Mercabilbaok banaketa-zentroko “familia” osatu dutenen omenezko eta aitorpenezko ekitaldia antolatu du 50. urteurreneko ospakizuna ixteko

Abenduak 14

  • Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eskultura bat inauguratu du, mende erdi honetan Mercabilbaoko “familiaren” kide izan diren pertsona guztiak eskertzeko.

  • Gainera, Fruta eta Barazkien eta Arrain eta Itsaskien handizkarien eta txikizkarien elkarteei diplomak eman zaizkie, osasun krisian egindako lana aitortzeko.

  • Mercabilbaok liburu solidario bat aurkeztu du, “50 años, 50 recetas” Bizkaiko Elikagaien Bankuaren alde.

Aurtengo maiatzaren 3an 50 urte bete ziren Arrain eta Fruta eta Barazkien Merkatu Nagusia egungo tokian abian jarri zenetik, hau da, Basauriko Artunduaga zelaietan. Urte berezi hau amaitzeko, Mercabilbaok gaur goizean ekitaldi bat egin du elikagaien hornikuntza zentroko ‘familiako’ kide izan diren langile guztiak aitortzeko.

Hasi handizkari edo xehekarietatik eta Mercabilbaoko langileetara arte pertsona horiei guztiei esker, Elikagaien Unitate hau Penintsularen iparraldeko elikagaien arloko erreferentea da, nahiz produktu fresko eta kalitatezkoengatik nahiz punta puntako zerbitzu berritzaileengatik. Pertsona horien guztien omenez Mercabilbaoren 50. urtemuga oroitzeko eskultura bat aurkeztu da; egiazko konpromisoa duen kolektiboaren ikur da eskultura hori, egunero milaka familia elikatzen dituen “despentsan” ibilbide luzea duen kolektiboaren ikur.

Ekitaldiaren buruak izan dira Mercabilbaoko Administrazio Kontseiluko presidente eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianorekin, Udaleko eta Kontseiluko gainerako kideekin eta Mercasa Sozietate Estataleko presidente José Ramón Sempere Verarekin batera. Ekitaldian izan dira Fruta eta Barazkien eta Arrainen eta Itsaskien handizkarien eta txikizkarien elkarteetako ordezkariak, Basauriko instalazioetan dauden enpresetakoak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidentea, Miguel Ángel Fernandino.

Bilboko alkateak azaldu du “hemen historia asko idatzi eta bizi izan dira. Baina bada historia nagusi bat, XIV. mendeko merkatu haren historia, Bilbon Erriberako Merkatua sortu zuen harena eta 1971z geroztik Mercabilbao dena. Gaur egun merkataritza gune handia da, handizkako ehun enpresa baino gehiago eta mila langile baino gehiago ditu. Zalantzarik gabe garrantzi handiko motor ekonomikoa da eta enpleguaren motorra ere bai Bilborentzat, Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat”.

HANDIZKARIEN ETA TXIKIZKARIEN ELKARTEEN AITORPENA

Mundu mailako pandemiak markatutako urte honetan, Mercabilbaok elikadura zentroa osatzen duten handizkakoen kolektibo osoa omendu nahi izan du, 2020 eta 2021ean zehar egindako lanagatik eta ahaleginagatik inguruko ehundaka dendak eta milaka familiak egunez egun produktu fresko eta kalitatezkoak izaten jarrai dezaten.

Aitorpenean diploma bat eman zaie Fruta eta Barazkien Handizkarien Elkarteko presidente Gorka Morenori, Arraina eta Itsaskien Handizkarien Elkarteko presidente Alma Crespori, Fruta eta Barazkien Txikizkarien Elkarteko presidente Aitor Martínezi eta Arraina eta Itsaskien Txikizkarien Elkarteko presidente José Feijoóri. Orain inoiz baino gehiago Mercabilbaok oinarrizko eragile gisa kokatu ditu Bilboko eta bere metropoli barrutiko elikagai banaketa katean eta ekonomia eta gizarte sustatzaile gisa.

Juan Mari Aburtoren arabera, “modu berezian elikagaien hiri handi honetan lan egin dutenak eta egiten ari direnak saritu nahi izan ditugu. Handizkarien eta Txikizkarien Elkarteak ere urte hauetan egindako lanagatik, eta batez ere, pandemian zehar egindakoagatik. Denei esker konfinamendu, musukoen… hilabete gogorretan gure saltokietara, auzoko dendetara, gure etxe eta familietara elikagaiak helarazi dituzue”.

Alkateak honako hau gogorarazi du: “ekintza honek amaiera bikaina eman dio pandemiak markatuta egon den 50. urteurrenari, baina egoerak eskatzen zuen neurrian egoten jakin izanaren harrotasunarekin egin dugu, laguntzen eta beti pertsonengandik, gure dendetatik eta auzoko ostalaritzatik hurbil, zeina denbora honetan zehar berreskuratzen, baloratzen eta maitatzen ikasi dugun”.

LIBURU SOLIDARIOA “50 AÑOS, 50 RECETAS

Mercabilbaoren ezaugarria pertsonarik behartsuenekin solidaritatea izatea da eta 50. urteurren honetan urrats bat gehiago egin dute. Goiz honetako ekitaldian “50 años, 50 recetas liburu solidarioa aurkeztu dute, Bilbo eta Bizkaiko jatetxeetako sukaldaritzako proposamenen aukeratuak dira, non hasierakoak, arrain, itsaski eta haragiz egindako plater nagusiak eta azkenburukoak dauden. Errezeta liburua Bilbao Dendak eta Bizkaia Dendak programari atxikitako dendetan banatuko da, asoziazio sareen bidez salmentan laguntzen duten elkarteak baitira.

Liburuaren salmentarekin biltzen den guztia Bizkaiko Elikagaien bankura bideratuko da, Mercabilbaok 25 urte baino gehiago baitarama erakunde honekin lankidetzan, egunez egun handizkarien enpresek egiten dituzten elikagai donazioen bidez.

ARGAZKI ERAKUSKETA 50. URTEURRENA

Maiatzaren 3an hasi zen argazki eta informazio erakusketa ibiltaria Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian, Mercabilbaoren 50. urteurrenaren ospakizunak hasteko. Orain, azkenengo geldialdia elikagaien instalazioen pabiloi nagusian egingo du eta abenduaren 31ra arte egongo da.

Hornikuntza zentroaren une garrantzitsu eta estrategikoak ikus daitezke, zeina urteetan zehar erakunde solidarioekin gizarte konpromisoa indartzen joan den, esaterako Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin 25 urte baino gehiago daramatza lankidetzan, eta elikagaien jasangarritasunarekin duen konpromisoa ere hazi egin da urte hauetan. Gainera, penintsularen iparraldean erreferentzia bihurtu da elikagaiak banatzeko duen gaitasunagatik eta bere kokapen estrategikoagatik, ondorioz nazioarteko estrategia eraginkor eta kalitatezkoa aurrera eramateko toki aproposean dago