Deustu eta San Ignazioko komertzioek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Otsailak 8

  • Otsailaren 8tik 21era hamabi saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenean, Bilboko Udala, Elhuyar eta Deusto Bizirik eta Hiru auzo komertzio elkarteen kolaborazioarekin.

  • Bilboko Bizilabeko gazteek emakume hauek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez.

Bilboko Udalak Elhuyarrekin batera eta Deustu Bizirik eta Hiru auzo komertzianteen elkarteekin elkarlanean, #ErakusleihoakO11 egitasmoa jarri du martxan Deustu eta San Ignaziokoko hamabi dendatan.

Ekimen hau Bizilabe Bilbao, 10 eta 19 urte arteko gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren baitan kokatzen da.

Otsailaren 11n, ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apainduko dituzte hamabi saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, komertzio hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

Horrez gain, Bilboko Bizilabeko gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz. Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.

Hauexek dira #ErakusleihoakO11 ekimenean parte hartuko duten saltokiak:

  • Decoración e Interiorismo Julio Aristin (Blas de Otero, 9) – Eunice Foote, klimatologoa
  • Flores Rementeria, S.L. (Erdikoetxe, 1) – Williamina Fleming, astronomoa
    teMIMO Centro de Día (Plaza San Pedro, 3) – Nettie Stevens, Genetikari
  • Farmacia M.A.Linaza Peña (Heliodoro de la Torre, 11) – Gertrude Belle Elion, Biokimika eta Farmakologoa, Fisiologian eta Medikuntzan Nobel Saria
  • Centro Visual Argia (Avda. Madariaga, 37) – Miriam Rothschild, entomologoa
  • Farmacia Zubiri Zuaznabar (Avda. Madariaga, 35) – Dorothy Crowfoot, kimikaria, Kimikan Nobel SariaDeustuko Liburudenda (Plaza San Pedro, 4) – Mary Somerville, matematikaria eta zientzilaria
  • Salon Stilo21 Peluqueria (Avda. Madariaga, 23) – Jocelyn Bell Burnell, astrofisikoa
  • Farmacia Arilla Zamora (Calle Blas de Otero, 32) – Barbara McClintock, ikerlaria, Medikuntzan Nobel Saria
  • Afede (Blas de Otero, 2) – Poppy Northcutt, matematikaria eta NASAko e ingeniaria
  • Farmacia Inma Ilabarrieta (Blas de Otero, 51) – Berenice Abbott, zientzilaria eta dokumetal argazkilaria
  • PSIKOLAN (Luis Power, 4) – Marie Tharp, itsas kartografoa eta cartógrafa oceanográfica y geologoa

“#ErakusleihoakO11” WEBGUNEA

Ekimen honen baitan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Bizilaberen Otsailren 11ren webgunean egongo dira ikusgai otsailaren 8tik aurrera. Bilboko mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago. Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar Aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira. Guztira, Bilbo, Elgoibar, Ermua, Soraluze eta Tolosaldeko 78 saltokik hartu dute parte.

Azkenik, aipatu ekimen hau aurreko urteetan estatu mailan ere egin dela, Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.