Bilbon filmatutako “La vida padre” filmak irailean ospatuko du bere mundu mailako estreinaldia hiribilduan

Uztailak 14

  • Guggenheim Bilbao Museoak Karra Elejalde eta Enric Auquer saridunak protagonista dituen film honen mundu mailako estreinaldia hartuko du. Filmak Bilbao Bizkaia Film Commission-en laguntza izan du.

Karra Elejalde eta Enric Auquer sarituak protagonista dituen “La Vida Padre filmak irailaren 8an egingo du mundu mailako estreinaldia Bilbon.

Guggenheim Bilbao Museoan egingo den ekitaldian, bere 25. urteurrena dela eta, erakundeetako ordezkariak, filmaren zuzendaria eta talde artistiko osoa izango dira.

La Vida Padre” Bilboko hainbat lekutan filmatu zen 2021ean eta Bilbao Bizkaia Film Commission-en laguntza izan zuen, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publiko eta doakoa, filmaketen arreta, kudeaketa eta erakarpena helburu dituena.

Komediaren protagonista dira Karra Elejalde (bi aldiz Goya sariaren irabazle) eta Enric Auquer (Goya saria irabazi duen aktore berririk onena kategorian). Filmak Mikelen istorioa kontatzen du. Mikel anbizio handiko chef gaztea da, eta espero gabe bere aita hogeita hamar urtez desagertuta egon ostean itzuli egiten da. Bere jatetxearen etorkizuna une erabakigarri batean dago eta, aldi berean, Mikel arduratu egin beharko da Juan, bere aita, buruarina zaintzeaz. Bere aitak, aurretik zer egingo duen jakitea ezinezkoa dela eta bizitasun handiko urakana dela, Mikelek sukaldaritzari buruz eta bizitzari buruz dituen ideia guztiak zalantzan jarriko ditu. Bikote protagonistak Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas , Gorka Aguinagalde eta Manuel Burque aktoreak ditu lagun.

Joaquín Mazonek zuzendutako eta Joaquín Oristrellek idatzitako filma irailaren 16an estreinatuko da zinema aretoetan. Ekoizleak MOD Pictures, MOD Producciones, Kowalski Films eta Lavipa Films dira eta Movistar+, RTVE eta ETB ere proiektuaren parte dira