Bilbo Bizkaiak sustapen-kanpaina digital berri bat abiarazi du estatuko merkatuan turista berriak erakartzeko

Urriak 19

  • ‘Bilbao Bizkaia Lovers’ lelopean, Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarra eta Melanie Olivares aktorea aurkeztuko dira kanpainaren enbaxadore gisa. 6 kapituluko minisail batean, Etxeandiak bere jaioterriko txokoak erakutsiko dizkio lagunari, eta biek ala biek edozein turistak gure lurraldera egindako bidaia batean bizi ditzakeen esperientziak partekatuko dituzte.

  • Kanpaina digitalak beste ildo batzuk ere hartzen ditu barne, hala nola uda honetan egindako casting-ean hautatutako sei pertsonak protagonizatutakoa (horietako bakoitzak kanpainaren gaietako bat irudikatzen du: urban, art, food, nature, sea eta basque); hiriko eta lurraldeko txoko ez oso ezagunak ezagutzeko ildoa; sei zozketa tematiko eta bi zozketa berezi (autokarabanako bidaia bat eta luxuzko esperientzia gastronomikoa jatetxeetan, Estrella Michelinekin); eta CRM-a, turistak erakartzeko publizitatea erabiltzen duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak beste urrats bat eman dute turistak erakartzeko sustapen-estrategia digitala indartzeko, bi erakundeen sare sozialetan kanpaina berri bat abian jarrita (facebook eta Instagram, @visitbiscay eta @bilbaoturismo, hurrenez hurren).

‘Bilbao Bizkaia Lovers‘ lelopean, mundu digitalak duen hedapen-potentzial guztia aprobetxatzea du helburu, eta sare horien komunitatea bikoiztea eta pertsona horiekiko interakzioa areagotzea, kanpaina honetarako bereziki diseinatu diren edukiekin, 2022ko Aste Santuari eta udari begira lurraldera erakartzeko.

Kanpaina honek iaz, pandemiarekin batera, abian jarri zenaren ildoa jarraitzen du, eta Estatuko publikoari zuzenduta dago, goranzko bidean dagoen merkatu bati, turismoaren ohitura-aldaketen ondorioz. Baina, bere aurrekoa ez bezala, zeina @visitbiscay sareetan soilik garatu baitzen, bi erakundeen sareetan jarri zen martxan, ahaleginen batuketak itzulkin handiagoa sor zezan Bilbao Bizkairako.

Ahaleginen batuketa horrek, nolanahi ere, ad hoc estrategia bat aurreikusten du hiriarentzat eta gainerako lurraldearentzat, berariazko targetetara egokituz eta hiriaren eta lurraldearen berezko balioak modu bereizi baina bateratu eta koordinatuan ustiatuz.

Horrek aukera ematen du motibazio eta gustu desberdinak dituzten baina leku berean bat egiten duten publikoentzako sustapen egokia egiteko. Zentzu horretan, kanpaina Bilbo Bizkaia helmuga erakargarri egiten duten sei atributu edo gaitan oinarritzen da, hiriari lotutako hiru atribututan eta lurraldeari lotutako beste hiruretan: Turismo gastronomikoa (‘food lovers’), hiri-turismoa (‘urban lovers’) eta arteari lotutako turismoa (‘Art lovers’) lehenengo kasuan, eta kostaldeko turismoa (‘sea lovers ‘s), naturakoa (‘nature lovers’) eta gure berezigarriei lotutakoa (‘basque lovers’), bigarrenean.

Atributu horietako bakoitzarekin lotutako edukiak kontu handiz hautatu dira, emozioari zuzenean dei egiten diote –hortik dator ‘Bilbao Bizkaia Lovers‘ goiburua–, eta sare sozialetan eskatzen diren formatuak eta edukiak kontuan hartuta diseinatu dira, publizitatea horretara egokituz eta segmentazio on batekin, Estatuko publikoaren interesei eta soziodemografiari erreparatuta, eraginkorragoa izan dadin lortzeko. Publizitate-estrategia hori osatzeko, erakunde arteko lantalde tekniko handi batek kanpainaren garapenaren etengabeko jarraipena egiten du, eta talde hori arduratzen da ekintzen eraginkortasuna neurtzeaz, kanpainaren garapen egokirako beharrezkotzat jotzen diren hobekuntzak aplikatzeko.

Horren guztiaren helburua da komunitatea eta engagement edo kanpainaren edukiarekiko erreakzioak areagotzea (gustatzen zait, iruzkinak egitea, partekatzea, jarraitzea), hau da, destinoak entzuleak inplikatzeko eta epe luzerako konpromiso bat sortzeko duen gaitasuna, eta, horren ondorioz, ikus-entzuleak turista gisa hurbiltzea gure lurraldera. Izan ere, ezarritako helburuen arabera, Instagramen 85.000 jarraitzaile berri, Facebooken 35.000 jarraitzaile berri, elkarrekintzan % 30eko hazkundea eta, bestalde, 25.000 erabiltzaile berri izango lituzkeen bisitarien datu-basea lortuko lirateke.

Kanpaina digital berria lau ildo nagusitan egituratuko da:

  • Core, honela banatuta: Core Influencers, Helmugako Core eta Branding-a. Lehenengoak uda honetan egindako castingean hautatutako sei pertsonak protagonizatutako ildoari egiten dio erreferentzia, eta horietako bakoitza kanpainaren gaietako bat da (urban, art, food, nature, sea eta basque). Pertsona horiek (guztiak Bizkaian bizi dira) 18 bideo grabatu dituzte guztira (hiru gai bakoitzeko), eta helmugaren aktibatzaile gisa funtzionatuko dute, hura ondo ezagutzen duten pertsonak diren aldetik, eta horrek errealitate-izaera ematen die eduki horiei, marketin digitaleko beste kanpaina batzuen artifizialtasunetik urrun. Helmugako Core linearen helburua, bestalde, erabiltzaileak lurraldeko eta hiriko 12 leku ezagutzea da, txoko berriak, ez oso ezagunak, baina bai harrigarriak. Topikoekin eta Bizkaiko eta bertako jendearen berezitasunekin lotutako elementuekin jolasten dihardu branding-a deritzon ildoak, umorearen ikuspegitik, aurkezten diren moduagatik nolabaiteko erraztasunez biral bihur daitezkeen edukiak sortzeko.
  • Enbaxadoreen lerroan Asier Etxeandia aktore eta abeslaria eta Melanie Olivares aktorea dira protagonistak. Bizitza errealeko bi lagun hauek 6 kapituluko minisail baten protagonistak dira eta azaroaren 8an @visitbiscay eta @bilbaoturismo sareetan emititzen hasiko dira. Bertan, Asier Etxeandia anfitrioi gisa aritzen da, Melanie Olivaresi Bilbao Bizkaitik egiten duen bidaian gure helmugako txokorik ikusgarrienak erakutsiz, eta biek edozein turistak gure lurraldean bizi ditzakeen esperientzia ezberdinak partekatzen dituzte.
  • Zozketen lineak horien ahalmen handia aprobetxatzen du jarraitzaileen kopurua handitzeko tresna gisa. Horrela, kanpainako gai bakoitzarekin lotutako sei produktu turistiko zozketatu dira (food, urban, art, sea, nature eta basque) eta bi zozketa berezi: autokarabanako bidaia bat eta esperientzia gastronomikoa lurraldeko Michelin Estrella jatetxeetako batean.
  • CRMan, eduki organikoak balira bezala lantzen diren aurreko lerroetako edukietan ez bezala, publizitatea erabiltzen da Bilbao Bizkaia datu-basean erabiltzaile gehiago izateko, balizko turista bihur daitezen.

Kanpaina urriaren 8an jarri da abian, eta abenduaren amaierara arte iraungo du; epe horretan, kanpaina osatzen duten edukiak mailakatuz joango dira. Esate baterako, Influencer eta Jomugako Core lineak hiru hilabetez egongo dira indarrean; enbaxadoreen edukiak azaroan eta abenduan zabalduko dira, eta bi zozketa handiak azaroaren hasieran eta abenduaren amaieran izango dira.