Bilbao Ekintza lankidetza estuan aritzen da turismoa sustatzeko eskumenak dituzten beste erakunde publiko batzuekin. Horretaz aparte, aliantzak egiten ditu turismo-sektoreko enpresekin turismo-sustapeneko hainbat ekitalditan parte hartzeko, hala nola, nazioarteko turismo-azoketan, jardunaldi profesionaletan, ekitaldietan eta abarretan, hirira bisitak areagotzen laguntzeko.

Sektore pribatuarekin partekatutako ekintzetan kolaboratzeko interesa baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke webgune honetako kontaktu orokorreko inprimakiaren bidez, aukeren zabalgarrian “turismoa Sustatzeko Ekintzak” aukeratuta. Bertan, zure merkataritza-helburuak azalduko dizkiguzu lankidetza-aukerak baloratu ahal izateko.