• Bilboko saltokiek hogei moda-proposamen inguru aurkeztuko dituzte bihar, azaroaren 22an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den pasarelan.

  • Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, “Bilbo Modaren Hiria” VI. saria emango dio Alberto Etxebarrietari, Sinpatron moda-firmaren sortzaileak izan duen ibilbidea goraipatzeko.

  • Aurten, nobedade modura, pasarelaz gain, tokiko saltokien erakusketa-eremu bat egongo da, modaren eta bilbotarren arteko zuzeneko lotura sustatzeko asmoz.

Bilbao Pasarela 2025 larunbat honetan egingo da arratsaldeko 20:00etatik aurrera Bilboko Euskalduna Jauregian. Hemezortzigarren urtez jarraian “Bilbao Fashion Week” proiektuaren ekitaldi arrakastatsuenetako bat izango da. Ekimenak bide berria hasi du aurten, Bilboko Udalaren errefortzu handiagoarekin, BilbaoCentro enpresa-taldearen laguntzarekin, helburu hau betetzeko asmoz: hiria kalitatezko modaren epizentroan kokatzea, tokiko saltokien eskutik.

Hiriko txoko ugari jardueraz bete dituzten bederatzi egunak igaro diren honetan, Bilbao Pasarela 2025 ekimenak amaiera ezin hobea emango dio “Bilbao Fashion Week 2025” asteari. Bilboko saltokietako 20 moda-proposamen baino gehiago ikusgai jarriko dira pasarela bakarrean: saltoki bakoitzak lau moda-proposamen egingo ditu, udazken-neguko denboraldiko joerak islatzeko, sektorearentzat oso garrantzitsua den garai honetan. Hauexek dira ekimenean parte hartuko duten saltokiak: Javier Barroeta & Bázzari, 017 Store, Anna Montes, Barbour, Charlotte, Claudia Morán, El Armario de Tater, Galería 8360, Garzón, Jardín Secreto, Jajoan, Juan Bilbao, Lola, New Lemon, Styling, Veritas, Zubiri eta Sinpatron.

Gainera, edizio honetako nobedade moduraerakusketa gune bat egongo da, non tokiko beste saltoki batzuek (Danzarte, La tienda de Olga, Masquegorros, Javier Barroetako Goi Joskintza Eskola…) beren produktuak erakutsiko dituzten 19:00etatik aurrera eta pasarela bukatu ostean, modaren eta bilbotarren arteko zuzeneko lotura indartzeko asmoz.

Pasarelan izango den Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, BilbaoCentrorekin batera, Bilbo Modaren Hiria VI. saria emango du. Aurtengo edizioan Alberto Etxebarrietak, Sinpatronen sortzaileak, izan duen ibilbidea aintzatetsiko du sariak. Modaren sustapenarekin eta merkataritzarekin lotura hertsia duen sortzaile bilbotarrak bat egingo du sarituen zerrendarekin, hain zuzen ere ondokoek osatzen dutena: Mercedes de Miguelek, Carlos Díezek, Javier Barroetak, la boutique Veritasek eta Alicia Ruedak.

Ekitaldian 400 pertsona inguru izango dira, Bilboko merkataritzaren sasoiko proposamenak erakutsiko dituzten 30 modelo baino gehiagoren parte-hartzea ere izango du ekitaldiak, eta streaming bidez ikusteko aukera ere egongo da, BilbaoCentroren YouTubeko kanalaren bidez.

SARE SOZIALAK:

  • Tokiko enpresek eskaerak online aurkeztu ahalko dituzte bihartik, azaroaren 19tik, 2025eko abenduaren 19ko 15:00ak arte.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez egindako deialdi honi esker, bere konpromisoa indartu du tokiko garapen ekonomikoarekin, enplegu egonkorraren sustapenarekin eta hiriko enpresa-sarearen babesarekin.

  • Dirulaguntzen zenbatekoak %10 handituko dira emakumeak kontratatzen diren kasuetan, kolektibo horren enplegagarritasuna sustatzeko asmoz.

Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, bihar, azaroaren 19an, zabaldu du deialdia 2025eko ekitaldiko Kontrataziorako Dirulaguntzen programan parte hartzeko. 2030eko Euskal Enplegu Estrategiaren  esparruan kokatutako ekimen hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu du, eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emandako langabeen kontratazioa sustatzea du helburu.

Epea bihar, azaroaren 19an, zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta 2025eko abenduaren 19ko 15:00ak arte egongo da zabalik esteka honetan.

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatzeko estrategia gisa, enpresa pribatuek aurten egindako kontratazioetara zuzendutako dirulaguntza 1.806.145 eurokoa izango da.

Dirulaguntzak eskatzen dituzten tokiko enpresen artean banatuko dira laguntzak, hain zuzen ere, publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioak bermatzen dituzten oinarri arautzaileen arabera, eta kontuan hartuta aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko direla eskaerak, deialdi honetara zuzendutako kreditua amaitzen den arte. Dirulaguntzen onuradunak izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Bilboko udalerriaren lurralde-eremuan badituzte.

Dirulaguntza jasoko duten tokiko enpresek 8.000 euro jaso ahalko dituzte gehienez lansaio osoko kontratu mugagabe bakoitzeko. 55 urtetik gorako pertsonak35 urtetik beherakoakdiru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonak edota luzaroko langabeak kontratatuz gero, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da lansaio osoko kontratu bakoitzeko.

Horrez gain, dirulaguntzen zenbatekoak beste % 10 handituko dira emakumeak kontratatzen direnean, emakumeen kontratazioak sustatzeko asmoz.

Kontratatutakoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: langabezian egotea, hau da, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean edo Langile Autonomoen Araubide Berezian altan emanda ez egotea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta altan egotea eta Bilbon erroldatuta egotea eta legezko bizilekua bertan izatea.

Hemen dituzu 2025eko Kontrataziorako Dirulaguntzen oinarri arautzaileak

SARE SOZIALAK:

 

AZTERTU MERKATARITZAREN ETORKIZUNA MARKATZEN ARI DIREN ESPERIENTZIAK ETA SEKRETUAK

Ezagutu Euskadiko merkataritzaren etorkizuna Merkataritza Ekintzailetzaren I. Biltzarran, 2025eko abenduaren 11n, Azkuna Zentroan (Bilbon). Ekitaldi aitzindaria da, eta hainbat eremutako ekintzaile, saltoki eta erreferenteak diren profesionalak bilduko ditu, berrikuntzari, jasangarritasunari eta negozio-eredu tradizional eta disruptiboei buruzko esperientzia inspiratzaileak partekatzeko.

Bizi ezazu biltzar, mahai-inguru, hitzaldi eta networking-gunez betetako jardunaldia, non zure proiektua edo merkataritza hazteko sekretuak eta benetako aukerak azalduko diren. Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, biltzar hau aukera paregabea da konektatzeko, ikasteko, baliabideak eskuratzeko eta euskal merkataritzaren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko. Merkataritza-ekintzailetzan mugarri izango den hitzorduaren parte izan zaitez!

https://ekinretail.eus/

  • Ibilbide berriari ekiten dion proiektu estrategikoa da. Ekimenak, tokiko merkataritzaren eskutik, Bilbori modaren epizentro gisa kokatzeko aukera emango dio desfileak, workshopak, talk-showak, tailer espezializatuak eta erakusketak barne hartzen dituen programazio oparoarekin. 

  • Azaroaren 22an, arratsaldez, ohiko pasarela egingo da Euskalduna Bilbao Jauregian; berrikuntza gisa saltokientzako erakustoki berri bat izango da. Alberto Etxebarrieta moda diseinatzaile bilbotarrak, “SinPatron” ekimenaren sortzaileak, Modaren Bilbo Hiribildua VI. Saria jasoko du.

  • Hirian ibilbidea duen proiektua da eta bultzatu egin nahi dugu, moda Bilboko motor ekonomiko, kultural eta sortzailea dela ospatuko duen eta sektore honen alde egingo duen ekitaldi bihurtzeko”, esan du Kontxi Claverrek, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko Zinegotziak.

Bilbao Fashion Week 2025’ Modaren Astea gaur aurkeztu da, azaroaren 13tik 23ra bitartean modaren eta diseinuaren epizentroa izateko aukera emango duten jarduera eta berrikuntza guztiekin. “Tokiko modaren sektorea bultzatu nahi dugu, hiriko merkataritza dinamizatu eta Bilbok sormen-hiriburu moduan duen irudia proiektatu, astebetez baino gehiagoz hiria modaren munduari lotutako joeren, talentuaren eta esperientzien erakusleiho bihurtuz”, adierazi du Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko Zinegotziak, udaletxean bertan egin den aurkezpen-prentsaurrekoan. “Bilboko motor ekonomiko, kultural eta sortzaile gisa modaren alde egiten duen ekitaldia izango da”.

‘Bilbao Fashion Week’ hirian ibilbide luzea duen proiektua da eta edizio honetan, Bilbo Erdialdeko eta Alde Zaharreko merkatarien elkarteen esperientzia eta sinergiak baliatuz, bide berri bati ekingo dio etorkizunean ere aktiboki inplikatuta jarraituko duen hiriko merkatarien elkarteen ehunaren eskutik“Ez gara hutsetik abiatu; proiektu finkatua da, ibilbide esanguratsua duena. Bilboko Udalak ekimena indartu egin nahi du hiribilduan kalitatezko modari, tokiko merkataritzari eta diseinuaren sektoreari prestigioa emateko”, azpimarratu du Kontxi Claverrek“Bilbo kalitatezko erosketa eta modarako erreferentziazko hiria izan da eta izaten jarraitu behar du”.

Aurreko urteetan egin den bezala ‘Bilbao Fashion Week’ urtean bitan (maiatzean eta azaroan) egiten jarraituko da, udaberri-udako eta udazken-neguko moda-denboraldiak estaltzeko, hurrenez hurren.

BERRIKUNTZAK DITUEN PROGRAMAZIO OPAROA

‘Bilbao Fashion Week’ ekimenaren bide berriak jarduera eta berrikuntza ugari biltzen ditu eta horien bidez Bilbo erosketa-hiri nagusi bihurtu nahi da. Era berean, ekimen honen xedea modaren, diseinuaren eta merkataritzaren sektoreko tokiko eragileak mobilizatzea da, trukerako, ikaskuntzarako eta hausnarketarako espazioak sortuz.Horretarako, aipatutako merkatarien elkarteez gain, ‘Bilbao Fashion Week 2025’ ekimenak Bilboko saltokien partaidetza ere badu, eta diseinuaren arloan goraka eta sendotzen ari diren profesionalen, modaren sektorean adituak diren pertsonen eta BIAAF (Bilbao International Art And Fashion) erakundearen lankidetza du.

Azaroaren 13tik 23ra bitarteko programazioak askotariko jarduerak biltzen ditu, hala nola desfileak, workshopak, talk showak, tailerrak, erakusketak eta hiri-ekintzak, ekimen osagarriekin eta laguntza espezializatu handiagoarekin:

  • “Emozioak saltzen dituzten saltokiak” mahai-ingurua Plaza Biribileko Turismo Bulegoan (azaroaren 13an, 14:00etan): emozioen merkataritzari buruzko hausnarketak, produktua eta zerbitzua bezeroen interesera bideratuz; Serie B, Mal de Ojo eta Amma-ren eskutik.
  • Diseinu bakarren erakusketa Bilboko dendetan (azaroaren 14tik 23ra): Bilboko bederatzi saltokiren erakusleihoetan (Veritas, Dock Bilbao, Mosel, Perfumería Erlai, Los encajeros, Amma, Gerardo, Ruiz de Ocenda  eta Mercedes de Miguel) hamar egunez tokiko lau diseinatzaile gazteren (Asier Quintana, Marta Reparaz, Igone Cabrerizo, Janire Olano) sorkuntzak egongo dira ikusgai.
  • “Más allá del diseño” Talk Showa Pangea-Indautxu lokalean (azaroaren 14an, 14:00etan): Javier Barroetak, Eder Aurrek eta Patirke Moránek modaren munduan elementu eraldatzaile gisa duten esperientzia aurkeztuko dute.
  • “Vísteme de Bilbao” desfilea – Hiria eta Moda (azaroaren 15ean, 12:00etan): hiri-desfilea Funikular plazan eta Artxanda inguruan, hurrengo saltokien partaidetzarekin: Anna Montes, Juan Bilbao, Jajoan, Galeria 8360, Garzon, Falstaff, Barbour, El armario de Tater, 017 Store, Dock, New Lemon, Charlotte y Masquegorros, La tienda de Olga eta Javier Barroeta.
  • Master Classa Zubiarte merkataritza-gunean (azaroaren 19an 14:00etan): bizi-ohitura osasuntsuak, kirola, ile-apainketa eta koktelgintza Pilar Arranz, Yolanda Aberasturi eta nutrizioan eta kirolean aditua den Roberto Gomezekin.
  • “Moda eta Zinema” hitzaldia Plaza Biribileko Turismo Bulegoan (azaroaren 20an, 14:00etan): solasaldia jantzien diseinatzailea den Nerea Torrijosekin, 2021ean jantzien diseinu onenaren Goya saria irabazi zuena.
  • Pasarela Euskalduna Jauregian (azaroaren 22an, 20:00etan): desfile nagusia, edizio honetako berrikuntza gisa hiriko kalitatezko saltokientzako erakusketa-espazio bat duena. Ekitaldi horretan “Bilbo Modaren Hiribildua” VI. Saria emango zaio Alberto Etxebarrieta moda diseinatzaile bilbotarrari, “SinPatron” ekimenaren sortzaileari.

** Jardueretara joan nahi duten pertsonak aldez aurretik erregistratu gabe joan ahal izango dira, edukiera bete arte, pasarelaren kasuan izan ezik, horretarako BilbaoCentro-ren bidez izena eman beharko baitute.

Horrela ‘Bilbao Fashion Week’ Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, merkatarien elkarteekin lankidetzan, sustatutako hiri-proiektu estrategiko gisa sendotzen da. Asmo handiko ekimena da, norabide berriari ekiten diona eta Bilboko tokiko merkataritzaren eskutik modaren sektorea bultzatzea eta 2026an arlo horretan erreferente bihurtzea helburu izango duena.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizkaiko Foru Ogasunarekin lankidetzan, Batuz-TicketBai estrategia fiskala ezagutzeko enpresa-jardunaldi berria antolatu du. Jardunaldi hori 2026ko urtarrilaren 1ean behin betiko ezartzeko betebeharra duten erakundeei zuzenduta dago. 

 

Oraingo honetan, jardunaldia erakunde hauei zuzenduko zaie:  

 

  • sozietateen gaineko Zergatik partzialki salbuetsita dauden erakundeak. 
  • irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baina zerga-betebehar horietako bat edo batzuk betetzea dakarren jarduera ekonomikoa dutenak: Sozietateen gaineko Zerga aurkeztea, BEZaren aitorpenak aurkeztea, atxikipenak, etab. 
  • baita jarduera hauetan diharduten mikroenpresak eta ETEak ere: hezkuntza, kultura-zerbitzuak ematea, etab 

 

Aprobetxa ezazu jardunaldi hau araudia ezagutzeko eta zure zalantzak argitzeko! 

 

Jardunaldiaren egitaraua 

09 h. Bilbao Ekintzaren aurkezpena. 

09:05-10:00. Bizkaiko Foru Ogasuneko arduradunak:  

  • Begoña Zubieta: Arriskuen Analisi Zerbitzuko finantza ikuskatzailea. 
  • Iñigo Egia Ossorio: Bizkaiko Foru Ogasuneko Arriskuen Analisia Zerbitzuko burua. 

10:05-10:30. Galderen txanda  

 

Jardunaldiaren edukia: 

 

  • Proiektuaren egungo egoera eta ezartzeko egutegia. Aplikatu beharreko araudia.  
  • TicketBAI erabiliz egiten diren fakturak: fakturak eta eragiketen gainerako egiaztagiriak egitea baldintza tekniko jakin batzuk betetzen dituen fakturazioa bermatzen duen softwarea erabiliz.  
  • Mota horretako erakundeak TicketBAI betetzetik salbuesteko kasu espezifikoak. Bereziki garrantzi txikiko noizbehinkako jarduera ekonomikoetarako salbuespena. 
  • BFAk TicketBai fakturak igortzeko garatutako doako softwareak (Egin Zure Faktura). 
  • Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EELL) betetzea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. 
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea, horien zirriborroetatik abiatuta. 
  • Derrigorrezko aplikazioren ondorio den zehapen-araubidea.  

 

Jardunaldiari buruzko informazioa: 

 

📆 Eguna: asteazkena, 2025eko azaroaren 12a. 

Ordutegia: 09:00 – 10:30. 

💻 Tokia: Zabalgune eraikineko Erakusketa Aretoa, Zabalgune plaza 11 

 

 

Izena emateko azken eguna: 2025eko azaroak 11, asteartea, 13:00etan edo edukiera bete arte 

  • Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Silver Lab ekimenaren helburua da hiribildua sustatzen jarraitzea erreferentzia-ingurua izan dadin adinekoen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko konponbideak testatzeko.

  • B-Venture, ekintzailetza-arloko erreferentziazko ekitaldia, urriaren 20an eta 21ean Bilboko Euskalduna Jauregian egin da eta Bilbao Silver Lab-eko informazio-standa izan du. Hala, ekintzailetza-ekosistemako startupek, inbertitzaileek, korporazioek eta adituek gertutik ezagutu ahal izango dute proiektua.

Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez Bilboko Udalak bultzatutako ‘Bilbao Silver Lab’ proiektuaren bigarren edizioa abian dago eta enpresak, startupak eta ekintzaileak bilatzen ditu, baita entitateak ere, hiribilduko adinekoei zuzendutako produktuak eta zerbitzuak testatzeko eta baliozkotzeko. 2024an martxan jarritako proiektu pilotuaren arrakasta ikusita, edizio honen helburua ere bada egituratutako testatze-inguru errealetan konponbideak testatzeko aukera ematea, merkaturatu baino lehen, adinekoekin, zaintzaile profesionalekin eta sektoreko beste eragile batzuekin harreman zuzenean arituz.

‘Bilbao Silver Lab’-en parte hartzeko, konponbide horiek garapen-fasean egon behar dira, merkaturatu gabe, eta prototipo erabilgarria edo gutxieneko produktu bideragarria izan behar dute. Erabiltzaile eta baliabideen lagina eskaintzeaz gain, proiektuak laguntza teknikoa, koordinazio logistikoa eta mentore-laguntza espezializatua ematen du zahartasun-arloan. Halaber, eragile parte-hartzaileen arteko lankidetza sustatuko da, konponbide eraginkor, barneratzaile eta jasangarriagoen garapenean laguntzeko sinergiak sortzea xede. Batzorde tekniko batek testatze-proposamen bakoitza jaso eta aztertuko du, bideragarritasunaren, garapen-mailaren eta xede-taldearekiko egokitzapenaren arabera.

‘Bilbao Silver Lab’ hauei bideratuta dago:

  • Adinekoentzako edo zaintzaileentzako produktuak, proiektuak edo zerbitzuak garatzen dituzten enpresak, prebentzioari, zaintza fisiko eta mentalari, autonomiari eta etxean luzeago bizitzeari bideratuak.
  • Zahartze aktiboa sustatzen duten konponbide fisiko edo digital berritzaileak dituzten startupak.
  • Silver Economy delakoan negozio-lerroak arakatzen dituzten ekintzaileak.
  • Benetako erabiltzaileen feedback zuzena jaso nahi duten entitateak.

Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotziak hau adierazi du: «Bilbok berrikuntza sozial eta teknologikorako espazio gisa duen ahalmena erakutsi nahi du eta proba-ingurune kontrolatuak eskaini nahi ditu, senior kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzeko konponbideen garapenean erreferentzia toki bihurtzeko. Izan ere, adinekoak bereziki zaindu behar ditugu, hiri ireki, eraldatzaile, adimentsu eta haien beharrekiko sentibera izanda daukagun konpromisoa berresteko».

LEHENENGO EDIZIOAREN ARRAKASTA

‘Bilbao Silver Lab’-en lehenengo edizioa 2024an egin zuten, eta, oraingoa ez bezala, lehiaketa izan zen. Proposatutako erronka izan zen adinekoek etxean duten bizi-kalitatea luzatzen laguntzeko konponbideak aurkitzea, prebentzioan eta zaintza fisiko eta mentalean azpimarra jarrita. Saluta APP proiektuak irabazi zuen, adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazioak, alegia. Erlaxazio-ariketak, autoebaluazioak eta profesionalen aholkuak eskaintzen ditu. Horrez gain, bi proiektu finalistek, Conectad@s-ek eta Vamos a Cuidarnos APPak, sei asteko testatzea garatzeko aukera izan zuten eta mentore-laguntza zerbitzua jaso zuten.

B-VENTURE

Hamargarren edizioan, B-Venture 2025ek arrisku-kapitaleko funtsak, korporazioak eta inbertitzaileak bildu ditu Bilboko Euskalduna Jauregian, gutxi gorabehera berrehun startup sortu berrirekin batera, lotura estrategikoak sustatzea eta ideiak negozio erreal bihurtzea helburu. Jardunaldietan, ekintzailetza-ekosistemako eragileen artean konferentziak, mahai-inguruak, tailerrak eta bilerak egingo dira. Bilboko Udala eta beste instituzio batzuen laguntzari esker, B-Venturek bere tokia berretsi du ekintzailetza-foro handi gisa eta, bertan, ‘Bilbao Silver Lab’-en informazio-stand bat egongo da.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko XVIII. merkataritza-gala handirako atzerako kontaketa hasiko da -azaroaren 11n, Euskalduna Jauregian-. Oso edizio berezia izango da, bilbaoDendak-en 25. urteurrena dela eta.

  • Gaur ezagutzera eman dira ‘Bilboko Faboritoak 2025’ finalista izan diren 21 establezimenduak, hiru 7 kategoria bakoitzeko: Etorkizuna duen Tradizioa, HemenGO SHOPPING Bilbao, Hobekien Konektatuta, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Merkataritzan Euskararen sustapena, Denda Berria eta Zerbitzu Enpresarik Onena.

bilbaoDendak, hiriko merkataritza eta turismoaren sektorea sustatzeko plataformak, gaur aurkeztu ditu 2025eko Bilboko Faboritoak izateko izendatuak diren 21 establezimenduak, berrikuntzaren, kalitatearen eta berezitasunaren alde urtero tokiko merkataritza saritzen duten sariakIrabazleak azaroaren 11n Euskalduna Jauregian egingo den XVIII. Tokiko Merkataritzaren Gala Handian ezagutaraziko dira. Ekitaldia oso berezia da, erakundearen 25. urteurrenarekin bat egiten baitu.

bilbaoDendak 25 urteko ibilbidea ospatzen du eta adin-nagusitasuna betetzen duten sariei aurre egiten die. Denbora horretan, plataforma Bilboko merkataritza bultzatzeko, sustatzeko eta garatzeko bide gisa finkatu da, gero eta profesionalagoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa den sektore baten alde lan eginez.

Azken mende laurdenean, tokiko merkataritzak erresilientzia gaitasun handia erakutsi du hainbat erronka gaindituz: merkataritza guneen gorakada, low cost delakoaren agerpena, online salmenta, Marketplace handiak, globalizazioa…, baita pandemia bat ere. Denbora horretan, bilbaoDendak ehunka saltokiri eta ostalariri lagundu die etengabeko bilakaera horretan, erakargarriagoak eta lehiakorragoak izateko. Egindako ahaleginaz eta lanaz jabetuta, sari hauek sortu dira, Bilboko Faboritoak, sektoreari balioa emateko eta beren berezitasunagatik, kalitateagatik eta berrikuntzagatik nabarmentzen diren establezimenduak aintzatesteko; tokiko ekonomia eta jasangarria sustatzen dute, gure kaleetako bizitza soziala, eta gure hiriaren identitatea eta esentzia bermatzen dute.

Sariak zazpi kategoriatan banatzen dira: Etorkizuna duen Tradizioa, Hemengo Shopping Bilbao, Hobekien Konektatuta, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Merkataritzan Euskararen sustapena, Denda Berria eta Zerbitzu Enpresarik Onena.

Gaur aurkeztu dira Azkuna Zentroan 2025eko Bilboko Faboritoak izateko izendatu diren 21 establezimenduak, kategoria bakoitzeko hiru. Sergio Arróspidek aurkeztu du ekitaldia, eta bertan izan dira Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkaria, eta Rafael Gardeazabal, bilbaoDendak-eko presidentea, bai eta zonaldeko beste merkataritza-elkarte eta gonbidatuetako ordezkariak ere.

BOZKATU ZURE FABORITOA

Epaimahaia bilbaoDendak-eko presidente ohiek eta erakunde babesleetako ordezkariek osatuko dute, eta kategoria bakoitzeko establezimendu irabazlea aukeratuko dute. Ikusleek, berriz, gustukoena aukeratuko dute webgunean egingo den herri-bozketaren bidez bilbaodendak.eus. 21 finalistetatik boto gehien jasotzen dituen establezimenduak, gaur hasi eta azaroaren 7ra bitartean, 2025eko Publikoaren Faboritoa saria irabaziko du. Aipatu behar da botoa ematen duten guztien artean bilbaoDendak-en 300 euroko Opari Txartela zozkatuko dela –hiriko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzuetan truka daiteke–, bai eta galarako sarrerak ere.

Izendatuak izan diren establezimenduek banderatxo bat eta saria jasotzeko hautagaitza aitortzen duen bereizgarri bat daramate; era berean, Ertzilla kalean eta Arriaga plazan, bi kubo handi jarri dira finalista guztien irudiekin. Horrez gain, urriaren 16tik 31ra, Indautxuko Metro geltokian, edizio honetako sariak lortu nahi dituzten 21 establezimenduen argazki-erakusketa bat egongo da, herritarrek finalista izan diren merkatariak ezagutu eta aintzatetsi ditzaten eta beren establezimendu faboritoaren aldeko botoa eman dezaten.

AZAROAREN 11N, MERKATARITZAKO SARIEN GALA HANDIA

Datorren azaroaren 11n jakinaraziko dira edizio berezi honen irabazleak. Tokiko Merkataritza Sarien jai handian, Euskalduna Jauregian, argituko dira zalantza guztiak, eta 2025eko Bilboko Faboritoak izendatuko dira.

Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Deiaren, Kutxabanken, El Corte Inglesen eta Metro Bilbaoren laguntza izan du XVIII. Merkataritza Sarien galak.

bilbaoDendak merkataritza eta turismo sektore lehiakorra sustatzen du, profesionala, enplegua eta aberastasuna sortzen dituena, Bilbo nortasun propioa duen hiri komertzial eta turistiko handi gisa kokatzen duena. Lehiakortasuna hobetzen, gure merkataritza-guneak sendotzen eta gure hiria sustatzen laguntzen du, eskualdeko elkarteekin eta erakundeekin batera hiri-merkataritzaren eredu orekatu, berritzaile eta jasangarria eraikiz.

bilbaoDendak hiriko hamahiru merkataritza-elkarte biltzen ditu, Erriberako Merkatua, Zubiarte eta El Corte Inglés, eta Merkataritza Ganberaren eta Bilboko Udalaren partaidetza du. Merkataritza Sariak ezinbesteko hitzordua dira hiriaren egutegian, non tokiko merkataritzak Bilboko jarduera ekonomiko, kultural eta sozialean duen funtsezko zeregina balioesten den.

Bilbao Ekintzak gonbidatu egiten zaitu urriaren 6an merkataritza sektoreko negozioen eskualdaketaren xehetasunak ezagutzeko antolatutako jardunaldira. Bertan, negozioen eskualdaketa merkataritza eta enplegua mantentzeko aukera gisa aurkeztuko da.

Batez ere merkatariei dago zuzenduta, hain zuzen ere, Bilbok negozioak eskualdatzeko dituen abantaila eta laguntzak ezagutzeko interesa duten horiei.

Jardunaldiaren helburua:

  • Ezagutzera ematea negozioen eskualdaketak dituen onurak eta abantailak, bai eta indarrean dauden laguntza-tresnak eta -programak.
  • Zure negozioa balioan jartzea eta balio-galera ekiditea.
  • Komertzioaren behin betiko itxiera ekidingo duen alternatiba bat eskaintzea.
  • Eskualdatutako komertzioen jabeen esperientzia lehen eskutik ezagutaraztea.

Aprobetxatu ezazu jardunaldi hau zure etorkizuna planifikatzeko!

Data: astelehena, 2025eko urriaren 6a
Ordua: 14:30ean (gehienezko iraupena: ordu bat)
Tokia: Zabalguneko eraikina. Zabalgune plaza 11

Izena emateko azken eguna: urriaren 5a, 14:00etan edo lekuak bete arte.

  • Garrantzitsua da nabarmentzea Foro honetan inplikatutako eragile guztiek Bilboren alde egiten ari den elkarlana eta lan kolaboratiboa”, azpimarratu du Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok Foroaren irekieran.

  • 2025eko Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoari amaiera eman baino lehen egindako azken ekitaldian 50 pertsona inguru bildu dira; egindako ibilbidearen muina elkarlanean sustatutako ekimenak izan dira.  

Bilboko alkate Juan Mari Aburto buru izan da Merkataritza Foroaren azken ekitaldian, Bilboko merkataritzako plan estrategikoari” amaiera eman aurretik. Atzo, astelehena, ekainaren 30ean egindako lan-saioaren bidez, 2024ko bigarren seihilekoan eta 2025eko lehenengoan egindako ekintzen jarraipena egin da, planean izendatutako ardatz nagusi bakoitzaren arabera: hiriaren merkataritza-eredua; omnikanalitatea eta modernizazio lehiakorra; Bilbo merkataritza-, kultura- eta aisialdi-hiri gisa sustatzea; eta lankidetza publiko-pribatua hobetzea.

Udal-sail anitzetako 50 ordezkari inguru egon dira: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, CECOBI, Merkataritza  Ganbera, BilbaoDendak eta Bilboko eta auzoetako merkataritza-elkarteak, bai eta udal-ordezkaritza duten talde politikoak ere. Guztiak egon dira presente Foroaren bosgarren bileran, bertan azken hilabeteetan martxan jarri diren lankidetza-proiektuen aurrerapenen berri izan eta horien inguruan hausnartu ahal izateko.

“Bilbon, tokiko merkataritza ekintza ekonomiko soil bat baino askoz gehiago da, gure identitatearen funtsezko zati bat da. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela lankidetza-proiektu sustatzea, gure merkataritza-sarea biziberritu eta indartzeko. “Elkarrekin lan egiteak aukera ematen digu sinergiak baliatzeko, baliabideak partekatzeko eta gure saltoki eta merkatarien beharrei benetako erantzunak emango dizkieten estrategia osoak garatzeko”, nabarmendu du Bilboko alkateak foroaren irekieran. Ondoren, Kontxi Claverek, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Laneko zinegotziak, lankidetza-proiektu bakoitzaren aurrerapenak gidatu eta aurkeztu ditu.

Gerora, azaldu egin du Bilbok lanean jarraitzen duela bere hiri- eta merkataritza-eredua eraldatzeko. Horretarako zenbait ekimen jarri dira martxan bizi-kalitatea, jasangarritasuna eta auzoen erakargarritasuna indartzeko. Hiri-espazioetan egin diren zenbait esku-hartzeren bidez, merkataritzarentzat eta hiritarrentzat atseginagoa den ingurua sortzeko ahalegina egin da. Foroan, berrikuntza, enpresa-lehiakortasuna eta merkataritza-ekintzailetza sustatzen duten proiektuen aurrerapenak ere azaldu dira. Azkenik, dinamizazioa eta sustapena helburu izan duten ekintzen garrantzia nabarmendu da, besteak beste, gazteen kontsumo arduratsua helburu duten erakusketak edota hezkuntza-kanpainak. Gainera, enpresa-transmisio programen indartze kolaboratiboaren garrantzia jorratu da.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, eta hiriko merkataritza-sektoreko parte-hartze aktiboarekin, inplikatutako udal-sailekin, eta inplikatutako beste eragile publiko eta pribatuekin, ‘2025eko Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoa’ jarri zuen martxan 2021ean, sektorearen berrikuspena lantzeko, lankidetza eta elkarlan koordinatua oinarri hartuta. Merkataritza Foroaren bidez udalak gertuko merkataritza moderno eta jasangarriaren alde lanean jarraitzeko duen konpromisoa berretsi du, hiriko garapen ekonomikoaren eta gizarte-kohesioren motorra dela uste baitu.

SARE SOZIALAK:

  • Tokiko merkataritza indartzea xede duen kanpaina Kontxi Claver zinegotziak eta Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur. Kanpaina horretan bertoko pertsonaia ezagunek parte hartu dute, hala nola Maribel Salas aktoreak, Garazi Sánchez surflariak eta Pelayo García gastronomiako eragin-sortzaileak. Haiekin lortu nahi da publiko desberdinekin konektatzea, eta bide batez hurbileko merkataritzari balioa ematea.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak eta Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiak kanpaina berri bat aurkeztu dute gaur, tokiko merkataritza sustatzeko. Azaldu duten bezala, proposamen hau Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Zentro Logistikoak egin zuen, gertuko saltokietan kontsumitzearen onurei balioa eman nahi die, funtsezko hiru ardatz nabarmenduta: gertukoa, osasuntsua eta zaporetsua.

Zinegotziak honako hau azpimarratu du: “badakigu tokiko merkataritzaren benetako indargunea ez dela inorekin bolumenean lehiatzea, baizik eta aldea markatzen duena eskaintzea: gertutasuna, konfiantza eta gure auzoetako eguneroko bizitzan etengabeko presentzia izatea. Udalak komunikazio eraginkor baten aldeko apustua egiten du, zintzotasunetik eta benetakotasunetik pertsonekin konektatzeko gai izango dena. Komunikazio horrek ez du ahotsa goratu beharrik arrastoa uzteko, eta horrek indartu egiten du merkataritza-eredu gizatiarrago, jasangarriago eta lurraldeari sakonki lotuago batekin dugun konpromisoa. Merkataritzarik gabeko hiria bizitzarik gabeko hiria delako”.

Tokiko produktuekin eta bizimodu jasangarriarekin konpromisoa duten hiru pertsona garrantzitsuk parte hartzen dute kanpainan. Hiru aurpegi ezagun, mezu nagusiei ahotsa eta arima jartzen dietenak.

Maribel Salas, aktore maitatua eta gertukoa, “Gertukoa joera da” goraipatzen duena. Berezko karisma duen eta jendearekin erraz konektatzen duen Maribelek hurbileko merkataritzaren ezaugarri diren konfiantza, giro familiarra eta giza tratua pertsonifikatzen ditu. Haren presentziak hurbiltasuna transmititzeaz gain, auzoaren berotasuna eta erosten eta saltzen dutenen artean ehuntzen den sarea dakarzkigu gogora.

Garazi Sánchez, surfeko txapelduna eta emakumeen kirolaren erreferenteak, “Osasuntsua dena joera da” esaldiari aurpegia jartzen dio. Bere bizimodu aktiboak, elikadura orekatuaren aldeko apustuak eta ongizate fisiko eta mentalarekin duen konpromisoak tokiko merkataritzak sustatzen dituen balio osasungarrien enbaxadore ezin hobe bihurtzen dute. Haren bidez, kanpainak gorputzaren eta ingurunearen zaintzarekin bat datorren kontsumo modu bat aldarrikatzen du.

Pelayo García, @tortilladeaspirina izenez ezagunagoa, “Gozoa joera da” aldarrikatzen duena da. Erizaina lanbidez eta sukaldaritzaren zale amorratua, 100.000 jarraitzaile baino gehiago ditu eta haiekin konektatzea lortu du, bere benetakotasunari esker eta ondo jatea gustatzen zaiolako. Pelayo da gure jeneroaren zaporea: tokiko produktuen kalitatea, tradizioa eta benetakotasuna.

Kanpainaren ikus-entzunezko pieza nagusiek ahotsa ematen diete protagonistei, tokiko merkataritzarekin zer-nolako lotura duten azalduz. Maribel Salasen umore kuttunak, Garazi Sánchezen benetakotasunak edo Pelayo Garcíaren etorriak, mezu komuna eman nahi digute: gertuko saltokietan erostea hurbileko saltokietan erostea hautu zentzuduna, kontzientea eta beharrezkoa da.

Mercabilbaok, Euskadiko elikadura-katean funtsezko plataforma logistikoa den aldetik, egunero-egunero gertuko ekonomiari eusten dioten merkatuekin, auzoko dendekin, enpresa txikiekin eta pertsona guztiekin duen konpromisoa indartu nahi du.

ADIN GUZTIETAKO JENDEARENTZAKO KANPAINA

Audientzia zabala eta askotarikoa izango dela kontuan hartuta, ekintza hau diseinatu da batetik, betidanik tokiko merkataritzan konfiantza izan dutenengana iristeko eta, bestetik, jasangarritasuna, osasuna eta benetako zaporea baloratzen dituzten belaunaldi berrietara iristeko.

Kanpainaren ikuspegi bisuala zorrotz zaindu da. Bilboko hiru agertoki esanguratsutan agertuko dira hiru protagonistetako bakoitzaren irudiak. Bizikleta bat, surf-ohol bat eta erosketa-orga bat eguneroko sinbolo bihurtzen dira, eta hiru pertsonaia horien nortasunekin eta tokian kontsumitzen dutenen eguneroko bizitzarekin lotzen dira.

Ildo horretan, zinegotziak adierazi duenez, “tokiko merkataritzan konfiantza dutenei eta oraindik eskain dezakeen guztia aurkitu ez dutenei hitz egin nahi diegu: produktu freskoak, tratu pertsonalizatua eta eragin positiboa hurbileko ekonomian. Gure lana zubiak eraikitzea, interesa piztea eta komunitatearen eta merkatuaren arteko lotura indartzea da. Kanpaina honek, ekonomiari dagokionez — enplegua, iraunkortasuna, gizarte-ehuna — tokikoaren balioa indartzeaz gain, alderdi sinbolikoan ere indartzen du: gertu erostea komunitatea eraikitzeko, gure kaleak zaintzeko eta etorkizun gizatiarrago baten alde egiteko modu bat da “.

“Osasuntsua, gertukoa eta zaporetsua… joera da”, herritarrei mezu argia bidaltzen zaie: tokiko merkataritzaren alde egitea ez da soilik aukera erabilgarria, munduan egoteko modu bat ere bada“.