Udalak ostalaritzarako Bilboko Bonuen kanpaina aktibatuko du, establezimenduen atxikipena abian jarriz

Otsailak 3

  • Udalak ostalaritza/jatetxeen sektorerako bonuen kanpaina kaleratuko du jada, eta, horretarako, lehenengo etapan establezimenduak atxikitzeko prozesuari ekingo dio: www.bonobilbao.eus webgunean egingo dute bat ekimenarekin. Data zehatz eta itxiak izango dituzte: otsailaren 10etik 24ra. Pandemiaren ondorioz iaz aktibatu ezin izan ziren 2020ko Bilboko Bonuak dira. Turismokoak aplikatzeke geratuko dira oraindik.

  • Informazio-hitzaldiak egingo dira ostalaritzako establezimenduak atxikitzeko prozesua arintzeko, eta, bertan, kanpainaren inguruko xehetasun guztiak azalduko dira, bai eta udalak ordainketak aurreratzeko duen helburua ere, bonuak eskuratzen hasi ondoren, nahiz eta lokalak itxita egon.

Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioz une honetan itxita dauden establezimenduen ostalaritza eta jatetxeen sektorearen laguntzak arintzeko asmoz, Bilboko Udalak 2020. urteko BONUen programa aldatu du, eta berehala jarriko ditu martxan. Pandemiaren ondorioz iaz aktibatu ezin izan ziren bonuak dira. Guztira, hiriko barruti guztietatik bananduko diren 100.000 bonu baino gehiago.

Horretarako, plataforma espezifiko bat sortu da, eta lehenengo etapan jarriko da martxan, ostalariek bat egin dezaten. Era horretan, sistema eragile osoa prest egongo da herritarrek bonuak eskuratzen hasten direnerako.

Informazio-hitzaldiak egingo dira establezimenduak atxikitzea errazteko eta arintzeko. Bertan, kanpainaren xehetasunen berri emango da, bai eta udalak ordainketak aurreratzeko duen helburuaren berri ere. Hain zuzen ere, kontsumitzaileek bonuak eskuratzen dituzten unean hasiko dira ordainketak, pandemiaren ondorioz establezimenduak itxita egon behar badute ere.

Informazio-saioetan parte hartzeko —otsailaren 8an hasiko dira—, webgune honetan eman behar da izena: www.bonobilbao.eus, otsailaren 4tik aurrera. Era berean, zalantza eta kontsulta guztiak posta elektroniko (bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus) bidez argitu ahal izango dira, baita 94 420 53 95 (09:00etatik 14:00etara).

DATA ZEHATZAK ETA WEBGUNEA

2020ko Bilboko Bonuen merkataritza eta kulturaren bonuen berritasunetako bat izango da atxikitzeko data zehatz eta itxiak eskainiko direla, otsailaren 10etik 24ra, eta webgune honetan eman beharko dutela izena: www.bonobilbao.eus.

Oraingo honetan ere, bonuak hiriko barruti guztietatik banatzeko asmoa du udalak. Guztira, 100.000 bonu baino gehiago kaleratzea aurreikusi da, hau da, ia 2 milioi euro mugituko dira hiriko barruti guztietatik (udalak 1 milioi euroko ekarpena egingo du). Horrek 3,4 milioi eurotik gorako negozio-eragina izango du hirian.

NORK EGIN DEZAKE BAT?

Ostalaritzaren sektorearen barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisiko edo juridikok parte hartu dezake kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badu Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badu ere.

Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak eta ortxata-dendak. Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

BILBOKO BONUEN PROGRAMA

Gogoan izango duzunez, #BonoBilbao programa udalak martxan jarritako #BilbaoAurrera2020 Planaren barruan zehaztu den ekimen bat da. Covid-19aren ondorioz kalte gehien pairatu duten 4 sektoreentzat pentsatu da: merkataritza (48.727 bonu); kultura (34.26 bonu); ostalaritza/jatetxeak eta turismoa.

Lehenengo bien bonuak (merkataritza eta kultura) iaz jarri ziren martxan, eta bonu guzti-guztiak agortu ziren. Gainera, ia guztiak trukatu dira dagoeneko (% 87 merkataritzan eta % 76 kulturan). Beste alde batetik, ostalaritza eta turismoarenak daude, pandemiaren egoeraren ondorioz ezin izan baitziren data haietan aktibatu. Une honetan, ostalaritzako/jatetxeetako bonuak kaleratu ondoren, turismoari dagozkionak baino ez dira garatu behar.

Gogoan izan behar dugu pertsona (NAN) bakoitzak, guztira, 20 bonu izango dituela lau kanpainetarako (merkataritza, kultura, ostalaritza eta jatetxeak eta turismoa).

Kanpaina horiek urtarrilaren 29an, ostirala, aurkeztu zen #BilbaoAurrera2021 Planarekin luzatuko dira, eta udal-ordezkaritza duten alderdi guztiekin adostu dira. Pandemia piztu zenean, iaz, abian jarri zen lehenengo neurrien programaren jarraipena da, eta aurrekoa indartzeko pentsatu da.