Bilbao Bizkaia Design Week 2020 ekimenak ediziorik birtualenari eman dio amaiera, sare sozialetan 325.000 interakzio eta webgunean 24.000 sarrera baino gehiago izan ondoren

Azaroak 26

Bilbao Bizkaia Design Week 2020 ekimenak ediziorik birtualenari eman dio amaiera, sare sozialetan 325.000 interazkio eta webgunean 24.000 sarrera baino gehiago izan ondoren.

Bilbao Bizkaia Design Week 2020 (BBDW) diseinuaren asteko azken saioa gaur goizean egin da, “Mundua birdiseinatzen” izenburupean, eta, bertan, gure gizarteak oro har eta sormen-industriek bereziki aurre egiteko dituzten erronka handien inguruko hausnarketa proposatu da. Amaiera-ekitaldi honetan, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia den Javier Garcinuño eta BEAZeko zuzendari nagusia den Olatz Goitia egon dira.

BBDWren ediziorik birtualenak 46 jarduera baino gehiago izan ditu -horietatik 31 online jarraitu ahal izan dira-, 98 hizlariekin. Online oihartzunaren aldetik, 325.000 interakzio egon dira sare sozialetan, 24.000 sarrera zenbatu dira webgunean eta 1.500 aipamen baino gehiago #BBDW20 hashtag-rekin izan dira. Aurtengo edizioaren izenburua honako hau izan da: “Enpatia. Aldatzen den mundu bat birdiseinatzea”, eta gaur arte antolatu den ediziorik birtualena izango da, diseinuaren astea koherentea izan dadin egungo testuinguruarekiko.

Zortzi egunez, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, enpresa pribatu, unibertsitate, kluster eta elkargo profesionalen lankidetzarekin, eztabaida bat sustatu dute Enpatiaren kontzeptuaren bitartez sormen-industrien esparrua birdefinitu, birdiseinatu eta birpentsatzeari buruz. Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) asteak hausnarketa hori mahaigaineratu du, eta diseinuak eta sormenak duten garrantzia nabarmendu du.