Inauguratu da “Gabonart”, Bilboko gabonetako artisautza azoka

Abenduak 16

Inaugutatu da GABONART Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka.

Arbaso elkarteak antolatuta, gaur inauguratu da Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka, GABONART; aurten, lehenengo bider, Areatzako pasealekuan egongo da, eta formatu berrian, “etxolatan”, ohiko olana zuriaren pean izan beharrean. Aldaketa horiek, antolatzaileek argitu dutenez, COVID-19a dela-eta ezarritako segurtasun neurriei egokitzeko dira.

Pandemiak ekarri dituen zailtasunak zailtasun, Azoka gaur hasi eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, “erronka zaila, inondik ere, baina beharrezkoa, artisautzaren sektorea bereziki kaltetu du-eta birusak”.

Inaugurazio ekitaldian Amaia Arregi Bilboko Udaleko lehen alkateordea izan da, eta baita ere ARBASO elkarteko presidentea, Bernat Vidal, eta haiekin batera Udaleko lurralde-arduradun batzuk eta zenbait zinegotzi.