Alkatea aire-konpainietako ordezkariekin bildu da, garapen ekonomikoaren eragile gisa Bilboren konektibitatea sustatzeko

Uztailak 11

    • Juan Mari Aburtok zuzendutako topaketan izan dira Bilboko aireportuan jarduten diren aire-konpainia nagusietako ordezkariak: United Airlines, Vueling, Volotea, SAS, Turkish Airlines, Air France-KLM eta Norwegian. Haiekin batera izan dira baita ere AENAko ordezkariak eta Bilboko Merkataritza Ganberakoak.
    • Lan-bileran Bilboko Udalak konpromiso irmoa agertu du aire-konektibitatea eragile ekonomiko eta turistiko gisa kokatu, sustatu eta lideratzeko.
  • Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea Udaletxean bildu da Bilbon jarduten diren aire-konpainia nagusietako ordezkariekin. Lanerako topaketa horretan hiriak aire-konektibitatearen aldeko apustu irmoa agertu du, garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako funtsezkoa baita.Lanerako lehen topaketa honetan, Juan Mari Aburtok argi utzi nahi izan du Udalak konpromisoa hartu duela aire-konektibitatearekin, eragile ekonomiko eta turistiko gisa, eta nabarmendu du hazkundearen esparruko helmuga estrategikoa dela Bilbo. Alkatearekin batera izan da Kontxi Claver, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotzia.Bileran hausnarketak, erronkak eta lankidetza-proposamenak partekatu dituzte hiriko aire-konektibitatean diharduten eragile nagusiekin: Bilboko Aireportua/AENA, United AirlinesVuelingVoloteaSASTurkish AirlinesAir France-KLMNorwegian eta Bilboko Merkataritza Ganberako (Bilbao Air) presidente eta zuzendariarekin.Asko izan dira jorratu dituzten gaiak, hala nola aireko konektibitateak duen garrantzia tokiko eta eskualdeko ekonomian, hiriko enpresen nazioartekotzean, atzerriko inbertsioaren, talentuaren eta kalitatezko turismoaren erakarpenean eta esportazioan eta jasangarritasuna; horrez gain, Bilboko aireko konektibitatearen eta dauden ibilbideen egungo panorama aztertu da, eta hedatzeko dauden aukerak aztertu dira. Izan ere, 2025ean lortutako zuzeneko ibilbide berriak (Basilea, Berlin, Budapest, Cork, Stockholm, Palermo eta United Airlinesek New Yorkekin egindako zuzeneko lehen hegaldi transozeanikoa lortzea) baterako lanaren eta Bilbok sektore horretan duen konpromiso sendoaren erakusgarri argiak dira.

    Bilboko aireportuaren kokapen estrategikoa, Europako eta munduko merkatu giltzarriekin lotura-puntu dena, azken datuetan islatzen da: 2024an Bilboko aireportuko bidaiarien % 42,1 nazioarteko bidaiariak izan ziren, 2023an baino % 12,3 gehiago. 2024an estatuko bidaiarien kopuru osoa ere % 3,4 hazi zen, 2023an lortutako datuarekin alderatuta.

    Bileran, Ibilbideen Batzordeak ildo horretan egiten duen baterako lana ere jarri da mahai gainean. Aenak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Merkataritza Ganberak (Bilbao Air) eta Basquetourrek osatzen dute organo hori.

    Bertaratutako guztiek bilera oso “positibo eta aberasgarritzat” jo dute, eta alkateak lan-mahai gehiago egitera deitu ditu. Juan Mari Aburtok azaldu dienez,“hegan egiteak pertsonak batzen ditu, baita negozioak ere. Eta Bilbok sektore horretan aktibo egon nahi du”.

    SARE SOZIALAK: