Bilbok laster jarriko ditu abian hirirako enplegu planak

Urriak 25

  • Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak – Lanbidek hemendik gutxira jarriko dute martxan hiribildurako 2021/2022 Enplegu Plana. Ekonomia suspertzera eta hirian lanpostu berriak sortzera bideratutako programa handinahia da.

  • Udalak herritarrei gogorarazi nahi die datuak eta curriculum vitaea Lanbideren bulegoetan eguneratu behar dituztela.

Bilboko Udala, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, 2021-2022 aldirako hiriko Enplegu Planaren edukiak azkentzen ari da. Urtero, Lanbide – Eusko Jaurlaritzarekin batera abian jartzen den programa handinahia da.

Planaren helburu nagusia hiribilduko ekonomia suspertzeko lanpostu berriak sortzea da. Gainera, bilbotarren enplegagarritasuna hobetu nahi du, aldi baterako kontratazioaren bidez.

Horretarako, Enplegu Plan Arruntaz baliatuko da berriz ere, zeinak udal eskaintza zabala eta jarduera ildo eta proiektu garrantzitsuak barne hartuko dituen. Gainera, tokiko enpresetan enplegua sortzea bultzatuko da, langabeak kontratatzeko dirulaguntzen bidez eta kolektibo zaurgarrien kontratazioa era berezian sustatuz, besteak beste: pertsona nagusiak, emakumeak, luzaroan langabezian egon diren pertsonak, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak eta horren onuradun direnak, etab.

Plan honetan erdi edota goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako beste sorta garrantzitsu bat gehituko da.

Udalak herritarrei gogorarazi nahi die laster Bilboko Enplegu Plana indarrean sartuko dela, eta datuak eta curriculum vitaea eguneratzeko Lanbideren bulegoetara jo beharko dutela.