Belgikako MICE sektoreko hamabi agente izango ditugu Bilbon gaurtik eta igandera arte

Maiatzak 13

  • Bilboko Udalak bidaia hori antolatu du Bilbao Convention Bureauren bidez. Bisita horren helburua da Bilbok biltzarrak, batzarrak eta korporazio eta elkarte bilerak antolatzeko dituen baliabideak aditzera ematea.

Gaurtik igandera arte, Belgikako MICE sektoreko hamabi agente izango dira Bilbon erreferentziazko hiri horrek biltzarrak, batzarrak eta korporazio eta elkarte bilerak antolatzeko dituen elementu erakargarri nagusiak ezagutzeko. Mugikortasuna berriz ere abiarazi denez eta murrizketak eten direnez, Bilboko Udalak ekimen hori bultzatu nahi du eta horren bidez sektoreko tokiko enpresen eta atzerriko bitartekoen arteko negozio-harreman berriak sortu nahi ditu.

Ekimenean parte hartuko duten pertsonek hiriko hainbat tokitan izango dira eta aukera izango dute euskal folklorearenkirolaren eta gastronomiaren hainbat esparru ezagutzeko. Beraz, gaur iritsiko dira eta jarduera programari hasiera emango diote San Mameseko bisita gidatuarekin; bertan aukera izango dute tokiko enpresekin harremanetan jartzeko. Ondoren, Euskalduna Jauregira joango dira, eta amaitzeko, Herri Kirolei buruzko erakusketa bat ikusiko dute Kirol Klubean eta baserri batean afalduko dituzte euskal gastronomiako jakirik gozoenak.

Hurrengo egunean, maiatzaren 14an, zapatua, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao ikusiko dute, Bilboko Alde Zaharrean bisita gidatu bat egingo dute eta arratsaldean Bilboko Guggenheim Museora joango dira. Amaitzeko, Bizkaia Zubia ezagutzeko aukera izango dute.

Belgikak interes handia piztu du Bilbon, elkarteen merkatuko (elkarte zientifikoak, medikoak) eta enpresen bilerak eta kongresuak egiteko merkatu korporatiboko enpresa ugari baitaude. Era berean, aireko lotura onak daude Belgikaren eta Bilboren artean, eta hori aukera paregabea da Belgikako eta tokiko enpresek lankidetzan jarduteko.

SARE SOZIALAK: