• Lau egunetan zehar, ikasturtean egindako zientzia eta teknologiako 183 proiektu erakutsiko dituzte 60 ikastetxetako 660 gaztek. 80 STEAM profesionalek hartu dute parte urte osoan zehar Elhuyar Zientzia Azokan, eta horietatik erdiak baino gehiago emakumeak dira. Maiatzaren 9ko sari-banaketako ekitaldiak herritar guztientzako zientzia-ikuskizuna eskainiko du.

Martxan da 2026ko Elhuyar Zientzia Azoka. Goizeko 11:00etan hasi da, irekiera ofizialarekin. Ekitaldian izan dira, ekimenari laguntzen dioten euskal zientzia- eta teknologia-sareko eragileekin batera, ekimenaren babesleak ere; besteak beste, hauek: Maialen Agirre Pinedo, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza zuzendaria; Kontxi Claver Zurro, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegua saileko zinegotzi ordezkaria; Begoña Pacheco Delgado, Enpresen eta Enpleguaren Sustapena zerbitzuko burua; Eneko Elorriaga Astigarraga, Erabi enpresaren sortzailetako bat eta bertako Berrikuntzako zuzendaria; eta Amaia Zarrabeitia Salterain Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.

Azokak iraungo duen lau egunetan, ikasturtean zehar egindako 183 STEAM proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte 12-18 urteko gazteek. Guztira, 660 gaztek hartuko dute parte aurtengo azokan. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira gurekin: Valentziatik, Kataluniatik, Sevilatik, Galiziatik, Portugaldik eta Italiatik etorriko dira beste 9 talde.

Elhuyar Zientzia Azokan, ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute. Azpimarratzekoa da, gainera, haiek guztiek urtero proiektu honekiko erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 80 ikertzailek (haien artean, 48 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko.

Ikertzaileek proiektua gauzatzeko laguntza zuzena ematen diete ikasleei. Hala, ikasleek gertutik ezagutzen dute ikertzaileen eguneroko jarduna, hobeto ulertzen dute metodologia zientifikoa, eta Euskal Herriko ikerketa-zentro eta unibertsitateetan egiten den ikerketa bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute. Harreman horiei esker, gainera, zientzietako erreferenteak hurbiletik ezagutzen dituzte, eta zientzialarien inguruko genero-estereotipoak apurtzeko ere lagungarria da. Horrez gain, azokak irauten duen egunetan gazteen proiektuak ebaluatzen dituzte.

Behin datu guztiak jasota, sari-banaketa larunbatean bertan egingo da, maiatzaren 9an, 13:00etan. Azokan saritutakoak bilduko dira sari-banaketan, eta agintariak eta zenbait erakundetako ordezkariak ere izango ditugu sariak banatzen, hala nola Bizkaiko Foru Aldundikoak, Eusko Jaurlaritzakoak, Bilboko Udalekoak eta Elhuyarrekoak. Ikasketa-bekak eta Espainiako zein nazioarteko azoketarako bidaiak irabaziko dituzte sarituek. Aurkezle-lanetan, Eleder Iglesias Perez kazetari eta eduki sortzailea eta Arantza Muguruza Montero irakasle eta ikertzailea arituko dira, eta Arantzak zientzia-esperimentuak ere egingo ditu gainera. Sari horietaz gainera, ikerketa-zentro kolaboratzaileetan egiteko egonaldiak zozkatuko dira egunero.

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA URTEAN ZEHAR

Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea, ez bakarrik Areatzan egiten den azoka honetan, baita urtean zehar ere.

2013an lehen edizioa egin zenetik gaur arte, 12-18 urte bitarteko ia 4.500 gaztek aurkeztu dituzte proiektuak Bilbon antolatzen den Elhuyar Zientzia Azokan. Guztira, 1.300dik gora ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko aurkeztu dira.

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

  • Chris Isaakek ostiralean, ekainaren 26an, jaialdiaren lehen egunean, bere 70. urtebetetzea ospatuko du BBK Legends Bilbaoko publikoarekin batera; larunbatean, ekainaren 27an, Tom Morellok bigarren jardunaldiari amaiera emango dio, eta gau berean Beatek Steve Vai, Adrian Belew (King Crimson), Tony Levin (King Crimson) eta Danny Carey (Tool) bilduko ditu agertokiaren gainean.

BBK Legends BilbaokBBK Banku Fundazioaren eta Bilboko Udalaren babesarekin eta Dekker Eventsek antolatuta, gaur iragarri ditu bere kontzertuen ordutegiak. Informazio hori dagoeneko kontsulta daiteke ekitaldiaren webgune ofizialean, www.musiclegendsfestival.com helbidean, baita Facebookeko eta Instagrameko profil ofizialetan ere.

Hitzordua ekainaren 26an eta 27an itzuliko da Bilbao Arenara, rocka ardatz izango duen egitarauarekin. Nazioarteko musika-eszenako izen nabarmenak bilduko ditu, zuzeneko musikaz betetako bi egunetan.

Bertaratuko direnek eguna aldez aurretik antolatu ahal izan dezaten, antolakuntzak honako kontzertu-ordutegi hauek eman ditu ezagutzera:

OSTIRALA, EKAINAK 26

18:30 Ateen irekiera

19:30 DEA MATRONA

20:50 CRACKER

22:15 CHRIS ISAAK

LARUNBATA, EKAINAK 27

18:30 Ateen irekiera

19:30 GRAVEYARD

20:55 BEAT

22:50 TOM MORELLO

Ordutegiak ezagutzera emanda, BBK Legends Bilbaoren hamargarren edizioa prestaketen azken txanpan sartu da. Edizio honek berriro bilduko ditu Bilbao Arenan ibilbide luzeko artistak, haien musikarekin hazi ziren zaleak eta gaur egun soinu horiekin bat egiten duen publiko berria, biniloek, formatu analogikoek eta beste hamarkada batzuk markatu zituzten musika bizitzeko moduek berriz ere interesa piztu duten une honetan. Hitzorduak, gainera, formatu eroso eta irisgarria mantenduko du, artisten eta publikoaren arteko gertutasuna sustatzeko pentsatua, Bilboren erakargarritasun kulturala indartuz.

Ostiralean, ekainaren 26an, Chris Isaak izango da BBK Legends Bilbaoren lehen jardunaldiko protagonista, eta emanaldi horretan bere 70. urtebetetzea ospatuko du publikoarekin batera. Artista estatubatuarra bere Silvertone talde banaezinarekin itzuliko da Bilbora, 2023an egin zuen aurreko bisitan sarrera guztiak agortu ondoren. Errepertorioak haren nortasun musikal bereizgarria ekarriko du agertokira: dotorezia retroa, rock klasikoa, surf kutsuko soinua eta sentsibilitate amerikarra uztartzen dituen estiloa.

Isaaken aurretik Dea Matrona arituko da, rock eszena proposamen fresko eta zuzen batekin berritzen ari den Irlandako bikotea; baita Cracker ere, rock alternatiboaren barruan kultuzko talde estatubatuarra, rockaren, country-rockaren, folkaren eta punkaren arteko bideak zeharkatzen dituen ibilbidearekin.

Larunbatean, ekainaren 27an, Tom Morellok BBK Legends Bilbaoren bigarren jardunaldia itxiko du. Rage Against the Machine eta Audioslave taldeen sortzaileetako bat da Morello, eta rock garaikideko eragin handieneko figuretako bat da. Bilbora nazioartean ikusgarritasun berezia duen une batean iritsiko da, Bruce Springsteen & The E Street Band taldearen AEBetako “Land of Hope and Dreams” birarekin bat egin ondoren. Bilbao Arenako emanaldia Euskadin egingo duen lehenengoa izango da, eta 2026an Estatuan emango duen kontzertu bakarra.

Gau berean Beat ere arituko da, Adrian Belew eta Tony Levin King Crimson taldeko kide ohi mitikoek, Steve Vai gitarra-jotzaile birtuosoak eta Danny Carey Tool taldeko bateria-jotzaileak osatutako supertaldea. Formazioak Bilbon aurkeztuko du “Performing the Music of 80s King Crimson” proposamena, King Crimsonen laurogeiko hamarkadako etapa giltzarrian oinarritua: Discipline, Beat eta Three of a Perfect Pair diskoen berrinterpretazioa.

Larunbateko jardunaldia Graveyard taldeak osatuko du, gaur egungo Europako rock eszenako talde sendoenetako batek, hard rock kutsu psikodelikoko proposamenarekin.

Kontzertuen ordutegiak dagoeneko kontsulta daitezke ekitaldiaren sare sozial ofizialetan eta webgunean, www.musiclegendsfestival.com helbidean. Horrela, publikoak aldez aurretik antolatu ahal izango du Bilbao Arenan zuzeneko musikaren zaleak berriz ere bilduko dituen edizio berri hau.

Esparrura nola iritsi, egonaldia nola antolatu eta bestelako xehetasun praktikoak BBK Legends Bilbaoren webguneko “Info Praktikoa” atalean daude eskuragarri. Eguneko sarrerak eta bi eguneko bonuak eskuragarri daude webgunean: www.musiclegendsfestival.com

  • ‘Bilbao Moda’ Bilbo sormenezko eta abangoardiako hiri gisa posizionatzeko bokazioarekin sortu da, moda eta merkataritza berrikuntzarekin, kulturarekin eta turismoarekin lotuz, tokiko talentua eta ekonomia sortzailea bultzatuz.

  • “Bilboko eragile ugarirekin egindako lankidetzan oinarritutako proiektua da, eta dagoeneko sendotuta dauden ekintzak eta bultzada berriko beste batzuk biltzen ditu. Pausoz pauso, Bilbao Moda eraikitzen jarraituko dugu, hiri proiektu partekatu gisa“, nabarmendu du Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotziak.

  • Alde Zaharreko merkatarien elkarteak antolatutako Zazpi Kaleak Fashion Week 2026 izango da ‘Bilbao Moda’ ekimenaren baitan egingo den lehenengo jarduera; maiatzaren 4tik 10era, Alde Zaharra modaren, kulturaren eta gastronomiaren gune nagusia izango da, eta maiatzaren 8an Arriaga Antzokian egingo den desfilearekin amaituko da.

  • Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, ‘Bilbao Moda’ proiektu estrategikoa aurkeztu du gaur. Hainbat lankidetza-ekimenen bidez, hirian diseinuaren ekosistema bultzatzeko eta indartzeko, eta hiriko sortzaileei eta moda-merkataritzari laguntzeko ekimen integrala da. Zazpi Kaleak Fashion Week 2026 ekimena maiatzaren 4an hasiko da, Alde Zaharreko merkatarien elkarteak antolatuta, eta hori izango da proiektu honen baitan egingo den lehen ekintza.‘Bilbao Moda’ ekimenaren helburua da hiria modaren, merkataritzaren, sormenaren eta berrikuntzaren arteko topagune bihurtzea. Aldi berean, Bilbo erosketetarako erreferentziazko helmuga gisa sendotu nahi du, eta hiriko moda-merkataritzaren zein tokiko eta sortzen ari den diseinuaren lehiakortasuna eta ikusgarritasuna indartu. Horrez gain, tokiko talentua sustatzen du, sektoreko erreferenteak eta preskriptoreak erakartzen ditu, eta balio handiko jarduera ekonomiko, kultural eta turistikoa sortzen laguntzen du. Azken batean, Bilboko moda-sektorearen balio-kate osoa indartzea du xede.

    “Bilbao Moda proiektuaren bidez, identitate beraren pean bildu nahi ditugu diseinuaren tokiko ekosistema indartzeko eta dinamizatzeko gure hiriko ekimenak, hiriko merkataritza-jardueraren eskutik. Izan ere, Bilbao Moda talentua batu eta fidelizatzeko asmoz sortu zen, tokian-tokian eta nazioartean, tokiko sortzaileak eta moda-diseinuko saltokiak elkartuz. Horrela, Bilbo diseinuaren eta merkataritzaren arteko topagune gisa posizionatzen aurrera egingo dugu“, nabarmendu du Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotziak proiektuaren aurkezpenean. “Azpimarratu nahi nuke Bilboko eragile ugarirekin egindako lankidetzan oinarritutako proiektua dela, eta dagoeneko sendotuta dauden ekintzak eta bultzada berriko beste batzuk biltzen dituela. Bilbo erreferentea izan delako eta izan behar duelako erosketen helmuga gisa, kalitatezko moda, nortasun propioduna eta talentu sortzaile nabarmenekoa sustatuz. Horregatik, Bilbao Moda eraikitzen jarraituko dugu pausoz pauso, hiriko proiektu partekatu gisa”.

    TANDEMAK, PASARELAK, IBILBIDEAK… ETA ASKOZ GEHIAGO

    Bilbao Moda’ proiektuaren esparruan aurreikusitako ekintzen artean, alde batetik, modaren asteak eta Bilboko merkatarien elkarteek antolatutako jarduerak nabarmentzen dira: maiatzean Zazpi Kaleak Fashion Week 2026 egingo da, Alde Zaharreko Denda, Ostalari eta Enpresen Elkarteak antolatuta, eta ‘Bilbao Moda’ proiektuaren baitan egingo den lehenengo ekintza izango da; eta azaroan, berriz, Bilbao Fashion Week 2026 egingo da, Bilbao Centro enpresa-elkarteak antolatuta.

    Modaren bi aste horiek eta dagozkien merkataritza-pasarelak jarduera osagarriekin indartuko dira. Aipatutako jarduera horiek maiatzean (udaberri-uda) eta azaroan (udazken-negua) egingo dira; moda komertziala publiko orokorrari hurbiltzeko, hirian dagoen eskaintza ikusarazteko eta hiriko beste sektore sortzaile eta kultural batzuetako eragileekin sinergiak sortzeko pentsatuta egongo dira, hala nola literaturarekin, musikarekin, gastronomiarekin edo artearekin.

    Bilbao Moda’ proiektuak tokiko diseinua eta sortzen ari dena bultzatzeko ekintza espezifikoak ere jasotzen ditu. Horien artean “Tandem Comercio x Diseño” programa nabarmentzen da. Programa horrek Bilboko diseinatzaileen eta saltokien arteko 15 lankidetza edo tandem sustatuko ditu. Sinergia horiei esker, tokiko diseinatzaileek, erakusleihoetan edo barnealdeetan esku hartuz, beren proposamenak benetako merkataritza-ingurunean testatuko dituzte eta azken bezeroaren zuzeneko feedbacka jasoko dute, eta aldi berean, Bilboko saltokiek sormen- eta hurbiltasun-balioekin bat datozen produktu bereizgarriak, esklusiboak eta lerrokatuak eskuratzeko aukera izango dute. Ekimen berritzaile honen bidez, tokiko diseinatzaileei negozio eta garapen profesionalerako aukerak zabaldu nahi zaizkie, bai eta herritarrei eta bisitariei beren lanak ezagutarazi ere; ildo horretan, saltokien eta diseinatzaileen arteko 15 lankidetza horiek in situ ezagutu ahal izateko ibilbideak antolatuko dira.

    2026an ‘Bilbao Moda’ proiektuaren beste zutabe nagusietako bat lehiaketa eta “Bilbao Moda Gala – BIAAF Bilbao International Art & Fashion” izango dira. Gala horren hamargarren edizioaren sani-banaketa ekainaren 25ean izango da Bilboko Eleiz Museoan – Museo de Arte Sacron. BIAAFek bi urtean behin antolatzen duen nazioarteko lehiaketa hau sortzen ari den diseinua detektatzeko eta proiektatzeko erreferentzia finkatu da, eta mundu osoko eskoletatik datozen 18 eta 35 urte bitarteko diseinatzaile gazteak bilduko ditu Bilbon, artea eta moda uztartuz. Jantzien diseinu onenaren eta osagarrien diseinu onenaren sariak emateko galaz gain, erakusketa bat ere egingo da diseinu finalistekin. ‘Bilbao Moda’-ren barruan, ekainaren 25aren inguruan, Bilbora gonbidatutako preskriptoreen sarea zabalduko da, eta hiriko zirkuitu komertzialetan eta diseinatzaile berrien estudioetan zehar ibilbideak antolatuko dira preskriptoreekin eta komunikabideekin.

    Bilbao Moda’ Bilboko Udalak bultzatutako proiektu estrategikoa da, eta berrikuntzaren, diseinuaren eta moda-merkataritzaren etorkizunaren aldeko apustu irmoa egiten du, hiriarentzat estrategikoa den sektore baten benetako bultzada kolaboratiboan zentratzeko.

    ZAZPI KALEAK FASHION WEEK 2026

    Bilbao Moda’ proiektuaren baitan egingo den lehenengo ekimena Zazpi Kaleak Fashion Weeken bosgarren edizioa izango da: Bilboko Alde Zaharra moda, kultura eta gastronomiaren gune nagusia izango da maiatzaren 4tik 10era bitartean. Alde Zaharreko Denda, Ostalari eta Enpresen Elkarteak modaren, kulturaren eta gastronomiaren astea antolatu eta ospatuko du. Oraingo honetan, 2026ko kolorearen ingurukoa izango da. Zehazki, 2026ko kolorea Cloud Dancer izenekoa da, Pantone Color Institutek hautatua eta marfil zuri leun, etereo eta apur bat bero gisa deskribatua. “Lasaitasuna, buruko argitasuna eta luxu isila sinbolizatzen ditu; berrikuntzarako, bakerako eta sinpletasunerako nahia adierazten du mundu ase batean, eta sormenerako eta hasiera berrietarako gonbita egiten du“, deskribatu du Susana Alaguero Alde Zaharreko merkatarien elkarteko presidenteak.

    Alde Zaharreko modaren asteak ehun saltoki baino gehiago bilduko ditu, eta jarduera ugari egingo ditu aste osoan zehar: tailer praktikoak, hitzaldiak, ekintza komertzialak edo moda desfile handi bat, besteak beste. Berrikuntza ugari izango dira gustuaren eta estiloaren inguruko munduko azken joeretan eragina duten jardueren programan.

    Programazioa maiatzaren 4an hasiko da, astelehenean, 18:00etan jendeari irekitako bi tailerrekin: horietako bat Erriberako Merkatuko sukalde gelan egingo da, eta gozogintza beganoko hainbat proposamen landuko dira, gozogintza mota horren teknika, osagai eta sekretuekin; bigarrena, La Bolsa eraikinean, artisautza tailerra izango da, belarritako pertsonalizatuak sortzera zuzendua. Maiatzaren 5ean, asteartean, 18:00etan kolorimetria-tailerra egingo da Maria Uranga irudi-aholkulariaren eskutik. Asteazkenean, hilaren 6an, 18:00etan, La Bolsa eraikinean, modako argazkigintzan aditua den batek parte-hartzaileei erakutsiko die bere alderik onena erakusten objektiboaren aurrean jartzeko orduan.

    Alde Zaharreko modaren bosgarren aste honetako plater nagusia Arriaga Antzokian maiatzaren 8an, ostirala, 20:00etan egingo den desfilea izango da. Zuzeneko musikaz lagunduta, mota guztietako sektoreetako Bilboko saltokien joerak erakutsiko ditu eta diseinatzaile gazteen proiektuak ere izango ditu.

    Jendearentzat zabalik dauden baina edukiera mugatua duten jarduera programatuetan doan izena emateko, interesa duten pertsonek helbide elektroniko bat bidali beharko dute beren datuekin, tailerra zehaztuta, helbide honetara: asociacion@cascoviejobilbao.com.

    Zazpi Kaleak Fashion Week ekimenaren informazio guztia

    SARE SOZIALAK:

  • Euskal kulturaren hitzordua apirilaren 1etik 4ra egin da, eta programazio erakargarria izan du, kalitatea, dibertsioa eta parte-hartzea konbinatuz.

  • Musika-programazioaren barruan AZn, Areatzan, Bilborock-en eta Kafe Antzokian egin diren kontzertuak Bilbao basque FESTen jaialdiaren zutabe nagusietako bat izan dira.

  • Bilboko Udalak antolatutako jaialdiko jardueretako asko Areatzako kaiaren inguruan egin dira, “Euskal Kulturaren plaza” izenarekin; Herri Kirolak, kontzertuak, gastronomia eta showcookingak eta bestelako jarduerak egin dira eremu horretan.

Bilbao basque FEST jaialdiak Aste Santuan hiria aktibatzeko eta hiriko erreferente kultural nabarmenetako bat izateko gaitasuna duela erakutsi du 2026ko edizioan ere. Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdia apirilaren 1etik 4ra egin da eta lau egun horietan bisitariek eta bilbotarrek programazio zabal eta doakoa izan dute. Programazio horrek euskal kulturaren aberastasuna erakutsi du, gaur egungo ikuspegitik begiratuta.

Aurtengo nobedadeetako bat “Euskal Kulturaren plaza” izan da. Areatzako kaian egon da, eta hainbat jarduera egin dira, hala nola parte-hartze bidezko tailerrak, showcookingak eta Herri Kirolen zuzeneko erakustaldiak, publikoari gastronomia, kirola eta euskal musika tradizionala hurbilduz, ikuspegi irisgarri eta esperientzial batetik. Espazio berean era askotako formatuak egiteak jaialdiaren dimentsio soziala indartzen lagundu du, Areatza euskal nortasun kulturalaren ingurune bizi, dinamiko eta adierazgarri bihurtuz.

Elkargune berri horretan 41.000 pertsona baino gehiago bildu dira jaialdiaren hiru jardunaldi nagusietan, eta horrek trakzio-efektu argia eta publikoaren etengabeko fluxua eragin ditu, eta jarduera guztietan parte hartzea erraztu du.

Lehenengo bi egunetako eguraldia gorabehera, ia programazio osoa gauzatu ahal izan da. Eguenean baina, euriaren eraginez bertan behera utzi ziren Urbasa ikuskizuna, txalaparta-tailerra eta arraunketa bateletan.

ERANTZUN BIKAINA MUSIKA-PROGRAMAZIOARI

Jaialdiaren zutabeetako bat musika-programazioa izan da, eta 18.000 pertsona inguru bertaratu dira Azkuna Zentroan, Areatzan –Euskal Kulturaren plaza-, Bilborock-en eta Kafe Antzokian programatutako emanaldietara. Ekitaldi kalitatezkoak eta proposamen sendo eta erakargarriak izan dira, euskal musikaren artista historikoak, proiekzio betean dauden artistak eta bidea egiten hasi diren ahots berriak konbinatu dira, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko oreka eskainiz.

Azkuna Zentroan, Anje Duhalde eta Niko Etxart euskarazko rockaren bi erreferente aitzindarien emanaldiarekin hasi zen jaialdia, eta haien presentziak dimentsio historikoa eman zion musika programaren hasierari. Gune horretan bertan, Olaia Inziartek zuzeneko emankizun intimo eta zaindua eskaini zuen, non ahotsa, gitarra akustikoa eta teklatuak konbinatu zituen, tradizioaren eta elektronikaren artean dabilen proposamena zabalduz, sentsibilitate garaikide nabarmenarekin. Bestalde, Maren kantariak “Qué lástima” aurkeztu zuen, bere bigarren albuma, bere identitate artistikoa berresten duen heldutasun-lana. Eta horrekin batera, euskarazko abesti berriak ekarri zituen, hala nola “Zure zain” eta “Sekretuek”, izaera pertsonal eta autobiografikoa dutenak.

Areatzan, “Euskal Kulturaren plaza“n egin diren emankizunetan jende piloa bildu da. Neomak taldeak eszenaratze indartsua egin zuen; eguraldi txarra gorabehera, jendearekin konektatzea eta energia mantentzea lortu zuen, eta abestera eta konplizitate kolektiboko giroan parte hartzera gonbidatu zuen.  Bestalde, Korrontzik, Agus Barandiaran buru zuela, Areatzako zabalgunea jai-plaza handi bihurtu zuen. Garaiko erromeria, euskal kulturari omenaldia eginez, musikaren, dantzaren eta Herri Kirolen erakusketen bidez.  Hogeita hamar bat dantzari ondoan zituela, «Mundua dantzan» nazioarteko bira abiarazi zuen Bilbon. Bira hori 2027ra arte luzatuko da. Agertoki horretako azkena Anne Etchegoyen izan zen eta interpretazio-kalitate handiko kontzertu bat eskaini zuen hizkuntza minoritarioetan edo ez hegemonikoetan oinarritutako ‘KCant à’ proiektuko artistekin batera.

Bilborock talde berrien erakusleiho gisa indartu da, proposamen hauekin: Gar, estiloen fusioa gaur egungo ikuspegi batetik aztertzen duena; Mugan, folkaren eta pop-rockaren arteko soinua; eta Bisai, rock alternatiboari begirada garaikidea ematen diona soinu- eta ikus-lengoaia berrien bidez.

Programa osatzeko, Bilbao FEST Rock City izan dugu Kafe Antzokian. Bertan, punk eta soul arteko estiloak izan dira, Chulería, ¡Joder!, Txarly Usher, John Dealer & ’26; The Coconuts, Mirotz, The Rockabilly Pack, Crazy Jumpers edo The Cherry Boppers & Patricia Reckless bezalako bandekin, jaialdia era askotako publikoei zabalduz.

Agertoki guztietako emanaldiak arrakastatsuak izan dira eta agerian utzi du jendeak interesa duela tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen programazio batekiko, hartara, Bilbo egungo euskal musika-sorkuntzaren erakusleiho kokatuz.

HERRI KIROLAK, JAIALDIAREN IKUR BISUALA

Herri Kirolen erakustaldiak erakargarriak izan dira aurten ere jendearentzat eta 17.300 pertsona bildu dira Areatza inguruan, edizio honetako irudi partekatuenetako batzuk sortuz.  Indarra, teknika eta tradizioa uztartzen dituzten probek ikusleen arreta bereganatu dute, eta hainbat modalitate jarraitu ahal izan dituzte: harri-jasotzea, aizkoraz enborrak moztea, ingude-jasotzea… Kirol tradizionalak jaialdiaren elementu ezagunenetako bat dira, bai ikusgarritasunagatik, bai esfortzua, teknika eta ingurunearekiko lotura bezalako balioak transmititzeko gaitasunagatik. Herri kirolen presentziak indartu egin du jaialdiaren nortasuna eta kultura-erakusleiho gisa duen proiekzioa.

FAMILIA GIROKO DIBERTSIOA

Haurrei zuzendutako programazioak harrera bikaina izan du, eta 10.000 pertsonak parte hartu dute jarduera guztietan. Gargantua ospetsua izan da, beste urte batez, gune erakargarrienetako bat, familiek ilara handiak egin baitituzte egun guztietan, haurrak pertsonaia maitagarri horrekin gozatuz eta argazkiak ateraz. Familien beste jarduera gogokoenetako bat itsasadarrean bateletan egindako ibilaldiak izan dira, Bilbo ikuspegi berezi batetik ezagutu ahal izan dutelako. Bestalde, perkusio-tailerrek musika tradizionalaren inguruko esperientzia parte-hartzailea eskaini dute, programazioaren izaera didaktikoa eta irisgarria indartuz. Herri kiroletan parte hartzeko tailerrak eta joko tradizionalak izan dira familien gustuko beste jarduera batzuk.

ERROMERIAK ETA PARTE-HARTZE BIDEZKO KULTURA

Erromeriek leku nabarmena hartu dute Plaza Barriko eta Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunea bezalako espazio enblematikoetako programazioan.

Hitzordu horiek balio sinboliko handiko irudiak eman dituzte, eta musika eta dantza tradizionalak espazio publikoa belaunaldi arteko topagune bihurtu dute. Aukera paregabea izan da Ondalan konpartsaren erraldoiez eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren dantza tradizionalez gozatzeko; besteak beste, nortasun-ikur diren adierazpide artistikoak eskaini dizkigute, Kaxarranka dantza, kasu.

Plaza Barrian Aiko Taldeak edo Patxi eta Konpaniak gidatutako erromeriatan giro ona, festa eta publikoaren parte-hartze aktiboa izan dira, eta horrek Bilbao Basque FESTen izaera irekia eta inklusiboa indartzen du.

ASTE SANTU KULTURALA HIRI OSOAN

Bilbao basque FESTen edizio honetan, Udalak benetako Aste Santu kulturala antolatu du. Aste hori hiriko hainbat espaziotara zabaldu da, eta, besteak beste, proposamen hauek gauzatu dira: Gaua film luzearen proiekzioa Zinema atalean eta «Bilboko anfitrioien» bisita antzeztuak. Bisita horiek eszenaratze irudimentsu batekin liluratu dute jendea, umorez eta zorroztasun historikoz kontatuz Bilboren fundazioa eta haren efemeride ezagunenetako batzuk.  Proposamen horiei hiriaren museo-eskaintza zabala gehitu behar zaie, jaialdiaren programazioa osatu eta haren dimentsio kulturala indartzen baitu, prozesio tradizionalekin batera.

TURISTEN ARRETA ETA INPAKTUA SARE SOZIALETAN

Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbao Museoko turismo-bulegoek 3.774 bisitari jaso dituzte apirilaren 2tik – Eguen Santua – apirilaren 5era bitartean.  Kopuru horretatik, % 49,6 estatukoak izan dira, % 40,41 nazioarteko turistak eta % 9,99 Euskadin bizi direnak.

Autonomia-erkidegoka, Madril izan da kontsulta-kopuru handiena egin duena, eta ondoren Katalunia, Valentzia, Gaztela eta León, Andalucía eta Aragoi. Nazioartean, Frantzia izan da merkatu nagusia, eta, ondoren, Alemania, Italia, Estatu Batuak eta Erresuma Batua.

Jaialdiaren giroak proiekzio handia izan du Bilbao Turismoren sare sozialen profiletan, 562.322 iritzi jaso baitira Instagramen, Facebooken eta X-en; horrek programazioak sortutako interesa eta toki-eremutik harago hedatzeko gaitasuna islatzen du.  2026ko edizioak mobilizazio digitalerako gaitasun bikaina erakutsi du, bai jaialdian, bai aurreko asteetan. Emaitzek erakusten dutenez, sare sozialetako ekitaldirik erakargarrienetako bat da, ikus-entzunezko edukiak, eduki eleanitzak eta zuzenekoak konbinatzen dituelako, eta horrek indartu egiten du Bilbok kulturaren eta jaialdien jomuga gisa duen irudia.

SARE SOZIALAK:

  • BILBOKO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  • BILBAO EKINTZA: YOUTUBE I FACEBOOK | X | INSTAGRAM
  • BILBAO TURISMO: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  • Bilboko Udalak bultzatutako ekitaldiak sei ardatz nagusiren inguruan egituratutako programazioa du (Musika, Kultura, Zinema, Market, Gourmet eta Sport), eta hiriko gune enblematikoetan ospatuko da, gaur, asteazkena, hasi eta apirilaren 4ra arte.

  • Anje Duhalderen musikak, Niko Etxartek lagunduta, hasiera emango dio jaialdiari gaur arratsaldean, 19:00etan, Azkuna Zentroan, eta ondoren, 22:00etan, Kafe Antzokiko “Bilbao basque FEST Rock City” jaialdian egingo diren kontzertuek bide emango diete publiko guztiarentzako doako hiru jardunaldi jarraituri.

Bilbao basque FEST jaialdiaren edizio berria hasiko da gaur arratsaldeko 19:00etanBilboko Udalak Aste Santuan hiriaren kultura-nortasuna ospatzeko eta proiektatzeko bultzatutako hiri-jaialdi handia da. Bertan izango da Kontxi Claver, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotzia, udalbatzako ordezkariekin batera. Ekitaldiak bete-beteko kultur proposamena du. Horri esker, uriko kaleak eta plazak topagune bihurtuko dira, eta tradizioak eta abangoardiak bat egingo dute gaurtik apirilaren 4ra bitartean.

Programazio osoa doakoa da. Beraz, aukera ezin hobea da Bilbo ezagutzeko, Aste Santuan hiriko espazio publikoak eta jarduera ekonomikoa dinamizatzen laguntzen duten jardueren eta esperientzien bidez. Jaialdia publiko guztientzat da, eta sei gai-multzotan dago egituratuta: Musika, Kultura, Zinema, Market, Gourmet eta Sport.

ROCKAREN MITOETATIK EMAKUMEEN ABANGOARDIARA

Musika indartsu entzungo da egunotan uri osoan zehar, horixe baita gure nortasunaren adierazpenik puruenetako bat. Hasteko, topaketa historiko bat izango dugu gaur Azkuna Zentroan, 19:00etan: jaialdiaren inaugurazio-kontzertuan izango dugu Anje Duhalde, euskarazko rockaren mitoa, Niko Etxartekin batera. Agertoki hori emakumeen abangoardiaren epizentroa ere izango da, Olaia Inziarteren Zura proiektuarekin, Maren bilbotarraren sentsibilitatearekin eta “Zertzeladak” ikustaldiaren fintasunarekin (Udal Txistulari Bandaren, Garazi Navasen akordeoiaren eta Oinkari Dantza Taldearen eskutik).

Euskal Kulturaren Plaza (Areatzako Kaian dago) aire zabaleko gune bihurtuko da, non Neomaken fusio elektronikoak, Korrontziren folk berrituak eta Anne Etchegoyenen dotoretasunak jaialdia bizituko duten ostegun, ostiral eta larunbatean 21:00etatik aurrera. Talentu emergenteek beren espazioa izango dute Bilborocken, Gar, Mugan eta Bisairen soinu freskoekin.

Tentsio bila dabiltzanentzat, Kafe Antzokia izango da Bilbao basque FEST Rock Cityko tenplu elektrikoa. Gaur gaueko 22:00etatik aurrera, hainbat genero eta jarrera izango ditugu eszenatokian: Chulería, ¡Joder! eta Txarly Usher ikonikoaren atzera begirako bidaia, John Dealer & The Coconuts kementsuak, Bellumen post-punka eta Mirotz gasteiztarren freskotasuna. Amerikar sustraietara itzuliko gara The Rockabilly Packen zuzeneko emanaldi indartsuarekin eta Crazy Jumpersen swing dantzagarriarekin. Amaiera bikaina izango dugu The Cherry Boppers & Patricia Reckless taldearen jazz-funkarekin eta R&Ban erreferente diren The Allnightersen maisutasunarekin.

ZAPOREEN LABORATEGIA: ZUZENEKO SHOW COOKINGAK

Euskal gastronomiak hurbiltasunaren eta dinamismoaren aldeko apustua egiten du, Areatzako Kaiko Euskal Kulturaren Plazan “sukaldaritzako laborategi” bat instalatuta. Gune horretan, show cooking delakoak egingo dira, eta bertaratzen diren pertsonek sasoiko hainbat produkturi buruz ikasteko aukera izango dute. Sasoiko barazkiei balioa emango zaie eta, horretarako, jendearentzako espazio ireki bat egongo da, goizez bi orduz (12:00-14:00) eta arratsaldez beste bi orduz (18:00-20:00).

Denbora horretan, show cookingak egingo dira ordu erdiro. Bertan, sukaldari profesionalek plater desberdinak prestatuko dituzte eta produktu horiek pintxo nola bihurtu erakutsiko diote jendeari. Aldi berean, barazki horiek lurrean landatzen direnetik plater goxo bihurtu arte zer ibilbide egiten duten azalduko dute.

KALEKO ARTEA: ANTZERKIA, DANTZA ETA TRADIZIO BIZIA

Folklorearen bihotza Plaza Berrira itzuliko da; herri dantzaren epizentroa izango da gune historiko hori berriz ere. Bertan, erromeriek agertokiaren eta plazaren arteko hesia hautsiko dute Patxi eta Konpaniaren Dantza Piko metodoarekin eta Aiko Taldearen gozamen sozialaren filosofiarekin, non edonor baitago gonbidatuta urrats tradizionalak dantzatzera. Belaunaldien arteko topaketa paregabea izango da.

Bilboko Zazpi Kaleetako txokorik esanguratsuenak barrez eta istorioz beteko dira Hortzmuga Teatroko “Anfitrioiak” ikuskizunarekin. Egunero egingo diren ibilbide antzeztu horiekin (12:00etan) Bilboren historia partaidetzarako esperientzia bihurtzen da, non umoreak eta musikak iragana orainarekin lotzen duten.

Bestalde, ikuskizun sentsoriala izango dugu bihar, osteguna, Arriaga Plazan, 19:30ean, “Urbasa” lanarekin. Hutsun taldeko txalapartariek eta Ortzi zirkoko artistak sortutako pieza artistiko zirraragarria da. Akrobazien eta perkusioen fusio hori gizakiaren eta naturaren arteko orekari buruzko hausnarketa da, eta ikuskizunaren atmosfera organikoak arnasarik gabe utziko ditu ikusleak.

Bihar, osteguna, 12:00etan, Ondalan konpartsako erraldoi ezagunek Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunea alaituko dute gaiten erritmora dantzatuz. Pertsonaia horiekin batera, ostiralean, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza tradizionalen erakustaldia egingo du ingurune arkitektoniko paregabe batean.

Haurrek derrigorrez igaro behar dute Areatzako Kaiko Euskal Kulturaren Plazatik. Bertan izango dute zain Gargantua ikonikoa. Barruko txirrista eta mahaia prest izango ditu, egunero 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Bilbao basque FEST 2026rako kultur proposamena are aberatsagoa da hiriko museoen sare zabalari esker. Jaialdian zehar hainbat bilduma bisitatu ahal izango dira, hala nola Arte Ederren Museoko euskal artearen erakusketa, Chillida, Oteiza edo Zuloagaren lanekin, besteak beste; “Lurraren arteak” erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoan, edo “Ars ex Industria” erakusketa, Itsasmuseum-en. Halaber, Athletic Clubeko Museoak tourrak eskaintzen ditu San Mames estadio enblematikoan zehar. Beste hainbat proposamen interesgarri daude Rekalde Aretoan, Eleiz Museoan, Euskararen Etxean eta Arkeologi Museoan.

HERRI KIROLEN MAGNETISMOA: HIRIKO ADRENALINA

Euskal kirol tradizionalek erdigunea hartuko dute jaialdian zehar. Euskal Kulturaren Plazan, Areatzako Kaian, trebetasunak eta indarrak bat egingo dute hainbat diziplina entzutetsuren erakustaldien bidez (harri jasotzea, orga-jokoa edo trontza, adibidez). Ikusleei ikuskizun paregabea eskainiko zaie. Horrez gain, Sport programazioan, harri-zulaketa eta sokatira erronkak ere ageri dira, baita egurra altueran mozteko erronka ikusgarriak ere.

Goizez eta arratsaldez, Areatzako Kaiko Euskal Kulturaren Plazan, gainera, herri-kirolei eta joko tradizionalei buruzko tailerrak egingo dira, familiek diziplina horietako oinarrizko teknikak modu ludikoan ikas ditzaten.

Jaialdiak, gainera, arreta berezia jartzen du emakumeen kirolean. Emakumeak protagonista izango dituzten erronkak (lasto-altxatzea eta -botatzea) eta erakustaldiak (aizkolaritza) antolatu dira. Zalantzarik gabe, kirol erronka nagusia apirilaren 4an, larunbata, izango da, 18:30ean: I. Bilbao Basque FEST SariaPentatloi mistoa da, lehiaketa ofiziala eta proba konbinatu zorrotza, non gizon eta emakume bikoteak lehen sari handia irabazteko lehiatuko diren. Indar eta tradizio erakustaldi horren osagarri, herri kirolen eta joko tradizionalen tailerrak antolatu dira familientzat, goizez eta arratsaldez. Horrez gain, Pio Barojaren pantalanetik hasita, Itsasadarra bateletan zeharkatzeko aukera egongo da.

MISTERIOA PANTAILA HANDIAN, PAUL URKIJOREN GAUA LANAREKIN

Euskal zigilua duen egile-zinemak bere lekua izango du BBK Aretoan ostegun, ostiral eta larunbatean 19:00etatik aurrera. Edizio honetan, Gauaren, hau da, Paul Urkijo zuzendari ospetsuaren lan berriaren giro inguratzailearen aldeko apustua egin dugu. Euskara hutsean filmatutako filma XVII. menderako zentzumenezko bidaia da, non mitologiak, izuak eta antzinako kontakizunek bat egin eta sinbolismoz eta misterioz beteriko zinema-esperientzia bat sortzen duten.

EROSKETAK ARIMAZ: BENETAKOAREN ERAKUSLEIHOA

Market atalak 0 km-ko produktu bikainak eta benetako euskal nortasuna duten pieza paregabeak eskaintzen ditu. Gure Lurreko Merkatuan baserriko 0 km-ko produkturik onenak aurkituko ditugu, eta Eskutartie artisautza-azokan, berriz, euskal artisautza bikaina (zeramika, larrua eta zura).

Programazio osoa hemen dago eskuragarri:  https://basquefest.bilbao.eus/eu/

SARE SOZIALAK

  • Bederatzi ekitaldi berezi aurkeztu dituzte gaur, bost berriak izanik, 2026. urte osoan ospatuko den urteurrenari hasiera emateko.

  • Bereziak ekimenari dagokionez, José González artistak kontzertu berezia egingo du Guggenheim Bilbao Museoan uztailaren 8an, hiriko ospakizunen barruan.

  • Zinema, kirola, musika klasikoa, mendia eta kultura-aniztasuna uztartzen dira jaialdiaren dimentsio soziala eta lurralde-dimentsioa hedatzen dituen egitarauan.

  • Bederatzi ekitaldi berezi aurkeztu dituzte gaur, bost berriak izanik, 2026. urte osoan ospatuko den urteurrenari hasiera emateko.
  • Bereziak ekimenari dagokionez, José González artistak kontzertu berezia egingo du Guggenheim Bilbao Museoan uztailaren 8an, hiriko ospakizunen barruan.
  • Zinema, kirola, musika klasikoa, mendia eta kultura-aniztasuna uztartzen dira jaialdiaren dimentsio soziala eta lurralde-dimentsioa hedatzen dituen egitarauan.

2026an, Bilbao BBK Live jaialdiak musikaz, komunitatez eta kulturaz beteriko bi hamarkada beteko ditu, eta Kobetamenditik haratago hedatu eta urte osora zabalduko den ospakizuna antolatu dugu. Urteurrena otsoaren hilean hasi zen, otsailean, eta orain, ospakizunekin jarraitzeko, edizio berezi honen pultsua markatuko duten bederatzi ekitaldiren aurkezpena dator.

Urteurreneko programazioaren lehen aurrerapen honetan zinema, kirola, natura, kultura-aniztasuna eta hiri-espazioa konektatzen dira, jaialdiaren hedadura areagotuta bai hirian, bai lurraldean. Iragarpen horren barruan, ikus-entzunezko pieza bat estreinatu da, hogei urteko historia artxiboko irudien eta une ikonikoen bitartez errepasatzeko. Bideoa Uniko estudioko Iván Miñambresek egin du: bi hamarkadatako agertoki, artista eta ikus-entzuleen bidaia bisual bat da, iragana eta oraina sekuentzia berean lotuta. Aipatu behar dugu Iván Miñambresek Animazio Film Onenaren Goya saria jaso berri duela Decorado lanarekin.

Bidaia horretan, Bilbao BBK Live jaialdiak urtez urte izan duen bilakaera ere laburbiltzen da: 2006. urtean hasi zenetik 1,8 milioi lagun baino gehiago jaso ditugu, jaialdiaren eskala, irismena eta proiekzioa areagotu duen hazkunde iraunkorrean. Hasieran, publikoa gehienbat bertakoa zen (% 65 Euskadikoak); urteak joan, urteak etorri, jaialdia nazioarteko topagune bihurtu da eta, gaur egun, ikus-entzuleen % 40 dira bertakoak, % 44 naziokoak eta % 16 nazioartekoak. Hazkunde hori jaialdiaren dimentsioan ere sumatzen da: lehenengo edizioetan 3 agertoki eta 40 artista izatetik 7 agertoki eta 100 artista baino gehiago izatera iritsi da, esparrua bikoiztu egin da, eta inpaktua biderkatu; azken batean, Europa osoko erreferentziako topagune musikal bihurtu da.

Bilakaera horretan oinarrituta eratu da orain urteurrenari forma emango dioten hitzordu eta topaketen mapa, hiriko eta lurraldeko hainbat espaziotan.

ORKRESTA: JAIALDIAREN ERESERKIAK BERRIDAZTEKO GAUA

Datorren apirilaren 10ean, 20. urteurreneko hitzordu berezienetako bat izango da Bilboko Euskalduna Jauregian: Orkresta, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertu sinfonikoa, Kobetamendiko historia markatu duten kantuen berrinterpretazioan. Proposamen honetan, jaialdiaren soinuzko memoriaren zati bat orkestra-formatura ekarriko dugu.

Errepertorioan, Bilbo BBK Live jaialdiko publikoaren imajinario kolektiboaren parte diren artisten irakurketa berriak entzungo ditugu: The Cure, Depeche Mode, Arcade Fire, Pulp, Radiohead, The Strokes, Florence + The Machine, Muse, R.E.M., Guns N’ Roses, Coldplay edo Rosalía, besteak beste. Jaialdiak utzitako ondareari egindako soinuzko omenaldia, ikus-entzuleen, denboren eta emozioen arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko pentsatua. Sarrerak 18 eurotik 30 eurora bitarteko prezioa dute eta salgai daude jada jaialdiaren webgunean.

HERRIAN, HIRIAN ETA MENDIAN: MUSIKA, LURRALDEA ETA KOMUNITATEA OSPATZEKO HIRU EGUN

Ohiturari jarraikiz, Bilbao BBK Live jaialdia Bizkaian barrena ibiliko da ostera ere, Kobetamendiko edizioaren aurretik. 2026an ere, Herrian eta Hirian jaialdiaren atariko perfektuak izango dira, inpaktua dakarren funtsezko ondasun den aldetik, proiektuak kulturarekin duen konpromisoa areagotuta. Herrian BBK Banku Fundazioaren, Kreatibo Industriak Fundazioaren eta Bilbao BBK Live jaialdiaren arteko elkarlanaren fruitu da, eta maiatzaren 30ean Durangon egingo da aurtengo edizioa; zuzeneko musika Durangoko kaleetara iritsiko da, sarrera libre izanik, hamar bat talderen eskutik. Astebete geroago, ekainaren 6an, Hirian ekimenaren barruan, Bilboko San Inazio auzoko kaleak kulturaz eta aniztasunez beteko dira, doan, hiru agertokitan eta 20 artista ingururekin. Oinarrizko kultura eta auzo-nortasuna aldarrikatzen dituen ekitaldia da.

Ekainaren 7an, 20. urteurrenaren programazio berezia Kobetamendiko gailurrera igoko da Mendian ekimenerako, aurtengo berrikuntza nagusietako bat izanik. Musikaren eta gozamenaren sinonimotzat jotzen den leku batean, eguneko eta sarrera libreko ekitaldi honetan natura auditorio bihurtuko den eguna proposatzen da. Ekitaldia Kobetamendi Irteerarekin hasiko da, pasealdien eta entzutearen bitartez ingurunearekin berriz konektatzeko gonbidapena, bi proposamen paregaberi esker: aire zabaleko kontzertu sinfoniko bat, non publikoak denbora errealean ezagutu ahal izango duen, aplikazio interaktibo baten bidez, Barrokotik XX. mendera bitarteko musika-ibilbidea; eta duela hamarkada bat baino gehiago Paraguain sortutako Cateurako Birziklatuen Orkestra talde mitikoaren emanaldia; birziklatutako instrumentuekin sortzen dute musika, zaurgarritasunaren eta gizarte-bazterketaren aurkako bitarteko izanik, eta mundu osoan barrena mugitzen dira beren mezua ezagutzera emanez. Musika klasikoa, askotariko komikoak, eta instrumentu atipikoekin eta birziklatutako materialekin egindako musika-sorkuntzaren proposamenak uztartuta, Mendian programazioan kultura bizitzeko beste modu bat aldarrikatzen da: irekiagoa, partekatuagoa eta ingurunearekin sintonian.

BILBO JOKOAN: HIRIA JOKALEKU

Ekainean, hiria agertoki bihurtuko da berriro Bilbo Jokoan barruko FIBA 3×3 txapelketa ofizialarekin; hilaren 12an, 13an eta 14an izango da Bilboko erdigunean. Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin batera antolatutako nazioarteko txapelketa hori erreferente izateko bokazioarekin sortu da, kirol-arlotik haratago doan aldetik: musika eta arte urbanoa ere biltzen ditu. Hiru egunez, saskibaloiak espazio publikoa hartuko du, kultur erakustaldiekin eta sormenezko proposamenekin batera; izan ere, kirola, musika lez, komunitatea eratzen duen hizkuntza kolektiboa baita. Ekimen horrekin, Bilbao BBK Live jaialdiak presentzia handiagoa izango du hirian, kulturaren, gazteen eta espazio urbanoaren arteko zubi-lanak eginez.

20. URTEURRENAREN KLIMAXA: BEREZIAK ETA BILBAO BBK LIVE

20. urteurrenaren ospakizun gorena uztailaren 9an, 10ean eta 11n izango da, Bilbao BBK Live jaialdiarekin: hiriaren bihotza eta Kobetamendi gailurra besarkatuko dituen hitzordu bikoitza.

Horren atariko, uztailaren 8an, asteazkena, José González musikariak kontzertu oso berezia eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan, Museoarekin berarekin elkarlanean antolatuta, Bereziak programazioaren barruan; aurtengo edizioari hasiera emango dion kontzertu esklusibo bat, hiriko gune enblematikoenetako batean. Folk garaikidearen erreferente den suediar-argentinar artistak estilo intimo eta soila du, eta bere soinu-unibertsoa ingurune horretarako bereziki pentsatutako formatu batera ekarriko du, urteurrenaren bereizgarri den lotura eginez musikaren, arkitekturaren eta hiriaren artean. Sarrerak salgai daude jada bilbaobbklive.com webgunean, eta edukiera mugatua izango da. Hurrengo egunean, Bereziak programazioa Bilboko hainbat tokitara zabalduko da berriro; doako kontzertuak izango dira, jaialdiaren espiritua hiriaren pultsuarekin konektatuta eta herritarren, musikaren eta ondarearen arteko topagune berriak sortuta.

Bestalde, Bilbao BBK Live jaialdiaren orain arteko ediziorik bereziena izango da: hiru egun ahaztezin, Kobetamendi ospakizun partekatu baten epizentro bihurtuko dutenak. Musikaren, naturaren eta komunitatearen bitartez, aurtengo edizioa azken bi hamarkadetan bizi izandako guztiaren omenaldi izango da, eta ate berriak irekiko dizkio etortzeko dagoenari. Lehendik baieztatutako artista handiak ez ezik, hala nola Robbie Williams, David Byrne, FKA twigs, Lily Allen, Dani Fernández, IDLES edo Interpol, oraindik jakinarazi ez diren sorpresa ugari ere izango ditugu 20. urteurreneko esperientzia errepikaezin honetan.

CALLE LATINA: ERRITMOAK, ZAPOREAK ETA KOMUNITATEA BILBOREN BIHOTZEAN

20. urteurreneko programazio bereziaren lehen aurrerapen hau amaitzeko, beste ekitaldi berri bat txertatuko dugu urteurrenaren egutegian: Calle Latina 2026ko urriaren 24 eta 25ean ospatuko da, eta Bilboko Alde Zaharreko kaleak Latinoamerikaren eta Europaren arteko topagune bihurtuko dira. Latinoamerikako auzoetan nagusi izaten den jai-giroko espiritu komunitarioa izanik inspirazio-iturri, ekitaldiak musikaz, zaporez eta herri-kulturaz beteko du hiriaren erdigunea. Asocolvas elkartearen eta Mulisol GKEaren laguntzarekin, Calle Latina ekimena eszena alternatibo latinoaren aberastasunaren ospakizun izango da: reggaetondembowafrobeat, saltsa, cumbiahip hoptrap eta guaracha erritmoak, diasporako artisten eskutik, baita jada bertakotuta daudenen eskutik ere. Proposamena osatzeko, askotariko eskaintza gastronomikoa eta jarduera irekiak izango ditugu, bi egunez bizikidetzaren, identitate partekatuaren eta kultur ospakizunaren esperientzia bizi ahal izateko. Sarrera doan izango da.

ZINEMA MUNDUA ALDATZEKO

20. urteurrenari lotutako programazioaren barruan, joan den otsailean BBK Aretoan 2030 BAI! zinema-zikloa antolatu genuen BBK Banku Fundazioarekin, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzarekin eta Donostia Zinemaldiarekin batera. Lau proiekzioetan —Maspalomas, La voz de Hind Rajab, Yo, Capitán eta Belén— sarrerak agortu ziren, eta giza eskubideei, jasangarritasunari eta erronka sozial garaikideei buruz solasean aritzeko guneak sortu ziren. Ekimen horrekin, Bilbao BBK Live jaialdiaren dimentsio kulturala indartu zen hirian, bere konpromisoa musikatik haratago zabalduta.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diegu, bereziki, Bilboko Udalari, BBK Banku Fundazioari eta Repsol, San Miguel eta Jhonnie Walker etxeei, proiektu hau gauzatzeko ezinbestekoa baita haien guztien laguntza, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera. Gainera, ez dugu ahaztu behar, jaialdiaren 20. urteurrenaren esparruan, Espainiako Gobernuak Aparteko Interes Publikoko Gertaera izendatu duela jaialdia, eta izendapen hori kultura-arloan garrantzi berezia eta nazioarteko proiekzioa duten ekimenek jasotzen dute, kulturan eta turismoan duten eragina eta egindako ibilbidea aintzat hartuta.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak bertoko Aste Santuan antolatzen duen Bilbao Basque FEST jaialdiak edizio berri bat aurkeztu du, nobedade azpimarragarriekin: horien artean, aipatzekoa da aurtengo jardunaren zati handi bat “Euskal Kulturaren Plaza” deitu zaion gunean zentralizatuko dela, hau da, Areatzako Kaian kokatutako eremu berri batean; bertan, publikoak hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango du, hala nola showcookingekin egingo diren jarduera gastronomikoez, Neomak, Korrontzi eta Anne Etchegoyenen kontzertuez, Herri Kirolez, eta lehenengo “Bilbao Basque Fest sariaz”, hots, bikote mistoekin egingo den pentatloi-erronka handi batez.

  • Orobat, Plaza Berria berreskuratuko da folklorearen bihotz bezala, bertan erromeriak egingo baitira, Aiko Taldearen eta Patxi eta Konpainaren eskutik; horrez gain, Itsasadarreko kirolari helduko zaio berriZ, familiei zuzendutako batel-arraunketarekin.

  • Emakumezkoen ahotsek ekitaldien zati handi bat protagonizatuko dute Azkuna Zentroan eta Areatzako Kaian, “Euskal Kulturaren Plazaren” barruan.

  • Gar, Mugan eta Bisai taldeek Bilborocken eskainiko dituzten emanaldiek indartu egingo dute jaialdiak publiko gazteekin duen konexioa, eta Kafe Antzokia bor-bor egongo da berriro “Bilbao Basque FEST Rock City” zikloarekin.

Bilbao basque FESTek, Bilboko Udalak Aste Santuko egunetan antolatzen duen euskal kulturaren erakusleiho handiak, edizio honen programazioa aurkeztu du gaur; berau apirilaren 1etik 4ra bitartean garatuko da, eta berriz ere doakoa izango da, publiko guztientzat diseinatutako jarduerekin.

Erreferentziazko hiri-jaialditzat hartuta, oraingoan bere “funts benetakoenera” itzultzeko helburuarekin dator berriro, nobedade azpimarragarriekin eta hiriko hainbat gunetan gauzatuko diren jarduerekin, betiko sei ardatz tematikoetan sailkatuta: Musika, Kultura, Zinema, Market, Gourmet eta Sport.

Bilboko Udalaren Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotzia Kontxi Claverrek azaldu duenez, jaialdiaren nobedade garrantzitsuenetako bat da bere eskaintzaren zati handi bat “Euskal Kulturaren Plaza” deritzan gunean kontzentratuko dela; berau eszenatokia duen espazio berri bat da, Areatzako Kaian kokatuko dena eta edizio honetako epizentro nagusia izango dena, musika askorekin, Herri Kirolekin eta showcookingak barne hartuko dituzten jarduera gastronomikoekin.

 “Gaur hiri-jaialdi bat baino zerbait gehiago aurkezten dugu –esan du-: Bilbao Basque FEST kultura, musika, tradizioa eta sormena biltzen ditu. Edizio honetan, identitate eta funtsa berreskuratuko ditugu, benetako begirada bat, basque peto-petoa, nor garen eta hori nola kontatu nahi dugun erreibindikatzen duena. Eta programazio musikal oso erakargarri batez egiten dugu, kalitatezko proposamenekin, izen handiekin, gorantz doan talentuarekin, eta emakumeek eszenatokietan presentzia izatearen aldeko apustu batekin. Lau egun izango dira, eta aldi horretan musikak topaguneak beteko ditu, hiri bizidun, aktibo eta sutsu bat sortuz, bai herritarrentzat eta bai bisitarientzat”.

EMAKUMEZKOEN AHOTSAK, MITO HANDIAK ETA TALENTU BERRIAK

Edizio honetako kartel musikalaren protagonista nagusiak emakumezko artistak, euskal musikaren klasikoak eta talentu berriak izango dira. Azkuna Zentroak jaialdiaren hasiera hartuko du, apirilaren 1ean, 19:00etan, Anje Duhalderen inaugurazio-kontzertuarekin; euskarazko rockaren eszenaren funtseko figura horrekin batera, Niko Etxart egongo da. Ostegun eta ostiralean, oraingo panorama iraultzen ari diren ahotsak gehituko zaizkie: Olaia Inziarte, musika elektronikoa eta popa nahasten dituen “Zura” proiektuarekin, eta Maren bilbotarra. Bilboko Udal Txistulari Bandak -Garazi Navas akordeoian arituz- eta Oinkari Dantza Taldeak ‘Zertzeladak’ protagonizatuko dute.

Jaialdiaren epizentro berria, Areatzako Kaian kokatutako “Euskal Kulturaren Plaza”, nazioarteko proiekzioa duen Anne Etchegoyen artistaren saioaren eszenatokia izango da (apirilaren 4an, larunbata), eta hor arituko dira, halaber, Korrontzi taldea, bere folk berrituarekin, eta baita Neomak ere, bere fusio elektronikoarekin.  (apirilak 2, osteguna)

Bilborock-ek Gar, Mugan eta Bisairen soinu freskoagoen alde egingo du. Erritmo elektrikoak maite dituztenentzat, Kafe Antzokia bor-bor egongo da “Bilbao Basque FEST Rock City” zikloarekin, Txarly Usherren punk undergroundetik The Cherry Boppersen jazz-funkera bidaiatuz.

GASTRONOMIA, ESPERIENTZIA FORMATUAN

Euskal gastronomia sukaldaritza konbentzionaletik urruntzen da, publikoarengana modu dinamikoan hurbiltzeko. Jaialdiaren barruan “Euskal Kulturaren Plaza” deitu zaion eremuan, Areatzako Kaian, “showcooking bus” bat sukaldaritzako laborategi bihurtuko da. Jaialdiaren egun zentraletan, zuzeneko erakustaldiak egingo dira (showcookings), bertaratzen diren pertsonek sasoiko produktu batzuei buruz ikasi ahal izan dezaten.

KALE BIZIAK, BERE HISTORIA KONTATZEN DUEN HIRI BATEAN

Edizio honetako bloke kulturala diseinatuta dago publikoak euskal identitatea ezagutu dezan askotariko ikuspegi parte-hartzaileetatik. Zazpikaleak antzoki ibiltari bihurtuko dira Hortzmuga Teatroaren “Anfitrioiak” obrarekin; hala, umore eta musikaren bitartez, taldea bertaratzen diren pertsonak gidatuko ditu Hiribilduko bazter enblematikoenetatik, 12:00etan egunero eskainiko dituen saioetan.

Herri dantzak bere esparru naturala berreskuratuko du Plaza Barrian, erromeriak jende guztia dantzatzera gonbidatuko baitu bertan. Patxi eta Konpainaren “Dantza Piko” metodoarekin, eszenatokiaren eta plazaren arteko barrerak apurtuko dira, eta Aiko Taldeak gizarte-gozamenean oinarritutako erromeria espontaneo bat proposatuko du.

Arriaga Plazan, berriz, “Urbasa” ikuskizunak esperientzia sentsorial zirraragarri bat eskainiko du: zirkoaren eta txalapartaren arteko fusio bat, Hutsun eta Ortzik sortua, gizakiaren eta naturaren arteko orekaz hausnartzen duena. Gune berean, ‘Txalaparta hutsa’ kontzertu didaktikoa egingo da, eta baita perkusio tailer batzuk ere.

Beste alde batetik, Guggenheim Bilbao Museoko zabalguneak Ondalan konpartsaren erraldoien handitasuna hartuko du -Txakolinaria edo Sirgaria moduko irudiekin-, eta baita Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak koordinatutako euskal dantza tradizionalak ere.

Txikienek Gargantua pertsonaia ikonikoaren barneko txirristaz gozatu ahal izango dute, Euskal Kulturaren Plazan, Areatzako Kaian; bertan, haien zain egongo da, mahai-tresnak prest eta ahoa ondo irekita.

Gainera, hiriko museoen sareak bat egingo du goi mailako proposamenekin: Bilboko Arte Ederren Museoak bere euskal artearen bilduma osoa erakutsiko du (Oteiza, Chillida eta Zuloagaren obrekin, beste askoren artean); Guggenheim Bilbao Museoak, berriz, “Lurraren Arteak” erakusketa aurkeztuko du, Agustin Ibarrola, Mar de Dios eta Asier Mendizabal euskal artisten parte-hartzearekin -beste batzuen artean-; eta Itsasmuseum-ek euskal industrializazioaren aztarnak omenduko ditu ‘Ars ex industria’ erakusketarekin; horiez gain, Rekalde Aretoa, Eleiz Museoa, Arkeologi Museoa, Athleticen Museoa eta Euskararen Etxeak ere euren proposamenak aurkeztuko dituzte.

HERRI KIROLAK: INDARRA, TREBETASUNA ETA TRADIZIOA

Sport izeneko blokea jaialdiaren nortasun-ikur nagusietako bat izango da, zeren herri kirolak ekarriko baititu udalerrietako herri jaietatik Bilboko erdiguneraino. Areatzako Kaia Herri Kirolen erakusleiho handia izango da, zeren eta, bertan, aizkolaritza, harri-jasoketa eta trontza -beste batzuen artean- adrenalina hutseko ikuskizun bezala aurkeztuko baitira.

Edizio honetako kirol ekitaldi garrantzitsuena “I. Bilbao Basque FEST Saria” izango da, apirilaren 4an, larunbata, 18:30ean. Pentatloi mistoko lehiaketa ofizial bat da, non gizonen eta emakumeen bikoteek aurre egingo baitiete elkarri, aurreneko aldiz, zenbait modalitate uztartzen dituen proba zorrotz batean, jaialdiaren lehenengo saria lortzen saiatzeko.

Herri Kirolen programazioak honako hau sartzen du barne:

  • Desafioak eta erakustaldiak: sokatira, orga jokoa, harri-jasoketa, zura altueran moztea eta harri-zulatzaileen erronkak, publikoaren parte-hartzeari irekitako uneekin.
  • Emakumezkoen boterea: Fardelak altxatzeko eta jaurtitzeko desafio espezifiko bat, aizkolaritza erakustaldiekin batera, emakumeek protagonizatuta.
  • Familia-jarduerak: Goizez eta arratsaldez, Areatzako Kaiko Euskal Kulturaren Plazak herri kirolen eta joko tradizionalen tailerrak hartuko ditu; familientzat diseinatuta egongo dira, diziplina horien oinarrizko teknikak modu ludikoan ikasi ditzaten.

Asfaltorik kanpo, jarduera itsasadarrera mugituko da. Pio Barojako pantalanean, jaialdiak arraunlari bihurtzera gonbidatzen ditu bisitariak, batel-arraunketarekin. Jarraibide teknikoak jaso ondoren, familiek entrenamenduak egin ahal izango dituzte, eta horren ostean amaierako estropada liluragarrietan arituko dira, kirola eta uretako kultura esperientzia berdingabe batean batuz.

MARKET: BENETAKOTASUNA EROSTEAREN PLAZERA

Euskal funtsaren puska bat eraman nahi dutenentzat, Market sailak kalitate paregabeko erakusleiho bat zabalduko du, bertokoaren balioa ezagutzera gonbidatuz. Hiriko azoka tradizionalak, horien artean Erriberako Azoka, Gure Lurreko Merkatuari atxikiko zaizkio, baserritarren Km0-ko produkturik onenak aurkezteko, eta baita “Eskuartie” Artisautza Azokari ere, honek eskuz egindako zeramika, larru eta zurezko pieza bereziak eskainiko baititu.

‘GAUA’, ZINEMA SAILAREN IZARRA

Paul Urkijoren “Gaua” film luzearen proiekzioa -bere hirugarren film luzea da- Zinema sailaren protagonista izango da BKK Salan. Euskara hutsez filmatuta eta XVII. mendean girotua, filmak sorgin-ehizaren eta antzinako kontakizunen giro limurtzaile batean murgiltzen ditu ikusleak. Urkijoren obra hau -bera Irati filmaren zuzendaria ere bada-, 2025ean estreinatua, tradizioa, mitologia eta izua uztartzen dituen esperientzia liluragarri bat izango da, nonbait.

Programazio guztia eskuragarri dago hemen:  https://basquefest.bilbao.eus/

SARE SOZIALAK:

  • BILBOKO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  • BILBAO EKINTZA: YOUTUBE I FACEBOOK | X | INSTAGRAM
  • BILBAO TURISMO: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  • Westside Cowboy, Vampirina Club by Metrika & D.Basto, Hotcore Party: Taichu and Friends, La Paloma eta BARRRK gehitu zaizkio jaialdiko kartelari.

  • Jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko edizio historikoa izango da aurten, 2026ko uztailaren 9an, 10ean eta 11n, ohiko kokalekuan: Kobetamendi.

  • Bonuak salgai daude oraindik jaialdiaren webgunean

Bilbao BBK Live jaialdian arituko diren artista gehiago ezagutarazten ari dira, 2026ko uztailaren 9an, 10ean eta 11n Kobetamendin izango den 20. urteurreneko ediziorako. Lehendik iragarrita zeuden artistei gehitu zaizkie orain Calvin Harris, Dellafuente, hemlocke springs, Westside Cowboy, La Paloma eta BARRRK, baita bi proposamen berezi ere, hala nola Vampirina Club by Metrika & D.Basto eta Hotcore Party: Taichu and Friends; horiei esker, jaialdiaren esperientzia klub-giroaren lurraldera eta ospakizun kolektibora zabalduko da. Iragarritako azken artista horiek ikusita, argi dago jaialdiaren hogeigarren urteurrenaren ezaugarrietako bat irekitasuna izango dela, berriro ere: kartelean biltzen dira, alde batetik, nazioarteko izen handiak, hala nola Robbie WilliamsLily AllenCharlotte de WitteDavid ByrneIDLES, Alabama Shakes edo Interpol, eta, bestetik, kultur fenomeno garaikideak eta egungo eszenako ahots berrienak; zalantzarik gabe, musika-aniztasuna da Bilbao BBK Live jaialdiaren bereizgarri.

Iragarritako azken artistetako bat Calvin Harris da, azken bi hamarkadetan musika elektronikoan eragin handienetakoa izan duen ekoizle eta DJ. Mundu osoan arrakasta lortu duten ekoizpenez gain, pop garaikidearen soinua definitu duten kolaborazioak ere egin ditu eskoziarrak, eta klubaren energia jaialdi handien eskalarekin konektatzen duen errepertorioarekin etorriko zaigu Kobetamendira.

Dellafuente artista ere gehitu zaio zerrendari, Estatuko egungo musikan eragin oso handia duen figura berezi-berezia. Granadako artistak uda honetarako bereziki sortutako showa aurkeztuko du Bilbao BBK Live jaialdian, ikuspegi organikoago batekin eta bere azken lanaren soinu-unibertsoa izanik ardatz. Musika Folkloriko Atenporalaren sortzaile, Dellafuentek bere ibilbide propioa eratu du genero urbanoak eta tradizioa ikuspegi biziki pertsonal batetik uztartuta. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidean Torii Yama proiektu esanguratsua, besteak beste, merkaturatu ostean, artistak kulturaren arloan duen eragina musikaz haratago doa; azkenaldian, Madrilgo Riyadh Air Metropolitano Estadioan kontzertu historikoak eman ditu, eta DELLAFUENTE – RIP DREAMS erakusketa aurkeztu du, Espainiako musika garaikidearen ikono kultural handienetako bat dela argi ikusarazten duen sormen-ziklo bat ixteko.

Jaialdiko programazioan badute tartea pop eta rock alternatiboaren orainaldia definitzen ari diren nazioarteko ahots berriek ere. Azken urtean ezagutzera eman den artista garrantzitsuenetako bat hemlocke springs izan da, denboraldiko disko handienetako batekin, eta Estatuan ez ezik, Europan ere lehen aldiz arituko da zuzenean Bilbao BBK Live jaialdian. Westside Cowboy britainiar taldea ere izango dugu oholtza gainean; zirkuitu independenteetan asko aipatzen den taldea da, indie rock musikaren barruan belaunaldi berriak erakartzea lortu baitu.

Jaialdiak, gainera, bi proposamen berezi izango ditu, zuzenekoaren esperientzia klub-giroaren lurraldera zabaltzeko pentsatuak. Vampirina Club by Metrika & D.Basto proposamenean, Castelloko artistak agertokia komunitate-espazio bihurtuko du bere crew eta bere DJrekin batera, Metrika eszena berriko fenomeno berezienetako bat bihurtu duen unibertso estetikoa eta soinu-unibertsoa anplifikatuta. Bestalde, Hotcore Party: Taichu and Friends festa bat izango da, artista argentinarra izanik buru; jaialdiko agertokietako bat ixteaz arduratuko da bere soinuzko imajinario performatiboaren ildoari jarraituko dion saio esklusibo batekin.

Beste bi artista aipatu behar ditugu azken sorta hau osatzeko,  jaialdiak talentu hasiberrien eta bertako ahots berrien alde egiten duen apustuaren adierazgarri: La Paloma eta BARRRK; lehenak bere ibilbidea zabaltzen jarraitzen du bere bigarren albumaren aurkezpenarekin, eta bigarrena, berriz, euskal eszenan azkenaldiko sentsazioetako bat da.

Osasun mentaleko arazoengatik, Carpetmanek ezin izango du azkenik Bilbao BBK Liven jo, eta denboraldi batez agertokietatik aldenduko dela iragarri du.

Hogei edizio musikaren eta lurraldearen zerbitzura

Kobetamendiko ingurune naturalean kokatuta eta Bilbo bere oinetan duela, Bilbao BBK Live jaialdiaren 20. edizioa 2026ko uztailaren 9an, 10ean eta 11n izango da, musikaz haratago doan jaialdiaren ikuspegia sendotuta. Bi hamarkadatan, belaunaldi, estilo eta eszenen topagune izan da mendia, edizio bakoitzean paisaiaren, kulturaren eta komunitatearen arteko elkarreragina areagotuta.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diegu, bereziki, Bilboko Udalari, BBK banku Fundazioari eta Repsol eta San Miguel etxeei, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita haien guztien laguntza, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Jaialdirako bonuak salgai daude oraindik jaialdiaren webgunean, prezio berezian martxoaren 17ko (asteartea) 11:00ak arte.

  •  Bonuen eskaintza: 160 € +gastuak, martxoaren 17ko (asteartea) 11:00ak arte.
  •  Bonua + kanpina (4 gau): 198 € +gastuak, martxoaren 17ko (asteartea) 11:00ak arte.
  •  Kuadrilla Bonua (5 bonu erosiz gero, 6. bonua opari): 133 € +gastuak, martxoaren 17ko (asteartea) 11:00ak arte.
  • Kanpina 4 gau: 38 € + gastuak
  • 11 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)

Salmenta hemen: bilbaobbklive.com eta Fever Up

#bilbaoBBKlive #bilbaoBBKlive2026

bilbaobbklive.com

BILBAO BBK LIVE – 20. urteurrena

2026ko uztailak 9, 10, 11

Kobetamendi, Bilbo

ARTISTAK ALFABETIKOKI ORDENATUTA

AIMARZ

ALABAMA SHAKES

AMORE

APPARAT

BARRRK

BB TRICKZ

BELÉN AGUILERA

BELLE AND SEBASTIAN

CALVIN HARRIS

CERVATANA

CHARLOTTE DE WITTE

CMAT

DANI FERNÁNDEZ

DAVID BYRNE

DELLAFUENTE

DEPRESIÓN SONORA

DON WEST

FATOUMATA DIAWARA

FOLK BITCH TRIO

GAR

HEMLOCKE SPRINGS

HORSEGIIRL

HOONINE

HOTCORE PARTY: TAICHU AND FRIENDS

IDLES

INTERPOL

JUICY BAE

LA M.O.D.A

LA PALOMA

LAS PETUNIAS

LILY ALLEN

MARTE LASARTE

MIETZE CONTE

MIND ENTERPRISES

NU GENEA LIVE

PARIS PALOMA

QUERALT LAHOZ

RALPHIE CHOO

RICHIE HAWTIN DEX EFX X0X

ROBBIE WILLIAMS

SARA ZOZAYA

SOULWAX

SUAVE

THEE SACRED SOULS

TOMORA

VAMPIRINA CLUB BY METRIKA & D.BASTO

WESTSIDE COWBOY

XOEL LÓPEZ

YERAI CORTÉS

ZAZ

  • Edizio honetarako sortutako Bilbao All Star Blues Band taldeak blues estatubatuarreko benetako pisu astunak bilduko ditu, hala nola Willie Buck edo Bob Stroger mitikoa, azken honek jaialdiaren sari berezia jaso zuen 2022an.  The Cherry Boppers taldeak Patricia Reckless, Judith Hill, Ivan Singh eta Mark Hummel artistekin batera Areatzako agertoki nagusian joko du. Blues Train, Ian Siegal eta Skyler Saufley Areatzako Kioskoan egingo diren kontzertuen protagonistak izango dira.

  • Guggenheim Bilbao Museoak ‘Pioneras feministas por la abolición de la esclavitud’ hitzaldia hartuko du, TopArte programaren barruan.

  • Bilboko Udalak sustatutako nazioarteko erreferentziazko ekitaldi hau uztailaren 24, 25 eta 26an egingo da, sarrera guztiz doakoa izango delarik

Bilbao Blues Festival jaialdiaren bosgarren edizioarekin, bluesaren doinuek berriro ere beteko dute Areatza uztailaren 24, 25 eta 26an. Bilboko Udalak sustatutako doako hitzordu honek generoaren izen handiak, nazioarteko erreferenteak eta tokiko talentua bilduko ditu bere agertoki nagusian. Kartelaren buru Bilbao All Star Blues Band izango da, jaialdirako bereziki sortutako taldea eta honako artistek osatzen dute: Bob Stroger baxu-jotzaile eta abeslari mitikoa (Bilbao Blues Festival saria 2022an), Willie Buck (ahotsa), Teeny Tucker (ahotsa), Jimi Primetime Smith (gitarra), Anthony Geraci (pianoa), Wes Starr (bateria) eta Bob Corritore (harmonika).

The Cherry Boppers talde bilbotarrak hasiera emango dio bosgarren edizio honetako programazioari, uztailaren 24an, Patricia Reckless abeslariarekin batera, zuzeneko indartsu eta bizia eskainiko dute. Judith Hill, Ivan Singh eta Mark Hummel ere ariko dira Areatzan kokatutako Keler agertokian. Artista bikain hauei Travellin’ Brothers taldea gehituko zaie, ibilbide luze eta arrakastatsuagatik jaialdiaren saria jasoko baitu.

Jaialdiaren bigarren gunea, Areatzako Kioskoa, intentsitatez beteko da Blues Train, Ian Siegal eta Skyler Saufley artisten emanaldiekin. Kontzertu hauek blues garaikidearen adierazpide desberdinak publikoarengana hurbilduko dituzte.

EGITARAUA

THE CHERRY BOOPERS ETA PATRICIA RECKLESS- UZTAILAK 24, OSTIRALA 19:00 (KELER AGERTOKIA)

Duela 20 urte baino gehiago sortua (2004an), rhythm & blues, funk, soul edo jazz musikaren banderapean, The Cherry Boppers bilbotar konboak irekiko du Bilbao Blues Festival jaialdia. Talde instrumental beteranoaren eta Patricia Reckless abeslariaren arteko elkarlanetik sortu da “The Cherry Boppers meet Patricia Reckless” proiektua. 2024an grabatutako azken lanean soul-funk erritmo indartsuetara hurbiltzen dira, eta dantzarako gonbita egiten duen zuzeneko energetikoarekin nabarmentzen dira.

MARK HUMMEL- UZTAILAK 24, 20:45 (KELER AGERTOKIA)

Mark Hummel (1955, New Haven, Connecticut) harmonika-jotzaile eta abeslaria historiako harmonika-interpretatzaile onenetakotzat jotzen da. Hummel, Bilbao Blues Festivalera bere talde bikainarekin iritsiko da, Anson Funderburgh (gitarra), Bob Hall (pianoa), Ted Bukowski (baxua) eta Wes Starr (bateria) osatua. Guztiek generoko kondairekin grabatu eta eszenatokia partekatu dute, horregatik, benetako blues “all star” taldea osatzen dute.

JUDITH HILL- UZTAILAK 24, 22:30 (KELER AGERTOKIA)

Abeslari aparta izateaz gain, Judith Hill (1984, Los Angeles) konpositore, moldatzaile eta multiinstrumentista bikaina da. Artista handienekin korista gisa aritu da, hala nola Michael Jackson, Carole King, Prince, George Benson edo Elton John artistekin, eta Eric Clapton, Stevie Wonder, Johnny Mathis edo Gregg Allman bezalako musikariekin ere kolaboratu du. Judith, Grammy sariaren irabazlea, ahots indartsua du, eta estilo askotara moldatzeko gaitasun handia erakusten du: rhythm & blues, funk, jazz edo rock, blues eta gospel eragin nabarmenekin.

IAN SIEGAL ELECTRIC BAND- UZTAILAK 25, LARUNBATA, 12:30 (VOLOTEA GUNEA (AREATZAKO KIOSKOA)

Ian Siegal (1971, Portsmouth, Erresuma Batua) blues abeslari, konpositore eta gitarrista britainiarrak ikuskizun ikusgarria agintzen du Bilbao Blues Festivaleko agertokian bere ‘Electric Band’ taldearekin. Bere indargune nagusia, zalantzarik gabe, zuzenekoa da, agertokian erakusten duen presentziak pasioa, indarra eta energia handia transmititzen ditu.

Ian Siegal bluesetik abiatzen da batez ere, baina trebezia handiz mugitzen da rock, country edo folk estiloko lurraldeetara ere. “MOJO” aldizkari entzutetsuak “Erresuma Batuko blues konpositorerik adimentsuena eta interprete magnetikoena” dela esan du. Bere ibilbidean jasotako aitortzen artean daude bi UK Blues Awards, zortzi British Blues Awards, lau European Blues Awards eta hiru izendapen USA Blues Music Awards sarietan.

BLUES TRAIN- UZTAILAK 25, LARUNBATA, 14:00 (VOLOTEA GUNEA – AREATZAKO KIOSKOA)

Blues Train blueseko backing band indartsua da, musikari finkatuek osatua, bakarlari handiei laguntzen die proiektu ibiltari batean, 50 eta 60ko blues elektrikoko klasikoen errepertorioarekin, kalitate, erritmo eta ikuskizun handiko showak eskainiz. Txako Jones (ahotsa), Alex Caporuscio (gitarra), Mingo Balaguer (harmonika eta ahotsa), Paul San Martin (pianoa), Jorge Otero “Jafo” (baxua eta kontrabaxua) eta Adrián Carrera (bateria) osatzen dute taldea.

IVAN SINGH- UZTAILAK 25, LARUNBATA, 19:00 (KELER AGERTOKIA)

Córdobatik (Argentina) Chicagora. Hori da Ivan Singh gitarra-jotzaile eta abeslari gazteak egin duen bluesaren bidea, bere belaunaldiko musikaririk ezagunenetako bat bihurtzeraino. Bere gaitasun handiak bluesaren hiriburua (Chicago, Illinois) konkistatzera eraman du, Adela izeneko lau sokako slide gitarra bereziarekin lagunduta, “lata de batata” izenez ezagutzen denarekin. Gaztea izan arren, jada Buddy Guy eta Christone “Kingfish” Ingram bezalako musikariekin partekatu du agertokia, eta Amerikako, Asiako eta Europako hainbat herrialdetan jo du. Rolling Stone aldizkariak honela deskribatu du: “bluesa bizirik mantentzen duen artista, estilo fresko eta pertsonalarekin”.

BILBAO ALL STAR BLUES BAND- UZTAILAK 25, LARUNBATA, 20:45 (KELER AGERTOKIA) ETA UZTAILAK 26, IGANDEA, 14:00 (VOLOTEA GUNEA – AREATZAKO KIOSKOA)

Bilbao Blues Festivalerako bereziki diseinatutako banda estelar hau blues estatubatuarreko benetako pisu astunek osatzen dute. Taldea honako hauek osatzen dute: Willie Buck (ahotsa), Bob Stroger (baxua), Teeny Tucker (ahotsa), Jimi Primetime Smith (gitarra), Anthony Geraci (pianoa), Wes Starr (bateria) eta Bob Corritore (harmonika). Instrumentista eta abeslari talde handi honek beraien artean dagoen kimika natural paregabea eta estiloaren garbitasuna erakusten dituzte, bluesa maila apartara eramanez. Taldeko kideen artean Bob Stroger dago, 95 urtekoa, jaialdiaren lehen edizioan, 2022an, Bilbao Blues Festival saria jaso zuena.

TRAVELLIN’ BROTHERS- LARUNBATA, UZTAILAK 25, 22:30 (KELER AGERTOKIA)

Travellin’ Brothers taldeak 1.300 kontzertu baino gehiago eta 11 disko ditu bere ibilbidean. Europa osoko klub eta aretoetan jo dute, eta AEBetan egindako biretan euren musika New Orleanseko Frenchmen Street kaleko areto mitikoetara eraman dute, hala nola BMC edo Bluenile aretoetara, baita Memphisko Beale Street ospetsuko BB King Club, 152 Club edo New Daisy Theatre aretoetara ere, edo Memphisko Orpheum Theatre handira. Halaber, Clarksdale (Mississippi) hiriko Reds Juke Joint aretoan jo dute, eta Texasko hainbat klub eta aretotan ere aritu dira, besteak beste Continental Club Houston, Red Brick Tavern Conroe edo Green Oaks Tavern Humble aretoetan.

SKYLER SAUFLEY- UZTAILAK 26, IGANDEA, 12:30 (VOLOTEA GUNEA – AREATZAKO KIOSKOA)

Multiinstrumentista autodidakta gisa eta Alabama Blues Hall of Fame aretoko kide berria izanik, Skyler Saufley (1995, Virginia) ez da blues artista tipikoa, eta bere ibilbidea berezia dela esan daiteke. Jump, swing eta mendebaldeko kostako blues estiloko musikan espezializatua, Saufleyk agertokian presentzia bikaina erakusten du eta bere emanaldietan energia kutsatzeko gaitasun harrigarria du. Bere zuzeneko kontzertuetan blues elektrizatzailearen eta boogie-woogiearen nahasketa nabarmena da. Saufleyren talentuak bluesaren kondaira handien espiritua gogorarazten du, hala nola T- Bone Walker edo Pee Wee Crayton.

PIONERA FEMINISTAK ETA ESKLABOTZAREN ABOLIZIOA BURUZKO HITZALDIA- UZTAILAK 25, LARUNBATA, 11:00 (GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA)

Héctor Martínezek emango duen hitzaldi honek, Guggenheim Bilbao Museoaren TopArte programaren barruan antolatuta, “emakumeek esklabotzaren aurkako borrokan izan zuten protagonismoaz kontzientziatzea du helburu, bai mugimendu abolizionisten bultzatzaile gisa, bai Underground Railroad izeneko sarean parte hartzaile gisa”. Termino honek XIX. mendean AEBetan aktibo egon zen ibilbide sekretuen eta babes-etxeen sare klandestinoa izendatzen du. Ekitaldian Mayka Edjole (ahotsa) eta Alex Caporuscio (gitarra) ere arituko dira.

BOOGIE WOOGIE DANTZA-ESKOLAK KIOSKOAN- UZTAILAK 26, IGANDEA  (VOLOTEA GUNEA – AREATZAKO KIOSKOA)

Ohikoa den bezala, Bilbao Blues Festival jaialdiaren azken eguneko goiza Boogie Woogie dantza-eskola herrikoiei eskainiko zaie; hitzordu honetako ohiko jarduera bihurtu dira jada. Swing Portugalete dantza eskolako Carlos Etxebarriak emango ditu, 11:30ean hasita, eta herritar guztiei irekita egongo dira.

NAZIOARTEKO AITORPENA DUEN ANTOLAKETA

Jaialdiaren sustatzailea den Crazy Blues erakundeak nazioarteko sari garrantzitsuenak jaso ditu musika genero honen sustapenean egindako lanagatik: Sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek Azoresen 2019an emandakoa, eta K.B.A. saria nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive) 2015ean, mundu mailako onespen handiena, Memphisko Blues Foundationek emandakoa.

Bost edizio ospatu ondoren, Bilbao Blues Festival jaialdiak Europako blues zirkuituan erreferentziazko hitzordu gisa sendotzen jarraitzen du, tradizioa, nazioarteko proiekzioa eta kulturarako sarbide doakoa uztartuz hiriaren bihotzean.

  • Nazioartean bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide arrakastatsua eta 11 disko kaleratu ondoren, txapela jasoko dute jaialdiaren V. urteurrenea

  • Areatzako Kioskoak III. Volotea Blues Challengea hartuko du, non egungo lau talde onenak lehiatuko dira European Blues Challengean plaza bat lortzeko

  • Jaialdiaren irudiak hiriko memoria industriala eta bluesaren jatorria uztartzen ditu

  • Bilboko Udalak sustatutako ekitaldiak doako hamar kontzertu baino gehiago programatuko ditu, Areatza agertokia nagusi bezala

Bilbao Blues Festival Hiribildura itzuliko da uztailaren 24tik 26ra, doako programazioarekin. Bere bosgarren urteurrenean, jaialdiak Travellin’ Brothers talde bizkaitarraren ibilbidea aitortuko du, Bruselan 2015eko European Blues Challengeko irabazleak (Europako talde onena) eta Memphisen 2015eko International Blues Challengeko finalistak (munduko 8 onenak). Bira eta kontzertu berezietan “backing band” izan da Ian Siegal, Sugaray Rayford, Andy J. Forest, Earl Thomas, Raphael Wresnig, J.T. Lauritsen, Antonio Serrano, Julian Maeso, Alex Schultz, Henry Grey, Ina Forsman, Diego Galaz… mailako artistentzat.

“Euskal Herrian generoan aitzindaria izan zen taldea da, eta gainera ez du inoiz formazio-aldaketarik izan. Orain, lehen euskal taldea bihurtu da ‘txapela’ eskuratzen. Bereziki ilusioa egiten dit sari hau jasotzeak, gure ibilbideek paraleloan egin baitute aurrera; elkarrekin hazi gara pertsonalki zein profesionalki”, azpimarratu du Carlos Malles jaialdiko zuzendariak.

Areatzak jaialdiaren agertoki nagusi izaten jarraituko du, non aurten formatu handiko kontzertuak ostiralerako eta larunbaterako erreserbatuko dira. Ohikoa denez, Kioskoak goizeko hainbat emanaldi hartuko ditu. Uztailaren 26an, Estatuko Volotea Blues Challengearen III. edizioa egingo da, egungo panoramako lau talde onenek European Blues Challenge lehiaketan parte hartzeko plaza lortzeko lehian jardungo dute, bluesaren nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako batean.

Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak, adierazi duenez, ”Bluesaren esparruan nazioarteko erreferente bihurtu gaituen jaialdi garrantzitsu honen edizio berri bat hartuko dugu aurten ere. Oraingoan, gainera, Travellin’ Brothers taldeari egindako aitortza bereziarekin, guztiz merezitako bereizketa da, eta Bilbao Blues Festivalen maila bikaina are gehiago goratzen du”

BIRAK EUROPAN ETA AEBETAN

Travellin’ Brothersek 1.300 kontzertu baino gehiago eta 11 disko baino gehiago ditu atzean, Europa osoko klub eta aretoetan jo du, eta AEBetan egin dituen biretan BMC-n, Bluenile New Orleanseko Frenchmen Streeten, BB King Club-en, 152 Club-en, New Daisy Theatre-n Memphis-eko Beale Street mitikoan, Memphis-eko Orpheum Theatre edo Clarcksdale Mississippi-ko Reds Juke Joint, bezalako lokal mitikoetara eraman du bere musika. Baita Texaseko klub eta aretoetan ere, hala nola Continental Houston klubean, Red brick Tavern Conroe-n Humble edo Green Oaks Tavern Humble.

ONTZIOLETZAK OMENTZEN DITUEN BLUESMAN BAT

V. Bilbao Blues Festivaleko kartelak “Bilboren eta bilbotarren eraldaketa irudikatu nahi du. Atzeko planoan, Karola Garabiaren memoria industriala gaur egungo zerbitzu eta kultur hiriko ikonoekin kontrajartzen da: Iberdrola Dorrea eta Euskalduna Jauregia”, azaldu du Sergio Pérez Berasategi egileak. Lehen planoan, aho-soinua jotzen duen bluesman batek “ontzioletei eta hiriaren iragan langileari omenaldia egiten dio. Irudi honek blues generoaren sorreran izan zen ahalegin fisikoa eta gaur egungo hiria eraikitzeko lan egin zutenen lana lotzen ditu”, gaineratu du.

Beste edizioetako ildo grafiko retroari eutsiz, diseinu honek ohiko kolore-paleta mantentzen du “jaialdiaren irudiari jarraipena emateko”. “Testuren eta tipografia higatuen erabilerak nortasun bisual propio eta, gure ustez, dagoeneko sendotua indartzen du”, nabarmendu du Pérez Berasategik.

NAZIOARTEKO AITORPENA DUEN ANTOLAKUNTZA

Jaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Bluesek, blues generoa bultzatzeko nazioarteko sari gorenenak jaso ditu: BBSA saria sustatzaile onenaren atalean (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek Azoresen 2019an emandakoa, eta K.B.A. saria nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive), mundu mailako onespenik handiena 2015ean Blues Foundationek Memphisen emandakoa.