Uda honetan, Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekua % 100eko okupaziora iritsiko dela espero da

Uztailak 12

  • Uztaileko lehenengo zazpi egunetan, Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekuak % 60ko okupazioa erregistratu du Turista gehienak estatukoak dira oraindik, bisitari guztien % 60 baitira; nazioartetik etorritakoen artean, alemaniarrak dira gehienak, % 14.

  • Aparkatzeko 72 leku daude eremuan, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin… Horrez gain, COVID-19ari aurre egiteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete beharreko osasun-neurriekin.

Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekua, Bilboko Udalaren mendekoa, pixkanaka ari da sarrera turistikoen erritmoa berreskuratzen.

Pandemiaren ondoriozko murrizketak jasan ondoren, une hauetan, egunaren 24 orduetan eskaintzen du aparkaleku-zerbitzua, eta uztaileko lehenengo zazpi egunetan bakarrik % 60ko okupazioa erregistratu du. Zifra hori pixkanaka ari da gora egiten. Aparkalekuko arduradunen arabera, uda honetan % 100eko okupaziora iristea espero da.

Gaur egun, estatuko turistek gehiengoa izaten jarraitzen dute, bisitari guztien % 60 baino gehiago baitira. Horien artean nabarmentzekoak dira Katalunia eta Andaluziako bisitariak. Atzerriko turismoari dagokionez, % 14 baino gehiago alemaniarrak dira.

Eremua Bilbo erdigunetik 15 minutura dago, eta 2021eko denboraldi honetan 72 aparkaleku izango ditu gehienez. Zerbitzu horren bidez aparkatzeko partzelak eskaintzen dira, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin. Hori guztia beharrezkoa da turismo-mota honen alde egiten dutenen egonaldia eta bisita errazteko.

Autokarabanak gehienez ere 48 orduz egon daitezke bertan, eta egunean 15 euro ordaindu behar dira ibilgailu bakoitzeko.

Era berean, Kobetamendiko aparkalekuko langileen nahiz erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko asmoz, COVID-19aren zabalkundeari eusteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete behar dituzten osasun-neurriekin.

Horiek horrela, gel hidroalkoholikoa dago espazio komun guztietan, pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatzen da seinaleztapen egokiaren bidez eta terraza-eremua egunero fumigatzen da, gainera, komunak egunean sei aldiz desinfektatzen dira. Erabiltzaileak aparkalekutik irten ondoren, partzelak desinfektatzeko zerbitzua indartu da, eta arreta berezia jarri da ur eta argi harguneen garbiketan.

Autokarabanen bidezko turismoa toki berriak ezagutu eta esperientziak bizitzeko modu bat da, eta erabiltzaile gehien dituen turismo-modalitateetako bat da, segurtasuna eta aire zabaleko espazioak uztartzen dituelako.

Informazio gehiago hemen: