#bilbaogabonak Gabonetako Merkatuko 20 postuek ateak irekiko dituzte bihar Erripako Kaian

Abenduak 2

  • 2022ko urtarrilaren 5a arte, hogei bat dendek euren elikagaiak, Gabonetako produktuak, moda edo jostailuak eskainiko dituzte Erripako kaian.

  • Gune horretan kokatzen da, halaber, “Factoría de los sueños / Gabonetako ametsen faktoria” haurren aisialdirako eremua; bertan 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jarduerak antolatuko dira, eta sei erreiko izotz-txirrista handia ezarri da.

  • Itsasadarraren beste ertzean, Areatzako kaian, izotz gaineko patinaje ekologikorako 800 metro karratuko pista ezarri da. Jarduera horiek guztiak datorren urteko urtarrilaren 5era arte egongo dira martxan.

  • Bertaratutako guztiek nahitaez erabili beharko dute maskara eta jarduera bakoitzean ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.

Gabonetako Merkatuak gaur irekiko ditu ateak Erripako kaian, eta 20 postu izango ditu. Tokiko saltokiak bertan egongo dira 2022ko urtarrilaren 5era arte, eta honako hauek eskainiko dituzte: elikagaiak, moda, opariak, Gabonetako produktuak eta jostailuak. Gabonetako merkatuaren ordutegia honako hau izango da: 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara.

Honako hauek dira Gabonetako Merkatuaren aurtengo edizioan parte hartuko duten tokiko saltokiakBilbao Dulce y Salado gozo-denda, Gelati Gelati izozki-denda, Ekoizan produktu ekologikoak, Magora Bakery okindegi-gozotegia, Garrarte Confiteros Artesanos artisau-gozokiak, Polvorones SolokoetxeLa Flor de la Canela okindegi-gozotegia, Bizkorna artisau-okindegia, Koloreak Juguetes jostailu-denda, Kiliken Euritakoak euritako-denda, Viento Norte etxerako ehunak, Insphyria moda eta osagarriak, Union Recycling moda, Princess Courts ehunak eta osagarriak, The Su Life Eco & Chic etxeko tresneria eta osagarri ekologikoak, Revoluciona Taller y Xaboi Punpuila larru- eta xaboi-tailerra, Kai Denda moda eta osagarriak, Vollet emakumeentzako moda, Tu bola de Navidad opariak, eta Ositos con Alcohol gominolak.

Ekimen honen helburua da Bilboko tokiko merkataritzaren jarduera sustatzea; horretarako, Gabonetako kontsumoko produktuen eskaintza egingo zaie egun hauetan Erripako kairaino gerturatzen direnei.

Derrigorrezkoa izango da eremu osoan maskara erabiltzea, eta indarrean dauden osasun-neurriak bete beharko dira.

GABONETAKO JARDUERA ITSASADARRAREN BI ERTZETAN

Erripako kaian “Factoría de los Sueños Navideños – Gabonetako Ametsen Faktoria” haurrentzako karpa ere dago. 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako gune hau jardueraz beteta dago.

Trebetasuna eta punteria praktikatzeko “Orga misteriotsua” ludoteka (0-4 urte); “Sorgindutako Basoa” haurrentzako laser-zirkuitu berritzailea (+6 urte); “Kermesse Gabonetako azoka”, trebetasun ezberdinak (punteria, memoria, estrategia…) garatzeko jarduerak dituen postu-sorta bat (0-12 urte); Horrez gain, photocall bat antolatu da eta postontzi bat jarri da Olentzerori (euskaraz), Santa Clausi (ingelesez) edo Hiru Erregeei (gaztelaniaz) gutuna bidaltzeko; gainera, LED argiz apaindutako “Desioen Zuhaitza” jarri da eta Gabonetako mezuak utzi ahal izango dira bertan. Era berean, 4 urtetik gorako haurrentzako tailer ugari egingo dira.

Jarduera hau azaroaren 25ean hasi zen eta 2022ko urtarrilaren 5era arte egongo da martxan. Irekiera ordua honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era, eta asteburuetan eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

“Factoría de los Sueños Navideños – Gabonetako Ametsen Faktoria” karpako doako jardueretan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea 688 603 737 telefonora deituta, karparen jardueraren ordutegi berean. Adingabe bakoitza heldu batekin joan daiteke, eta bertaratutako pertsona guztiek nahitaez erabili behar dute maskara.

Haurrentzako karparen ondoan, izotz ekologikoko txirrista handia dago, eta irristatzeko sei errei dituItsasadarraren beste aldean, Areatzako kaian, izotz ekologikoaren gaineko patinaje-pista dago; pistak 800 metro karratu ditu baina azaleraren erdia estalita dago, eguraldi txarra espero baita. Bi jarduerak azaroaren 25etik urtarrilaren 5era arte egongo dira martxan.

Izotz-pistaren kasuan, 30 minutuko irristaketaren prezioa (patinak barne) 3 eurokoa izango da, eta 2 eurokoa familia ugarientzat; txirrista, berriz, 2 eurokoa izango da pertsonako, eta erreietatik hiru aldiz jaisteko aukera egongo da.

Hauxe izango da bi instalazioen ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, eta asteburu, jaiegun eta eskolarik gabeko egunetan ordutegia luzatuko da 16:00etatik 21:00etara.

Sarrerak leihatiletan nahiz online eskuratu ahalko dira, webgune honetan: www.bilbaopistadehielo.comTalde-erreserbak (20 pertsona baino gehiago) egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da honako helbide honetara: reservasgabonak@proasur.com edo bezeroaren arretarako telefonora deitu (610 124 552). Maskara une oro erabili beharko da derrigorrean.

#BILBAOGABONAK PROIEKTUA

Jarduera horiek guztiak #BilbaoGabonak proiektuaren parte dira; proiektu horrek jarudera-programa zabala du eta Gabonetan Bilbon egiten diren aisialdiko, merkataritzako eta kulturako jarduerak jasotzen ditu.