Udalak 3,2 milioi euro banatuko ditu Bilboko ostalaritza sektoreari bideratutako zuzeneko laguntzetan

Abenduak 3

Udalak 3,2 milioi euro banatuko ditu Bilboko ostalaritza sektoreari bideratutako zuzeneko laguntzetan.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak #BilbaoAurrera2020 Planaren 15 milioiko inbertsioari gehituko zaion neurri berri bat proposatu eta adostu du Udaleko talde guztiekin (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Podemos eta PP).

Egun indarrean dagoen araudia aztertu ondoren, Bilboko ostalaritzaren azterketa espezifikoa egin da sektorearen ordezkariekin, laguntza-tresnak indartzeko asmoz.

Zuzeneko laguntzak Udalari propio ez dagokion eremua izan arren, sektoreko enplegua pairatzen ari den konplexutasun larriko egoeraren aurrean, Alkateak, Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek ezohiko neurria hartzea erabaki dute gaur: 3.255.000 euro zuzeneko laguntzetan banatzea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen osagarri.

Zenbateko hori 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren itxieratik aterako da, hitzemandako ezein kontu-saili eragin gabe.