EHU-ren Enplegu Foruan egongo da Bilbo

Maiatzak 3

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen erakusmahaiaren bitartez, ikusgai jarriko ditu enplegagarritasuna hobetzeko eta ekintzailetza bultzatzeko udalak garatzen dituen ekimen eta proiektuak.

Bilbok, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foruan parte hartuko du berriz ere Bizkaia Aretoan.

Ekitaldiaren xedea da irakasleen enplegagarritasuna sustatzea eta gazteei enpresekin harremanetan egotea erraztea. Horretarako, guztira, 70 enpresa eta entitate publikok hartuko dute parte, eta, gainera, 200 lan-eskaintza inguru aurkeztuko dira.

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia den Xabier Ochandianok foroa irekitzeko ekitaldian parte hartu du EHUko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin.

Foroan, hain zuzen ere, 66 erakusmahai daude, eta ekitaldiak iraun bitartean sektoreko mahai-inguruak antolatuko dira eta harremanetan jartzeko aukera eskainiko zaie enplegua eskaintzen duten enpresei eta lanpostuetarako hautagaiei, dituzten profilen arabera.

Bilbao Ekintzak ere erakusmahai bat du, eta parte-hartzaileek enplegagarritasuna hobetzeko eta ekintzailetza bultzatzeko Bilboko Udalak garatzen dituen ekimenen eta proiektuen berri izango dute zuzenean.

Bestalde, Lanbideren laguntza izan du EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroak, eta, gainera, bi babesle izan ditu, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia