Lonja hutsak aktibatzeko laguntzen deialdia 2022

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetan hutsik dauden lokalak aktibatzeko laguntzen deialdia jarri du martxan. Laguntzei dagokienez, lokal baten urtebeteko alokairuaren % 50eko dirulaguntza emango da eta ez da itzuli beharko. Lokal bakoitzagatik hilean, gehienez ere, 400 euro emango dira, eta beste 400 euro emango dira alokairuak kobratzea bermatuko duten abalak sinatzeagatik sortzen diren gastuak ordaintzeko.

Laguntza horiek eskuratu ahal izateko, jardueraren negozio-plan bat aurkeztu beharko da, zeina Bilbao Ekintzako enpresa-sustapenerako zerbitzuen laguntzarekin prestatu ahal izango den. Deialdi honetan mota guztietako jarduerak kontuan hartuko badira ere, honako hauekin zerikusia dutenei emango zaie lehentasuna: artisautzako produktuak edo zerbitzuak, diseinukoak, nortasun propioa dutenak edo jarduketa-eremuko nahasketa komertziala hobetzen dutenak.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta dokumentazioa bidaltzeko, helbide elektroniko honetara idatzi dezakezue: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus