• Bilboko Udalak, tokiko merkataritzari laguntzeko estrategiaren barruan, deialdia ireki du interesa duten saltokiek “Bilboko Merkataritza Berezia” bereizgarria lortzeko hautagaitza aurkez dezaten.

  • Beren izaera bereziagatik, tokiko garapenari egiten dioten ekarpenagatik, berrikuntzagatik, iraunkortasunagatik eta esperientzia bereizgarria eskaintzeko gaitasunagatik nabarmentzen diren hiriko establezimenduak aintzatetsiko dira.

  • Hutsik dauden lonjak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ere zabalik dago Bailen, Maiatzaren bia, Castillo Jenerala, Hernani eta Lamana. Berritasun gisa, laguntzak hurrengo kaleetan ere emango dira: Irala, Uribarri, Panera plaza, Castaños eta Uriortu.

  • Era berean, Bilboko Udalak lokalak kanpotik birgaitzeko laguntza berriak sustatuko ditu Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkataritza-lokalen ikusizko itxura hobetzeko.

Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hiriko txikizkako saltokiek “Bilboko Merkataritza Berezia” izeneko bereizgarri berria lortzeko hautagaitza aurkezteko deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da beren izaera paregabeagatik, egiten duten ekarpen kulturalagatik, berrikuntzagatik, jasangarritasunagatik, hiri baitako merkataritza-ekosisteman duten balio diferentzialagatik, garapen ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpenagatik eta hiriaren nortasun kulturalari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren saltokiak aintzatestea.

Aurkeztutako hautagaien artean, “Bilboko Merkataritza Berezia” bereizgarria puntuazio-sistema baten bidez emango da, hamar irizpide nagusitan oinarrituta: produktu edo zerbitzu esklusiboen eskaintza; establezimenduaren kokapen bereizgarria; lokalaren diseinua eta dekorazioa; negozioaren historia eta tradizioa; zerbitzuaren pertsonalizazioa; bikaintasuna bezeroaren arretan; berrikuntza fabrikazio- edo salmenta-prozesuetan; eragin positiboa komunitatean; aurrez jasotako aintzatespena eta sariak; eta iraunkortasunarekiko eta erantzukizun sozialarekiko konpromisoa.

Tokiko merkataritzari laguntzeko udal-estrategiaren barruan kokatzen da programa, merkataritza-bikaintasuna eta -aniztasuna sustatzeko helburuarekin, Bilbo hiri-merkataritzaren kalitate-erreferente gisa sendotuz eta esperientzia bereizia eta hiri-sareari balio erantsia eskaintzen dioten saltokiei balioa emanez.

Aintzatetsitako saltokiek zigilu bereizgarri bat jasoko dute eta saltoki berezien direktorio ofizial batean sartuko dira, Bilboko herritarrentzako eta bisitarientzako erreferentziazko erakusleiho gisa.

Egin klik hemen “Bilboko saltoki berezia” bereizgarria eskuratzeko oinarrietara sartzeko: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/proiektua/bases-para-la-concesion-del-distintivo-de-comercio-singular-de-bilbao

HUTSIK DAUDEN LONJAK ALOKATZEKO LAGUNTZAK ZONALDE BERRIETAN

Bilboko UdalakBilbao Ekintzaren bitartez, hurbileko merkataritza suspertzearen aldeko apustua indartu du, hiriko hainbat ardatzetan hutsik dauden merkataritza-lonjak aktibatzeko dirulaguntzen deialdi berri baten bidez. Ekimen honek jarraipena ematen dio 2022an Zazpikaleetan abian jarritako programari. Hark izan zuen arrakasta ikusirik, gero Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara zabaldu zen, eta orain beste eremu batzuetara zabaldu da, konkretuki Irala eta 2.barrutiko kale batzuetara.

2026/2027 deialdian, deialdia zonalde hauetan egituratzen da: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala inguruan, jarduera ekonomikoa eta soziala berreskuratzeko lehentasunezko merkataritza-eremu bat mugatu da: Bailen, Maiatzaren Bia, Castillo Jenerala, Hernani eta Lamana kaleetan. Berritasun gisa, Irala auzoan, dirulaguntzak Irala kalean dauden lokaletara bideratuko dira. Bestalde, 2. barrutiko kale hauek ere gehitzen dira deialdiaren helburu gisa: Uribarri, Panera Plaza, Castaños eta Uriortu kaleak.

Laguntza ekonomikoak enpresa-ekimen berriak abian jartzen laguntzeko dira, merkataritza-lokalak alokatzearen ondoriozko gastuak ordaintzen zuzenean lagunduz.

Laguntzek alokairuaren kostuaren % 50 lagunduko dute diruz lehenengo hamabi hilabeteetan, lokal bakoitzeko 400 euro gehienez, lonja kokatuta dagoen kalearen arabera.

Beste baldintza batzuen artean, laguntza hauek jaso ahal izateko, ekintzaileek enpresak sortzeko oinarrizko prestakuntza egina izan beharko dute eta/edo negozio-plana egiteko beharrezko aholkularitza jaso beharko dute Bilbao Ekintzako Enpresa eta Enplegu arloaren bidez edo beste erakunde akreditatu baten bidez.

Deialdia 2027ko abenduaren 31ra arte edo aurrekontu-zuzkidura agortu arte egongo da indarrean.

Egin klik hemen 2026/2027 lonja hutsak aktibatzeko laguntzen deialdira sartzeko: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/dirulanguntza/convocatoria-de-ayudas-para-la-activacion-de-lonjas-vacias-2026-2027

IKUSIZKO ITXURA HOBETZEKO LAGUNTZAK

Bilboko UdalakBilbao Ekintzaren bitartez, abian du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako merkataritza-lokalen kanpoko ikusizko itxura hobetzen laguntzeko proiektuaren jarraipena ere. Hala, jarraipena emango zaie aurreko urteetan garatutako ekintzei, gune horien irudi komertziala indartzeko eta Bilboko herritar guztientzat erakargarri izateko helburuarekin.

Honako hauek lagunduko dira diruz: behe-solairuko merkataritza-lokaletako fatxadak, erakusleihoak eta sarbideak hobetzeko, egokitzeko eta/edo modernizatzeko obrak, mantentze- eta kontserbazio-lan arruntak gainditzen badituzte; erakusleihoak berritzea, altzariak eta dekorazio-elementuak barne; errotuluak eta kanpoko beste elementu batzuk instalatzea edo hobetzea; erakusleihoen kanpoko argiztapena; pertsiana itsuen ordez pertsiana kalatuak jartzea; igeltserotzako, arotzeriako eta pinturako obra txikiak eta kanpoko berrikuntzak; merkataritzaren fatxada birmoldatzea edo berritzea; irisgarritasuna hobetzeko jarduerak, bai eta establezimenduaren irudia modernizatu eta duintzeko antzeko beste esku-hartze batzuk ere. Obrak gehienez ere zortzi hilabeteko epean egin beharko dira, dirulaguntza ematen denetik zenbatzen hasita.

Laguntzen zenbatekoa obren aurrekontu babesgarriaren gainean % 90era artekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko mugarekin. Eskaerak aurkezpen-ordena kronologikoaren arabera baloratu eta aintzat hartuko dira, eta laguntza-eskaera obrak hasi aurretik aurkeztu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 30eko 13:30ak arte egongo da zabalik, edo esleitutako aurrekontua agortu arte.

