Abian jarri da hiriko enpresa eta saltokiak egonkortu eta hobetzeko Mentoring Bilbao programaren hamabigarren edizioa

Urriak 26

  • Edizio hau gaur egungo testuingurura egokituko da, eta aurrez aurreko zein lineako saioak konbinatuko dira programa ondo burutzeko. Bertan, hain zuzen ere, Bilboko enpresa eta saltokien lehiakortasuna hobetu nahi da esperientziak partekatuz eta mentorizazioaren bitartez.
  • Duela hamabi urte hasi zen Bilboko Udala Bilbao Ekintzaren bitartez ekimena sustatzen, eta horren helburua enpresei eta saltokiei beren epe luzerako ikuspegia hobetzen laguntzea eta enpresa-erabakiak hartzeko erraztasunak ematea da.
  • Hogei profesionalek beren ezagutza eta esperientzia ekarriko diete beste hainbeste enpresari, beren estrategiak egonkortzen laguntzeko.
  • Orain arte 84 aholkularik eta 127 enpresa eta saltokik parte hartu duten Mentoring Bilbao programa ekonomia eta enplegua sortzeko hiriko apustu gisa finkatu da.

Gaur abiaraziko da Mentoring Bilbao programaren hamabigarren edizioa. Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez abiarazi duen ekimenaren bidez enpresa eta saltokiei laguntza eman nahi zaie gaitasunak, trebetasunak eta ahalmena hobetzen laguntzeko, epe luzeko ikuspegia hobetu dezaten eta erabakiak modu errazagoan har ditzaten.

Edizio hau gaur egungo testuingurura egokituko da, eta aurrez aurreko zein lineako saioak konbinatuko dira programa ondo burutzeko. Bertan, hain zuzen ere, Bilboko enpresa eta saltokien lehiakortasuna hobetu nahi da esperientziak partekatuz eta mentorizazioaren bitartez.

Datozen zortzi hilabeteetan, 20 mentorek eta beste hainbeste hartzailek aholkuak eta informazioa partekatzeko. Topaketa horien helburua aholkularien profesionalizazioa hobetzea da. Horretarako, esperientzian oinarrituriko ikasketa baliatuko da, ideia berriak txertatuko dira pixkanaka eta beren negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen kontaktuen sare bat sortuko da.

Aukeraturiko 20 enpresek (edizio honetan, guztira, 47 enpresek eskatu zuten aholkularitza) urtebete baino gehiago daramate lanean eta askotariko sektoretan garatzen dute beren jarduna; besteak beste, merkataritzan, ostalaritzan, diseinu grafikoan, arkitekturan, barne-diseinuan, osasun sozio-sanitarioan, aholkularitzan eta ingeniaritzan. Edizio honek, bestalde, aholkularien sarera txertatu diren lau aholkulari berriren berritasuna dakar; gainerako 16k aurreko urteetako esperientzia errepikatzen dute.

Bilboko Udalak 2008an Mentoring Bilbao programa martxan jarri zuenetik (tresnak nazioartean lorturiko eraginaren ondorioz), 127 saltokik eta ETEk beren lehiakortasuna hobetu dute, ekimenean parte hartu duten 84 aholkulariren laguntzari esker.