Ekintzaileei laguntza emateko diru-laguntzak ekintzailetzako tokiko proiektuen testuinguruan (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua)

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko ebazpenaren bitartez, 2020ko martxoaren 12ko EHAAn argitara eman zen ekintzaileei laguntzeko 2020ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia.

Ekintzaileei laguntzeko 2020ko diru-laguntzen deialdia

2021ko apirilaren 15an, entitate honi, BILBAO EKINTZA EPELi, honako hauetan entitate laguntzaile gisa jarduteko ebazpenaren berri eman zitzaion: enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta enpresa-ideia berrien sustatzaileei laguntza emateko diru-laguntzen deialdia, ekintzailetzako tokiko proiektuen testuinguruan.

Eskabidea aurkezteko informazioa:

Interesdunak harremanetan jarri beharko dira, bai 944205360 telefono-zenbakira deituz, bai big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera idatziz.