Egin klik hemen Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan merkataritza-lokalen kanpoko ikusizko itxura hobetzeko laguntza ekonomikoetarako 2026ko deialdian sartzeko

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak, tokiko merkataritzari laguntzeko estrategiaren barruan, deialdia ireki du interesa duten saltokiek “Bilboko Merkataritza Berezia” bereizgarria lortzeko hautagaitza aurkez dezaten.
  • Beren izaera bereziagatik, tokiko garapenari egiten dioten ekarpenagatik, berrikuntzagatik, iraunkortasunagatik eta esperientzia bereizgarria eskaintzeko gaitasunagatik nabarmentzen diren hiriko establezimenduak aintzatetsiko dira.
  • Hutsik dauden lonjak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ere zabalik dago Bailen, Maiatzaren bia, Castillo Jenerala, Hernani eta Lamana. Berritasun gisa, laguntzak hurrengo kaleetan ere emango dira: Irala, Uribarri, Panera plaza, Castaños eta Uriortu.
  • Era berean, Bilboko Udalak lokalak kanpotik birgaitzeko laguntza berriak sustatuko ditu Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkataritza-lokalen ikusizko itxura hobetzeko.

Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hiriko txikizkako saltokiek “Bilboko Merkataritza Berezia” izeneko bereizgarri berria lortzeko hautagaitza aurkezteko deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da beren izaera paregabeagatik, egiten duten ekarpen kulturalagatik, berrikuntzagatik, jasangarritasunagatik, hiri baitako merkataritza-ekosisteman duten balio diferentzialagatik, garapen ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpenagatik eta hiriaren nortasun kulturalari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren saltokiak aintzatestea.

Aurkeztutako hautagaien artean, “Bilboko Merkataritza Berezia” bereizgarria puntuazio-sistema baten bidez emango da, hamar irizpide nagusitan oinarrituta: produktu edo zerbitzu esklusiboen eskaintza; establezimenduaren kokapen bereizgarria; lokalaren diseinua eta dekorazioa; negozioaren historia eta tradizioa; zerbitzuaren pertsonalizazioa; bikaintasuna bezeroaren arretan; berrikuntza fabrikazio- edo salmenta-prozesuetan; eragin positiboa komunitatean; aurrez jasotako aintzatespena eta sariak; eta iraunkortasunarekiko eta erantzukizun sozialarekiko konpromisoa.

Tokiko merkataritzari laguntzeko udal-estrategiaren barruan kokatzen da programa, merkataritza-bikaintasuna eta -aniztasuna sustatzeko helburuarekin, Bilbo hiri-merkataritzaren kalitate-erreferente gisa sendotuz eta esperientzia bereizia eta hiri-sareari balio erantsia eskaintzen dioten saltokiei balioa emanez.

Aintzatetsitako saltokiek zigilu bereizgarri bat jasoko dute eta saltoki berezien direktorio ofizial batean sartuko dira, Bilboko herritarrentzako eta bisitarientzako erreferentziazko erakusleiho gisa.

Egin klik hemen “Bilboko saltoki berezia” bereizgarria eskuratzeko oinarrietara sartzeko: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/proiektua/bases-para-la-concesion-del-distintivo-de-comercio-singular-de-bilbao

HUTSIK DAUDEN LONJAK ALOKATZEKO LAGUNTZAK ZONALDE BERRIETAN

Bilboko UdalakBilbao Ekintzaren bitartez, hurbileko merkataritza suspertzearen aldeko apustua indartu du, hiriko hainbat ardatzetan hutsik dauden merkataritza-lonjak aktibatzeko dirulaguntzen deialdi berri baten bidez. Ekimen honek jarraipena ematen dio 2022an Zazpikaleetan abian jarritako programari. Hark izan zuen arrakasta ikusirik, gero Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara zabaldu zen, eta orain beste eremu batzuetara zabaldu da, konkretuki Irala eta 2.barrutiko kale batzuetara.

2026/2027 deialdian, deialdia zonalde hauetan egituratzen da: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala inguruan, jarduera ekonomikoa eta soziala berreskuratzeko lehentasunezko merkataritza-eremu bat mugatu da: Bailen, Maiatzaren Bia, Castillo Jenerala, Hernani eta Lamana kaleetan. Berritasun gisa, Irala auzoan, dirulaguntzak Irala kalean dauden lokaletara bideratuko dira. Bestalde, 2. barrutiko kale hauek ere gehitzen dira deialdiaren helburu gisa: Uribarri, Panera Plaza, Castaños eta Uriortu kaleak.

Laguntza ekonomikoak enpresa-ekimen berriak abian jartzen laguntzeko dira, merkataritza-lokalak alokatzearen ondoriozko gastuak ordaintzen zuzenean lagunduz.

Laguntzek alokairuaren kostuaren % 50 lagunduko dute diruz lehenengo hamabi hilabeteetan, lokal bakoitzeko 400 euro gehienez, lonja kokatuta dagoen kalearen arabera.

Beste baldintza batzuen artean, laguntza hauek jaso ahal izateko, ekintzaileek enpresak sortzeko oinarrizko prestakuntza egina izan beharko dute eta/edo negozio-plana egiteko beharrezko aholkularitza jaso beharko dute Bilbao Ekintzako Enpresa eta Enplegu arloaren bidez edo beste erakunde akreditatu baten bidez.

Deialdia 2027ko abenduaren 31ra arte edo aurrekontu-zuzkidura agortu arte egongo da indarrean.

Egin klik hemen 2026/2027 lonja hutsak aktibatzeko laguntzen deialdira sartzeko: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/dirulanguntza/convocatoria-de-ayudas-para-la-activacion-de-lonjas-vacias-2026-2027

IKUSIZKO ITXURA HOBETZEKO LAGUNTZAK

Bilboko UdalakBilbao Ekintzaren bitartez, abian du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako merkataritza-lokalen kanpoko ikusizko itxura hobetzen laguntzeko proiektuaren jarraipena ere. Hala, jarraipena emango zaie aurreko urteetan garatutako ekintzei, gune horien irudi komertziala indartzeko eta Bilboko herritar guztientzat erakargarri izateko helburuarekin.

Honako hauek lagunduko dira diruz: behe-solairuko merkataritza-lokaletako fatxadak, erakusleihoak eta sarbideak hobetzeko, egokitzeko eta/edo modernizatzeko obrak, mantentze- eta kontserbazio-lan arruntak gainditzen badituzte; erakusleihoak berritzea, altzariak eta dekorazio-elementuak barne; errotuluak eta kanpoko beste elementu batzuk instalatzea edo hobetzea; erakusleihoen kanpoko argiztapena; pertsiana itsuen ordez pertsiana kalatuak jartzea; igeltserotzako, arotzeriako eta pinturako obra txikiak eta kanpoko berrikuntzak; merkataritzaren fatxada birmoldatzea edo berritzea; irisgarritasuna hobetzeko jarduerak, bai eta establezimenduaren irudia modernizatu eta duintzeko antzeko beste esku-hartze batzuk ere. Obrak gehienez ere zortzi hilabeteko epean egin beharko dira, dirulaguntza ematen denetik zenbatzen hasita.

