Bilbo Smart City Expo World Congress biltzarrean parte hartzen ari da, gobernantza adimentsua eta gizartearen digitalizazioa gaiak landuz

Azaroak 18

Bilbo Smart City Expo World Congress biltzarrean parte hartzen ari da, gobernantza adimentsua eta gizartearen digitalizazioa gaiak landuz.

Bilbo Smart City Expo World Congress izeneko biltzarrean ari da parte hartzen; nazioarteko foro bat da, azaroaren 17an eta 18an ospatzen ari dena, modu telematikoan; COVID-19aren ondorioen ikuspegitik ari dira analizatzen nola aurreratu diren teknologiaren aldetik hiriak honako hauei ekiteko, besteak beste: hirien desafio globalak, hiriak birdiseinatzea eta hiri-bizimodua guztientzat, ekonomiaren suspertze inklusiboa, azpiegitura erresilenteak eta hobeto eraikitzeko hiri-inguruneak, edota txikizkako merkataritzaren etorkizuna garai digitalean.

Ohiane Agirregoitia Nazioarteko gaietako Saileko zinegotziak parte hartu du gaur goizean “Cities are listening, Covid-aren osteko garairako suspertze adimentsu baten inguruko elkarrizketa” izeneko bilkuran, eta beste hiri batzuetako ordezkariekin batera jardun da, hala nola Subang Jaya (Kuala Lumpur), Daegu (Koreako Errepublika) eta Polokwanw (Hegoafrika). Agirregoitiak Smart City Study 2019 delakoa aurkeztu du, zeinaren xedea baita gobernantza adimentsu bat, eta zeina Hiri Digitalen Praktika Komunitatea delakoak landu baitu, Bilboren aitzindaritzarekin.

Agirregoitiaren hitzaldia mahai-inguru batean izan da, zeina Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak izeneko erakundeak antolatua izan baita, munduko biltzar honen barruan