42 Urduliz metodologia aurkezten jardunaldia

Bilboko Udal-Sozietatea den Bilbao Ekintzako Enplegu eta Talentu arloak kudeatzen dituen programetan parte-hartzeilea zarenez, zure enplegarritasuna hobetzeko interesgarritzat jotzen dugun ekimenaren berri bidaltzen dizugu.

42 Metodologiari buruzko informazio-jardunaldia da, 42 Urdulizen antolatuta, non programazioa dohainik ikasten baita eta %100eko enplegarritasunarekin. Nazioarteko metodologia aitzindaria da hezkuntza-berrikuntzan, programazioan eta teknologian.

42 Urduliz (Bizkaia) programazio-campusik berritzaile eta doakoena da, lan-merkatuari ateak irekitzen dizkiona. Metodologia iraultzailearekin eta batez beste hiru urteko iraupenarekin, irekita dago eguneko 24 orduetan, astean 7 egunetan, zure erritmoan ikasi ahal izateko.

42 Urdulizen (Bizkaia) parte hartzeko, ez duzu aurretiko ezagutzarik behar, ezta inolako titulaziorik ere; 18 urte baino gehiago izatea, ikasteko gogoa, jarrera eta pertseberantzia. Bi fase baino ez dira gainditu behar: online izena emateko test bat eta 26 eguneko aurrez aurreko hautaketa-aldi bat.

Anima zaitez!