Aurrera doaz “Bilbo Unibertsitate Hiria” udako ikastaroak, Zorrotzaurreren iraganari eta etorkizunari begiratuz EHU-ren bitartez

Ekainak 24

  • Datozen eguenean eta barikuan, ekainaren 24an eta 25ean, EHUren txanda izango da, eta industria-iraganari buruz eta Zorrotzaurreren oroitzapenari eta etorkizunari buruz jardungo dira hizlariak, gai horietan lanean ari diren gazteen proiektuak erakutsiz. Izen ematea – UPV/EHU y Chelsea College of Arts (UAL).

  • Bilbo, unibertsitate hiria” goiburuarekin egiten ari diren udako ikastaroak lehenak dira urian kokatuta dauden 4 unibertsitateek elkarrekin egiten dituztenak, alegia, EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, eta haiekin batera IED KUNSTHAL delakoarekin eta Digipen-ekin batera, eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

  • Guztiz dohainik izango dira ikastaroak, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan ematen dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek ematen duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan izango baita.

  • Guztira 6 ikastaro dira, era bateko eta besteko gaiak landuko direlarik, gaur egungoak, eta hizlari ospetsuen eskutik eta era eta adin guztietako publikoentzat.

Joan den astean hasi ziren “Bilbo Unibertsitate Hiria” udako ikastaroak Nafarroako Unibertsitatearekin, “Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida” gaia landuz. Bihar eta etzi (eguena eta barikua), ekainak 24 eta 25, EHUren txanda izango da, London College of Communication (UAL) unibertsitatearekin elkarlanean.

“Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian” da ikastaroaren izena, eta Juan Pablo Ordúñez-Mawatres eta Camilo Torres izango dira irakasle, EHUko Arte Garaikidearen Ikerkuntzako doktoretza-programako ikertzaileak eta LAN Langileriari buruzko Ikus-entzunezkoen Festibaleko lankideak; eta baita Itxaso Díez LAN, Ikus-entzunezko Jaialdi Langilearen zuzendaria eta Alberto Salcedo, EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko ikertzailea, ere.

Bigarren ikastaro honetan, Zorrotzaurreko irlaren berezitasunetik abiatuta, eta azken urteetan Bilboko bihotzean egiten ari diren prozesuak kontuan izanik, “hiriaren iragan industrialari begiratu nahi diogu, eta gure memoria elikatzen dituzten eztabaida eta irudietan parte hartuko”. Behinola fabrikak eta tailerrak zeuden lurzoruen hiri-garapenak trantsizio-uneak sortzen ditu, izan zenaren eta izango denaren artekoak. Espazio garrantzitsuak dira, kultur proiektuetarako eta hiriaren eta inguruko bizilagunen etorkizuneko asmoetarako”.

Bilboren iragan eta orain industrial eta langilearen inguruko ikus-entzunezko dokumentuen bitartez, memoriaz, lanaz edo fabrikez hitz egingo da, eta gai hauek ikertzen ari diren gazteen proiektuak aurkeztuko dira.

Izen ematea – UPV/EHU y Chelsea College of Arts (UAL)

DOAKO IKASTAROAK PUBLIKO GUZTIENTZAT

“Bilbo, unibertsitate uria” goiburuarekin egiten ari diren udako ikastaroak lehenak dira urian kokatuta dauden 4 unibertsitateek elkarrekin egiten dituztenak, alegia, EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, IED KUNSTHAL delakoarekin eta Digipen-ekin batera, eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Guztira, 6 ikastaro programatu dira, eta guztiz dohainik izango dira, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan izaten dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek emango duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan emango baitu.

HURRENGO IKASTAROAK

1.- DIGIPEN TEKNOLOGIA ZENTROA:

Eguna eta lekua: Uztailaren 1a eta 2a. DIGIPEN (Zorrotzaurre).
Izenburua: Entretenimenduaren sektorea, barrutik

Hizlariak:

  • Asier Azkarraga, Unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo.
  • Thomas Komair, unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo

Izen ematea
Izen ematea

2.- IED KUNSTHAL eta CHELSEA COLLEGE OF ART LONDON (UAL)

Eguna eta lekua: Uztailaren 8a eta 9a. Bidebarrietako Liburutegia.
Izenburua: Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak

Hizlariak:

  • José Hurtado, produktu diseinatzailea. Arkitektura iragankorra eta ilustrazioa.
  • Idoia García de Cortazar. Irakaslea eta berrikuntza-proiektuen zuzendaria zenbait unibertsitatetan, eta Humanizza enpresako gerentea

Izen ematea – IED Kunsthal y London College of Communication (UAL)

3. MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Eguna eta lekua: Uztailaren 15a eta 16a. Bidebarrietako Liburutegia.
Goiburua: Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi.

Hizlariak:

  • Miguel Fernández Arrieta, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.
  • Daniel Reguera Bakhache, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisiko eta Zibersegurtasuneko ikerketa-taldeko ikertzailea eta irakaslea.

Izen ematea – Mondragon Unibertsitatea

4.- DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Eguna eta lekua: Uztailaren 22a eta 23a. Bidebarrietako Liburutegia.
Izenburua: Hiri adimentsua Big Dataren garaian

Izen ematea – Deustuko Unibertsitatea