“Bilbao Zurekin”, Bilboko saltokien digitalizazioa eta salmentak bultzatzeko Udaleko zerbitzua

Maiatzak 20

  • Zerbitzua guztiz doakoa da, eta Bilboko 300 negozio inguruk marketin digitaleko aditu talde baten laguntza pertsonalizatua jasotzen dute, salmentak bultzatzeko eta beren bezeroen leialtasuna indartzeko.

Bilboko Udalak eskura jarriko die “Bilbao Zurekin” zerbitzua hiriko saltoki eta negozioeisalmentak areagotzeko eta bezeroekiko leialtasuna indartzeko mezularitza profesionaleko zerbitzu baten bidez.

Bilboko merkataritzari dagokionez, pandemia une bereziki larria izan da, tresna digitalek garrantzia nabarmena izan dute lehiakortasunari eusteko konponbideak eskaintzeko. Hori dela eta, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez merkataritza sektoreari laguntzeko hainbat ekintza antolatu ditu, eta horien artean ekimen hori dago, berria eta guztiz doakoa.

Bilbao Zurekin” 2021ean Udalak egindako azterlan bati esker sortu zen. Azterlan horren arabera, hiriko merkataritzen “% 38ak soilik zuen bere bezeroen datu base bat, eta datu basea zuten saltokien artean, erdiak soilik bidaltzen zizkien jakinarazpenak datu baseko bezeroei”.

Informazio hori aintzat hartuta, Udaleko arduradunak ohartu ziren “ez zirela ari tresna digitalak behar bezala erabiltzen tokiko merkataritzaren bereizgarri den bezeroekiko hurbiltasuna sutatzeko”.

IZENA EMATEKO EPEA MAIATZAREN 31RA ARTE

Bilbao Zurekin” ekimenaren bidez, Bilboko saltokien eta negozioen jakinarazpenen digitalizazioan sakondu nahi da, baita bezeroekin duten zuzeneko harremana indartu ere. Horretarako bi tresna erabiliko dira: alde batetik, CRM (Customer Relationship Management) plataforma eta bestetik, mezularitza zerbitzu bat, eskaintzak eta promozioak e-mail eta SMS bidez bidaltzeko.

ADITUEN TALDEA ETA ARRETA PERTSONALIZATUA

Proiektuak urtebete iraungo du eta guztiz doakoa da. Marketin digitaleko adituen talde batek parte hartuko duten negozioei laguntza eta aholkuak emango dizkie prozesu osoan zehar.

Lehenik eta behin, auditoretza digital pertsonalizatua egingo da atxikitako saltoki bakoitzean. Banakako azterketa horren bidez, bitarteko digitalak hobetu nahi dira, hala nola webgunea edo sare sozialak.

Auditoretza egin ondoren, adituen taldeak parte hartzaileei aholkuak emango dizkie mezuak idatzi eta antolatzeko zuzeneko eskaintzen eta promozioen bidez salmentak areagotzeko, negozio bakoitzak ahalik eta kokapenik onena izateko edo bezeroekiko duten harremana eta hurbiltasuna indartzeko, besteak beste. Era berean, adituek lan metodologia egokia diseinatuko dute, merkataritza bakoitzarentzat, banaka eta esklusiboki, mezuak sortuko dituzte, horiek bidaltzeko estrategia sortuko dute, etab.

Bestalde, negozioek aktiboki parte hartuko dute prozesu osoan zehar, esperientzian zehar modu praktikoan ikasi ahal izateko, etorkizunean lehiakorragoak izateko.

SARE SOZIALAK: