2020-2021eko Bilboko Enplegu Planak mila lanpostu berri baino gehiago sortuko ditu, covid-19aren krisiari aurre egiteko

Azaroak 20

2020-2021eko Bilboko enplegu planak mil lanpostu berri baino gehiago sortuko ditu, COVID-19aren krisiari aurre egiteko.

Amaia Arregi, Bilboko Udaleko lehen alkateordea eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak 2020-2021eko Bilboko Enplegu Plana aurkeztu dute gaur. Anbizio handiko programa bat da, eta, guztira, 1.012 lanpostu berri sortuko dira lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten bilbotarrentzat.

Plan horren barruan, 919 lanpostu berri sortu ziren 2019. urtean; beraz, iaz baino 93 pertsona gehiago kontratatuko dira 2020. urtean. COVID-19ak eragindako krisian murgilduta egon ondoren, hiribilduan orain arte sortu den ENPLEGU-AUKERARIK garrantzitsuena da, baliabide guztiekin Covid-19aren krisiari aurre egiteko.