Bilbao Mentoring Conference 2022

Abenduaren 1ean Bilbao Mentoring Conference ekimenaren V. edizioa izango da. Erreferentziazko ekitaldi bat dugu, non enpresek, erakundeek eta ekintzaileek alderdi estrategikoen inguruan eztabaidatu eta esparru ugaritako mentoring-bizipenak partekatuko dituzte.

Euskalduna Jauregian mahai-inguruak, elkarrizketak eta hitzaldiak egingo dira, non sektore ugaritako hizlariek esperientziak eta ezagutza partekatuko dituzten mentoring entitateen estrategiei buruz.

Topaketaren bitartez, Bilboko Udaletik, Bilbao Ekintza udal-entitatearekin batera, pertsonen gaitasunak eta talentua garatzen lagundu nahi dugu, eta enpresetako arduradunei zein ekintzaileei diziplina hori enpresaren eta ekintzailetzaren alorretan nola aplikatu behar duten jakiteko aukera eman.

Zure zain izango gara abenduaren 1ean Euskalduna Jauregian, Bilbao Mentoring Conference ekimenaren V. edizioan.