• Laguntza horien bidez, urtebetez, diruz lagunduko da merkataritza-lokalen alokairutik nahiz abalen sinaduratik eratorritako gastuen zati bat.

  • Plana Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetan (bereziki, Belostikale, Somera, Dendarikale eta Artekale) hutsik dauden lokalei zuzenduta dago. Kale horietako negozio berriek bi laguntza-modalitateak eskuratu ahal izango dituzte (alokairuak eta abalak).

Zabalik jarraitzen du alokairurako laguntzekin lokal hutsak aktibatzeko plan berezirako eskaerak aurkezteko epea. Horren bidez, ordaintzen lagundu nahi da merkataritza-lokalen alokairutik nahiz abalen sinaduratik eratorritako gastuen zati bat. Programa esperimentala izango da, eta hiriko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetara zuzenduko da. Arreta berezia emango zaio Belostikale, Goienkale, Dendarikale eta Artekale kaleetan

Lau kale horiei dagokienez, dirulaguntzen bi modalitateak (alokairuak eta abalak) erabili ahal izango dituzte, eta beste hiru kaleetan (Barrenkale, Barrenkale Barrena eta Arategizar), aldiz, abalen modalitatea baino ezin izango dute erabili. Gastuak ordainduko direla bermatzen duten finantza-erakundeekin egiten diren abalen gastuak ordaintzeko laguntzei dagokienez, udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Elkargi erakundearekin (beste edozein erakunde ere izan daiteke).

  • Interesdunek jardueren negozio-plan bat aurkeztu beharko dute, eta, horretarako, Bilbao Ekintzaren prestakuntza eta aholkularitza izango dituzte. Dagoeneko bat izanez gero, udal-sozietateak onetsi beharko du. Horretarako, informazio-zerbitzu bat eskainiko da helbide elektroniko honen bitartez: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.

Planaren barruan, inolako jarduerarik alde batera utzi gabe, lehentasuna izango dute eskuz egindako produktu edo zerbitzuak, diseinua eta berariazko nortasuna duten beste ekimen batzuk bultzatzen dituzten proiektuek; izan ere, horiek nolabait osatu egiten dute dagoeneko gure kaleetan dagoen merkataritza- eta ostalaritza-jarduera. Helburua interes berezia duen erreferentzia-gunea sortzea da, erakargarriagoa izateko eta guneko garai bateko jarduera berrabiarazteko.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Aurrekontua, guztira, 70.000 euro dira. Emandakoaren bitartez, diruz lagunduko dira gastuak, negozioa zein kaletan kokatuta dagoen kontuan hartuta:

  1. Alokairuaren kostuaren %50, ordaindu eta lehenengo hamabi hilabeteetan; gehienez, lokaleko 400 euro izango dira hilean. (Zergak, tasak, higiezinen kudeaketa-gastuak eta abar ez dira diruz lagunduko). Laguntza horiek Belostikale, Dendarikale, Goienkale edo Artekale kaleetako lokalei emango zaizkie.
  2. Abalen sinaduren ondoriozko gastuak jarduera horiek garatzen diren merkataritza-lokalen alokairuetan, gehienez, 400 euro izango dira lokaleko. Zazpi kaleetako lokalek eskuratu ahal izango dute hori.

Gainera, laguntza eskatu ondoren, sustatzaileek prestakuntza eta aholkularitza jaso ahal izango dute, enpresa-kudeaketa hobetze aldera, bai eta kasu bakoitzerako egokienak diren finantzaketa-iturriak bilatzeko laguntza-zerbitzua ere.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ra arte edo aurrekontuaren kontsignazioa agortu arte egongo da irekita; izan ere, sartzeko hurrenkeraren arabera ebatziko da deialdia. Lokal hutsak aktibatzeko planaren dirulaguntzak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez eta telematikoki eskatu beharko dira“LAGUNTZAK” atalean, webgune honetan: www.bilbaoekintza.eus.

NEGOZIOAK MARTXAN

Hala, Zona Curly eta Vie Belle izeneko komertzioak bideari ekin diote; halaber, Princess Courts negozioak laster irekiko ditu ateak. Horrez gain, Club de Plantas negozioak atzeraeraginezko izaerarekin jaso ditu laguntzak, eta beste bi daude sortzeko prozesuan murgilduta.

Aurreko irailean, Belostikaleko 7. zenbakian, Zona Curlyk ireki zituen ateak, ile kizkurrean espezializatutako ile-apaindegiak, alegia. Artekaleko 12.ean, Vie Belle vintage arropa-dendak, Bilbao Ekintza ekintzailetza-zentroan negozio-plana egin ostean, bigarren eskuko arropa eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die bezeroei. Aipatutako negozioetako hirugarrena, Princess Courts, oihalak eta osagarriak saltzen dituen denda da, eta laster irekiko ditu ateak, Artekale, 27n.

SARE SOZIALAK:

  • EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida” izeneko ekimenarekin aurrera jarraituz, Bilboko Udalak ehun urte beteak dituzten hiribilduko saltokiei buruzko informazioa jasotzen duen liburuxka bat sortu du.

  • Liburuxka hori gaurtik aurrera dago eskuragarri Bilboko turismo-bulegoetan, ostatuetan eta hiribilduan interes turistikokoak diren beste zenbait tokitan, eta lau hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

  •  Ekintza horren helburua da ehun urte beteak dituzten saltokiak ikono turistiko gisa sustatzea, eta beste ekintza batzuei gehitu zaie, hala nola 62 saltoki horiek hiribilduan gera daitezela eta etorkizuna izan dezatela bermatzeko jaso duten marketinaren, giza baliabideen edota finantzen inguruko banakako aholkularitzari.

Bilboko Udalak turistei zuzendutako liburuxka bat sortu du, ehun urte beteak dituzten hiribilduko 62 saltokiei buruzko informazioa emateko.

Ekintza hori “EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida” izeneko ekimenaren barruan dago, zeinak helburu gisa baitu Bilbon ehun urte beteak dituzten saltokien irudia indartzea eta banakako aholkularitza-ekintzen bidez horien iraunkortasuna eta etorkizuna sustatzea.

Liburuxka lau hizkuntzatan argitaratu da (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta gaurtik aurrera eskuragarri dago Bilboko turismo-bulegoetan, ostatuetan eta hiribilduko beste toki turistiko batzuetan. Ekintza horrek Udalak hizpide dugun programarako ezarritako helburuetako beste bat indartzen du: ehun urte beteak dituzten saltokiak Bilboko ikono turistiko gisa sustatzea.

5.000 liburuxka sortu dira, sakela-tamainakoak, eta zabalgarriak dira. Liburuxketan, Bilboko mapa batean saltoki bakoitza non dagoen ikus dezakegu, eta zer sektorekoa den jakin; izan ere, bilbotar guztion egunerokotasunean ditugu saltoki historikook, eta Bilboko merkataritza-esentzia eta tradizioa gordetzen laguntzen digute.

OROIGARRIAK ETA AHOLKULARITZA

EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida” programaren bidez, negozio bakoitzaren egoeraren banakako diagnostikoa egiteko aukerarekin, marketinaren, arlo juridikoaren eta finantza-arloaren edota giza baliabideen inguruko aholkularitza espezializatua egiten ari da, hobetzeko arloak diren aldetik, besteak beste, historia handiko saltoki horiek salmenta-eredu berrietara egokitzeko, hiribilduan duten ibilbidea luzatze aldera.

Mendeurrenera iritsi diren saltoki guztiek hiribilduan ehun urte beteak dituzten saltoki gisa bereizten dituen oroigarria dute ikusgai erakusleihoetan: baldosa.

Gainera, Bilboko turismo-bulegoetan negozio guztien historia jasota duen liburuxka bat eskuragarri dago. Horrez gain, Bilboko Udalaren, Bilbao Ekintzaren eta Bilbao Turismoren webguneetan kontsultatu eta deskargatu daitekeen bertsio digitala.

Ehun urte beteak dituzten saltokiak dira 90 urte baino gehiagoko merkataritza-jarduera (nahiz eta kokapena aldatu izan) duten saltokiak, baldin eta belaunaldiz belaunaldi edo langileen artean eskualdatu diren negozioak badira eta saltzen den produktu-mota edo lan egiteko modua mantendu badituzte.

Zerrendan, guztira, Bilboko Abando, Ibaiondo, Rekalde, Uribarri eta Deustu auzoetan kokatutako 62 saltoki daude: farmaziak, elikagai-dendak, loteria-negozioak, tabako-dendak, arropa-dendak eta abar.

SARE SOZIALAK:

2020. urte honek egoera berri eta ustekabekoak utzi dizkigu pandemiaren ondorioz. Aukeratu ez genuen eta gelditzeko iritsi zen paradigma aldaketa batean murgilduta topatu dugu geure burua. Historian lehenengoz, era masiboan itxi dira komertzioak, premiazko beharrekin lotuak izan ezik. Horrek behartu gaitu egiteko eta erosteko era berrietara ohitzera. Bada, funtzionatzeko modu hori bere egin dute jada kontsumitzaileek nahiz komertzioek.

Baina eraldaketa prozesua askoz ere urrunago joan da: 

  • Pertsonek segurtasunaren balioa nabarmendu dute: Erostera doazenean inguru seguru eta fidagarriak bilatzen dituzte. Gela, maskara, aurretiazko hitzordua eta pertsonalizazioa gure egunerokotasunean txertatu dira.
  • Markak berrasmatzen: Ez ditugu ahazten unerik zailenetan haien bertsiorik onena erakutsi duten markak. Gehien erosten ditugun produktu eta zerbitzuen parte izatera pasatu dira. Aldi berean, branding pertsonala eta emozionala daukagu, egoera honetan iraun eta hazteko beste giltzarri bat. Honelako elementuak sustatzen ditu: berezitasuna, benetakotasuna, gardentasuna eta fidagarritasuna. Detaileek markatzen dute aldea.
  • Digitalizazioa: Internet bidezko kontsumoa hazten ari da, konfinamenduan aukera bakarra izan da eta. Jada digitalizatuta zeuden komertzioak izan dira egoera hobekien eraman ahal izan dutenak. Hala, agerian geratu da digitalizazioak (eta ez derrigorrez on-line salmentak) lehiakortasuna hobetzeko duen rola, eta komunikazio kanal eraginkorragoak nahiz barne kudeaketako eta bezeroekin harremantzeko tresna teknologiko berriak zabaltzeko duen garrantzia.
  • Ohitura berriak: Kontuan hartu behar da kontsumitzaileek gero eta gehiago bilatzen dituztela erosketa esperientzia pertsonalizatuak, gailu teknologikoak sarriago erabiltzen dituztela, gure komertzioen preskriptore bihurtzen direla, konprometitu egiten direla eta bilatu egiten gaituztela eta beste guztien artean aukeratzen dutela.
  • Balioak: Azkenik, inoiz baino garrantzitsuagoa da bezeroen bizitzeko eta pentsatzeko moduarekin konektatzea, bai eta beren interesekin, konpromisoekin eta, azken finean, baloreekin ere. Etika eta gizarte erantzukizuna jasangarritasunari, ingurumenaren zainketari edo kontsumo arduratsuari lotuta. Goranzko balioak dira horiek