Laguntzen zenbatekoa obren aurrekontu babesgarriaren gainean % 90era artekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko mugarekin. Eskaerak aurkezpen-ordena kronologikoaren arabera baloratu eta aintzat hartuko dira, eta laguntza-eskaera obrak hasi aurretik aurkeztu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 30eko 13:30ak arte egongo da zabalik, edo esleitutako aurrekontua agortu arte.

Egin klik hemen Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan merkataritza-lokalen kanpoko ikusizko itxura hobetzeko laguntza ekonomikoetarako 2026ko deialdian sartzeko

SARE SOZIALAK:

    • Ehun urtetik gora dituzten Bilboko saltokien argazki-erakusketa Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dago, eta gaur hasi eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

    • Ehun urteko establezimenduen 45 irudi dituzten 16 panelek osatzen dute ekimena, eta tokiko merkataritzari laguntzeko udal-estrategiaren parte da. Gainera, Bilboko merkatariei eskerrak emateko eta omenaldia egiteko aukera ematen du.

Bilbok Ehun Urteko Komertzioen Eguna ospatuko du, apirilaren 10ean, hiriko ehun urteko saltokien argazki-erakusketa berri batekin. Erakusketa gaurtik aurrera Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian egongo da, apirilaren 15era arte.

Iaz Uribitarte pasealekuan, Ertzilla kalean eta Erriberako Merkatuaren inguruetan lortutako arrakastaren ondoren, Metro Bilbaoko argazki-erakusketaren helburua da, berriz ere, ehun urtetik gorako saltokiek Bilboko herritarren eta hiria bisitatzen duten pertsonen aurrean duten ikusgarritasuna areagotzea, eta Bilboko bizitza ekonomiko, kultural eta sozialari egindako ekarpena balioestea eta eskertzea.

Erakusketa 16 panelek osatzen dute. Horietan, Bilboko ehun urteko establezimenduen 45 irudi daude bilduta, eta negozio horien alderik gizatiarrena, nortasuna eta izaera historikoa erakusten dute. Sarrerako elementu gisa, Metro Bilbaoko erakusketak panel deskribatzaile bat ere badu, ekimena testuinguruan kokatzeko eta herritarrei informazioa emateko. Era berean, QR kode bat ere badu, ehun urtetik gorako Bilboko saltoki guztien kokapen-mapa eskuratzeko.

Bilboko Ehun Urteko Komertzioen Eguna apirilaren 10ean ospatzen da, urteko 100. eguna delako, eta 2024an egin zen lehen aldiz, establezimenduek berek proposatutako ekimen gisa. Helburua da Bilboko Udalak EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida ehun urteko komertzioen komunitatearen inguruan bultzatutako proiektua indartzea; komunitate horrek etengabeko jardueran 90 urte baino gehiago daramatzaten negozioak biltzen ditu, kokapena aldatu, belaunaldiz belaunaldi kudeaketa transmititu edo lan egiteko moduak eguneratu badituzte ere, betiere produktu edo zerbitzu mota bera mantenduz. Gaur egun, 56 saltokik dute izendapen hori.

Lehen egun hauetan, Bilbao basque FEST 2026 jaialdiarekin —apirilaren 1etik 4ra— bat egiten du erakusketak. Jaialdi horrek Aste Santuan zehar euskal kulturaren aberastasunaz gozatzeko aukera ematen du, eta hainbat bisitari erakarriko ditu hirira. Hala, argazki-erakusketa honen ikusgarritasuna indartu egingo da.

METRO BILBAOKO ERAKUSKETAN PARTE HARTU DUTEN EHUN URTEKO SALTOKIEN ZERRENDA:

Alimentación Larrinoa; Antonio Martínez; Calzados Bizkarguenaga; Calzados Otazua; Camisería Muñoz; Casa Rufo; Cerrajería Somera; Cestería Alonso; Charcutería Alemana Hermann Thate; Cuchillería Inchaustegui; Cuchillería La Tijera; Delicatessen López Oleaga; Droguería-Perfumería Juan Torre; El Arratiano; El Equipo de Viaje; Erkoch; Farmacia Colón Museo; Farmacia Pont; Farmacia Uriarte; Farmacia Víctor Llorente; Farmacia Zaballa; Floristería Rementería; Grabados y Sellos de Caucho Viuda de Santiago Santos; Heladería Nossi-Bé; Joyería Ignacio Álvarez; La Belga; Los Encajeros; Lotería Azcarreta; Lotería La Cruz; Máquinas de Coser Alfa Bilbao; Meltxora; Paragüería Leoz; Pastelería Arrese 1852 Gozotegia; Pastelerías Martina de Zuricalday Bilbao; Pedro Salcedo; Pescadería Marisa; Plantas, Semillas y Flores Mikel Zuazua; Reparación de Calzado Benito; Sastrería Cardenal; Sombreros Gorostiaga; Tejidos El Paraíso; Turronería Heladería Adelia Iváñez; Ultramarinos Gregorio Martín; Ultramarinos Idoia; Zubiri 1908.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko lehen merkataritza-inkubagailua hartuko duen lokala San Frantzisko kalean dago, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egokitu da. Gune horrek aukera emango die artisautzako hiru negoziori beren jarduera enpresarialen egokitasuna probatzeko, gehienez zortzi hilabeteko epean.  Dagoeneko aurkez daitezke artisau-erakundeentzako espazio partekatura sartzeko eskabideak, helbide honetara idatzita: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.

  • Hirian merkataritza suspertzea eta saltoki berrien irekiera sustatzeko helburuarekin, datozen asteetan Bilboko beste lokal batzuetan kokatutako merkataritza-inkubaziorako gune berriak aurkeztuko dira.

Bilboko Udalak Hiriko lehen merkataritza-inkubagailua jarriko du martxan, artisau-jardueretara zuzendua. San Frantzisko kaleko 10. zenbakian dagoen lokal bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin egokitu eta birgaitu da espazioa.

Bilboko merkataritza-inkubagailuen proiektuak, “Bilerazi” izenekoak, ekintzaileei aldi baterako leku komun bat eskaintzea du helburu, enpresa-ekimenak abian jartzen laguntzeko. Horrela, Bilboko Udalak ekintzaileei laguntzen die, lokalak alokatzearen eta erabiltzearen ondoriozko gastuak bere gain hartuz.

Lehen inkubagailuaren lokala kalean bertan dago (sarrera nagusia San Frantzisko kaletik du, baina bigarren sarbide bat Aretxaga kaleko 8. zenbakitik). Merkataritza-ordutegian egongo da irekita, eta hala, artisautzako hiru negoziok elkar osatu ahal izango dute, eta sinergiak sortu, txandaka. Lokala sei hilabetez eta gehienez zortzi hilabetez erabil daiteke. Tarte horretan artisauek beren negozioen egokitasuna probatu ahal izango dute, eta merkatuaren beharrei ingurune erreal batean erantzuten dieten ikusi.

Gaurtik aurrera  zabalik dago artisau-erakundeentzako gune partekatuan sartzeko eskabide telematikoak aurkezteko epea. Horretarako, helbide honetara idatzi behar da: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus Jasotako eskabideak aurkezpen-ordenaren arabera baloratu eta ebaluatuko ditu Bilbao Ekintzako talde teknikoak. Deialdia 2027ko abenduaren 30era arte egongo da indarrean.

Lokaleko hiru postuetako bat lortu ahal izateko, beharrezkoa izango da mikroenpresa bat izatea eta negozio-plana egiteko aholkularitza jaso izana Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, edo bertako teknikarien oniritzia, aholkularitza hori beste erakunde batek egin badu.

“Bilerazi” programak merkataritza txikiaren lehiakortasuna hobetzen eta, aldi berean, hiriko lokal hutsak aktibatzen laguntzen du, merkataritza arloko ekintzailetza eta erabilerarik gabeko lokalen optimizazioa integratuz. Lehenengoa abian jarri ondoren, datozen asteetan Bilboko beste lokal batzuetan kokatutako merkataritza-inkubaziorako gune berriak aurkeztuko dira, hirian merkataritza suspertzea eta saltoki berrien irekiera sustatzeko.

SARE SOZIALAK:

  • Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izan da ‘Bilboko Merkataritzaren 2020-2025 Plan Estrategikoari’ lotutako azken Merkataritza Foroaren buru. Bertan, azken bost urteetako ekintzen balantzea egin dute, hurrengo plan estrategikoari begira.

  • 2020tik 2025era 64 ekintza egin dira Bilboko tokiko merkataritzaren lehiakortasuna indartzeko, merkataritza-espazioen hiri-kalitatea hobetzeko eta eragile publiko-pribatuen arteko gobernantza partekatua sendotzeko.

  • Plan estrategiko honen lorpenik handiena lankidetza-proiektuak eta sarean egindako lana izan dira, baliabideak partekatuz eta ekimen partekatuak diseinatuz“, azpimarratu du Alkateak. “Dendak itxi dituzte, baina errealitate berrira egokitutako denda berriak sortu dira“.

‘Bilboko Merkataritzaren Plan Estrategikoa 2020-2025’ planari lotuta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izan da Merkataritza Foroaren azken topaketaren buru. Bertan, azken bost urteetan egindako ekintzen balantzea egin dute, Bilboko merkataritzaren hurrengo plan estrategikoaren erronkei eta ekintzei begira.

Atzo Zabalgune eraikinean egindako bilkuran, Aburtok eskerrak eman nahi izan dizkie “gaur hemen gauden eta ibilbide honetan lagundu diguzuen 50 eragile baino gehiagori, izan duzuen inplikazio eta parte-hartze aktiboagatik“. Bilboko alkateak azpimarratu duenez, “plan estrategiko honen lorpenik handiena lankidetza-proiektuak eta sarean egindako lana izan dira, gure hiriko merkataritza-sarea biziberritzeko eta indartzeko helburu komunarekin. Balantze-jardunaldi honetan, elkarrekin lan egiteko, sinergiak sortzeko, baliabideak partekatzeko eta proiektu partekatuak diseinatzeko ahaleginari balioa eman nahi nioke”.

Gogorarazi behar da Bilboko Merkataritza Foroak —Bilboko Udalak gidatuta, Bilbao Ekintzaren bidez— 50 ordezkari biltzen dituela. Ordezkari horiek udaleko hainbat arlotakoak dira, baita Eusko Jaurlaritzakoak, Bizkaiko Foru Aldundikoak, CECOBIkoak, Merkataritza Ganberakoak, BilbaoDendakekoak eta Bilboko auzo eta eremuetako merkatarien elkarteetakoak ere; halaber, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek ere parte hartzen dute.

“Merkataritza, Bilbon eta mundu osoan, sektorearen birmoldaketa handia bizitzen ari da. Kontsumo-ereduen aldaketek, belaunaldi-erreleborako zailtasunek, plataforma handien eskaintzak eta abarrek merkataritza-establezimenduen galera iraunkorra ekarri dute. Hala ere, merkataritza-eredu berriaren erronkak hirirako eta gure merkatari eta ekintzaileentzako aukera bihurtu behar ditugu“, esan du Bilboko Alkateak. Era berean, azpimarratu nahi izan du Plan Estrategikoaren aldian (2020-2025) txikizkako merkataritzako enplegua %12,4 handitu dela hirian: “Saltoki gutxiago ditugu, baina enpresa berriek langile gehiago dituzte eta kontsumitzaileen eskaera berriei erantzunez sortzen dira”.

4 ARDATZEN GAINEKO PROIEKTU GARRANTZITSUAK

‘Bilboko Merkataritzako Plan Estrategikoa 2020-2025’ lau jarduera-ardatzetan oinarrituta egon da, eta ardatz horietan oinarrituta, 33 jarduera-ildo hedatu dira; horietatik 27 dagoeneko ezarri dira, 5 prozesuan daude eta 1 garatzeke dago. Gainera, Planak 64 ekintza zehatz garatzea ahalbidetu du, Bilboko tokiko merkataritzaren lehiakortasuna indartzeko, merkataritza-espazioen hiri-kalitatea hobetzeko eta eragile publiko eta pribatuen arteko gobernantza partekatua sendotzeko.

Foroa egin den bitartean, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak Plan Estrategikoaren proiektu nagusien errepasoa egin du. Plan Estrategikoaren zeharkako ardatza hiriko merkataritza-eredu berritzaile, lehiakor eta iraunkorra finkatzea izan da.

Hiriko merkataritza-ereduari dagokion 1. ardatzaren esparruan, nabarmentzekoa da Rodriguez Ariasko merkataritza-korridorearen eraldaketa integrala, Abando eta Indautxu lotzen dituena, bai eta hainbat jarduketa ere Bilboko hainbat auzotan, merkataritza-erakargarritasuna indartzeko eta irisgarritasuna hobetzeko, Auzokide Planen bidez. Aipatzekoa da, halaber, Zazpikaleetan hutsik dauden merkataritza-lonjak aktibatzeko ZazpiArt programa arrakastatsua, lonjak alokatzeko laguntzak sortuz eta Alde Zaharreko Zazpikaleetan ekonomia suspertzeko abalak eskainiz. Zehazki, horiei esker, 2022tik 2025era 24 denda berri ireki dira.

Era berean, txandakako aparkalekuen okupazioaren jarraipena denbora errealean egiteko dispositibo bat sartzea eta Bilboko erdialdeko hainbat aparkaleku eraldatzeko aukera aipatu da, hiriko merkataritza-logistikaren beharrei erantzuteko. Gainera, TAOren ordenantza berriak zamalanak erraztu ditu, horretarako berariaz erreserbatutako guneetatik harago. Lehen ardatzeko ekimen aipagarrienen artean banaketa jasangarriko zerbitzu bat dago. Alde Zaharrean garatutako proiektu pilotuak emaitza positiboak izan zituen eta ondorioz konpainiak eredua hiri osora zabaldu zuen. Ardatz horretan bertan, merkatu-sarea eguneratzeari ekin zaio, ingurumen-jasangarritasuna eta energia-eraginkortasuna ardatz hartuta, eta, gainera, merkataritza-sustapeneko plan bat bultzatu da.

Omnikanalitateari eta Modernizazio Lehiakorrari buruzko 2. ardatzaren esparruan, Planean abian jarritako jardueren artean, mugarri garrantzitsua izaten ari da erakunde publiko eta pribatuen artean negozioen transmisioa sustatzeko lankidetza-lana. Zehazki, honetan oinarritu da lan-plana: merkataritza-sarea mantentzeko bide gisa transmisioaren eredu hori indartzean, dauden programak optimizatzean eta, eskualdatzen ari diren saltokiak zein negozio bati jarraipena eman nahi dioten ekintzaileak erakartzean.

Banakako eta taldeko hainbat aholkularitza-programa nabarmentzen dira, Bilboko merkataritzaren eraldaketa digitala eta lehiakortasuna hobetzeko, bai eta Bilboko lehen merkataritza-inkubagailua abian jartzea ere. Era berean, Euskadiko Merkataritza Ekintzailetzaren Kongresuaren (Ekin Retail) lehen edizioa antolatu da.

Plan Estrategikoaren 3. ardatzakBilbo Merkataritza, Kultura eta Aisialdirako Hiri gisa Sustatzeari buruzkoak, Bilbao GazteDenda nabarmentzen du, proiektu pilotu moduan 8 ikastetxetan egin den eta tokiko merkataritza Bilboko gazteei hurbiltzera bideratuta dagoen proiektua.

Tokiko merkataritza sustatu eta ikusarazteko dinamizazio-kanpainen egutegi egonkorra finkatu da: Bilbao Gabonak Gabonetako kanpaina, Bono Bilbao kanpaina, Bilboko ehun urtetik gorako saltokiak aintzatesteko EHUN programa, Bilbao Fashion Week eta abar dira horren adibide batzuk.

Azkenik, 4. ardatzaklankidetza publiko-pribatuari buruzkoak, zenbait ekimenen garapenean egin du aurrera, hala nola DetailShop datu-plataforma digitala edo eragileen arteko koordinazio-dinamika berriak bultzatuta, batzorde teknikoak sortuz, adibidez, 2023an sortutako Digitalizazio eta Enpresa Lehiakortasuneko Batzorde Teknikoa edo 2025ean hasitako Dinamizazio eta Espazio Publikoko Batzorde Teknikoa.

Hemendik aurrera, hurrengo “Bilboko Merkataritzaren Plan Estrategikoa 2026-29” planerako estrategia prestatzen hasiko gara. Plan horrek udalaren ibilbide-orria markatzen jarraituko du, sektorearen lehia-posizioa eta hiriak merkataritza-hiri gisa duen erakargarritasuna hobetzeko eta indartzeko.

SARE SOZIALAK:

  • DendART ekimenaren helburua hutsik dauden merkataritza-lokalak eraldatzea eta edertzea da, bertako pertsianak artelan bihurtuz tokiko kontsumoa sustatzeko eta negozio berriak irekitzeko.

  • BilbaoHistorikorekin eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien elkartearekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, merkataritza eta artea batzen dituen proiektu honen komisarioa Kiko Alcazar da, eta jarduerarik gabeko 10 lokal ditu jarduera-eremu gisa, Hernani, La Laguna, Aretxaga, Mariaren Bihotza plaza, Cortes eta San Frantzisko kaleetan.

  • DendARTek inguruan merkataritza aktibatzeko duen helburu berarekin, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, 21 laguntza eman ditu hutsik dauden lonjak alokairuaren bidez aktibatzeko, eta 29 laguntza, merkataritza-lokalen kanpoko itxura bisuala hobetzeko.

Bilboko Udalak DendARTen bigarren edizioa jarri du abian. Ekimena arte urbanoko proiektua da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan itxita eta jarduerarik gabe dauden saltokien pertsianak eta paretak gune erakargarri bihurtzeko. Proiektu horren bidez, merkataritzaren eta negozio berrien sektorea biziberritu eta aktibatu nahi da.

Bilboko Udalak bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, eta BilbaoHistoriko eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien elkartearekin lankidetzanDendART merkataritza eta gizartea biziberritzeko udal-ekintzako plan oso baten barruan dago, hiriko hiri-paisaia eraldatu eta edertuz.

Pertsianak apaintzeko ekimenaren bigarren edizio honetarako aukeratutako guneak Hernani, La Laguna, Aretxaga, Mariaren Bihotza plaza, Cortes eta San Frantzisko kaleak dira. Hala, bisitarientzako merkataritza-eremua handitu nahi da eta inguru horretan lokalak alokatzea eta erostea sustatu.

Edizio honetako 10 mural artistikoak ospe handiko 5 artistak sortu dituzte: Bea Apariciok, María Altunak, Camilo Garcíak eta Elisabeth Pérezek, Kiko Alcázar komisarioak ingurunea edertzen eta hobetzen duten sorkuntzak egin dituzte. DendARTen lehen edizioan eraldatu ziren 10 obrekin batera, oraingo 10 obra hauek Bilboko kulturari eta historiari egindako keinuak irudikatzen dituzte, elementu eta pertsonaia ikonikoekin, besteak beste Maria Diaz Harokoa, Pedro Telesforo Errazkin, Kika barkillo-saltzailea, Maria Maeztu edo saregileak. Hala, proiektua ekimen komertziala bihurtuko da, baina baita kulturala ere.

DendART azokaren bigarren edizio honetan, halaber, doako bisita gidatuak egingo dira herritarrentzat. Bisitak larunbatetan izango dira, otsailaren 7an eta 14an, 12:00etatik aurrera. Jardueretan aurretik izena emateko, posta elektronikoa bidali beharko da helbide hauetara: bhk@bilbaohistoriko.org / asociacion@sanfranbilbizabala.eus edo 685031110/609 693 679 telefonoetara deitu.

“DENDART”  PROGRAMAN PARTE HARTU DUTEN ARTISTAK:

  • KIKO ALCÁZAR:
    Artista autodidakta da eta bere obretan kolorez beteriko unibertso batean esentzia atenporala adierazten saiatzen da. Gaur egun, Madrilen duen tailerretik egiten du lan. Haren lanaren ezaugarri da tasun piktorikoen eta animatuen nahasketa, eta argazkiaren eta pinturaren arteko mugak lausotzen ditu. Ez du edizio digitala ukatzen; aitzitik, funtsezko tresna gisa erabiltzen du bere sormeneko prozesuan, eta sortzen dituen obra guzti-guztiak dira asmoen adierazpena. Magiaz eta berezitasunez beteriko unibertso bat. Londresko Tate Modernen sari bat jasotzeak eman zion gogoak bultzatuta, haren lana garatzeari ekin zion eta nazioarteko artistak erretratatu ahal ian ditu, hala nola Shirley Bassey; Grace Kellyren irudi bat ere sortu du, gaur egun Monakoko Alberto printzeak duena bere bilduman.
  • MARÍA ALTUNA:
    Ikerlari, sortzaile, artisau eta ingurukoarekin konprometitutako hezitzaile hau ilustrazioaren eta zeramikaren bidez adierazten da. Ilustrazioari esker, justizia-ekintzatzat hartzen dituen emakumeen memoria berreskuratzearekin lotutako hainbat proiektu egin ahal izan ditu, bai eta euskal historiarekin eta kulturarekin lotutako beste batzuk ere. Doktorego-tesia amaitu berri du, arte- eta hezkuntza-prozesuetatik eratorritako ikaskuntzak lotzen saiatuz.
  • BEA APARICIO:
    Arte Ederretan lizentziaduna, ilustratzaile-lana irakaskuntzarekin uztartzen du. Marrazkia bere zentzurik zabalenean interesatzen zaio: tresna ireki gisa, espazioekin, pertsonekin eta ideiekin loturak sortzeko gai dena. Horren bidez, kezkak, bizi-filosofiak eta munduari begiratzeko moduak partekatzen dituztenekin konektatzeko modu bat aurkitzen du. Bere ideiak espazio publikoan partekatzeko aukera ematen dioten muralak egiten ditu, topaleku gisa duen potentziala aprobetxatuz; gainera, grafikaren komunikazio-potentziala eta sorkuntza-prozesuan ikuspegi feminista txertatzearen garrantzia aprobetxatuz.
  • CAMILO GARCÍA:
    Bere burua diziplinarteko artista bisual gisa identifikatzen duen ilustratzaile honek estilo bakar eta bereizgarria du ezaugarri, eta bere kalitateagatik eta benetakotasunagatik nabarmentzen diren lanak sortzen ditu. Ikus-entzunezko komunikatzailearen lanbidea marrazketarekin uztartzen du, narratiba grafikoak garatuz eta pertsonaiak eta egoerak sortuz, istorioak kontatuko dituen eta pertsonekin bisualki konektatuko duen artea eskaintzera bideratutako ikuspegiarekin, betiere. Komiki-proiektuak, eleberri grafikoa, muralismoa, pertsonaien diseinua, argitalpen-diseinua, 2D animazioa, marrazketa eta ilustrazioa garatu ditu hainbat teknika analogiko eta digitaletan, baita serigrafiako inprimaketa-teknikak ere, argitalpenak eta kultura-proiektuak aberasten dituzten ilustrazioak eginez.
  • ELISABETH PÉREZ:
    Marrazkilari, irakasle eta editore honek Arte Ederrak ikasi zituen eta ikus-entzunezkoetan espezializatu zen, eta Italiara bidaiatu zuen eszenografian, argitalpen-diseinuan eta erakusketen diseinuan trebatzeko. Bere jatorriak eta paisaia industrialak biziki markatu dute bere lana, naturarekiko, paisaiarekiko eta geometriarekiko interes handia izanik. Grabatua, collagea edo gouachea lantzen dituzten teknikak aztertzen ditu, batez ere liburu-euskarrian lan eginez, baina baita antzerkiko, ikus-entzunezko, hezkuntzako, komunikazioko eta/edo horma-irudietako proiektuetarako ere. Horretarako, hainbat kultura-proiektu koordinatzen ditu, eta inprimatzeko artisau-teknikak berreskuratzeko lan garrantzitsua egiten hasi da.

LONJA HUTSAK ALOKAIRU BIDEZ AKTIBATZEKO ETA HAIEN ITXURA BISUALA HOBETZEKO 2024/2025 LAGUNTZAK

Bilboko Udalak hiriko merkataritza sustatzeko duen Ekintza Planaren esparruan, hutsik dauden lonjak alokairuaren bidez aktibatzeko laguntzen programaren helburua da hutsik dauden espazioak aktibatzen laguntzea, itzuli ezin diren dirulaguntzak emanez, merkataritza-lokalen alokairuak eta horiek kobratzea bermatuko duten abalak ordaintzeko. 2024/2025 deialdian 21 laguntza eman dira. Horietatik 4 Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan kokatutako lokaletakoak diraeta 17 Alde ZaharreanHainbat esparrutako negozioak dira, hala nola diseinua, zeramika, elikadura, osagarriak, ile-apaindegiak, joskintza edo ehungintza.

Merkataritza-lokalen kanpoko itxura bisuala hobetzeko dirulaguntzen programari dagokionez, Zubirik Planaren barruan kokatzen da, inguru horretan establezimenduak birgaitzeko erronkarekin, eta 2024/2025 deialdian 29 laguntza eman dira; horietatik 4 lokal Bilbo Zaharrean daude, 3 Zabalan eta 22 San Frantziskon. Era berean, askotariko negozioak dira horiek ere: ehungintza eta osagarriak, ostalaritza, liburu-dendak, arte-galeriak, elkarte soziokulturalak, ile-apaindegiak…

SARE SOZIALAK:

  • Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatutako ‘Ekin Retail’ kongresua abenduaren 11n, ostegunean, egiten ari dira Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, eta 300 lagun baino gehiago bertaratu dira.
  • Ekitaldi aitzindari honen helburua da merkataritza-sektorean ekintzailetza sendotzea, garapen ekonomikoaren eta lurralde-kohesioaren eragile gisa, hitzaldien, mahai-inguruen, konferentzien eta networking guneen bidez.
  • Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko Zinegotzia: “Ekintzailetzak ez du beti esan nahi zerotik hasi behar denik, beste pertsona batzuek eraiki dutenari jarraipena ematea ere esan nahi du. Funtsezkoa da erretiroei, eskualdaketei eta enpresa-transmisiorako aukerei arreta jartzea”.
  • Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburua: “Guk nahi duguna da, norbaitek saltoki berri bat irekitzea edo lehendik daukana hobetzea planteatzen badu, ez diezaiola hori egiteari utzi laguntza faltagatik. Eta era berean, ekintzaile izan nahi duenak merkataritza bide posible eta sendotzat izatea nahi dugu“.

Bilbok hartzen du gaur, abenduak 11Ekin Retail, Euskadiko Merkataritza-Ekintzailetzari buruzko lehen KongresuaEusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, elkarrekin antolatuta. Kutxabankek babestu, Ainhoa Garciak moderatu eta ‘Inspiratzen duen iragana. Erronka egiten duen orainaldia. Eraikitzen dugun etorkizuna’ lelopean, 300 pertsonatik gora batu dituen topaketa hau 09:45ean hasi da, Euskadiko ekintzaileen, erakunde publiko eta pribatuen, elkarteen, saltokien eta profesionalen arteko topagune bihurtzearen helburu nagusiarekin.

Ekin Retail-en irekiera-ekitaldian, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko Zinegotziak azpimarratu duenez, “gaur Bilbo Euskadiko merkataritza-ekintzailetzaren bihotza da. Ekin Retail ez da jardunaldi soil bat, asmoen adierazpen bat baizik: Bilbon, Euskadin, sinesten dugu proiektu berriak sortzen dituzten pertsonengan, arriskatzen duten pertsonengan, berritzen dutenengan, gure kaleak eta auzoak espazio bizi bihurtzen dituztenengan. Bilbok ia 4.000 saltoki ditu gaur egun, eta horien garrantzia azpimarratu behar dugu, negozio bakoitzaren atzean erakundeek entzutea eta babestea merezi duten historia, ametsa eta ahalegina daudelako. Ekintzailetzak ez du beti esan nahi hutsetik hastea. Beste pertsona batzuek eraiki dutenari jarraipena ematea ere esan nahi du. Erretiroei, eskualdaketei, enpresa transmisiorako aukerei… arreta jartzea funtsezkoa da metatutako balio hori gal ez dadin, gure merkataritza-sarea babestuz eta esperientziak eta historiak belaunaldi berrien eskuetan bizirik jarrai dezaten bermatuz“.

Bestalde, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuak azpimarratu duenez, “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik nahi duguna da, norbaitek saltoki berri bat irekitzea edo lehendik daukana hobetzea planteatzen badu, ez diezaiola hori egiteari utzi laguntza faltagatik. Eta era berean, ekintzaile izan nahi duenak merkataritza bide posible eta sendotzat izatea nahi dugu. Hori dela eta, gaur inauguratu dugun merkataritza-ekintzailetzako Ekin Retail Kongresuak, lehenik eta behin, tokiko merkataritzak gure bizitzetan duen garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Bigarrenik, hurbileko merkataritza lan-aukera gisa ikustea, bere zailtasunekin eta onurekin, esperientzia hori hurbiltzea ahalbidetzen duten benetako adibideen bidez. Eta, hirugarrenik, oraingo eta etorkizuneko merkatariek jakin dezatela ez daudela bakarrik prozesu honetan, administrazioaren laguntza izango dutela beren negozioa garatzen laguntzeko, zuzeneko laguntzen bidez, prestakuntzarako laguntzen bidez, enpresak eskualdatzeko eta aholkularitzako programa espezifikoen bidez”.

ADIBIDE INSPIRATZAILEAK

Irekiera instituzionalaren ondoren, “Nire denda nire istorioa: ekiteko gakoak” elkarrizketa inspiratzailearen txanda izan da, non Txema Pascualek (Artepan) eta Fernando Taranconek (Joker) parte hartu duten. Jarraian, “Ekin zeure erara: ereduak eta esperientziak” mahai-inguruan, Bilboko Merkataritza Ganberako Merkataritza eta Ekintzailetza zuzendari Antonio Secok moderatuta, zerotik hasi diren pertsonen adibideak ezagutarazi dira (Asier Ortiz de Zarate, Kick by Ortiz), baita eskualdatze bat bizi izan duten pertsonen adibideak (Laura Inés Hunter, Larralde), frankizia adibide bat (Amaia Ladislao, Eroskiren frankizia); eta familia negozioaren adibide bat ere (Nora Zubiri, Zubiri 1908).

Eguerdiko 11:45ean, Zorraquinoko Aída de Lucio Garcíak eta Iñaki Lekuek XXI. mendeko merkataritzaren joerei buruzko hitzaldia eman dute.

“Ekosistema ekintzailea: aliatuak eta tresnak” mahai-inguruan ondokoek hartu dute parte: Isabel Muelak, DEMA Enplegurako eta Ekintzailetzarako Foru Agentziako zuzendariorde eta gerenteak; Nerea Hormaetxek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideak; Idoia Lizeagak, Idoia Lizeaga Iturralde tailer-estudiokoak, eta Nuria Barreirosek, JB Modasekoak. Mahaiaren moderatzailea Naiara Etxebarria izango da, Kutxabankeko negozio-bankako arduraduna.

Atsedenaldiaren aurretik, “Klikatzetik mostradorera” hitzaldia eskainiko da, Celestino Martinez Actualiza Retail. aholkularitzako arduradunaren eskutik. Arratsaldean, 15:30ean, “Diseinuak axola du: lokala eta esperientzia”hitzaldiaren txanda izango da, Flow enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi Jesús Caok eskainitakoa.

Azken mahai-ingurua María López Negrete CECOBIko presidenteak moderatuko du, eta izenburu hau izango du: “Tokiko erreferenteak: ekintzailetzak funtzionatzen duenean”. Honako hauen parte hartzearekin: María Mora, La Manducatecaren sortzaileetako bat; Nagore Ramos, Charamel; Begoña Rodríguez, Radio Rhin; Vanesa Orejuela, Esencia Centros Médico-Estéticos, eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusia

Muxote Potolo Baten eskutik biltzarrari amaiera emateko ekitaldiaren aurretik, 17:00etan solasaldi bat egongo da, “Mostradorearen atzeko istorioak”‘Ekin Retail’ Merkataritza Ekintzailetzaren lehen Biltzarraren azken saioa izango da hori, eta ondokoek hitz egingo dute: Ander Lantarónek, Cabecita de Ajo; Lourdes Leozek, Leoz euritako-denda; eta Pili Jiménezek, Muchas Telas.

SARE SOZIALAK:

  • Ekin Retail’ biltzarra, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak antolatuta, Bilboko Azkuna Zentroan (Alhondiga) egingo da, abenduaren 11n, eta ekintzaileen, erakunde publiko eta pribatuen, elkarteen, saltokien eta profesionalen arteko topalekua izango da.

  • Ekitaldi aitzindari honen helburua da merkataritzaren sektorean ekintzailetza sendotzea, lurralde-kohesioaren eta garapen ekonomikoaren eragilea izan dadin. Horretarako, solasaldiak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta networking espazioak antolatu dira.

  • Biltzarrera etortzeko online izen-emateak doakoak dira eta edukiera bete arte egongo dira eskuragarri.

Bilbok Merkataritza Ekintzailetzaren Euskadiko lehen biltzarra hartuko du abenduaren 11n. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, antolatutako ‘Ekin Retail’ biltzarra 09:45ean hasiko da irekiera-ekitaldi labur batekin. Bertan parte hartuko dute, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak eta Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotziak.

‘Ekin Retail’ Merkataritza Ekintzailetzari buruzko I. Biltzarrak lelo hau izango du: “Inspiratzen gaituen iragana. Desafio egiten gaituen oraina. Eraikitzen dugun etorkizuna. Helburu nagusia da Euskadiko ekintzaileen, erakunde publiko eta pribatuen, elkarteen, saltokien eta profesionalen arteko topagune bihurtzea, non berrikuntzari, jasangarritasunari eta negozio-eredu tradizional eta disruptiboei buruzko esperientzia inspiratzaileak partekatu ahal izango dituzten.

Goizeko 09:45etik 18:00etara bitartean, hitzaldiek, mahai-inguruek, solasaldiek eta networking guneek, aukera emango diete bertaratutako pertsona guztiei beren proiektuak edo saltokiak aurrera eramateko benetako adibide eta aukeren lekuko izateko, lankidetza eta enpresa ekimen berrien garapena erraztuko duen gune bat sortuz.

Kutxabankek babestutako eta Xabier Madariaga kazetariak moderatutako biltzar honetan

kasu arrakastatsuak emango dira ezagutzera, eta tokiko ekonomian merkataritza-ekintzailetzak duen egitekoa indartuko da.

Istorio inspiratzailez betetako programa

Irekiera instituzionalaren ondoren, “Nire denda nire istorioa: ekiteko gakoak”elkarrizketa inspiratzailearen txanda izango da, non Txema Pascualek (Artepan) eta Fernando Taranconek (Joker) parte hartuko duten. Jarraian, “Ekin zeure erara: ereduak eta esperientziak” mahai-inguruan, Bilboko Merkataritza Ganberako Merkataritza eta Ekintzailetza zuzendari Antonio Secok moderatuta, zerotik hasi diren pertsonen adibideak ezagutaraziko dira (Asier Ortiz de Zarate, Kick by Ortiz), baita eskualdatze bat bizi izan duten pertsonen adibideak (Laura Inés Hunter, Larralde), frankizia adibide bat (Amaia Ladislao, Eroskiren frankizia); eta familia negozioaren adibide bat ere (Nora Zubiri, Zubiri 1908).

Eguerdiko 11:45ean, Zorraquinoren sortzaile eta presidente Miguel Zorraquinok XXI. mendeko merkataritzaren joerei buruzko hitzaldia emango du.

“Ekosistema ekintzailea: aliatuak eta tresnak” mahai-inguruan ondokoek hartuko dute parte: Isabel Muelak, DEMA Enplegurako eta Ekintzailetzarako Foru Agentziako zuzendariorde eta gerenteak; Nerea Hormaetxek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideak; Idoia Lizeagak, Idoia Lizeaga Iturralde tailer-estudiokoak, eta Nuria Barreirosek, JB Modasekoak. Mahaiaren moderatzailea Naiara Etxebarria izango da, Kutxabankeko negozio-bankako arduraduna.

Atsedenaldiaren aurretik, “Klikatzetik mostradorera” hitzaldia eskainiko da, Celestino Martinez Actualiza Retail. aholkularitzako arduradunaren eskutik. Arratsaldean, 15:30ean, “Diseinuak axola du: lokala eta esperientzia”hitzaldiaren txanda izango da, Flow enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi Jesús Caok eskainitakoa.

Azken mahai-ingurua María López Negrete CECOBIko presidenteak moderatuko du, eta izenburu hau izango du: “Tokiko erreferenteak: ekintzailetzak funtzionatzen duenean”. Honako hauen parte hartzearekin: María Mora, La Manducatecaren sortzaileetako bat; Nagore Ramos, Charamel; Begoña Rodríguez, Radio Rhin; Vanesa Orejuela, Esencia Centros Médico-Estéticos, eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusia

Muxote Potolo Baten eskutik biltzarrari amaiera emateko ekitaldiaren aurretik, 17:00etan solasaldi bat egongo da, “Mostradorearen atzeko istorioak”. ‘Ekin Retail’ Merkataritza Ekintzailetzaren lehen Biltzarraren azken saioa izango da hori, eta ondokoek hitz egingo dute: Ander Lantarónek, Cabecita de Ajo; Lourdes Leozek, Leoz euritako-denda; Ariane San Vicentek, Zabalguneko merkatuan kokatutako eta gosarietan espezializatutako La Currita lokalekoak, eta Pili Jiménezek, Muchas Telas.

Hona hemen biltzarraren egitaraua eta izen-emateak

REDES SOCIALES:

BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM | TIK TOK
BILBAO EKINTZA: YOUTUBE I FACEBOOK | X | INSTAGRAM
BILBAO TURISMO: FACEBOOK I X I INSTAGRAM

‘Bilbao GazteDenda’ proiektuaren lehen edizioa hiriko zortzi ikastetxetan egingo da, eta ikasleek aukera izango dute beren auzoetako merkatariekin hitz egiteko eta ideiak trukatzeko.

Gazteen artean kontsumo-ohitura arduratsuak sustatzeko sentsibilizazio-ekintzak garatzeko beharretik sortutako ekimena da.

Bilboko Udalak tokiko merkataritzarekin duen konpromisoa berretsi du, Bilboko gazteei zuzendutako proiektu berri bat abian jarrita. ‘Bilbao GazteDenda’ izena du eta ekimen aitzindaria da, hiriko gazteen artean kontsumo arduratsuko ohiturak sustatzeko sentsibilizazio ekintzak garatzeko beharretik sortua, sektore hori funtsezkoa baita erabakiak hartzeko eta hiriko tokiko merkataritzan kontsumo arloko eredu jasangarriak eraikitzeko.

Sentsibilizatzeaz gain, proiektuak Bilboko gazteen artean kontsumo arduratsu eta jasangarriaren kultura sustatzea du helburu, erosketa-ohiturei buruzko hausnarketa kritikoa bultzatuko duena; gainera, ‘Bilbao GazteDenda’ tokiko merkataritzaren aurkikuntza sustatzeko eta auzoetako merkatariekiko harremana indartzeko sortu da.

Horretarako, proiektuaren lehen edizio hau 14 eta 16 urte bitarteko gazteekin egingo da zortzi ikastetxetan —Bilboko zortzi barrutietako bakoitzeko ikastetxe bana—, bi fasetan banatutako goizeko saioetan: lehenengo fasean jasangarritasun eta erosketa ohiturei buruzko hausnarketa egingo da, dinamizatutako ihesgelaren dinamikaren bidez; bigarren fasean, auzo bakoitzeko merkatariekin elkartuko dira, gazteek eta merkatariek ideiak trukatu eta tokiko kontsumoari buruzko sinergiak sor ditzaten.

Hauek dira aste honetatik aurrera eta Gabonetako oporrak hasi arte egingo den lehen edizioan parte hartuko duten zortzi ikastetxeak: Berrio Otxoa ikastetxea, El Carmen Indautxu ikastetxea, Urretxindorra Ikastola, Gabriel Aresti BHI, Deustuko Ikastola, Artxandape Ikastola, Eskurtze BHI eta Zorrotza BHI.

‘Bilbao GazteDenda’ ekimenak tokiko kontsumoaren onurei buruz sentsibilizatzeko beharrari erantzuten dio, bai eta merkataritza modernizatzearen garrantziari ere, negozio ereduak belaunaldi berrien eskaeretara egokituta. Horregatik, Bilboko gazteen eta merkatarien artean harremanak sortu nahi dituen proiektua da, hiri-ingurunearen nortasuna eta gizarte-kohesioa indartzeko.

SARE SOZIALAK:

BILBOKO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM | TIK TOK

BILBAO EKINTZA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM

BILBAO TURISMOA: FACEBOOK | X | INSTAGRAM

  • Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiaren buru, eta Bilbao Dendak erakundearen ordezkaritza zabal batek parte hartu du. Erakunde hori duela 25 urte sortu zen eta Estatuko hiri-merkataritzako lehen plataforma izan zen.

Bilboko Udalak Arabiar Aretoaren ateak ireki ditu gaur Bilbao Dendak plataformaren ordezkariei harrera egiteko. Plataforma horrek eskualdeko 13 merkataritza-elkarte biltzen ditu, Erriberako Merkatuarekin, Zubiarte eta El Corte Inglés zentroekin, Merkataritza Ganberarekin eta Bilboko Udalarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Helburu nagusia hiriko merkataritza- eta turismo-jarduera batera sustatzea da, eta erakundeak 25 urte daramatza zeregin horretan.

Urtemuga berezi hau ospatzeko egin diren ekitaldien artean, Udalak gaur egin dion harrera berezia dago, Juan Mari Aburto Alkatea buru dela. Alkateak, hiriaren sortzaile On Diego Lopez Harokoaren eskultura bat eman die hiriaren izenean.

Alkateak “erakunde ospetsu honi zorionak” eman ondoren, Udalak Bilbao Dendak elkarteari eskaini nahi dion babesa eta lankidetza gogorarazi ditu, «inoiz baino beharrezkoagoa baita indarrak eta ideiak batzea, merkataritza-sektoreak bizirik jarraitu eta etorkizuna izan dezan». «Merkataritzaren arloa eguneroko errealitateari eta erronkei lotuta bizi da, eta horrek etengabeko aldaketen mende egotea dakar. Bide eta bilakaera horretan, Bilboko Udalak gertu egon nahi du, hiriko ekonomiaren eta bizitzaren zutabe eta eragile den sektore bat lagunduz eta indartuz».

Juan Mari Aburtok zehaztu duenez, merkataritza-plataforma horrek -duela 25 urte sortu eta Estatuko lehen merkataritza-plataforma izan zen – Bilboko merkataritza sustatzen eta garatzen jarraitu behar du.

SARE SOZIALAK: