Biraren aurtengo edizioan, Bilbo izango da LaVuelta-ko bi etapa handiren helmuga eta irteera

Abuztuak 23

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Javier Guillén LaVueltako zuzendariarekin eta Christian Prudhomme Tourreko zuzendariarekin batera, nazioartean ospe handia duen kirol-ekitaldi handi hau zuzenduko dute. Hiribildura itzuliko da bi urteren ostean.

  • Bilboko alkateak bosgarren etapako irabazleari emango dio gaur saria. Etapa Irunetik dator, eta bihar, asteazkena, iritsiko da hiribildura, 17:30etan.

  • Bestalde, Juan Mari Aburtok seigarren etapari ekiteko zinta ebakiko du, ostegunean 12:15ean San Mamesko zabaldegitik irteteko.

  • LaVueltaren bitartez, berretsi egiten da Bilbok ekitaldi handien eta hirian txirrindularitza sustatzearen alde egindako apustua; izan ere, 2023ko uztailean ere Tour txapelketaren irteerari egingo zaio harrera. LaVueltaren bi etapek Hirian milioi bat euro inguruko inpaktua izango dutela kalkulatu da.

Bihar, asteazkena, eta abuztuaren 25ean, ostegunaLaVueltaren 77. edizioaren bosgarren etaparen iristea eta seigarren etaparen irteera antolatuko dira Bilbon. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Javier Guillén LaVueltako zuzendariarekin eta Christian Prudhomme Tourreko zuzendariarekin batera, nazioartean ospe handia duen kirol-ekitaldi handi hau zuzenduko dute, zeina hiribildura itzuliko den bi urteren ostean.

Hain zuzen ere, bihar, abuztuaren 24an, Bilbo izango da 2022ko LaVueltaren bosgarren etaparen helmuga, Irunetik abiatuko dena, mendi ertaineko ibilbide batekin. Lasterketaren 187 kilometroak egin ondoren (Irun–Bilbo), txirrindulariak hiribilduko kaleetan zehar ibili ostean, 17:30ak aldera Kale Nagusian egongo den helmugara iritsiko dira. Ondoren, Bilboko alkateak trofeoa emango dio bosgarren etapako irabazleari.

Hurrengo egunean, abuztuaren 25ean, osteguna, Juan Mari Aburtok seigarren etapako zinta moztuko du (Bilbo – Bilbo – Jano tontorrera igoera. San Miguel de Aguayo, 181,2 km); San Mamesko zabaldegitik abiaraziko da 12:15ean.

Bilbotik egingo den LaVueltaren seigarren irteeran, zaleek idoloengana jo ahal izango dute San Mameseko inguruetan. Gero, Kantabriatik jarraituko dute eta igoera berri bat egingo dute Jano tontorrera.

BILBOK EKITALDI HANDIEN ALDE EGITEN DUEN APUSTUA

Kopuru handien artean kalkulatu da LaVueltaren bi etapek milioi bat euro inguruko inpaktu ekonomikoa izango dutela hirian. Aurten ere, 77. edizioan, Bilboko Udalaren laguntza izango du LaVueltak. Hiria oso konprometituta dago oro har kirolarekin eta bereziki txirrindularitzarekin; izan ere, guztira, 75 aldiz izan da LaVueltaren egoitza (irteera edo helmuga), eta, horrela, agerian geratu da euskal zaleek txapelketa horrekiko duten konpromisoa. LaVueltaren bitartez, berretsi egiten da Bilbok ekitaldi handien eta hirian txirrindularitza sustatzearen alde egindako apustua; izan ere, 2023ko uztailean ere Tour txapelketaren irteerari egingo zaio harrera

LAVUELTA ZIFRATAN

Zifra nagusien artean kalkulatu da LaVueltaren bi etapa hauek milioi bat euro inguruko inpaktu ekonomikoa izango dutela hirian. 2022ko LaVueltan 23 taldetako 184 korrikalarik hartuko dute parte guztira, akreditazioa duten 6.000 pertsonarekin batera; horietatik, 614 kazetariak eta argazkilariak izango dira. Kirol-ekitaldi hau 190 herrialdetan egongo da ikusgai, TV Broadcast-en bitartez. Horrez gain, 1.380.000 jarraitzaile ditu sare sozialetan eta App propioan.

Bilbotik igarotzen denean, 300 pertsona inguru (Udaltzaingoko agenteak eta udal-arloetako zein antolaketako kideak) arduratuko dira proba ondo garatzen dela bermatzeaz. Nazioarteko kirol-ekitaldi hau abuztuaren 19an abiarazi zen Utrecht hirian, Herbeheretan. Ibilbideak, guztira, 21 etapa izango ditu, eta 3.280,5 kilometro ibili beharko dituzte.

SARE SOZIALAK: