Bilbao Ekintzak, Enplegu Planaren eta Gazteentzako Enplegu Planaren esparruan, eskumenak hobetzeko ekintzak garatzen ditu.

Bi programa horiek, Lanbideren, Euskal Enplegu Zerbitzua, laguntzarekin, langabezian dauden pertsonei lan-aukera bat eskaintzean oinarritzen dira. Gaitasunak garatzeko ekintzek, berriz, helburu horiek osatzen dituzte, lan-merkatura itzultzeko bidean lagunduko dieten tresna praktikoak eskainiz.

Ekintza horiei esker, programetan parte hartzen dutenek haien helburu profesionala zehazteko aukera izango dute, gaitasunak eta indarguneak identifikatzeko, hainbat formatutako CV bat prestatzeko, LinkedIn-eko gakoak ikasteko, enplegua eraginkortasunez bilatzeko, edo lan-elkarrizketa bati aurre egiteko, besteak beste.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enplegu eta talentua” saila hautatuz.