zabaltzea da, hain bereziak diren egun horietan. Beste urte batez, jarduera horiei esker, Bilbo aisialdi-, kultura-, eta merkataritza-erreferentea izango da Gabonetan, bai bilbotarrentzat, bai bisitarientzat.

Gaur goizean Bilboko Udalean egin duten prentsaurrekoan, Itziar Urtasunek, Berdintasun eta Jaietako Zinegotziak, hau esan du: “hilabeteak daramatzagu bete-beteko programazio bat prestatzen, guztiok disfrutatzeko jarduerekin. Adin eta gustu guztietarako aukerak egongo dira. Halaber, irrikan gaude Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak ikusteko, haien kalejira eta desfile tradizionalekin. Gure asmoa Hiribildua Gabonen hiriburua izatea da, Gabonez gozatzeko aukera paregabea”.

Bestalde, Kontxi Claverrek, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak, hauxe azpimarratu du: “gure Hiribildua Gabonetako aisialdi- eta merkataritza-erreferente gisa indartzen jarraitu nahi dugu. Herritarrei gure dendetan kontsumitzeko dei egiten diegu eta, bereziki, jarduera guztiez goza dezaten eskatzen diegu. Gure asmoa da baita ere Gabonetan gure hirira datozen bisitariek jende guztiarentzat prestaturiko kalitatezko programazioaz gozatu ahal izatea”.

Kepa Odriozolak, Obra Publikoen eta Zerbitzuen Zinegotziak, bilbotar guztiei hitz egin die baita ere, eta esan die “gozatu dezatela Gabonetako argi ederrez apaindutako hiribilduaz. Argi batzuk betikoak izango dira, baina aurten ikusizko eta soinuzko bi berritasun egongo dira, eta oraintxe bertan muntatzen bukatzen ari dira; alde batetik, Moyua plazan  zuhaitz erraldoia jarriko dute eta Casilda Iturrizar parkean 70 metro baino gehiagoko luzerako tunela egongo da”.

Bilboko Gabonak iaz baino astebete lehenago hasiko dira aurten: bihar, ostirala, azaroak 22, arratsaldeko 16:30ean, txirrista eta izotz-pista sintetikoa irekiko dituzte, baita Gabonetako Ametsen Faktoria izeneko umeei zuzendutako jardueren karpa ere.

Udal-programazioko beste egun garrantzitsu bat azaroaren 27a izango da; egun horretan, Gabonetako argiak piztuko dituzte leku oso berezi batetikhain zuzen ere, Casilda Iturrizar parketik. Bertan, 70 metroko luzera gaindituko duen argiz eta musikaz girotutako tunel handi bat instalatzen ari dira. Juan Mari Aburto Alkateak pultsadorea zapalduko du 20:00etan, eta, orduan, beste leku enblematiko batzuen artean, aipatutako tunela, Areatzako urrezko baso magikoa, udaletxea, Alde Zaharreko eta Kale Nagusiko argiak eta hiri osoko auzoetan sakabanatutako 1.500.000 led argiak piztuko dira. Guztien artean, kolorea eta berotasuna emango diete egun hain bereziei. Une horretan piztuko da baita ere aurtengo berritasunetako bat; Moyua plazako zuhaitza handi bat.

IZOTZ-PISTA ETA PATINATZEKO TXIRRISTA

Areatzan patinatzeko izotz-pista sintetikoa egongo da eta, berriro ere, 800 metro karratuko azalera izango du. Egiaz, estatuko horrelako izotz-pista handienetakoa da. Azalera osoaren % 60 estalita egongo denez, izotz-pista hiriko hainbat lekutatik askoz ere nabariagoa izango da. Bihar, azaroaren 22an, irekiko dute 16:30ean eta 2025eko urtarrilaren 6an itxiko da. Ordutegia hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era lanegunetan eta 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako Gabonetako opor-egunetan. Salbuespen modura, abenduaren 24an eta 31n 11:00etatik 14:00etara egongo da irekita eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 17:00etatik 21:00etara.

Izotz-pistako prezioak hauek izango dira: 4 euro 30 minutuz patinatzeko (patinak barne) eta 3 euro 30 minutuz patinatzeko familia ugarientzat. Jarduera hori publiko osoari zuzenduta dago (3 urtetik gorakoak), baina 3 eta 7 urte bitarteko umeekin beti egon beharko da heldu bat eta bere sarrera erosi beharko du.

