Bilbao Ekintzak Turismo arretarako bi bulego ditu Bilbon; bata Plaza Biribileko Terminus eraikinean (Plaza Biribila, 1) eta bestea Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan (Mazarredo zumarkalea, 66).

Jendaurreko ordutegia:

  • Plaza Biribileko bulegoa: astelehenetik igandera: 9:00- 20:00. Urteko egun guztietan irekita.
  • Guggenheim Museoaren ondoko bulegoa: astelehenetik larunbatera: 10:00-19:00, Igande eta jaiegunetan: 10:00-15:00.

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua): astelehenetik igandera: 10:00-19:00

Horietan, kontsultei eta informazio-eskaerei sei hizkuntzatan erantzuten zaie: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera.

Astelehenetik igandera bitartean zabalik daude, bulego-orduetan, urteko 365 egunetan, bai aurrez aurre, bai webgunearen bidez. Web honen harremanetarako formulario orokorraren bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan, “Turismoa” menu zabalgarrian aukeratuta, edo telefonoz 94 479 57 60 telefonoaren bidez.