Bilboko 22 enpresa turistikori “helmuga segurua” bereizgarria eman die Covid-aren aurkako neurriengatik

Uztailak 21

  • Bilboko 22 enpresa turistiko horiek arriskuen prebentziorako neurriak eta koronabirusaren ondoriozko kutsadura-arriskua murrizteko gomendioak ezarri dituzte.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Basquetourrekin lankidetzan, laguntza eman die enpresa hauei beren egokitzapen prozesuan.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin konpromisoa duten Bilboko 22 enpresa turistikok Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) ematen duen “Helmuga Segurua” bereizgarria jaso dute arriskuen prebentziorako neurriak eta koronabirusaren ondoriozko kutsadura arriskua murrizteko gomendioak ezartzeagatik.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Basquetourrekin lankidetzan, laguntza eman die enpresa hauei beren egokitzapen prozesuan. Lanbideen arabera antolatutako aholkularitzaren bidez enpresa bakoitzak bere Covidaren aurkako Kontingentzia Plana sortu edo moldatu du “Helmuga Segurua” lortzeko asmoarekin.

Egokitzapen prozesuan, bereizgarria lortu duten turismoaren sektoreko enpresa hauek SICTED COVID-19 Jardunbide Aurreratu Egokien eskuliburuko betekizunak ziurtatzen dituen kanpo-ebaluaketa bat gainditu dute. Horrela, zerbitzu seguruagoa eskaintzen diete bezeroei pandemian zehar. Eskuliburua Turismoko Estatu Idazkaritzak (SETUR) sustatzen du.

Bereizgarria lortu duten enpresa bilbotarrak honako hauek dira: Bilbao HostelBilbao Turismo BulegoakKobetamendi AutokarabanakBilbao City ViewItsasmuseumaBilboatsTournéBilbobenturaSilken HotelaNISGarcía BidaiakBilbao Express BidaiakIberdrola Dorrea JatetxeaExplora NorteFresco ToursZorione Zubizarreta (APITE), Iratxe Muñoz (APITE), Mangel Manovell (APITE), Ana Rodriguez (APITE), la Unión Autobusak eta García Autokarrak.