Izotz sintetikodun txirristak sei errei izango ditu eta bihar irekiko da baita ere, azaroaren 22an, 16:30ean, eta 2025eko urtarrilaren 6ra arte egongo da irekita. Izotz-pistaren ordutegi berberak izango ditu eta Erripan egongo da. 3 euroko prezioan lau aldiz jaisteko aukera egongo da. Kasu honetan, 2 urtetik gorako guztiei zuzenduta egongo da. Doakoa izango da 2-3 urteko umeentzat, eta bere sarrera erosi beharko duen heldu batekin joan beharko dira.

Jarduera bietarako taldeko erreserbak (20 pertsona edo gehiago) egiteko aukera egongo da. Horretarako, mezu bat bidali beharko da helbide elektroniko honetara: reservasgabonak@proasur.com.

Bi jardueretarako sarrerak erosi ahalko dira leihatilan bihartik aurrera (leihatila instalazioak itxi baino ordu erdi aurretik itxiko dute) edo webgune honetan: https://www.bilbaopistadehielo.com/eu/. Zalantzak 670 347 556 telefono-zenbakian argitu ahalko dira.

UMEEN JARDUERETARAKO KARPA

Erripan, aurten ere Gabonetako Ametsen Faktoria umeei zuzendutako espazioa egongo da: 450 metro karratuko karpa batean 12 urtera arteko umeentzat jarduerak eta ikuskizunak egongo dira. Bihar arratsaldetik, azaroaren 22tik, urtarrilaren 5era arte irekita egongo da, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era eta asteburuetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean goizez irekiko dute, 11:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da.

Umeen karpa doakoa izango da, baina webgunean edo aurrez aurre karpan bertan izena eman beharko da, jarduera bakoitzaren edukiera bete arte. Esteka honetan izena eman daiteke: https://www.eventbrite.es/o/bilboko-udala-ayuntamiento-de-bilbao-35384619543

Espazio horretan bi zona egongo dira, adinaren arabera bereizita: 3 eta 6 urte arteko umeentzat Baso Magikoa izeneko ludoteka antolatuko da. Bertan, tailerrak egingo dira eta Olentzerori edo Errege Magoei eskutitzak bidaltzeko postontziak ere jarriko dira. Bestalde, 6 eta 12 urte arteko umeentzat Ganbara espazioa sortuko da eta, bertan, bitxikeriak, ipuinak, altzarien labirintoa, sormen-espazioa, ipuin-kontalariak, argazki-erakusketak eta abar egongo dira.

26 ETXETXO GABONETAKO AZOKAN

Gabonetako Azoka Erripan egongo da aurten ere. Edizio honetan 26 etxetxo egongo dira, hau da, 2023an baino 5 gehiago, eta guztietan salduko dituzte Gabonetako produktu tipikoak.

Abenduaren 5etik urtarrilaren 5era irekita egongo da, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara, baina abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Saltoki hauek etxetxo bana izango dute aurtengo Gabonetako Azokan (26 izango dira guztira): Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.

Eskaintza komertzialaren osagarri, Gabonart artisautza azoka izango dugu berriro. Azoka abenduaren 13an irekiko da, 11:00etan, eta hamabigarren edizioa Bilbon izango da 2025eko urtarrilaren 5era arte.

GABONETAKO ARGIAK

Asteazkenean, azaroaren 27an, arratsaldeko 20:00etan, Casilda Iturrizar parketik ofizialki piztuko dituzte Gabonetako argiak, eta ostegunetik aurrera (azaroak 28) urtarrilaren 6ra arte egunero, 18:00etatik 22:00etara, 1.500.000 led argik baino gehiagok hiria argiztatuko dute.

Gabonetako irudi tradizionalak bizi-bizirik egongo dira hirian; Arriaga plazako zuhaitz izugarria, Areatzako baso magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak, Olentzero eta Mari Domingi Emakumeen plazan eta udaletxeko apaingarriak. Azken horretan, berriro ere, Gabonetako bola handia eta Bilboko baldosa piztuko dira. Urrezko Balea Handia, iaz bezala, Udaletxearen parean egongo da, Uribitarte kaian.

Aurten, aurrekoez gain, bi instalazio berri eta ikusgarri egongo dira —jabetzan eskuratu direnak 430.000 eurotan—, zehazki, Moyua plazan eta Casilda Iturrizar parkean. Udal-langileek egunak daramatzate biak instalatzen. Argia eta soinua konbinatuko dituzte eta hiriko Gabonetako ikusizko eta soinuzko paisaian beste elementu erakargarri bat izango dira:

  • Moyua plazan zuhaitz ikaragarri handi bat egongo da. Horretarako, plataforma batekin iturria estali dute eta bere gainean egongo da zuhaitza.
  • Casilda Iturrizar parkean 70 metroko luzera gaindituko duen argiz betetako tunel handi bat instalatzen ari dira.

Kasu bietan ere, egiturek argia izateaz gain, soinua ere izango dute. Hala, elementu bakoitzak hiru abesti izango ditu eta argi-proiekzioekin sinkronia ezin hobean entzungo dira. Sei pase egongo dira (hiru Moyua plazan eta hiru Casilda Iturrizar parkean), ordutegi txandakatuan.

  • Moyuako Zuhaitz Handian Hator hator, El tamborilero eta Santa Claus is coming to town (Frank Sinatra) abestiak entzungo dira. Paseak arratsaldero izango dira, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.
  • Bere aldetik, Casilda Iturrizar parkeko tunelean Hator hator eta It’s beginning to look a lot like Christmas (Michael Buble) eta John Lennonen Happy Chritsmas abestiak entzungo dira. Kasu horretan, paseak 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean izango dira.

Berritasun horietaz gain, iaz bezala, hiri osoan zehar baldosa argiztatuak jarriko dira. Barruti bakoitzean bana egongo da, leku hauetan:

  • 1. barrutia: Eugenio Olabarrieta plazan, Zorrotzaurren.
  • 2. barrutia: Arabella auzoan, makina bio-osasungarrien ondoan.
  • 3. barrutia: Garai lorategietan, Txurdinagan.
  • 4. barrutia: Basarrate zelaian, Santutxun.
  • 5. barrutia: Ibaizabal zelaian, La Peñan.
  • 6. barrutia: Ercilla kalean, Indautxun.
  • 7. barrutia: Camilo Villabaso eta Diaz Enparantza kaleen elkargunean, Errekalden.
  • 8. barrutia: Azoka plazan, Zorrotzan.

Halaber, eta hurrengo asteetako bisitariei ongietorria emateko, hiriko sarrera nagusietan (Juan de Garai kalea, Sabino Arana etorbidea, Zumalakarregi etorbidea, Miribillako sarrera Mirafloresen, Kastrexana eta Zorrotza) sei kartel jarri dira, “Zorionak” hitzarekin eta Bilboko “B”aren ikurrarekin.

Bilboko Udalak urteak daramatza argiteria publikoan energia-efizientziaren alde egiten, eta, zehazki, Gabonetako argiekin. Aurrekoarekin lotuta, Udalak Gabonetan hirian jartzen dituen argi eta apaindura guztiak led motakoak dira.

Bukatzeko, guztira 57 Gabonetako zuhaitz egongo dira barrutietan, Moyua plazakoa barne. Horietatik 28 artifizialak izango dira eta gainerakoak naturalak. Azken horiek, urte osoan zehar beren espazio naturalean egoten dira eta egun hauetarako apaintzen dira bereziki.

GABONETAKO IZAR MAGIKOAK

Hilabete pasatxoan Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Bilboko kaleetan zehar ibiliko dira berriro ere ilusioa banatzen. Lehenengo biak abenduaren 23ko arratsaldean, eta azkenak urtarrilaren 5ean, hurrenez hurren.

Gabon Egunaren bezperan, astelehenean, abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Olentzerok, Mari Domingik eta Galtzagorriek kalejira magikoa egingo dute Moyua plazatik Arriaga plazaraino.

Lehendabizi, Carlton Hoteletik jendea agurtuko dute eta bukatzeko, Arriaga plazan musika-ikuskizuna egongo da. Gau horretan, Olentzerok eta Mari Domingik Arriagan lo egingo dute eta, astearte goizean, abenduaren 24an, umeekin egongo dira berriro ere. Pertsonaiak aurrez aurre ezagutzeko eta eskariak egiteko, familiek tiketak erreserbatu beharko dituzte webgunean abenduaren 20an.

Bestalde, urtarrilaren 5ean, Ekialdeko Errege Magoak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar, umeekin eta familiekin egongo dira arratsaldeko 18:00etan hasiko den desfilean. Argiz, soinuz eta kolorez betetako karrozak Kale Nagusitik ibiliko dira, eta Udaletxeko balkoira iristean bertaratutako guztiak agurtuko dituzte. Aurten, Errege Magoekin hitzordua urtarrilaren 5ean izango da goizez Udaletxean, eta Olentzerorekin bezala, tiketak webgunean erreserbatu ahalko dira urtarrilaren 2an.

OSTALARITZAKO ORDUTEGIAK ZABALDUKO DIRA

Bilboko Udalak, Gabonak direla-eta, ostalaritza-lokalen itxiera-ordutegia luzatuko du eta bi ordu beranduago itxi ahalko dituzte. Erabaki hori hartu dute Bizkaiko Ostalarien Elkarteak eskaera egin zuelako, hirian ekitaldi eta jai handiak antolatzen direnerako.

Gabonen aurretik ere ordutegi hori aplikatuko da; hala, ostalaritza-establezimenduek beranduago itxi ahalko dute egun hauetan: azaroak 30, abenduak 5, 6, 7, 12, 13, 14, 19, 20, 21, 26, 27, 28 eta 31, eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5.

Ordutegi hori ostalaritza-lokal guztietan aplikatu ahalko dute, “eguneko” establezimenduek, establezimendu “osagarriek” eta terrazek ez ezik; horiek, egungo ordutegia mantenduko dute. Ez da ordutegia luzatuko ezta ere establezimenduetako kanpoaldean kontsumitzeko.

MERKATARIEN ELKARTEEI LAGUNTZEA

Hiriko merkataritzari laguntzeko eta Gabonetako kanpainak indartzeko, beste behin ere, Bilboko Udalak  merkatarien 13 elkarteri  argietarako dirulaguntzak eman dizkie. Ekimen horrekin hiria argiz bete nahi da eta hiriko leku gehiago argiztatu nahi dira. Hauek dira dirulaguntzak jaso dituzten erakundeak: Bilbo Hiriguneko merkatarien elkarteak, Deustu Bizirikek, Alde Zaharreko merkatarien elkarteak, Hiru Auzok, Rekalde Bihotzeanek, Distrito 2- Auzoa Berritzenek, Santutxuk, Otxarkoagak, Basurtu-Basurtu Berrik, Txurdinagak, Abusu-La Peñak, Iralabarrik eta San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkarteak.

KULTURA PROTAGONISTA IZANGO DA BILBOKO GABONETAN

Gabonetan, Bilbo eta Bilboko auzoak genero guztietako kultura-jarduerez beteko dira, publiko eta gustu guztientzako aproposak izango direnak. Udalak eta tokiko eragileek KULTUR GABONAK programa diseinatu dute. Punta-puntako sormen-ikuskizunak eskainiko dituzte, dibertsioz beteak.

Azaro bukaeratik urtarril hasierara arte, bilbotarrek eta bisitari guztiek antzerkiaz, clownez, bakarrizketez, magiaz, txotxongiloez, ipuin-kontalariez, musikaz, dantzez, bertsoez eta tradizioa eta hiriko kultura-nortasuna aberastuko dituzten beste hainbeste ekimenez gozatu ahal izango dute.

  • ANTZERKIA, CLOWNAK, IPUIN-KONTALARIAK, MAGIA, BAKARRIZKETAK…

Abendura arte luzatuko den Bilboko Zirkuitua programaz gain, gazteei, helduei, familiei eta haurrei zuzendutako askotariko ikuskizunak ere antolatuko dira. Halaber, Bilboko auzoek protagonismo berezia izango dute. Izan ere, jarduerak Basurtuko, Otxarkoagako, Santutxuko, Begoñako, Castañoseko, San Inazio-Ibarrekolandako, Altamirako, Solokoetxeko, Errekaldeko, San Frantziskoko, Abandoko, Uretamendiko, Masustegiko eta Olabeagako gizarte-etxeetan, San Ignazioko Levante plazan, Zorrotzako pilotalekuan eta Abusu-La Peñako kaleetan antolatuko dituzte.

Antzerki-proposamenen artean daude “La ratonera”, Itxartu Antzerki Taldearena; “Alguien voló sobre el nido del cuco”, Nueve Teatro konpainiarenaantzerki laburrak, besteak beste, “Monólogos de dos”, “Corsarios” eta “Un ratito”; “Alas de hierro”, Kalamua Antzerki Taldearenak; “Una bofetada no es nada” Patxi Pérez eta Belén Cruzena; “Reza”, Cía. Edición Limitadarena; “Billie”, La Pacheca Colectivena; “El público”, Amaira Teatrorena; “Entre flores”,La Burla Teatrorena eta “Calla y come”, La cocinarena.

Gazteentzat eta helduentzat inprobisazioak egongo dira Mitxel SantamarinarenakinLeire Orberekin eta Josu Anguloren “Inpro_Komeryak” ikuskizunarekin, eta bakarrizketak egingo dituzte Garazi San Martínek “Corazón porque rima con melón” ikuskizunarekin, Axlor Riezuk “Tengo FOMOrekin”, Gurutze Beitiak “Yo y mis circunstancias” ikuskizunarekin eta Óscar Terolek “El humor de Óscar Terolekin”. Gainera, proposamen horiekin batera, Heyoka Clownek “Lo que me sale de la concha” ikuskizuna emango du.

Gabonetan magia-ikuskizunak ere egongo dira: Oliver Magoak “Los inventores” ikuskizuna aurkeztuko du, Magi & Ilusioakek “Azterketa magia”, Edu Magoak “Zu zara magoa”, Liuba Magoak “Denok dugu magia” eta Eva Magoak “Mugarik gabeko magia”.

Familiei zuzendutako ikuskizunen artean, azpimarratzekoak dira zirkua, Two Much Circusen “Double Billekin”; clown-antzerkia, Ana Apikaren “Paperezko Zirkuarekin”, Arrieraren paperezko antzerkia “Café cantante AMARGURA” ikuskizunarekin, “Trapos”, Coriolis Teatroren txotxongiloen-objektuen antzerkia, Zirkozaurreren “Olentzero” zirku-kalejiraBego Alabazanen “Gutixago gehiago da” ikuskizuna; eta “Batetik Bestera: Kontzertua” Benetan Berenmusika- eta antzerki-ikuskizunaPantzart Teatroren “Korri, kuru, korriko” txotxongiloakFirulette Antzerkiaren “Etxe sorginduaren misterioa” eta Monda & Lirondaren “Desioak” clown-ikuskizuna. Horrekin bukatuko da KULTUR GABONAK programazioa.

Abenduaren 17an, 19:00etan, Argazkineta show ikuskizun parte-hartzailea izango da Uretamendin (Masustegi, Altamira), “Tras recolectar, es hora de contar” izenburuarekin. Gazteei eta helduei zuzenduta egongo da. Ekitaldi hori Bilboko Udalaren Bilbao Izan programaren barnean egongo da.

  • EUSKAL FOLKLOREA, GURE NORTASUN-IKURRA

Euskal folkloreak espazio berezia du udalak urtean zehar antolatzen duen kultura-programazioan eta, hala, hiribilduko kultura-nortasunaren zati gisa aldarrikatzen da.

Aurten, KULTUR GABONAK programak dantza-ikuskizunak antolatuko ditu talde hauekin: Bihotz Alai Dantza Taldeak kalejira bat egingo du Zabala auzoan eta Irutasun Dantzari Taldeak, aldiz, Altamira auzoan.

Bertsoak ere protagonista izango dira urte bukaeran. Miren Amurizak, Aissa Intxaustik eta Maite Sarasolak bertso-saioa eskainiko dute Deustuko udal-zentroan. Aurkezlea Idoia Anzorandia izango da eta Aner Euzkitze eta Libe Goenaga Arrieta musikariak bertan izango dira.

  • MOTA GUZTIETAKO MUSIKA

Gabonetako abesbatzen kontzertuak urte bukaerako programazioaren ezinbesteko parte dira bilbotarrentzat zein bisitarientzat. Aurten, Atxuriko, San Ignazioko, Castañoseko, Iralako, San Frantziskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Otxarkoagako, Indautxuko, Errekaldeko, Abusu-La Peñako, Zabalako, Santutxuko, Olabeagako, Txurdinagako, Altamirako eta Abandoko elizetan ikuskizunak emango dituzte Ars Canticum Ensemblek, Garaizarko Matsorriak taldeak, Lagundi Bizkaiko Esperientzia Ikasgeletako abesbatzak, Bilbao Kameratak, Club Deportivo Bilbao abesbatzak, Mikel Deuna abesbatzak, Pagasarri Abesbatza Elkarteak, Arraizpe Agrupación Coral abesbatzak, Agrupación Coral Otxarkoaga abesbatzak, Otxote Bilbo Argiakek, Asociación Coral Rossini de Bilbao abesbatzak, Begoñako Sustraiak abesbatzak, Andre Berri abesbatzak, Gaudeamusek, Inmakuladako Abeslariak taldeak, Orfeón San Antón taldeak, Bilbao Musikako gazteen abesbatzak, Ingeniarien abesbatzak, Emays abesbatzak, San Inazio abesbatzak, Jakorkik, Otxote Lur Maiteak, Sanfran Kourek, Deustoarrak abesbatzak eta Ars Vivak

Musika-ekitaldiekin bukatzeko, Antonio Forcione & Giorgio Sercik “Guitar duo” ikuskizuna emango dute, Cristina Nareak “Viento Sur”, Bilboko Udal Txistulari Bandak, Gorka Aginagak eta abesbatzako kide batek “Elur malutak”, Ispirit: Lidia Insausti, Lide Hernando eta Noa Egiguenek “Rivers of Babylon”, eta, bukatzeko, Iren Uka & Space Jam Rockek eta Trikilekuk trikitixa-kalejira.

  • BIDEBARRIETAKO KULTURGUNEA: LITERATURA, BERTSOAK ETA KONTZERTUA

Gabonak garai egokia dira baita ere literaturari arreta jartzeko. Horretarako, Bidebarrieta Kulturguneak programazio oparoa prestatu du Bidebarrietako liburutegian.

Egiaz, “Eztabaidak literaturarekin” eta “Gaurkotasunarekin topaketak” programek jarraitu egingo dute, hurrenez hurren, abenduaren 10ean eta 17an. Halaber, liburu-aurkezpen hauek egingo dira: María Jesus Cavaren eta Elena Ciordiaren “Bilbao y la arquitectura urbana. Recorriendo la villa”; José Fernándezek, Lorenzo Olivánek eta Beñat Arguinzonizek Blas de Oteroren “Ángel fieramente humanoren” edizio berria aurkeztuko dute; Luis Zuecok “El mapa de un mundo nuevo” izeneko bere lana aurkeztuko du; Kirmen Uribek “En mis sueños siempre tienes 20 años” lana aurkeztuko du errezitaldi batean; eta Dolores Redondo idazleak literatura-aurkezpenen zikloa itxiko du “Las que no duermen” bere azken eleberriarekin.

Bertsolaritza eta zientzia uztartuko dira Bidebarrietako liburutegian abenduaren 4an, asteazkenean, Bertsozientzia ekitaldian, zehazki, “Jakinduriek mundue erreko dau” izenburupean. Halaber, ‘Bidebarrieta Zientifikoa’ zikloan teknologia kuantikoa landuko dute abenduaren 19an.

Ostiralean, abenduaren 20an, Bidebarrietako Kulturgunean musika-kontzertu bat antolatuko dute gazteentzat zein helduentzat.

HIRIBILDUKO BESTE KULTURA-ESPAZIO BATZUK

  • ARRIAGA ANTZOKIA

Arriagan Gabonak musikatuak izango dira, musikalen generoaren historiako ikuskizunik garrantzitsuenetako batekin; produkzioa izugarria da. Arriaga Antzokiak 2024ari amaiera bikaina emango dio Broadwayko “Chicago” ikuskizun bikainarekin. Ikuskizun hori karteldegian egongo da abenduaren 5etik 29ra eta, beraz, Bilboko Gabonetarako ikuskizun erakargarri eta ezin hobea izango da.

2025 hastean, urtarrilaren 3tik 5era, Arriaga antzokiak ABAO Txiki Arriagan familiei zuzendutako programa aurkeztuko du berriro ere. ABAOk eta Arriaga Antzokiak berak antolatuko dute: D´Artagnan eta mosketari gazteak  Ikuskizuna honela hasten da: D’Artagnan fidelari laguntza eskatzen dio Austriako Anak, bere lagunak berriro ere batu eta azkenaren semea non dagoen deskubritu dezaten. Baina hortik aurrera, misioak familiarekin batera gozatzeko sorpresa asko eskainiko dizkigu. Abentura oso dibertigarria da eta musikarik onena du.

  • BILBAO MUSIKA

Bere aldetik, Bilbao Musikak Gabonetako kutsu handia duen programazioa prestatu du urtea bukatzeko. Bilboko Txistularien udal-bandak Gabonetako kontzertuak “Elur Malutak” ikuskizunarekin hasiko ditu, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean. Bi saio egongo dira: abenduaren 14an 19:00etan San Adriango elizan eta abenduaren 18an 19:00etan Campos Eliseos Antzokian.

Abenduaren 16an, 19:00etan, Campos Eliseos Antzokian, Udal Musika Eskolako taldeek Gabonetako kontzertua eskainiko dute, eta abenduaren 22an, Bilboko Udal Bandak “Un grito por la paz” ikuskizuna aurkeztuko du José Rafael Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean. Kontzertua Euskalduna Jauregiko Auditoriumean izango da eguerdiko 12:00etan eta Carmen Climent aktoreak, Marina Penas aktore eta abeslariak, José Manuel Díaz baritonoak, Pedro Pomares eta Sergi Albert aktore eta abeslariek eta Sociedad Coral de Bilbao abesbatzak parte hartuko dute. Zuzendaria Enrique Azurza izango da.

Halaber, Bilbao Musikak hurrengo hilabetetarako hainbat kontzertu programatu ditu. Lehenengoa abenduaren 1ean izango da Bilboko Udal Bandarekin. “Gora musika!” deitzen da, eta horren ondoren, konbo-kontzertuak, kontzertu lirikoak, kantu modernokoak, entzunaldi sinfonikoak, akordeoi-kontzertu bat, Jam Session bat, Bilbao Musika Eskolako eta Juan Crisostomo de Arriagako kontserbatorioko ikasleek emango duten akordeoi-kontzertua eta Bilbao Musikako Musika eta Dantza Tradizionaleko Sailak eskainiko duen erromeria ere egongo dira.

  • BILBAO ARTE

Arte garaikideenak ere badu bere lekua Bilboko Gabonetan. Hala, Udalaren URIBITARTE40 erakusketa-aretoan, azaroaren 22tik aurrera “Nadie puede compartir el sabor de la menta”, erakusketa egongo da. Komisarioak Lorenzo Galgó eta Iñigo Villafranca Apesteguía izango dira eta Maider Aldasoro, Miguel Alejos, Gorka Eizagirre, Usoa Fullaondo, José Jurado, Martí Madaula, Sofía Montenegro, Milena Rossgnoli eta Ander Pérez Puelles artisten piezak egongo dira ikusgai.

Erakusketa 2025eko martxoaren 2ra arte bisitatu ahal izango da, asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Gainera, abenduaren 4an (euskaraz) eta abenduaren 18an (gaztelaniaz) bisita gidatuak antolatu dira. Sarrera dohainik izango da, edukiera bete arte.

  • BILBAO BIZKAIA MUSEOAK

Bilboko Berreginen Museoak umeei zuzendutako (6-10 urte) Gabonetako tailerrak antolatu ditu. Abenduaren 26an eta 27an izango dira 10:00etatik 13:30era museoan bertan.

Tailerretako protagonista Ama Lurra izango da, eta bestelako bitxikerien artean, umeek bere askotariko izenak eta istorioetako batzuk ezagutu ahalko dituzte. Hala, umeek beren sormena lantzeko aukera paregabea izango dute, naturako materialak erabiliko dituzte eta sortutakoak etxera eramateko aukera ere izango dute. Gozatzeko eta ikasteko Gabon egunak.

  • AZKUNA ZENTROA

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon egun hauetarako antolatu duten kultura-programazioa ikusmen-arteen ingurukoa izango da. “KLIMA”  erakusketak  Allora & Calzadilla bikote artistikoaren pieza esanguratsuenak bilduko ditu eta bertan egongo dira baita ere “Ninguna noche en llamas”, Abel Jaramillorena  (Babestu programako egoiliarra) eta Elena Aitzkoaren “Ur aitzak” eskultura-proiektua (Azkuna Zentroari atxikitako artista).

Mediateka Galerian, Leticia Paschetta artistak eta arkitektoak “BRUMA. Jugar en paisajes brumosos” izeneko instalazioa sortu du. “Paisaia ludikoak” dira   eta esperientzia espazialek artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzte.

Instalazio hori umeei eta familiei zuzendutako Mediateka Gabonetan 2024-2025 programaren bidez hedatzen da. Jarduerak abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra izango dira eta material eta arte-mintzaira ezberdinekin esperimentatuz, sorkuntza garaikidera hurbilduko dira parte-hartzaileak.

GAZTERIA, KIROLA ETA EUSKARA

Bilboko Udalak 2.600 plaza baino gehiago eskaini ditu eta horien bitartez, Gabonetako udal-programak antolatuko dira, besteak beste, umeen eta helduen aisialdian, kirolean eta euskaran. Kasu guztietan ere, helburu bikoitza betetzen da: Bilboko familien lan-kontziliazioan laguntzea eta umeek jolasten gozatzea oporretan daudenean.

Aurten, Gabongune eta Gabonkide programetan 777 plaza eskainiko dira bi txandatan:  abenduaren 23tik 27ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra.  Beste alde batetik, eta Azkue Fundazioarekin batera, “Hala, Birala!” kultura digitalari buruzko campusa antolatu da. 2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeei zuzenduta dago eta abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an izango da. Azkenik, 1.890 adingabek Bilbao Kirolaken “Gabonetan Primeran Kirola Eginez” programaz gozatu ahalko dute (54 plaza gehiago dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat gorde dira). Kasu guztietan, udalak azaroan izena emateko epe luzeak ireki ditu.

  • GABONGUNE ETA GABONKIDE

Gabongune 3-8 urteko umeei zuzenduta dago eta Gabonkide 9-11 urtekoei. Bilboko Udalak jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz proposatu ditu, hala, hezkuntza ez-formala lantzeko espazio bat sortzeko eta, aldi berean, umeek aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko. Programa biekin, Bilboko Udalak lana eta familia kontziliatzea sustatzen du eta umeei aukera ematen die trebetasun eta jolas berriak lantzeko eta inguruko adingabeekin egoteko.

Programak 09:00etatik 14:00etara izango dira DeustukoCastañoseko, Begoñako, San Frantziskoko, Abusuko, Esperantzako, Abandoko, Iralako eta Basurtuko udal-zentroetan. Sartzeko eta irteteko ordu erdiko malgutasuna egongo da, hau da, 09:30era arte eta 13:30etik aurrera. Abenduaren 24an eta 31n irteera 12:30etik 13:00etara izango da.

Aurten, emakume asmatzaileak landuko dira. Modu horretan, gai hori ezagutza eta kultura hurbiletik, jolasen bidez eta modu dibertigarrian landuko da eta, horretarako, jardueren eta irteeran bitartez, umeek gozatu egingo dute, betiere, bakoitzaren adin-tartera egokituta (3-5, 6-8 eta 9-11 urte). Gainera, zeharkako moduan, genero-berdintasuna, GJHak eta Bilbo hiribilduko balioen gutuna sustatuko dira.

Aurten, berritasun gisa, Esperantza espazioa ere udalaren Gabonetako eskaintzaren barne egongo da. Bertan, lehenengo astean, gainera, STEAM gaiari buruzko ikastaro bat eta bigarren astean gorputz-adierazpenari (dantza, yoga, mimoak..) buruzko beste bat antolatuko dira. Biak ere 9-11 urteko umeei zuzenduta egongo dira.

  •  HALA, BIRALA! KULTURA DIGITALARI BURUZKO CAMPUSA

Udalak eta Azkue Fundazioak “Hala, Birala!” kultura digitalari buruzko campusa antolatuko dute. 2012tik 2013ra jaiotakoei zuzenduta egongo da eta abenduaren 26tik 27ra eta urtarrilaren 2tik 3ra izango da Euskararen Etxean, 09:30etik 14:00etara.

Egunero, lau ordu eta erdian, hezitzaileekin eta adituekin gai hauek landuko dituzte: stop-motion, musika sortzea, kartelak, bideoak eta bideo-jokoak. Sare sozialen inguruko erabilera eta jokaera egokiak ere landuko dituzte.

  • BILBAO KIROLAKEN GABONETAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ PROGRAMA

Kirol-jarduerak atsegin dituztenek “Gabonetan primeran kirola eginez” udal-programan parte hartu ahal izango dute. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra izango da Txurdinagako, Deustuko eta San Ignazioko kiroldegietan 09:00etatik 14:00etara, eta sartzeko eta irteteko orduak malguak izango dira, 08:30etik 14:30era.

1.260 plaza eskaini dira 2011 eta 2018 urteen artean jaio zirenentzat eta 36 plaza gehiago dibertsitate funtzionala duten  eta 2008 eta 2018 urteen artean jaio ziren adingabeentzat.

  • GAZTEKLUBA GAZTEENTZAT

Bilboko Udalak, #GazteKluba GABONAK programaren edizio berria martxan jarriko du baita ere, gustu guztietarako pentsatutakoa. Hainbat tokitan antolatuko dituzte 12-17 urte arteko gazteei zuzendutako aisialdi osasungarriko 16 jarduera abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Helburua elkarrekin egoteko, jolasteko eta ongi pasatzeko espazio bat eskaintzea da, non sormena, kirola, teknologia eta antzekoak landuko diren. Jarduera horien artean, Bilbotik kanpora txangoak egingo dituzte, Bilborocken K-Pop txapelketaren 5. edizioa antolatuko da eta kirol- eta arte-tailerrak ere egingo dira.

#GazteKluba GABONAKeko jarduera gehienak doakoak izango dira eta ordaindu beharrekoak 2 eta 5 euro artekoak izango dira. Jardueretan parte hartu nahi duten gazteek jarduera bakoitzerako izena eman beharko dute azaroaren 29tik abenduaren 8ra arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.

SARE SOZIALAK:

​#BilbaoGabonak #MePidoBilbao