Bilbo izango da AS TRANSFER proiektua merkaturatzeko egoitza, hau da, 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuen europako erreferentziazko hiria

Ekainak 30

  • Uztailaren 1ean eta 2an, proiektua merkaturatzeko zenbait jardunaldi antolatuko dira Bilbon. Bertan parte hartzen duten eragileek, hain zuzen ere, hiri-garapen ekonomikoaren inguruko etorkizuneko ikuspegiei buruzko ezagutzak partekatuko dituzte.

  • AS TRANSFER ekimenaren bitartez, espezializazio adimendunari, 4.0 industriaren zerbitzu aurreratuei eta eraldaketa digitalari buruz Europako aurreko Bilbao As Fabrik proiektuarekin barneratutako esperientzia eta ikasketak helarazi eta partekatu nahi zaizkie Europako beste hiri batzuei.

  • Europar Batasunaren hiri-garapen jasangarrirako URBACT trukatze-programaren arabera, goi-mailako prestakuntza duen proiektua da.

Uztailaren 1ean eta 2an, Europako AS TRANSFER proiektua merkaturatzeko zenbait jardunaldi antolatuko dira Bilbon. Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak % 70ean finantzatuko du proiektua.

Ekimenaren bitartez, Bilbok, proiektuko liderra den aldetik, 4.0 industriako zerbitzu aurreratuak sustatzeko orduan Bilbao As Fabrik proiektuarekin lortu duen esperientzia helaraziko die Errumaniako Timisoara hiriari, Estoniako Tartu hiriari eta Poloniako Bielsko-Biala hiriari.

URBACT hiri-garapen jasangarriari buruzko Europar Batasunaren truke-programa bat da, eta eraldaketa-prozesuetan dauden hirien kasu arrakastatsuen berrikuntza helarazteko deialdi honen bitartez argi geratu da As Transfer proiektua tresna egokia dela Bilbao As Fabrik kasu arrakastatsuaren bidez eskuratutako esperientzia eta ikasketak Europako hiru hiri horiei helarazteko.

SORTU ETA PARTEKATU: BILBAO AS FABRIK-ETIK AS TRANFER-ERA

Europako AS TRANSFER proiektuari esker, Bilbok ospe ona lortu du berrikuntzan, talentuan eta espezializazio adimendunean oinarritutako hiri-ekonomia bultzatzeko eta garatzeko egindako ahaleginagatik, betiere, prestakuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako enpresa-ehuna sortuz. Hori dela eta, Bilbo erreferentzia izango da Timisoara, Tartu eta Bielsko-Biala hirietarako, zeinek, Bilboren urratsei jarraituz, hiri-garapenerako eraldaketa-estrategia bat abiarazi duten kontzeptu horiek oinarri hartuta.

Horri dagokionez, Bilbao AS FABRIK proiektuaren helburu nagusia da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta hedatze-prozesuan dagoen ZORROTZAURRE hiri-garapen jasangarrirako espazio handia egonkortzea, zeina 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen erreferentzia eta ekosistema berritzailea ere baden. Horrela, bertan bilduko dira, bai unibertsitate-prestakuntza, bai enpresa-ekimen berritzaileen eragileen komunitatea.

Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak finantzatzen du As Transfer proiektua, URBACT programaren bidez. Europako Batzordeak, 2020. urtearen amaieran, deialdia kaleratu zuen Hiri Ekintza Berritzaileen Programaren lehenengo deialdian babestutako proiektuetarako.

Deialdi horretan Bilboko Udalak Bilbao As Fabrik proiektua zuzendu zuen, eta horrek 5,8 milioi euroko inbertsioa egitea ekarri zuen (% 80ean Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak finantzatuta), eta, horrela, 4.0 industriaren esparruko ekosistema berritzaile bat ezarri da Zorrotzaurren. Proiektuaren emaitza positiboei esker, URBACT programak As Transfer proiektua babestu du.

BILBAO AS FABRIK proiektuarekin batera beste proiektu batzuk jarri ziren martxan, Bilboko Udalaren babesean horiek ere. Horien bitartez, Zorrotzaurre talentuaren eta ezagutzaren uharte bihurtu nahi da, bai eta UNIBERTSITATE-HIRI ere, ospe handiko zentro espezializatuekin, non gazteek ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko aukera izango duten.

AS TRANFER martxan jartzearekin batera, itsasargi-hiria izango da Bilbo, Europako erreferentzia, beste hiru hiriek 4.0 industria garatzeko eta bultzatzeko emandako pausuak jarraitzeko aukera izan dezaten.