• Zerbitzua doakoa da eta gaur hasiko da. Zerbitzuak bi aldeen arteko aldeko eta adiskidetasunezko itunak egitea modu neutralean erraztea du helburu, jarduerari jarraipena ematea laguntze aldera.
  • Eskabideak honako helbide honetan gaitutako formulario honen bidez bidali beharko dira.
  • Merkataritzako lokalen eta negozioen alokairuak ordaintzeko bitartekaritza-zerbitzu hori #BilbaoAurrera Planaren neurrietako bat da, Covid-19ak hirian eragiten dituen ondoreei aurre egiteko.

Bilboko Udalak #BilbaoAurrera Planaren barruan jasotzen diren neurri batzuk hedatzen jarraitzen du, Covid-19ak gure hirian eragiten dituen ondoreei aurre egiteko. Oraingo honetan, koronabirusaren pandemiaren eragina jasan duten merkataritza-lokalen eta/edo negozioen alokairua ordaintzeko akordioak erdiestea errazteko bitartekaritza-zerbitzua jarri da abian.

Zerbitzua doakoa da eta gaur hasiko da Bilbao Ekintza udal elkartearen eskutik. Hitzarmenaren helburua da bi aldeen arteko adostasunezko, adiskidetasunezko eta aldeko itunak ezartzea, jarduerak aurrera jarrai dezan laguntze aldera. Edozein kasutan, bide judiziala baztertuta geratzen da.

BEHARKIZUNAK ETA KONTSULTAK

Neurri hori hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Egoitza fiskala edo sozietatearen egoitza Bilboko udalerrian izatea.
  • COVID-19a kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, jarduera aldi baterako eten behar izana.
  • Baldin jarduera araudiak etendakoen artean ez badago, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez % 75 murriztu izana, 2020ko martxoa baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko batez bestekoaren aldean.
  • Hala ere, eskaera egiten den egunean, jardunean egon beharko du.
  • Pertsona juridikoen kasuan, zuzenean edo zeharka baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresen % 25etik gorako partaidetza ez izatea.
  • Alarma-egoera deklaratu aurretik ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanik egotea (2020ko martxoaren 14a).
  • Autonomoen Araubidean edo arlo horri dagokion araubidean alta hartuta izatea.
  • Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua edukitzea, baldin eta interesduna familia-etxebizitza baten parte ez bada eta/edo lokalaren errentatzailearekin 2. mailara arteko odolkidetasun- edo ezkontza-ahaidetasunik ez badago, eta baldin errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

BILBAO AURRERA PLANA

Zerbitzu berri hau #BilbaoAurrera planaren parte da. Gizarte, Ekonomia eta Kultura Arloko Larrialdietarako Programa da, 15 milioi eurokoa, eta 50 neurri baino gehiago jarri ditu abian COVID-19ak pertsonengan eta enpresetan eragiten duen osasun-krisiaren ondoreak arintzeko eta ohiko jarduerak suspertu eta berreskuratzeko. Plan hau Bilboko Udaleko talde politiko guztiek prestatu eta adostu dute.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, laster abian izango diren zuzeneko laguntzak onartu dira ETE, mikroenpresa eta autonomoentzat, Covid-19aren aurkako segurtasun-protokoloek eragindako gastuei aurre egiteko eta babesteko materiala erosteko, guztira 500.000 euroEnpresentzako zerga-pizgarriek murrizketa eta hobari ugari dituzte zerga eta tasetan, eta 3 milioi euro gutxiagoko eragin ekonomikoa izango dute.

Bilboko Eskualdeko Merkataritza Elkarteei ematen zaizkien diru-laguntza izendunak % 100 handituko dira, eta orain BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI MILA EURO (276.000 €) izango dira. Handitze horren helburua MERKATARITZA-JARDUERA dinamizatzeko eta BILBOKO AUZOETAN kontsumoa sustatzeko eta zuzpertzeko ekintza bereziak bultzatzea da, eta, horrez gain, tokiko elkartegintza indartzea, elkarteok egiten duten lan garrantzitsuagatik.

  • Diru-laguntza, gaur udalbatzarrean onartu dena eta 74.000 eurokoa, #BILBAOAURRERA premiazko neurrien planaren barruan dago, COVID-19aren krisiak gehien kaltetu dituen sektoreei laguntzeko.

Bilbok pausoak ematen jarraitzen du COVID-19aren ondorioei aurre egiteko, batez ere pandemiak gehien astindu dituen sektoreetan. #BilbaoAurrera premiazko ekintzen planaren barruan azken asteetan abian jarritako hainbat neurriren ondoren, gaur Udalaren Osoko Bilkurak Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari 74.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du.

Laguntza hori Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez emango da. Sozietate horren talde teknikoa ere aholkularitza integraleko lana egiten ari da, leihatila bakar gisa, erakunde-esparru desberdinek abian jarritako laguntza mota guztiei dagokienez.

Ostalaritza Elkarteari emandako laguntza horrekin batera, eta aipatutako #BilbaoAurrera planaren barruan, maiatzeko azken osoko bilkuran onartu zen, halaber, Bilboko eskualdeko merkataritza-elkarteentzako diru-laguntza izendunak %100 handitzea, 276.000 €-ra iritsiz.

Neurri horrekin, MERKATARITZA ETA OSTALARITZA JARDUERAri eragiteko aparteko neurriak sustatu nahi dira, BILBOKO AUZOETAKO kontsumoa sustatu eta eragiteko.

BILBAO AURRERA PLANA

#BilbaoAurrera Plana gizarte-, ekonomia- eta kultura-larrialdietarako programa da, 15 milioi euro ditu, eta 50 neurri baino gehiago COVID-19ak pertsonengan eta enpresetan eragindako osasun-krisiaren ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko. Bilboko Udaleko talde politiko guztiek egin eta adostu dute Plan hori.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, laster abian izango diren zuzeneko laguntzak onartu dira ETE, mikroenpresa eta autonomoentzat, Covid-19aren aurkako segurtasun-protokoloek eragindako gastuei aurre egiteko eta babesteko materiala erosteko, guztira 500.000 euro. Enpresentzako pizgarri fiskalak jarri dira abian, zerga eta tasetan murrizketa eta hobari aukera zabalarekin, bai eta Merkataritza eta Ostalaritza elkarteentzako laguntzak ere. Pizgarri horiek 3 milioi euroko eragin ekonomikoa izango dute.

  • Guztira 500.000 euroko laguntza emango da saltoki txikiek, ostalariek, jatetxeetako jabeek babes-materiala eros dezaten, Bilbon COVID-19aren inguruko segurtasun-protokoloak eragindako gastuei aurre egiteko.
  • Zuzeneko laguntza-sorta hau Bilboko Udalak koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko onartutako #BilbaoAurrera ezohiko neurrien planaren parte da. Plan horrek 15 milioi euro ditu; horietatik 11,4 milioi ekonomiaren eta enpleguaren esparrura bideratuko dira, 2,2 milioi gizarte-kohesiora eta 1,2 milioi kulturaren sektorera.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, zuzeneko dirulaguntzak eskuratzeko deialdia onartu berri du. Laguntza horien helburua da langileen eta bezeroen segurtasuna bermatuko duen babes-materiala erostea.

500.000 euroko aurrekontua du guztira, uriko merkataritzaren, ostalaritzaren, jatetxeen eta enpresen egiturak —sektore kaltetuenetako bat— establezimenduak prestatzearen ondoriozko gastuei aurre egin ahal izateko, koronabirusaren pandemiaren ondoriozko higiene- eta osasun-prebentziorako protokoloen arabera.

Diruz lagunduko dira COVID-19aren aurkako babesarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuen erosketa eta arrisku biologikoetatik babesteko ekipoena.

ENTITATE ONURADUNAK

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zenbait sektoretako pertsona fisikoek edo juridikoek, hala nola, merkataritza, ostalaritza, sukaldaritza edo beste sektore batzuetakoek, beren jarduerarengatik pertsona-kopuru handia hartzen badute edo/eta beren jarduera higiene- eta osasun-arloko segurtasun-berme guztiekin egin behar badute, harreman zuzena baitakar jendearekin, oso hurbil eta denbora luzean, kutsatzeko arriskua handitu ahal izateko.

Besteak beste, entitate eskatzaileek enpresa txikia izan beharko dute (ETE, mikroenpresa edo autonomoa). Halaber, jarduera aldi baterako bertan behera utzi behar izatea alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz edo, jarduera hori araudiak eten dituenetako bat ez bada, alarma-egoeraren deklarazioak iraun duen hilabeteetako fakturazioa gutxienez % 75 murriztu izana, 2020ko martxora bitarteko seihileko naturaleko hileko batez bestekoaren aldean.

LAGUNTZA EMATEKO ARAUBIDEA

Laguntzak emateko eskaeren sarrera-ordena kronologikoari jarraituko zaio, deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lehenengo mila eskaerei 500 euroko esleipen finkoa esleitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 7 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu eta biharamuneko 08:00etatik hasita. Deialdi honi buruzko informazio eta dokumentazio guztia Bilbao Ekintzaren webgunean aurki daiteke: www.bilbao.eus/BilbaoEkintza.

Eskabideak webgunean prestatutako inprimakiaren bitartez baino ez dira aurkeztuko, eskaerak egiteko epea zabaltzen den unetik.

Era berean, ZALANTZAK argitu eta KONTSULTAK egiteko, helbide elektroniko honetara jo daiteke: promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.eus.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Bilbao Ekintzaren webgunean onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta 5 egun naturaleko epea emango zaie deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko.

BILBAO AURRERA PLANA

Laguntza-sorta berri hau #BilbaoAurrera Planaren barruan dago. Gizarte-, ekonomia- eta kultura-larrialdietarako programa da, 15 milioi euro ditu, eta 50 neurri baino gehiago ditu COVID-19ak pertsonengan eta enpresetan eragindako osasun-krisiaren ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko. Bilboko Udaleko talde politiko guztiek egin eta adostu dute Plan hau.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, enpresentzako pizgarri fiskalak jarri dira abian, zerga eta tasetan murrizketa eta hobari aukera zabalarekin. Pizgarri horiek 3 milioi euroko eragin ekonomikoa izango dute.

