Bilboko Udalak herritarrak animatu nahi ditu kultura-bonuak erosten eta merkataritzakoak trukatzen jarrai dezaten

Abenduak 4

Bilboko Udalak herritarrak animatu nahi ditu kultura-bonuak erosten eta merkataritzakoak trukatzen jarrai dezaten.

Azaroaren 18an Bilboko bonuak jarri ziren martxan, merkataritzakoak eta kulturakoak, eta dagoeneko bonuen erdia baino gehiago trukatu dira hiriko establezimenduetan (guztien % 56,3); horietatik % 63 merkataritzakoak dira eta % 41 kulturakoak.

Bonuak hain arin eskuratu eta trukatu izanak, 15 egunean baino ez, Bilboko Udalari aukera eman dio establezimenduei dagoeneko 800.000 euro baino gehiago emateko. Hain zuzen ere, dirua sektore guztietara arinago heldu dadin, udalak astero egin nahi ditu transferentziak.

Kanpainaren lehenengo bi aste hauetako lehenengo balantzeari dagokionez, udal- arduradunen ustez «oso positiboa eta onuragarria» izan da, eta sortzeko xede bete da: pandemiak kaltetutako sektoreei bonu erakargarriekin laguntzea (bonu bakoitzaren balioari udalak % 50eko dirulaguntza ematen baitio), bai eta hiriko barruti guztietako establezimenduetara iristea ere.

Gogoratuko duzuenez, astebetean erosi ziren merkataritza bonu guztiak (48.727) eta kultura bonu asko. Kopuru horiek ikusita, Bilboko Udalak herritarrak animatu nahi ditu merkataritza-establezimenduetako bonuak trukatzen jarraitzera eta kulturakoak erostera.