Bilbon grabatutako “La Vida Padre” filmaren munduko estreinaldia

Irailak 9

  • Guggenheim Bilbao Museoak La Vida Padre filmaren munduko premièrea hartu du, eta bertan izan dira Juan Mari Aburto hiribilduko alkatea, filmaren zuzendaria eta antzezle-zerrenda, bai eta beste agintari batzuk ere.

Bilbon egin da La Vida Padre filmaren munduko estreinaldia, Guggenheim Bilbao Museoan, hain zuzen ere, eta bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Joaquín Mazón filmaren zuzendaria eta antzezle-zerrenda: Karra Elejalde, Enric Auquer eta Megan Montaner.

Bilboko zenbait tokitan 2021. urtean zehar grabatutako komedia bat da La Vida Padre, eta Bilbao Bizkaia Film Commissionen babesa izan du, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren doako zerbitzu publiko bat, zeinak filmatze-lanei arreta eman, kudeatu eta erakartzeko helburua baitu.

Filma irailaren 16an estreinatuko da zinema-aretoetan, eta anbizio handiko Mikel (Enric Auquer) sukaldari gaztearen istorioa kontatuko da bertan. Protagonistak duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren bisita jasotzen duen ustekabean. Bere jatetxearen etorkizuna une erabakigarri batean dagoen honetan, aita (Karra Elejalde) zaintzeaz arduratu beharko da Mikel. Juan aita, ordea, nondik joko duen ezin aurreikusi daitekeen horietakoa da, bizitasun handiko urakana, eta zalantzan jarriko du Mikelek sukaldaritzari buruz eta bizitzari buruz dituen ideia guztiak. Protagonistekin batera honako aktore hauek ere ageri dira: Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas, Gorka Aguinagalde eta Manuel Burque.

Filma Joaquín Mazónek zuzendu du, eta Joaquín Oristrellek idatzi. MOD Pictures, MOD Producciones, Kowalski Films eta Lavipa Films-en ekoizpen bat da eta Movistar+, RTVE eta ETBren partaidetza