Bilboko Ehun Urteko Komertzioen Erakusketa hiriko hainbat auzotara eramango du Udalak

Apirilak 22

  • Uribitarte pasealekuan egon ondoren, erakusketa Ercilla kalera doa gaur maiatzaren 5era arte, eta, ondoren, Erriberara, azokaren ondora.

  • Herritarren harrera ona ikusita, Udalak erakusketa luzatu du, komertzio enblematiko hauek eta bakoitzaren atzean dauden pertsonak omentzeko asmoz. Erakusketan, tamaina handiko berrogeita hamar panel daude. QR kodeen bitartez, ehun urteko komertzio hauetako bakoitzaren kokapen-planora eta haien historia laburbiltzen duen katalogo batera sartzeko aukera izango dugu.

Bilboko ehun urtetik gorako saltokiei eskainitako erakusketa hiriko hainbat lekutan ipiniko da. Apirilaren 10etik Uribitarte pasealekuan egon da, alkateak eta negozio enblematiko horietako merkatariek inauguratu zutenetik, eta gaur desmuntatzen hasi dira, ibilbide berriari ekiteko. Lehenengo kokalekua Ercilla kalea izango da, Meninen inguruan, eta maiatzaren 5era arte egongo da hor. Ondoren, Erriberako Merkatuaren zabalgunean jarriko da, oinezkoentzako zubiaren ondoan, hilaren 15era arte.

Udalak Bilbon estreinako aldiz antolatu duen erakusketa hau hiri-mailako estrategiaren barruan kokatzen da. Ekintzaren helburua, hain zuzen ere, tokiko komertzioa babestea da, Bilboren historia bizia diren eta izango diren merkatariak eskertzeko eta omentzeko. Hain zuzen ere, erakusketak izan duen harrera handiaren ondorioz, Udalak ibilbide berriekin luzatuko du.

26 egitura metaliko dira, formatu handiko 52 argazki dauzkatenak. Argazkiok Bilboko betiko komertzioen alde humanoena islatzen dute, zein bere jabearen irudiekin eta negozioari buruzko kontakizunarekin. Erakusketa ibilbide moduan planteatuta dago, establezimendu bakoitza ikusi eta ezagutu ahal izateko. Horretarako, panel bakoitzak QR kode bat du, ehun urteko saltoki bakoitzaren kokapen-planora eta Udalak egindako katalogora sartzeko aukera ematen duena, komertzio horien guztien historiarekin.

Alkateak apirilaren 10eko inaugurazio-ekitaldian –Bilboko Ehun Urteko Saltokien Egunaren ospakizunean, hain zuzen ere– esan zuen bezala, helburua da “Bilboko herritarrei eta bisitatzen gaituztenei erakustea honelako komertzioen esfortzua, lana eta Bilboren garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena, eta horren inguruko sentsibilitatea sortzea. Kalean bertan egindako argazkien bidez, familia-negozioak egunero kemenez, ilusioz eta adorez aurrera ateratzen dituzten pertsonei aurpegia jartzeko eta merezi duten lekua emateko unea da. Geure dendetan erosi behar dugu, eta horren onuren berri eman behar diegu gazteei, bizitza osoko negozioak deskubritzera animatuz”.

BILBOKO EHUN URTEKO SALTOKIAK

Ehun urteko saltokiek Bilboko Ehun Urteko Saltokien Eguna ospatzen dute apirilaren 10ean. Hitzordua iaz ospatu zen lehen aldiz, establezimenduek eurek proposatuta, apirilaren 10a urteko 100. eguna delako.

Ideia 2024an sortu zen, Bilboko Udalak sortutako proiektu bat indartzeko EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida, ehun urteko denden komunitatea.

Multzo honen barruan sartzen dira 90 urtetik gorako merkataritza-jarduera duten establezimenduak, kokapena aldatu badute ere, baldin eta familia-negozioa badira, hurrengo belaunaldiei edo enplegatuei transmititu zaiena eta urteetan zehar produktu motari eta lan egiteko moduari eutsi dietenak. Gaur egun, gisa honetako 63 saltoki daude Bilbon.

Erakusketan parte hartu duten saltokien zerrenda:

  • Calzados Otazua
  • Casa Rufo
  • Charcutería Alemana Hermann Thate
  • Cristalería Landa
  • Cuchillería Inchaustegui
  • Delicatessen López Oleaga
  • El Arratiano
  • Farmacia Colón Museo
  • Farmacia Víctor Llorente
  • Farmacia Zaballa
  • Heladería Nossi-Bé
  • Joyería Ignacio Álvarez
  • Los Encajeros
  • Máquinas de coser Alfa Bilbao
  • Pastelería Arrese 1852 Gozotegia
  • Pastelerías Martina De Zuricalday Bilbao
  • Sastrería Cardenal
  • Zubiri 1908
  • Erkoch Security
  • Alimentación Larrinoa
  • Antonio Martínez
  • Calzados Bizkarguenaga
  • Camisería Muñoz
  • Cestería Alonso
  • Cuchillería La Tijera
  • Droguería-Perfumería Juan Torre
  • El Equipo de Viaje
  • Farmacia Uriarte
  • Grabados y Sellos de Caucho Viuda De Santiago Santos
  • Joyería Relojería Manolo
  • Joyería Uralde
  • La Belga
  • Lotería Azcarreta
  • Lotería La Cruz
  • Meltxora
  • Paragüeria Leoz
  • Pasteleria Larralde
  • Pedro Salcedo
  • Plantas, Semillas y Flores Mikel Zuazua
  • Sombreros Gorostiaga
  • Tejidos El Paraíso
  • Turronería Heladería Adelia Ivañez
  • Ultramarinos Gregorio Martín
  • Ultramarinos Idoia
  • Cerrajería Somera
  • Farmacia Pont
  • Floristería Rementería
  • Pescadería Marisa
  • Reparación de Calzado Benito

Erakusketaren PDFa deskargatzeko esteka

SARE SOZIALAK: