Dagoeneko saldu da kulturako Bilbao Bonuen % 81a

Abenduak 11

Dagoeneko saldu da Kulturako Bilbao Bonuen %81a.

Hiru aste igaro dira bakarrik Bilboko Udalak Bilbao Bonuak martxan jarri zituenetik; guztira atera ziren Merkataritzako eta Kulturako 82.988 bonuetatik, 6.611 baino ez dira geratzen saltzeko. Kopuru horietatik, nabarmendu behar da herritarrek dagoeneko erosita dituztela merkataritzako bonuen % 100 (47.227) eta kulturako bonuen % 81 (6.611 geratzen dira, guztira zeuden 34.261 bonuetatik).

Era berean, merkataritzako bonuen % 69 eta kulturako bonuen % 46 erabili dira dagoeneko, eta, horri esker, Udalak 377.000 euro baino gehiago transferitu ahal izan ditu atxikitako establezimenduetara; aurreko astean beste 800.000 euro transferitu zituen; guztira, ia 1,2 milioi euro.

Udal-arduradunentzat, kanpaina —Udalak lehen aldiz egin duena— eskaintzen ari den emaitza oso positiboa da, bai bonu bakoitzean % 50eko deskontuarekin onura ateratzen duten herritarrentzat, bai erosketak azkar mugitzen dituzten establezimenduentzat.