Era berean, Bilboko eskualdeko merkataritza elkarteei emandako dirulaguntza izendunak % 100 gehitu dira, eta orain BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI MILA EURO (276.000 €) dira. Horren helburua MERKATARITZA-JARDUERA dinamizatzeko eta BILBOKO AUZOETAN kontsumoa sustatzeko eta sustatzeko ekintza bereziak bultzatzea da eta, horrez gain, tokiko elkartegintza indartzea, egiten duen lan garrantzitsuagatik.

  • Bilboko Udalbatzak gaur onartu du uriko merkataritzako zonakako elkarteentzako diru-laguntza izendunak handitzea, auzoetako jarduera dinamizatzeko. Laguntza-sorta hori 276.000 eurokoa da, hau da, % 100 igo da.
  • Udalaren laguntza hau #Bilbao Aurrera planaren barruan dago. Premiazko neurrien plan bat da, gizarte-kohesioa eta hiriko ekonomia, enplegua eta kultura biziberritzea helburu dituena, COVID-19-ak Bilbon sortutako egoerari erantzuteko. Udalak 15 milioi euro jarriko ditu horretarako.

COVID-19 gaitzak gure urian eragindako ondorioei aurre egiteko lehenengo neurri fiskalen berri eman ostean (ondorioek 3 milioi euroko kostua dutela jo da), Bilboko Udalak gaur onetsi du DIRU-LAGUNTZAN beste multzo bat, gutxinaka-gutxinaka Bilbo Aurrera plana ezartzen joateko.

Plan hori joan den maiatzaren 8an sinatu zuten Udaleko alderdi politiko guztiek, eta krisiak gehien erasan dituen sektoreekin adostu zen; planaren xede nagusia da presako 50 ekintza jartzea abian, guztira 15 milioi euroko aurrekontua izendatuta, uriko PERTSONEI eta ENPRESEI arreta berezia eskaintzearren, batez ere tokiko merkataritza txikiari, ostalaritzari eta jatetxeei, turismoari eta kultur eta sorkuntza industriei.

Alde horretatik, gaur onesten diru-laguntzen multzoak % 100 gehitzen ditu Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza udal sozietateak Bilboko gune bateko eta besteko merkataritza-elkarteei ematen dizkien izendun diru-laguntzak, eta, guztira, BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI MILA EUROko (276.000 €) diru-zenbatekoa banatuko da.

Neurri horrekin, MERKATARITZA JARDUERAri eragiteko aparteko neurriak sustatu nahi dira, BILBOKO AUZOETAKO kontsumoa sustatu eta eragiteko. Beste helburu bat da tokian tokiko elkartegintza indartzea, egiten duten lanaren axola handiagatik.

Diru-laguntza hauek honako entitate hauentzat dira:

  • Bilbao Centro Merkataritza Elkartea, ZAZPI KALEETAKO merkatarien elkartea, DEUSTU BIZIRIK merkataritza elkartea, HIRU AUZO merkatarien elkartea, ERREKALDE BIHOTZEAN merkatarien elkartea, LAGUNTASUNA (ZORROTZAKO merkatarien elkartea), AUZOA BERRITZEN 2. barrutiko merkatarien elkartea, Txurdinagako merkatarien elkartea, Santutxuko merkatarien elkartea, Otxarkoagako merkatarien elkartea, SAN FRANTZISKOKO, BILBO ZAHARREKO ETA ZABALAKO merkatarien elkartea, Basurto Berri BASURTUKO merkatarien elkartea, Erriberako Azokako merkatarien elkartea.

Diru-laguntzen multzo hau Bilbao Aurrera planaren barruan dago, zehazki, haren 2.2.17 atalaren barruan: han jasotzen dira, hauez gain, beste ekintza batzuk ere, hala nola laguntza teknikoak gune bateko eta besteko elkarteentzat eta sektore batzuetako eta besteetako eragile ekonomikoentzat, iraun dezaten eta haiek kudeatzeko eta sustatzeko.

Laguntza teknikoa koordinatu egingo da, Bilbao Ekintza udal sozietateko eta Bilbao Dendak eta Bilbao Centro elkarteetako profesionalek elkarrekin eratuko duten talde baten bidez, eta merkataritzako bulego teknikoak baliatuko dituzte horretarako.

BILBAO AURRERA PLANEKO ZENBATEKO HANDIAK

Udalak aurten COVID-19 gaitzak eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko urgentziaz eta aldi baterako abian jarriko duen plana uriko hiru jarduera arlotarako da.

Ekonomia eta enplegua sustatzea, 11,4 milioi eurorekin; suspertze sozialerako ekimenak, 2,2 milioi eurorekin, eta kultur ekintzetarako ekimenak, 1,3 milioi eurorekin. Guztira, 15 milioi euro, eta 50 neurri, arreta berezia jartzeko, arestian esan dugunez, uriko PERTSONEI eta ENPRESEI, batez ere tokiko merkataritza txikiari, ostalaritzari eta jatetxeei, turismoari eta kultur eta sorkuntza industriei.