Bilboko Udalak % 50ean handituko ditu merkataritza-elkarteen sareari ematen dizkion laguntzak, eta 35.000 euroko partida bat onetsiko du Ostalaritza Elkartearentzat

Martxoak 31

  • Laguntzen pakete berria Covid-19aren aurkako aurtengo neurrien planaren barruan dago, eta eremuetako 15 talderi eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari emango diete dirua, 180.000 euro, hain zuzen ere.

  • Hamabost elkarteen kasuan, 145.000 euroko beste dirulaguntza bat jasoko dute, aldez aurretik onetsitako 290.000 euroez gain, eta Bizkaiko ostalaritzak, aldiz, 35.000 euro jasoko ditu.

Bilboko Udalak %50ean handituko ditu hiriko ostalaritzari eta merkataritzari ematen dizkion laguntzak, eta, horrela, 145.000 euroko dirulaguntza bat emango die, zeina 15 merkataritza-talderen bitartez bideratuko den. Zenbateko hori udalak udal-aurrekontuan emandako 290.000 euroei gehituko zaie; hortaz, 435.000 euroko dirulaguntza izango da guztira.

Bestalde, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearentzako 35.000 euroko dirulaguntza bat emango da, tokiko kontsumoa sustatzeko asmoz. Udalbatzak gaur bertan onetsi dituen bi neurri berrien bitartez, guztira, 180.000 euroko dirulaguntza emango da.

Merkataritza eta ostalaritzaren sektoreei Covid-19aren kalteei aurre egiten laguntzeko Bilbao Aurrera 2020 eta 2021 planak abian jarri ondoren, Udalak neurrien beste plan bat aktibatu du aurten, udal-ordezkaritza duten talde politikoek adostuta.

Gaurko osoko bilkuran onetsi diren ostalaritza eta merkataritzako laguntzak azken plan horren barruan daude, hau da, elkarteei laguntzen eta babesten jarraitzeko eta auzoak suspertzen eta dinamizatzen jarraitzeko planean.

Hiriko jarduera ekonomikoa bultzatzeko programek gora egin dute urterik urte. 2020. urtean 350.000 euro izan ziren, eta 2021. urtean 180.000 euroko dirulaguntza eman zen, hau da, 530.000 euro guztira. Orain, beste 180.000 euro gehituko zaizkio.

15 elkarteetan proposatutako partida, GUZTIRA:

  • BILBAO CENTRO MERKATARITZA ELKARTEA: 123.000€.
  • ALDE ZAHARREKO MERKATARIEN ELKARTEA: 88.500€.
  • DEUSTO BIZIRIK MERKATARITZA ELKARTEA: 27.000€.
  • HIRU AUZO MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • REKALDE BIHOTZEAN MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • LAGUNTASUNA (ZORROTZAKO MERKATARIEN ELKARTEA): 21.000€.
  • AUZOA BERRITZEN 2. BARRUTIKO MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • TXURDINAGAKO MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • SANTUTXUKO MERKATARIEN ELKARTEA: 16.500€.
  • OTXARKOAGAKO MERKATARIEN ELKARTEA: 16.500€.
  • SAN FRANTZISKO, BILBO ZAHARRA ETA ZABALAKO MERKATARI ETA ENPRESEN ELKARTEA: 16.500€.
  • BASURTO BERRI BASURTUKO MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500€.
  • ERRIBERAKO MERKATUKO MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500€.
  • REKALDE BIHOTZEAN MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500 €
  • OTXARKOAGAKO MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500 €.