Bilbok kultura-bonuak ere agortu ditu

Abenduak 18

Bilbok kultura-bonuak ere agortu ditu.

Bilboko Udalak 82.988 merkataritza– eta kultura-bonu saldu ditu. Bilbao Aurrera Planeko neurririk garrantzitsuenetako bat da, eta Covid-19aren ondorioz hirian kalterik gehien jasan dituzten sektoreak laguntzeko pentsatu da.

Azaroaren 18tik aurrera, herritarrek bost egun baino ez zituzten behar izan merkataritzako 47.227 bonuak eskuratzeko, eta atzo kulturako 34.261 bonuak agortu ziren.

Orain, establezimenduetan trukatzea da helburua. Merkataritzako bonuei dagokienez, herritarrek bonuen % 75 trukatu dituzte eta kulturakoen kasuan % 54. Horri esker, Udalak dagoeneko 1,4 milioi euro transferitu ditu, astero-astero egiten diren transferentzien bitartez.

Udal-arduradunen iritziz, emaitza oso onak lortu dira Udalak lehen aldiz egin duen kanpaina honetan, bai herritarrentzat (bonu bakoitzean udalak ordaindutako % 50eko beherapena jasotzen baitute), bai establezimenduentzat, erosketak arin mugiarazten baititu.