Bilbok Next Generation Funtsen 4,7 milioi ditu Euskadiko Lurralde Planaren baitan turismo jasangarritasunerako ekintzak garatzeko

Abuztuak 24

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Javier Hurtadok, eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Ochandianok, gaur bertan aurkeztu dituzte Next Generation funtsekin finantzatu diren eta Bizkaiko hiriburuan garatzen ari diren proiekturen aurrerapenak, Euskadiko Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Planaren parte direnak. Ekitaldian Oihane Agirregotia zinegotzia ere izan da.

Europako Funtsen 4,7 milioi ditu esleituta Bilbok. Gogoratu dutenez, dagoeneko hirira iritsi dira eta zenbait ekintza egiteko erabiliak izaten ari dira, hala nola Artxandako ingurua indartu eta funikularra modernizatzeko, hiri eta turismo jasangarritasunaren ikuspuntutik espazioak berreskuratzeko eta trantsizio berdea sustatzeko.