Sortzearen Abentura

Sortzearen Abentura Bilboko ikastetxeetako ikasleekin zuzen-zuzenean lan egiten duen proiektu bat da, eta sormena, ekintzailetza, berrikuntza eta parte-hartzaileen esperientzia praktikoa garatzen ditu. 

Gazteek esperientzia gogoangarri eta dibertigarri bat bizitzea lortu nahi da, zeinaren bitartez ekintzailetzaren oinarrizko balioak eta kontzeptuak barneratu ahal izango dituzten.

DBHko 3. eta 4. mailetako 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzako programa bat da. Bertan, “benetako proiektuen” bitartez garatzen da irakaskuntza, pentsamendu dibergentearekin lan egin ahal izateko, TBL (Thinking Based Learning) metodologia erabiliz.

Bi metodologia independenteren arteko hibridazio-metodologia bat da. Alde batetik, Design Thinking edo arazoak modu sortzailean konpontzea da, eta, beste batetik, Mondragon Team Academy delakoaren metodologia, zeina ekintzailetza-taldeak garatzean eta duten bilakaera neurtzean oinarritzen den.

Programa osoak gazteen arteko gaitasun eta trebetasun batzuk garatzeko balioko du, betiere, etorkizunerako prestakuntza hobea eduki dezaten lortzeko. Hauexek dira gaitasun horiek, besteak beste: Taldean lan egitea, norberaren garapena, IKTak erabiltzea, entzute aktiboa, betiere, benetako inguru batean dibertsioari lehentasuna emanez.

Bilbao Ekintzako lantaldeak zuzenean egiten du lan ikastetxeetako irakasle eta ikasleekin, hainbat fasetan, eta, horrela, kultura ekintzailearekin lehenengo harremana izateko aukera ematen diete:

  • Eskuliburua eta irakasleak erakartzea: Irakasleek prestakuntza-saioak jasotzen dituzte, eta ikasleentzako gida bisual bat garatzen parte hartzen dute, alde batetik, egindako lana modu bakar eta sortzaile batean egia bihurtzeko, eta, beste alde batetik, duten papera errazteko, gero beste alor eta ikasgai batzuetan ezarri ahal izateko.
  • Programa ikastetxeetan ezartzea: Hamar orduko programak dira, eta hauek lantzen dira bertan: sormena eta berrikuntza, arazoak ulertzea, ideiak eta gaitasun bisualak, prototipoak eta eskuz sortzea, eta, amaitzeko, ahozko komunikaziorako gaitasunak.
  • Ikasleen gida bisual batean oinarritzen da dena, eta saio guztietarako erabiliko da. Bertan, egindako lana eta dinamikak jasotzen dira.
  • Azken ekitaldia: Jardunaldi horretan lan-taldeetan parte hartu duten ikastetxe guztiak biltzen ditugu, eta, horrela, komunitate-proiektu bat sortu. 

Bilbao Ekintzak gizarte-erronka estrategiko batzuk proposatuko ditu, eta taldeek kontu horiek jorratu beharko dituzte, irtenbide berriak eta ikuspuntu berriak diseinatuz. Abiapuntua ikasgeletako saioetan landutako edukiak eta metodologiak izango dira.

Sortzearen abentura 2022-2023

Sortzearen Abentura 2021/2022